Iosu Uri­betxe­be­rria­ren heriotza­ren aurrean- Amnis­tia Ta Askatasuna

IOSU URIBETXEBERRIAren heriotza­ren aurrean, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak zera adie­ra­zi nahi du:

Lehe­nik eta behin gure dolu­mi­nak eta besar­ka­da­rik beroe­na hela­ra­zi nahi die­gu bere seni­de eta hurkoei.

Biga­rre­nik, gure mina eta amo­rrua adie­ra­zi nahi dugu gal­du dugun bur­ki­dea­ga­tik. Ez dugu ahaz­ten etsaiak bere atxi­lo­ke­ta­tik azken une­ra arte lintxa­tu egin due­la IOSU: tor­tu­ra­tu egin zuten, espetxe poli­ti­ka hil­tzai­lea apli­ka­tu zio­ten, gai­xo­rik egon arren pre­so man­ten­du zuten eta kale­ra­tu eta gero berriz atxi­lo­tu eta kar­tze­la­ra­tu euren­tzat ara­zo bihur lite­kee­la pen­tsa­tu zuten arte… Eta etxean egon­da ere AVT eta gisa­ko faxis­tek lintxa­men­tu media­ti­koa­re­kin jarrai­tu zuten.

Hiru­ga­rre­nik, gure harro­ta­su­na adie­ra­zi nahi dugu IOSU beza­la­ko mili­tan­te ere­du­ga­rria eta per­tso­na osoa bide­la­gun izan dugu­la­ko. Era­so guz­tien aurrean IOSU ausar­dia eta duin­ta­sun ere­dua izan da eta izan­go da aurre­ran­tzean ere. Lek­zio han­dia eman die esta­tu terro­ris­tei, sasi guz­tien gai­ne­tik borro­kan tin­ko man­ten­duz, bizitza makur­tu­ta ez iga­rotze­ko bezain ede­rra dela era­kutsiz. Horre­ga­tik gure ome­nal­di­rik one­na jo ta ke Eus­kal Herria­ren ASKATASUNA ira­ba­zi arte jarraitzea izan­go da. IOSUri eta ero­ri­ta­ko guda­ri guz­tiei hori eta gehia­go zor diegu.

IOSUren heriotza­ren aurrean ezin dugu gai­xo dau­den pre­so poli­ti­koen egoe­ra ahaz­tu. Ez dugu IOSUk gai hone­ki­ko bizi izan duen egoe­ra bes­te inore­kin erre­pi­katzea nahi, horre­ga­tik pre­so gai­xo guz­tien bereha­la­ko ASKATASUNA exijitzen dugu.

Bukatze­ko erre­pi­ka­tu nahi dugu horre­la­ko egoe­rak berri­ro erre­pi­ka­tu ez dai­te­zen ber­ma­tu­ko digu­na AMNISTIAren gau­zatzea izan­go dela. Hori da gatz­ka bukatze­ko eta bene­ta­ko bakea eta ez zapal­tzai­lea­ren bakea lor­tze­ko bide baka­rra, IOSUk argi­tu­ta­ko bide­tik ado­rez lan egi­nez. Borro­ka da bide bakarra!

AGUR ETA OHORE, IOSU!

Iosu

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *