Jendarmeek 4 gazte atxilotu dituzte Lapurdin eta Nafarroa Beherean

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua

Gaur goi­zal­dean jen­dar­meek Jean Fra­nçois Magis, Haitz Agi­rre­ba­rre­na, Teo Salo­mon eta Alex Feld­man atxi­lo­tu dituz­te Lapur­din eta Nafa­rroa Behe­rean, 2013ko aza­roan “EH ez da sal­gai!” mar­go­ke­ta zeu­kan Itsa­su­ko biga­rren etxe­bi­zitza bat erretzea lepo­ra­tu­ta. Atxi­lo­ke­ta honen aurrean Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak zera adie­ra­zi nahi du:

1. Gure Mugi­men­duak atxi­lo­tuei elkar­ta­su­na hela­ra­zi nahi die eta beraien bereha­la­ko aska­ta­su­na exijitzen du. Era berean fran­tziar zein espai­niar indar arma­tu oku­patzai­leek Eus­kal Herri­tik alde egin deza­ten exijitzen du: Jen­dar­me­ria, Poli­zia Fran­tse­sa, Poli­zia Espai­no­la, Guar­dia Zibi­la, Poli­zia Auto­no­mi­ko eta Foral Espai­no­lak… Txa­kur ber­be­rak lepo­ko ezber­di­ne­kin. Haien fun­tzioa abe­ratsen intere­sak defen­datzea da Lan­gi­le­ria­ren kal­te­ra­ko, bio­len­tzia­ren bidez Herria zapal­du­ta man­ten­tzen dute­la­rik. ALDE HEMENDIK!

2. Gakoa ez da Itsa­su­ko ekin­tza nork buru­tu duen, gakoa da zer­ga­tik nor­bai­tek bere burua behar­tu­ta iku­si duen bere aska­ta­sun per­tso­na­la jokoan jar­tzen horre­la­ko ekin­tza bat burutzen. Eran­tzu­na erre­za da: Eus­kal Herria­ri subira­no­ta­sun eko­no­mi­koa lapur­tzen dio­te­nak, eus­kal gaz­te­ria­ren etor­ki­zu­na bahitzen dute­nak Eus­kal Herria abe­ratsen opor-leku bihur­tzen ari diren ber­be­rak dire­la­ko, etxe­bi­zitza horiek eros­ten duten ber­be­rak dire­la­ko. Hor­taz, Itsa­su­ko ekin­tza hura ez da inoren eran­tzu­ki­zu­na, Eus­kal Herria arpi­latzen ari dire­ne­na izan ezik. Gataz­ka­ren gakoak (subira­no­ta­sun eko­no­mi­ko eta nazio­na­la) kon­pon­tzen ez diren bitar­tean nahi ditu­gun sasi irten­bi­de guz­tiak bila ditza­ke­gu, bai­na ez da bene­ta­ko bake­rik egon­go jus­ti­zia eza­rri arte. Gaur inoiz baino oze­na­go oihu­ka­tu­ko dugu: EH EZ DA SALGAI!

3. Soi­lik AMNIS­TIAk, soi­lik INDE­PEN­DEN­TZIAk eta SOZIA­LIS­MOAk ber­ma­tu­ko dute ekin­tza horre­ga­tik ezta Eus­kal Herria­ren ASKA­TA­SU­NA­ren alde borro­katzea­ga­tik inor gehia­go ez kar­tze­la­ratzea, eta hau lor­tze alde­ra anto­la­kun­tza eta borro­ka dira bidea.

JO TA KE IRABAZI ARTE!

ATXILOTUAK ASKATU!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: