[Eusk/​Cast] Bagoaz Eus­kal Herria­ren buru­ja­betza feministarantz!

Eus­ke­ra
Sis­te­ma kapi­ta­lis­ta hete­ro­pa­triar­ka­la­ren kri­si sako­na bizi dugu. Moder­ni­ta­te­ko ins­ti­tu­zio, harre­man sozia­len eta hauek sor­tzen duten ima­gi­na­rio kolek­ti­boan alda­ke­tak ema­ten ari dira kapi­ta­lis­moa­ren berro­satze pro­ze­su hone­tan. Poli­ti­ka eko­no­mi­ko neo­li­be­ra­lek bul­tza­tu duten erre­for­ma eta murriz­ke­ta neu­rriek guz­tiz pre­ka­ri­za­tu dituz­te herri­ta­rron bizi bal­din­tzak, pobre eta abe­ratsen arte­ko amil­de­gian sakon­duz, eta lehia­kor­ta­sun sozia­la han­di­tuz. Orain, inoiz baino gehia­go, sor­tze­ko, anto­latze­ko, erai­kitze­ko eta era­gi­te­ko dugun gai­ta­su­nean sinis­tu behar dugu. Eus­kal Herrian alda­ke­ta­ra­ko aba­gu­nea ire­kitzen den hone­tan femi­nis­moa­ren soka­ri hel­du eta eral­da­ke­ta sozia­la nora­bi­detze­ko ordua da, orain da momen­tua! Ipa­rra argi dugu, Bagoaz Eus­kal Herria­ren buru­ja­betza feministarantz!Proiektu femi­nis­ta bat behar dugu Eus­kal Herria­ren­tzat, sexu bereiz­ke­ria eta zapal­kun­tza espa­rru guz­tie­tan gain­ditze­ko, eta per­tso­nen zein bizi garen ingu­rua­ren bizitzak erdi­gu­nean jarri­ko dituen ere­dua erai­kitze­ko. Buru­ja­betza femi­nis­taz ari gare­nean pro­ze­su indi­bi­dual eta kolek­ti­bo batez ari gara. Buru eta jabe, per­tso­na­le­tik: Eus­kal Herria osatzen dugun sub­jek­tuon buru­ja­betza bul­tza­tu­ko duen ahal­dun­tzea nahi dugu, gor­putzak (emo­zio, desirak, beha­rrak, pen­tsa­me­duak) eta harre­ma­nak eral­da­ke­ta pro­ze­sua­ren erdi­gu­nean jar­tzen ditue­na. Kolek­ti­bo­ra: komu­ni­ta­tea­ren sorre­ra, herri­gin­tzan, herri­ta­rron par­te har­tzean, Eus­kal Herria­ren aska­pen pro­ze­su eta gataz­ken kon­pon­bi­dean era­gi­ten duen ahal­dun­tze pro­ze­sua, guta­su­nak egi­ten gai­tue­la­ko libre. Buru eta jabe, gure era­ba­kitze­ko esku­bi­dea­ren, adie­raz­te­ko eta poli­ti­ko­ki era­gi­te­ko gai­ta­su­na­ren, herri alter­na­ti­bak sor­tze­ko eta eral­da­ke­ta­ra­ko dugun bote­rea­ren jabe izan nahi dugu­la­ko.

Eus­kal Herrian buru­ja­betza femi­nis­ta erai­kitze­ko femi­nis­tok kalean kon­tra­bo­te­rea arti­ku­la­tu­zea­re­kin bate­ra, bote­rea­ren jabe izan behar dugu. Bote­rea har­tzea gai­ta­sun poli­ti­koa eta intzi­den­tzia ira­baz­tea dela uler­tzen dugu, mapa poli­ti­koa bal­din­tza­tu ahal iza­te­ko, har­tzen ari diren era­ba­ki eta neu­rrie­tan era­gi­te­ko eta alda­ke­ta sozia­la­ren oina­rriak mar­ka­tu ahal iza­te­ko. Honez gain, bote­re har­tzea ahal­dun­tze per­tso­nal eta kolek­ti­boa­re­kin ere lotzen dugu. Horre­ta­ra­ko, Mugi­men­du Femi­nis­ta­ren aitor­tza poli­ti­koa lor­tu behar dugu, lider­go femi­nis­ta bat osa­tuz eta bote­re guneak ira­ba­ziz. Hau epe motzean lor­tu deza­ke­gu alian­tza eta estra­te­gia komu­nak eza­rriz gero, eta Eus­kal Herrian femi­nis­mo­tik era­gin­go duen gune femi­nis­ta iraun­ko­rra osatuz.

Hauek dira Eus­kal Herri­ko Bil­gu­ne Femi­nis­tak Eus­kal Herria femi­nis­mo­tik erai­kitze bidean har­tzen dituen kon­pro­mi­so­ak: Eus­kal Herria­ren buru­ja­betza femi­nis­ta­ren pro­ze­sua defi­ni­tu eta ezau­ga­rritze­ko ezta­bai­da sus­tatzea, eta ere­du sozia­la­ren eral­da­ke­tan eta alter­na­ti­ben erai­kun­tzan femi­nis­mo­tik pro­po­sa­me­nak lan­tzea. Zen­tzu horre­tan, ongi bizitzea­ren ezta­bai­da eta prak­ti­kan sakon­tze­ko bitar­te­ko teo­ri­ko eta prak­ti­koak sor­tzen jarraitzea.

Lider­go femi­nis­ta­ren osa­ke­tan urratsak ema­te­ko inda­rrak jar­tzea. Horre­ta­ra­ko, bate­tik, sub­jek­tu femi­nis­ten ezta­bai­dan sakon­tzen jarrai­tu behar dugu, alian­tza anitzak arti­ku­la­tu ahal iza­te­ko. Bes­te­tik, ezin­bes­te­koa den ema­ku­meen anto­la­kun­tza eta ahal­dun­tze poli­ti­ko­ra­ko espa­zioak sor­tzen jarrai­tu­ko dugu. Bukatze­ko, Mugi­men­du Femi­nis­ta­ren aitor­tza poli­ti­koa­ren ber­me izan­go den gune femi­nis­ta iraun­ko­rra martxan jar­tze­ko bal­din­tzak sor­tze­ko gure kon­pro­mi­soa azal­tzen dugu.

Bai­me­nik eta bar­ka­me­nik eska­tu gabe, eus­kal femi­nis­tok bagoaz!

Ema­ku­me kur­duak buru­ja­betza eta anto­la­kun­tza femi­nis­ta­ren ere­du ditu­gu, beraz, Eus­kal Herri­ko eta Kur­dis­tan­go buru­ja­betza femi­nis­ta­ranz­ko pro­ze­suak lotze­ko, Kur­dis­tan­go herriak pai­ratzen duen zapal­kun­tza sala­tu, elkar­ta­su­na adie­ra­zi eta bere anto­la­kun­tza eta aska­pen pro­ze­sua­ren ere­dua aitor­tu nahi­ko genu­ke egun hone­tan. Aur­ten, Ema­ku­me Mun­du Martxa­ko V. Nazioar­te­ko Ekin­tza­ko Euro­pa­ko birak, hain jux­tu, bere ibil­bi­dea Kur­dis­tan­dik abia­tu­ko bai­tu Martxoa­ren 8an. Eus­kal Herri­tik irai­la­ren 28tik urria­ren 4era pasa­ko da kara­ba­na femi­nis­ta “Gure gor­putzak, gure terri­to­rioak. Martxan jarrai­tu­ko dugu denok aske izan arte!” lelo­pean. Martxa­ren sin­bo­lo nagu­sia haziak izan­go dira, herri eta ema­ku­meon­tzat ezin­bes­te­koa den eli­ka­du­ra­ren buru­ja­betza­ren borro­ka iru­di­katze­ko, nahiz eta alda­rri anitzak batu­ko zaizkion.

Honen­bes­tez, dei egin nahi genu­ke egun haue­tan anto­la­tu­ko diren eki­me­ne­tan par­te hartzera.

indizea

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *