Martxoak 6 osti­ra­la, kon­tzen­tra­zioak Bil­bon eta Donostian

KONTZENTRAZIOAK:
MARTXOAK 6, Osti­ra­la, 19:00tan
DONOSTIAN – Boulevardean
BILBON – Arriagan

kartelabilbodonosti

Due­la aste­be­te, otsai­la­ren 27an, osti­ra­lez, Espai­niar Poli­ziak zor­tzi bolun­ta­rio anti­fa­xis­ta atxi­lo­tu zituen, Don­bas­sen borro­katzeaz, Espai­nia­ren neu­tral­ta­su­na kon­pro­me­titzea, Espai­nia­ren intere­sen aur­ka aritzea, armak eta leher­gai­luak legez kan­po iza­tea eta terro­ris­moa egotzi­ta. Zor­tziok egun bere­ko gauean aske gera­tu bazi­ren ere, egun­ka­rien alde­tik kri­mi­na­li­za­zio basa­tia sufri­tu behar izan zuten.

Komu­ni­ka­bi­deek, itu­rri poli­zia­lak akri­ti­ko­ki erre­pi­ka­tuz, borro­ka­la­ri hauek kri­mi­na­li­za­tu dituz­te, ero batzuk beza­la aur­kez­tuz, “Puti­nen alde” borro­katze­ra joan dire­la esa­nez, euren eta erru­siar fun­tzio­na­rioen arte­ko lotu­rak asma­tuz edo nazie­kin bate­ra borro­ka­tu dute­la asma­tuz. Ez dute egia erdi esan ere.

Atxi­lo­tu­ta­ko zor­tzi bolun­ta­rioak ez dira odo­lez ega­rri dau­den psi­ko­pa­tak, ez terro­ris­tak ez mer­tze­na­rioak. Bon­bar­da­ke­ta astu­nak jasa­ten eta oina­rriz­ko esku­bi­deak (poli­ti­koak, hiz­kun­tzaz­koak, auto­de­ter­mi­na­zio arlo­koak eta bai­ta ere koti­za­tu­ta­ko pen­tsioak kobratze­ko esku­bi­dea) urra­tu­ta dituen herri batan alde borro­katze­ra joan dira, tru­kean mese­de­rik eska­tu gabe, inter­na­zio­na­lis­mo ikas­gai bat ema­nez eta lan­gi­le kla­sea­ri, dagoen tokian dagoe­la eta, aman­ko­mu­nak zaiz­kion balo­reak defendatzera.

Atxi­lo­ke­ta hauen atzean hel­bu­ru poli­ti­koak dau­de­la argi dago. Alde bate­tik Novo­ros­si­ja­re­ki­ko elkar­ta­su­na, poli­ti­koa zein fisi­koa kri­mi­na­li­za­tu nahi dute. Bes­te alde bate­tik PPk eta PSOEk sina­tu­ta­ko itun anti­te­rro­ris­ta jus­ti­fi­ka­tu nahi dute. Espai­nia­ren neu­tral­ta­su­na aipa­tu izan dute atxi­lo­ke­ta­ra­ko arra­zoi gisa, bai­na non dago neu­tral­ta­sun hori Jun­ta kol­pis­ta­ren alde, bere­zi­ki “Azov” Batai­loi neo­na­zian ari diren espai­niar hiri­ta­rrak atxi­lotzen ez dituz­te­nean? Zer ger­tatzen da Espai­niak Ukrai­na­ko Gober­nua­ri “lagun­tza ez leta­la” bidal­tzen dio­nean? Zer ger­tatzen da Espai­nia­ko goi-ordez­ka­riak Ukrai­na­ko Jun­ta­ko poli­ti­ka­riei zile­gi­ta­su­na ema­ten die­te­nean edo Mai­dan­go Esta­tu-kol­pea ospatze­ra joa­ten direnean?

Guk argi dugu ez gai­tuz­te­la kikil­du­ko. Novo­ros­si­ja­ri elkar­ta­sun inter­na­zio­na­lis­ta era­kus­ten jarrai­tu­ko dugu, herri novo­ros­si­ja­rra­ren kau­sa­ren zuzen­ta­su­nean sines­ten dugu­la­ko, giza esku­bi­deen alde gau­de­la­ko, herrien auto­de­ter­mi­na­zioa­ren alde eta faxis­moa­ren kon­tra gaudelako.

EZ DIRA PASAKO!

donbass-ehtx

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *