Inter­na­zio­na­lis­tak gara, femi­nis­tak gare­la­ko- Askapena

Martxoa­ren 8a borro­ka femi­nis­ta­ren boz­go­rai­lu egu­na da. Bes­te behin ere Eus­kal Herri­ko ema­ku­me lan­gi­leok kale­ra ate­ra eta gure alda­rri­ka­pe­nak ozen oihu­ka­tu­ko ditu­gu. Bai­na gure borro­ka inter­na­zio­na­lis­ta ere bada, patriar­ka­tuak mun­du­ko txo­ko guz­tie­tan jipoitzen, hil­tzen, bortxatzen, mes­pretxatzen, baz­ter­tzen, behar­tzen, esplo­tatzen bai­kai­tu, eta Eus­kal Herrian patriar­ka­tua ez dugu­la­ko erro­tik eza­ba­tu­ko mun­du­ko ema­ku­me guz­tiak aske ez diren bitar­tean. Kur­duek esa­ten duten moduan, “ema­ku­meok gara zapal­dua izan den lehe­nen­go nazioa”.

Gure borro­ka ere­mua Eus­kal Herria dela ahaz­tu gabe, beha­rrez­koa dugu zapal­du­ta­ko gai­ne­ra­ko herrie­tan ema­ku­meek aurre­ra era­ma­ten dituz­ten borro­kak eza­gutzea, ber­ta­tik ikas­tea eta gure elkar­ta­su­na adie­raz­tea. Horre­ta­ra­ko, gaur­koan, bi herri­ta­ko ema­ku­meen espe­rien­tziak azal­tze­ra gatoz. Bate­tik, ema­ku­me kur­duek Ekial­de Hur­bi­la­ren bihotzean egi­ten duten borro­ka eta, bes­te­tik, Argen­ti­na­ko jato­rriz­ko ema­ku­mee­na, Abya Yala­ko hain­bat herri indi­ge­nen bata­su­ne­tik aurre­ra era­ma­ten ari direna.

Kur­dis­tan­go ema­ku­meen borroka

Azke­nal­dian pren­tsan ira­ku­rri izan dugu Esta­tu Isla­mi­koa­ren aur­ka borro­kan ema­ku­me gerri­lla­riak dau­de­la, eta asko harri­tu egin dira Ekial­de Hur­bi­lean ema­ku­meak arma­tu­rik ikus­tean. Egun­ka­rie­tan ema­ku­me hauek “nobe­da­de” beza­la aur­kez­tu diz­ki­gu­te, bai­na berri­tik gutxi dau­ka ema­ku­me kur­duen borrokak.

Borro­ka hau Kur­dis­tan­go aska­ta­su­na­ren alde­ko borro­ka­ri estu­ki dago lotu­rik. Kur­dis­tan­go aska­pen nazio­nal eta sozia­la­ren alde­ko borro­ka 1978an hasi zen PKKa­ren sorre­ra­re­kin, Kur­dis­tan herri beza­la defi­ni­tu zuen lehe­nen­go era­kun­dea. PKKak femi­nis­moa bere estra­te­gia­ren eta proiek­tu poli­ti­koa den kon­fe­de­ra­lis­mo demo­kra­ti­koa­ren pun­tu garran­tzitsue­ne­ta­ko bat beza­la defi­ni­tu zuen, Oca­la­nek esan zuen moduan “Kur­dis­tan­go herria ez bai­ta libre iza­nen ema­ku­meak aske ez diren bitartean”.

Kur­dis­tan­go gizar­tean patriar­ka­tua oso erro­tu­rik dago eta zai­la iza­ten ari da inpo­sa­tu­ta­ko rolak iraul­tzea. Hone­ta­ra­ko ema­ku­meen auto anto­la­kun­tza­ren alde­ko apus­tua egin dute: gerri­llan, hasie­ra batean gizo­nez­koe­kin bate­ra borro­ka egi­ten bazu­ten ere, rol eta pen­tsae­ra patriar­ka­lek sor­tzen zituz­ten tra­bak iku­si­ta, kuar­tel eta anto­la­ke­ta inde­pen­den­tea dute ema­ku­me eta gizo­nek. Gaur egun, era­kun­de mix­toe­tan ema­ku­meak kide guz­tien %50a izan beha­rra dute derri­go­rrean, eta buru­za­gitzan ere beti gizon bat eta ema­ku­me bat egon beha­rra dira. Hone­taz gain, haien era­kun­de pro­pioak dauz­ka­te: herri mai­la­ko asan­bla­dak, gerri­lla eta auto­de­fen­tsa­ra­ko uni­ta­te pro­pioak, gara­pen ideo­lo­gi­koaz ardu­ratzen den alder­dia… Era­kun­de guz­tiak KJB‑n (Koma­lên Jinên Bilind, Kur­dis­tan oso­ko ema­ku­me iraul­tzai­leak) koor­di­natzen dira 2005tik.

Egun­ka­rie­tan ema­ku­meak armak esku­tan iku­si geni­tuen Koba­nen, due­la bi urte hasi­ta­ko iraul­tza babes­ten. Izan ere, ber­tan kon­fe­de­ra­lis­mo demo­kra­ti­koa­ren sis­te­ma martxan jar­tzea lor­tu dute, eta ema­ku­meen aska­pe­ne­ra­ko aurre­ra pau­su itze­lak ema­ten ari dira. Orain, lor­tu dute haien lurral­dea askatzea eta aurre­ra jarraitzen dute euren iraul­tza feministarekin.

Argen­ti­na­ko jato­rriz­ko ema­ku­meen borroka

Ekial­de Hur­bi­le­tik mun­du­ko bes­te pun­ta­ra egi­nen dugu sal­to, Argen­ti­na­ra, espai­nia­rren geno­zi­dioa­ri bizi­rau­tea lor­tu zuten 36 jato­rriz­ko herrien­ga­na. Hemen ere, ema­ku­meak baz­ter­tuak, pobre­zia­ra eta gose­ra kon­de­na­tuak, bortxa­tuak, jipoi­tuak, haien lurre­ta­tik kan­po­ra­tuak, iza­ten dira, haien kul­tu­raz eta itxu­raz barre egi­ten die­te. Bai­na hemen ere, ema­ku­meak zuti­tu eta jasa­ten duten zapal­kun­tza­ri aurre egi­te­ko borro­kan ari dira.

Due­la bi urte haien artean bil­tzen eta ezta­bai­datzen hasi ziren euren esku­bi­deak defen­da­tu­ko dituen lege bat idaz­te­ko, “ley por el buen vivir” dei­tu dute­na. Lege honen bidez, jato­rriz­ko ema­ku­meen behar kul­tu­ral, sozial eta poli­ti­ko bere­ziak onar­tuak eta ase­tuak iza­tea bilatzen dute, Argen­ti­na­ko era­kun­de poli­ti­ko eta sozia­lek ez dituz­te­la­ko kon­tuan har­tzen eta alda­rri­katzen. Bai­na ez hori baka­rrik, jato­rriz­ko herrien egoe­ra ere hobe­tu nahi dute legea­re­kin, izan ere, haien lurrak erre­kur­tsoe­tan abe­ratsak dire­la-eta eten­ga­be­ko gataz­kak dituz­te enpre­sa trans­na­zio­na­len eta Argen­ti­na­ko (in)justiziarekin, lurrak lapur­tzen baitizkiete.

Bi urtez herriz herri asan­bla­da­tan bil­tzen egon ostean, pasa den hila­be­tean, otsai­la­ren 13tik 16ra, herri guz­tie­ta­ko ema­ku­meen ordez­ka­riak bil­du ziren eta legea idatzi zuten. Pro­ze­su hau guz­tia aurre­ra era­ma­te­ko ez dute inola­ko lagun­tza­rik jaso: haien artean anto­la­tuz eta elka­rri lagun­duz lor­tu dute guz­tia, auto stop egi­nez zehar­ka­tu dute Esta­tua, diru­rik gabe, Argen­ti­na­ko era­kun­de eta kolek­ti­boen lagun­tza­rik gabe, eta komu­ni­ka­bi­deen isil­ta­su­na­re­kin. Api­ri­la­ren 21an mobi­li­za­zio han­di bat egi­nen dute Bue­nos Aire­sen eta Argen­ti­na­ko Kon­gre­su Nazio­na­le­ra joa­nen dira, lehen aldiz ber­tan hitza har­tu, lege hau aur­kez­tu eta onar­tua izan dadin exijitzeko.

Kur­dis­tan­go eta Argen­ti­na­ko jato­rriz­ko ema­ku­meak adi­bi­de argia dira nola herri bakoitzean, ber­ta­ko egoe­ra, his­to­ria eta kul­tu­ra­ren ara­be­ra, borro­ka femi­nis­ta aurre­ra era­ma­te­ko modu ezber­di­nak dau­den. Hala ere, bie­tan ema­ku­meen arte­ko bata­su­na eta auto anto­la­kun­tza dira gil­tza. Ema­ku­me lan­gi­leok batu­ta gure estra­te­gia eta borro­ka mol­deak auke­ra­tu eta sis­te­ma kapi­ta­lis­ta, inpe­ria­lis­ta hete­ro­pa­tria­ka­la­ri aurre egi­teaz gain gure alter­na­ti­ba pro­pioak erai­ki behar ditu­gu, Eus­kal Herrian eta mun­du­ko txo­ko guz­tie­tan. Beraz, batu gai­te­zen eus­kal ema­ku­me lan­gi­leok, eta goa­zen Eus­kal Herria morea eraikitzera!

Martxoa­ren 8an kalee­tan iku­si­ko dugu elkar!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *