Gaz­te­ria aurre­ra!- Ernai

Peri­ko Sola­ba­rria, Iraitz Sale­gi Topa­tu­ko kaze­ta­ria eta Ernai­ko sei kide Espai­nia­ko Audien­tzia Nazio­na­lean epai­tuak izan­go dira maiatza­ren 28 eta 29an. “Terro­ris­moa­ri gora­za­rre” egi­tea egotzi­ta, fis­kal­tzak eta AVTren aku­sa­zio par­ti­ku­la­rrak 18 hila­be­te­ko gar­tze­la zigo­rra eskatzen dute Peri­ko Sola­ba­rria eta Iraitz Sale­gi­ren­tzat eta 2 urte­koa Ernai­ko kideentzat.

2013an Ernai gaz­te anto­la­kun­dea­ren jaiotza ospatze­ko Gaz­te Dan­ba­da jaial­dian, Xabier Lopez Peña pre­so poli­ti­koa men­de­kuz­ko espetxe poli­ti­kak erai­la izan zela jakin genuen. Hori dela eta, fran­tziar eta espai­niar esta­tuek pre­so poli­ti­koei eza­rri­ta­ko sal­bues­pe­nez­ko neu­rriak sala­tu geni­tuen ber­tan bil­du ginen gaz­teok. Egin­tza hauek aitza­kitzat har­tu­ta jaso zituz­ten inpu­tazioak, eta urte bere­ko irai­lean Eloy Velas­co epai­lea­ren aurrean dekla­ra­tu behar izan zuten. Era berean, Topa​tu​.info web­gu­ne­ko kidea­ri honen berri eman iza­na­ga­tik lepo­ratzen dio­te ustez­ko delitua.

Epai­ke­ta hone­kin, espai­niar Esta­tuak bes­te behin gaz­teak jarri ditu jomu­gan. Zoritxa­rrez, ez da azken aldian gaz­teon aur­ka­ko era­so baka­rra. Espai­niar Esta­tuak bere sare poli­zial eta judi­zial osoa martxan du haien ere­du, muga eta “egien” aur­ka doan eus­kal herri­ta­rron jar­du­na kri­mi­na­li­zatze­ko asmoz. Inpu­tazioak jaso zire­nean egin beza­la, sala­tu nahi dugu gaz­te­ria­ren aur­ka­ko era­so gogo­rra dela hona­ko hau, haien intere­sen aur­ka doa­zen ahotsak isi­la­raz­tea hel­bu­ru duena.

Mehatxuek eta zigo­rrek, ordea, ez dute Eus­kal Herri aske baten alde egi­ten dugun gaz­teon egu­ne­ro­ko lana gel­di­tu­ko. Inpo­sa­tu­ta­ko ere­due­ta­tik at bizi nahi iza­tea­ga­tik eta herri honen erai­kun­tzan par­te har­tzea­ga­tik epai­tu nahi gai­tuz­te. Bai­na jakin deza­te­la lehen lerroan aur­ki­tu­ko gai­tuz­te­la, eta behin eta berriz kol­pa­tu arren, kon­pon­bi­dea­ren bidean urratsak ema­ten jarrai­tu­ko dugu­la. Epai­te­gie­tan ese­ri nahi gai­tuz­te, bai­na ez gai­tuz­te kalee­ta­tik botako.

JTK_6347

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *