Algeciras eta Puertoko martxako kronika

45 per­tso­nak alda­rri­ka­tu zuten amnis­tia atzo Alge­ci­ras eta Puer­to III-ko kar­tze­len aurrean, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua­ren deial­dia­ri jarrai­tuz.

11:00 alde­ra hel­du zen auto­bu­sa Alge­ci­ra­se­ko kar­tze­la­ra, mani­fes­ta­rien alde­ko giroa alaia eta ezin hobea zela­rik. Auto­bu­se­tik jaitsi, pan­kar­ta eta ban­de­ro­lak har­tu eta kohe­teak aire­ra botatzen zituz­ten bitar­tean Espai­nia­ko Poli­zia Nazio­na­lak kar­tze­la ondoan eza­rri­ta­ko kor­doi­raino hur­bil­du ziren.

Mani­fes­ta­riek amnis­tia eta borro­ka­ren alde­ko leloak oihu­ka­tu zituz­ten eten­ga­be (‘pre­soak kale­ra, amnis­tia osoa’, ‘amnis­tia­rik gabe bake­rik ez’, ‘jo ta ke ira­ba­zi arte’, ‘espetxeak apur­tu’, ‘aba­jo los muros de las pri­sio­nes’, ‘borro­ka da bide baka­rra’)

Poli­ziek mani­fes­ta­riak gra­ba­tu zituz­ten bai­na ez ziren inor iden­ti­fi­katze­ra hur­bil­du. Bisi­ta­tik ate­ra­ta­ko zen­bait pre­so­ren seni­deek kon­fir­ma­tu zigu­ten barru­tik amnis­tia­ren alde­ko martxa­ren oihuak eta kohe­teak entzun ahal izan zituz­te­la.

40 minu­tu­ren ondo­ren Mugi­men­du­ko kide batek boz­go­rai­lua har­tu eta ira­kur­ke­ta poli­ti­koa egin zuen (http://​amnis​tiaas​ka​ta​su​na​.blogs​pot​.com​.es/​2​0​1​5​/​0​4​/​e​n​t​r​e​v​i​s​t​a​-​i​n​t​e​g​r​a​-​d​e​-​b​o​l​t​x​e​-​a​l​.​h​tml eta http://​amnis​tiaas​ka​ta​su​na​.blogs​pot​.com​.es/​2​0​1​5​/​0​3​/​a​p​i​r​i​l​a​k​-​1​1​-​a​l​g​e​c​i​r​a​s​-​e​t​a​-​p​u​e​r​t​o​r​a​.​h​tml). Ira­kur­ke­ta buka­tu­ta mani­fes­ta­riek ‘inter­na­zio­na­la’ eta ‘eus­ko guda­riak’ abes­tu zuten.

Pre­so sozia­len seni­deen arre­ta ere bere­ga­na­tu zuen mani­fes­ta­zioak eta zen­bai­ten apro­ba­zio kei­nuak jaso zituen martxak.

Alge­ci­ra­se­ko eki­me­na buka­tu­ta auto­bu­sa Puer­to de San­ta María­ra bidean jarri zen. Auto­bu­sa­ren atze­tik Poli­zia espai­no­la­ren kotxe kamu­fla­tuak Puer­toa­raino. Poli­zia Puer­to I-eko kar­tze­la ata­rian zai zeu­ka­la jaki­nik, auto­bu­sa zuze­nean abia­tu zen Puer­to III-ko kar­tze­la­raino. Alge­ci­ra­sen beza­la mani­fes­ta­riek pan­kar­ta har­tu eta kohe­teak botaz oihu­ka hasi ziren.

Kar­tze­la osoa­ri buel­ta ema­tea zen inten­tzioa bai­na poli­zia ager­tu eta kor­doi bat egin zuten mani­fes­ta­zioak aurre­ra egin ez zezan. Hala ere oihuak eten­ga­beak izan ziren. Barru­tik eus­ka­raz­ko leloak entzun ziren eta bai­ta pre­so sozia­lek poli­ziei zuzen­du­ri­ko irai­na ere.

Mani­fes­ta­ri guz­tiak iden­ti­fi­ka­tu eta gero (gure­ga­na hur­bil­du­ta­ko Puer­to III-ko pre­so baten seni­dea eta anda­lu­ziar soli­da­rio bat bar­ne, eta auto­bu­se­ko txo­fe­rrak ere bai) auto­bu­sean igotzen behar­tu zituz­ten eta kilo­me­tro luzez eskol­ta­tu zituz­ten poli­ziek.

Auto­bu­sak Eus­kal Herri­ra­ko bidea­ri ekin zion eta hortxe, Eus­kal Herrian sar­tu eta bereha­la, Guar­dia Zibi­la­ren kon­tro­la zeu­kan zai. Ordu erdiz auto­bu­sa gel­di­rik izan zuen Guar­dia Zibi­lak eta lagun guz­tiak iden­ti­fi­ka­tu zituen. Argi dago txa­ku­rra­dak interes han­dia dau­ka­la gure Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­dua kon­trol­pean edu­kitze­ko.

Goi­ze­ko 4etan hel­du zen Bil­bo­ra Amnis­tia­ren Alde­ko Martxa, neka­tu­ta bai­na harro eta pozik.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: