Guar­dia Zibi­la: Eus­kal Herriak ez zai­tuz­te nahi, ez zai­tuz­te behar- Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua

Hil­ke­tak, tor­tu­rak, oku­pa­zioa, mehatxuak, kon­tro­lak, jazar­pe­na, bahi­ke­tak, gerra ziki­na, bel­du­rra… Hori da Guar­dia Zibi­lak Eus­kal Herria­ri eskai­ni dion baka­rra. Guar­dia Zibi­la ejer­tzi­toa­ren par­te den hei­nean argi eta gar­bi esan deza­ke­gu Espai­niak Eus­kal Herria mili­tar­ki oku­pa­tu­ta man­ten­tzen due­la eta, Gober­nu­ko Dele­ga­tu Car­los Urqui­jo faxis­tak berri­ki adie­ra­zi due­na­ren ara­be­ra, Guar­dia Zibi­la Eus­kal Herrian beti­ko man­ten­tze­ko inten­tzioa dute.
PP eta PSOE­ko agin­ta­ri koar­te­le­roe­kin nahi­koa ez bage­nu beza­la, orain Pode­mo­se­ko sasi ezker­tia­rrak batu zaiz­kie. Hauek ere, sis­te­ma alda­tu­ko omen dute­nek, sis­te­ma kapi­ta­lis­ta eta erre­pre­si­bo honen bizi­rau­pe­ne­ra­ko ezin­bes­te­koa diren txa­kur tor­tu­ratzai­leei gorai­pa­me­na egi­ten die­te Pablo Igle­sias beraien boze­ra­mai­lea­ren aho­tik. Dekla­ra­zio lotsa­ga­rriak bere burua ezker­tiar­tzat dau­kan edonorrentzat.

Aste bete­ko epean, Eus­kal Herri­ko hain­bat txo­ko­tan ezar­tzen dituz­ten kon­tro­lez gain, Guar­dia Zibi­lak Amnis­tia­ren Alde­ko Auto­bu­sa gel­di­tu eta bidaia­ri guz­tiak iden­ti­fi­ka­tu zituen; Alge­ci­ra­se­ko kar­tze­lan bisi­ta egi­te­tik buel­tan zeto­zen seni­deen auto­bu­sa gel­di­tu, mia­tu eta seni­deak iden­ti­fi­ka­tu zituen; Labas­ti­da­ko Herri­ko Taber­na­ra joan ziren eta zin­tzi­lik zeu­ka­ten arrano bel­tza­ren iku­rri­ña lapur­tu eta gaz­te bati sin­bo­lo ber­be­ra zeu­kan lepo­koa ken­du zio­ten; Iña­ki Bil­bao Lemoa­ko pre­so poli­ti­koa­ri elkar­ta­su­na adie­raz­te­ra Zue­ra­ra zihoan martxa­ko auto­bu­sa gel­di­tu, bidaia­riak iden­ti­fi­ka­tu eta kar­tze­la­raino hel­tzea gala­ra­zi zieten.

Bai­na azken egu­ne­tan Guar­dia Zibi­lak buru­tu­ri­ko era­so­rik larrie­na pre­so poli­ti­koen seni­deen aur­ka­koa izan da. Mili­ta­rrek 70 seni­de koar­te­le­ra dekla­ratze­ra dei­tu dituz­te pre­soen abo­ka­tuen aur­ka­ko dekla­ra­zioak lor­tze­ko asmo­tan. Ziki­na bene­tan Guar­dia Zibi­la­ren eta Gober­nu Espai­no­la­ren jokae­ra, pre­so poli­ti­koei apli­katzen die­ten sal­bues­pen neu­rriei seni­dee­kin egi­ten die­ten txan­ta­jea gehi­tuz, euren eti­ka mini­moe­na­ren fal­ta age­rian uzten dutelarik.

Bada garaia sufri­men­dua eta bel­du­rra­ren ordez­ka­ri hauek Eus­kal Herri­tik botatze­ko. Bada garaia ozen oihu­katze­ko ez ditu­gu­la berriz gure etxe, kale, men­di eta erre­pi­dee­tan iku­si nahi. Alde hemen­dik, kol­da­rrak! Eta beraie­kin bate­ra are kol­da­rra­goak diren bule­go­ko tor­tu­ratzai­le naz­kan­te­ak, alder­di espai­no­lis­ten agin­ta­riak ale­gia. Eus­kal Herriak ez zai­tuz­te nahi, ez zai­tuz­te behar.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *