Iraina argudio gisa
Lehen aldiz, eta azkena izango dela esperoan, artikuluaren hasieran kritika zuzena eta erradikala egiten diogu Gara egunkariak azken urteotan jokatutako paperari, bereziki, militantzia abertzale zabalaren sektore askoren egonezina agerikoa den honetan, arrrazoiak honako hauek: oraindik Sortun dirauen zuzendaritzaren jokaera burokratikoa eta, batez ere, abenduaren 20aren osteko emaitzak.
Baliteke Abian! eztabaidak, neurri batean, sortutako itxaropenak galtzeko arriskuan egotea, historikoki independentismo sozialistarekiko leialtasun apurtezina duen sektore batzuetan behintzat, Gara egunkariaren norabidea ikustean.
Oraigoan bezala, behin baino gehiagotan kritikatu egin dugu egunkariaren ildo editoriala, errealitatearen ikuspegi aurreindustriala islatzen duelako, hau da, errealitatea, berez, kontraesankorra dela ikusteko gauza ez den ideologia, geroxeago ikusiko dugun bezala. Horretara, esan beharrean gaude Iñaki Egañaren 2015eko abenduaren 26ko -Entre Maltzaga y Ermua- artikuluan, modu autoritario eta harroputzean, erakutsitako egolatria kontrolaezinak azalpen bat behar duela, Abian! eztabaidaren ustezko garbitasun eta inpartzialtasunaren gaineko zorigaiztoko eraginengatik. Irainak direla eta, ez dugu inolaz ere gure burua aipatutzat jotzen, eta «ildo ofiziala» deiturikoaren ordezkarietako baten onetik ateratze- eta deskontrol-maila egiaztatzen dute, euforiaz eta mespretxuzko triunfalismoz beterik egotetik erabateko porrotean itotzera pasatu baitira. Ez du merezi hala moduzko eta baldarra den artikuluaren iruzkinak egiterik, are gutxiago modu positiboan. Garrantzizko jauzi kualitatiboa ematen du kritika kutsua duen guztia biziki zikintzeko estrategiari dagokionez.
Abian! eztabaidaren gaineko eraginak gogogabetu ditzake zenbait sektore, kolektiboak, irekiak eta neutralak izan beharko liratekeen hedabideak monopolizatuta daudela ikusirik, baldintza-berdintasunean eztabaidatzerik ez dagoelakoan baitaude, horrez gain, argudiatu beharrean, txistua bota egiten dute. Halako nagusikeriazko harropuzkeria tamalgarria Gararen ildoan gutxieneena dela esango dute, baina ez da egia. Dena dela, orain ez dugu espazio eta astirik galdu nahi kontu horrekin. Zerbait gehiago, ordea, aipatu nahi dugu Gararen ildo editorial eta «artikulugile ofizial» askoren inguruan: abenduaren 20aren presiopean egonik, aurreko bide berbera defendatzen dutela, hitz desberdinak badarabiltzate ere.
Adibidez, duela denbora batetik, «ildo ofiziala» goretsi ohi duen Iker Casanovak, abenduaren 20aren ostean, bereari eusten dio 2015eko abenduaren 27ko ¿Dónde pongo lo hallado? artikuluan, zeinetan era inteligente eta xumean Iñaki Egañaren gaitzespen gogorren nolabaiteko aipamena egiten duen. Herri langilearen, ez bakarrik «sozialaren», inguruan daraman edukirik gabeko joera abstraktuaren barruan, tematurik dago, «konfrontazio demokratiko, baketsu, popular eta masiboaren» bitartez, gizarte osoa biltzeko, «askoz ere sozialagoa den diskurtsoa» erabiltzen badu ere. Zoriontsu bere burbuilean, Gararen egun bereko editorialak –Una obligatoria reconversión que se suma a los ejes políticos clásicos- indarra ematen dio halako estrategiari, bai eta, egiten du atzera XVII. mendearen bigarren erdiko eta XVIII. amaierako «gizarte zibil»-eko ustezko «kontrato soziala» deritzon tesi burgesara ere
Historikoki, estrategia democratizista hori kapitalismoaren fase industriala baino lehenagokoa da, nahiz eta zenbait partxeren bitartez modernizatu nahian ibili: Gramsci faltsutua edo Laclau eta Negri aipatu ez baina bai, ordea, erabiliak, gainera zer esan «gizarte likidoaren» tesien inguruan? edo errealitate «jariakorra» iragan «solidoarekin» alderaturik? A. Ordóñez-ek, 2015eko abenduaren 28ko –Del pasado sólido a un futuro líquido- Gara–ren artikuluan, idatzi duen moduan eta abar. Grekoen dialektikan, justu harremanen eta lokarrien jenialtasunera iristeko gai izan zena, likidoa eta solidoa errealitatearekiko barne aurkariak ziren: ibaia badabil ere, ibai berbera da. Giza ezagutzaren aurrerapen horietatik atzerago egiten al dugu? Baliteke, baldin eta ezagutzaren aurrerapena metodo dialektikoaren aurrerapenaren bidez neurtzen dela ulertzen badugu. Funtsezko tematika horretan sakondu gabe, Gararen beste ildo idieologikoetako batek, Mundua atala, ezjakintasuna edo dialektikaren arbuioa du ezaugarritzat ere, kasu honetan inperialismoaren kontraesanen dialektika, Iñaki Urrestarazuk Gararen ¿Prensa de izquierdas o la voz del Pentágono? artikuluan erakustuen duen bezala.
…iragarritako porrotaren ostean.…
Horiek eta beste tesi batzuk garaituak jaiotzen dira, errealitatea, klase-borroka, burgesia eta haren estatua eta inperialismoa aintzat hartzen ez dituztelako besterik ez. Gararen ildo editoriala uztartuta dago burgesia aurreindustrialaren democratizismoarekin, esplotazio industrialak piztutako langile- eta herri-mugimenduari oraindik aurre egin behar izan ez zionean. «Gizarte zibil» kontzeptuaren oinarri ideologikoa kontratu ekonomikoan datza, XVII. mendearen bigarren erdian hasitako kontratua, hain justu; «kontratu sozial» kontzeptuarena, ordea, burgesen obligazio politikoetan datza, alegia, haien artean eta estatuarekin sortutako obligazioak, bake soziala bermatu eta merkataritza bide onetik joan zedin, era berean, garai hartakoa da «herritarra»-ren burges adiera, klase eta identitate sozialik gabeko subjektu gisa, ez dago esplotatzailerik, «aberatsak» baizik, ez dago esplotaturik, «pobreak» baizik. Weber, Alemaniako inperialismoaren soziologoaren hitzetan, gizartea «herritarren batura bat» izango litzateke, gizabanakoen batura esan beharrean.
Beste horrenbeste esan beharra dago «aberastasun» eta «pobretze» kontzeptuei buruz, metatze kapitalistarekin eta alde sozialak ekoitziriko gainbalioaren burges eskuratzearekin zerikusirik ez zutenak, ezta 1776. urteaz geroztik, ekonomia klasikoak ikaraturik atzera egin zuenean ere, izan ere, sumatzen zen, ez oso modu argian, gainbalioaren teoriara (beranduago hala deitua), balioaren legera eta abarrera egiten ziren hurbilketa mugatuen potentzial iraultzailea. Sarri askotan entzun ditugu Gara–ren ildo editorialaren ordezkariak «aberastasuna» eta «pobretzea» termino burgesak erabiltzen langile-klaseari buruz inolako aipamenik egin gabe, ezta zeharka ere, hala ere, kapitalaren esplotaziopean langile-klasea da «aberastasuna» ekoizten duen bakarra. Kapitala da aipatzen ez den beste termino bat: errealitatea kanpoan da, herritartasunaz, giza eskubidez, iraultza kultural eta politikaz –sail honen V. zatian «iraultza» horietaz arituko gara‑, nazio eta independentismoz eta abarrez asko hitz egin arren.
Horrez gain, kontratu sozial eta zibila, herritartasuna, aberastasun-pobretzea eta beste kontzeptu batzuk XVII eta XVIII. mendeetako zientziaren mekanizismo materialista linealean kokatuta zeuden, faltsuzko kontzientzia-ikuspegi ideologikoa trinkotzen zuena, errealitatea alderantziz interpretatzen duen alderantzizko kontzientzia, hau da, kausa-efektua eta efektu-kausa, biak ala biak zirelakoan. Gizartea, akastun makina bat bezala ikusten zen, praktika mekanikoen bidez konpondu daitekeena, praktika horizontalak eta bertikalak edo zeharrekoak direla, hortaz, behar bezala jokatuz gero, etorkizuneko efektuak zehaztasun handiz iragarri zitezkeen. Era adierazgarrian, horrelako kontzepzio mekanizista ikus daiteke ere Gara–ren ildo editorialean, horretara, nahiz eta inozentada dirudien, linealtasun mekanizista ausartu da independentziarako data posible bat jartzera: 2025. urtearen iguruan, baina metodo hori ideologia burgesaren beste osagarri batekin kontraesanean dago: «jokoaren teoria» deituarekin: politikagintza, ondo informatuak, metodikoak eta kontzienteak diren arteko «joko» batera murrizten duena. D. Bensaïd-ek, besteak beste, «teoria» birrindu egin zuen esaldi lakoniko honekin: «borrokatzea ez da jolasa»
…une loriatsuaren ostean…
Aipatu ideologiaren une loriatsua XVIII. mendearen azken herenean gertatu zen, hain justu ere, Ingalaterran iraultza industriala hasi zenean, produkzio-indarretan, klase-borrokan eta egitura kapitalista osoan aldaketa sakona eragin zuena. Ez da kasualitatea, kontratu sozialaren, gizarte zibilaren, herritartasunaren, aberastasunaren, demokrazia abstraktuaren, eskubide burgesen eta bestelakoen ideologia gainbeheraldian sartzea XVIII. mendearen amaiera eta XIX. hasieraren bitartean, kapitalismo industrialaren berritasun basatiak direla eta, klase-borroka, klase sozialak eta abar garatuz doazen garaian. Geroxeago, krisialdiaren lehen zantzuak agertu ziren materialismo mekanizistan. Ordudanik bizirik dirau, industria akademiko eta erreformismoaren ahalegin adoretsuari esker.
Garai hartako politikagintza ez zegoen gainbalio erlatiboari axikitako esplotazioaren pean ‑makinen bidezko esplotazio intentsiboa‑, gainbalio absolutuaren pean baizik, ‑lanaldi luze eta nekagarrien bidezko mozkinak‑, horrexegatik, demokrazia abstraktuaren ideologiari eusten zioten oraindik ere, «injustizia sozialak» pixkanaka konponduko zirelakoan azaleko erreformen bitartez, industri enpresa handien eta haien kapital bankarioen jabetza-eskubide burgesa kolokan ez jartzeko, bai eta, estatu-indarkeriaren monopolioarena ere.
Gararen ildo editoriala uztartuta dago burgesia komertzialarekin, izan ere, bien ala bien ustez, «demokrazia»ren barne balibideez baliaturik, bai indar politiko guztiek, bai «herritarrek» gobernatzeko aukera dute, betiere baldin eta kontratu soziala erdiesteko baldintzen berdintasuna badago gizarte zibilean. Kontua da «convencer es vencer» (konbentzitzea garaitzea da) kontsigna polisemekoa gauzatzea, ibilbide historiko luzea duen eta aurreburgesa den esakunea, baina orain ez dugu haren azalpenik egingo. Ilustrazioak, aurrerabidea ezagutzaren bitartez bakarrik ziurtatu zitekeela konbentzitu nahi zituen eliteak eta herria, alabaina, boterezale zen, Euskal Herrian kasu, non ilustratuek 1776ko matxinada erreprimitzen lagundu zuten. Ilustrazioaren eta geroko Ent
ziklopedismoaren zenbait idealek bizirik diraute sozialismo utopikoan, anarkismo bakezalean eta sozialdemokraziaren eskuinaldean, hala ere, komunismo utopikoak beste era batez interpretatzen zuen «konbentzitzea garaitzea da» lema.
Ilustrazio eta sozialismo utopikotik gaur egunera arteko ildoaren arabera, ezkerrak garaitzen du, baldin eta, modu baketsu eta legalean, gehiengoa konbentzitzen badu, sistema parlamentarioak estatu-kolpe saioak saihesteko nahikoa indarra omen duelako. Iraultza demokratiko-burgesen muga gainditu eta beste demokrazia-mota bat bilatzeko masa eta herri esplotauen adoreak gezuzrrezko teoria zela erakutsi zuen: suntsituak izan baitziren.
Mendebaldeko XIX. mendea sarraski berdintsuz beterik dago, baina salbuespen bat dago: burgesia onartzen hasten da soilik «justizia soziala» eta «eskubideak» aldarrikatzen dituzten erreibindikazioak, baina, triskantza basatien bidez, izua zabaltzen jarraitzen du jabetza kapitalistaren kontrako eta jabetza sozialistaren aldeko borroka orotan. Industriako langile-klaseak, antagonismoa jabetza-mota guztien sustraira eramatea da kapitalaren tolerantzia mesfidatiaren arrazoia, eta burgesiaren zati baten ustetan, hobe da, eskaera sozialen aurrean, zerbaitetan amore ematea dena galtzea baino. Maltzurkeria horrek lainotu egiten du ezkerraren sektore bat, parlamentarismoa, sozialismo oroz gabeturiko «sozialismo»ra bide bakartzat jotzen duena.
XX. mendean funtsezko hiru argudio gehitzen dira idealismo horren kontra: lehena, 1904, 1905, 1910, 1913 edo 1917an hasitako bolada iraultzailea, borroka antinperialistetan hedatzen dena, bigarrena, militarismoa eta faxismoa eta hirugarrena, finantzarizazioa. Hirurek demokrazia burgesaren eta «konbentzitzea garaitzea da» lemaren interpretazio bakezalearen muga gaindiezinak adierazten dituzte. Desengainaturik eta hilzorian zegoen Gandhiren bizi-porrota da beste adibide bat. Etikoki eta politikoki askoz ere garrantzizkoagoa da T. Eagleton-ek esandakoa: «Terminoaren esanahia zorroz-zorrozki harturik, bakezaletasuna guztiz immorala da». XXI. mende honetan ezin argiagoa.
…eta atzerakada kualitatiboa.…
Hala eta guztiz ere, Gararen ildo editoriralak jatorrizko burgesarekiko funtsezko desberdintasun bat du: burgesia iraultzaileak teorizatu eta praktikan jarri zuen eskubide bat, hots, tiranizidio eta opresiaren kontrako indarkeria justua, funtsezko giza eskubide-mailara igo zuen 1948ko Aldarrikapen Unibertsalaean «Hitzaurrean» bertan. Alabaina, Eliza kontolikoak egin bezala, oztopo, baldintzatzaile eta eragozpen «legal» ugari jarri izan dizkio, hortaz, funtsezko eta zehatza den eskubide hori, praktikan, ukatu egiten zaie klase eta herri zapalduei, emakumezkoei eta abarrei, horretara, kapitalak haren monopolioa hartu du, egiten dituzten nahikeriei uko egiten dieten herrietatik «babeste» aldera.
Ez dago demokrazia burgesa ulertzerik kapitalak ez badu mugimendu iraultzaile eta «zapaltzailea»ren kontrako «matxinatze»-eskubiderik, batez ere, independentista baldin bada. Euskal-espainiar burgesiak herri-«tirania»ren kontrako matxinatze-eskubidea erabili ohi du komeni izan zaion guztietan, bai eta, 1776an baino lehenago ere. Are gehiago, aurpegi askotako eta nonahi dagoen kontrol‑, zaintza- eta errepresio-aparatoaz baliatu da egunero indarkeria-eskubidea praktikan jartzeko, jende asko indarkeria ikustezin eta hautemanezinaz jabetzen ez bada ere, azkenean konturatu egiten da. Hortxe dago «konbentzitzea garaitzea da» lemaren iruzur handia: beti legaltasun barruan «konbentzitzeko» obsesio horrek atzera egitea ekarri du, iraganeko burgesia iraultzailetik haratago, eta ez du defenditzen beti zertan ezarri behar ez den funtsezko eskubide bat.
Jakina denez, ez gara zurrumuruak jakinarazten dituzten horietakoak, horregatik, zeharka ez aritzearren, ez dugu aipatuko zein eragina duen Gararen ildo editorialak Sorturen oraingo zuzendaritza osoaren edo zati baten gainean. Eraginaren bat duelakoan gaude arrazoibidez. Gure iritzirako, Garak nahiz Sorturen bozeramaile eta kideek kritiken kontra jariotako zakarkeria lotsagabea edo disimulatua Abian! eztabaidaren kontra bihurtzen da, baina horrelako errebote-efektua kaskarra ez da izan gauzarik txarrena. Gararen ideologia editorialak kapitalismoaren fase komertzialera egin du atzera, eta kapitalismo industrial garaian, XIX. mendearen amaieraz geroztik, Euskal Herriak berebiziko metamorfosia jasan zuela ulertzea eragozten dio.
Burgesiari eusteko bi estatu okupatzaileen armadek izan duten paper garrantzitsua da kapitalismo «berri» honen ezaugarri bat –Iparraldean frantses arnada mende bat lehenago-. Korronte historiko jakin baten arabera, funtsean, «ohikoa» baino kapitalismo militarizatuagoaren pean bizi gara modu txarrean. Hegoaldeko industrializazioa 1876ko porrot militarrraren bitartez inposatu zelako erabat, eta okupazio politiko-militarra ezinbestekoa izan zen goi-burgesiaren garaipenean. Une erabakigarrietan etengabeko presentzia eta une «demokratikoetan» zeharkakoa izan ez balute, seguru asko oso historia desberdina izango zatekeen. Burgesia komertzialaren ideologia ez zen errealitate berri hori ulertzeko gai, une loriatsuatik mendebete ingurura agertutako errealitatea zena, hori dela eta, euskal patronala, burgesiaren burmuina, estatuko gogorrena da, LABeko idazkariak modu egokian salatu duen bezala.
Euskal-espainiar burgesia modernoaren patronala klase-borroka industrial garaian eratu zen, estatuaren indarkeriaren baldintzarik gabeko laguntzaz baliatuta. Beraz, ez zuen ahizpa zaharrenaren ideologia demokratizistaren beharrik, hau da, ordurako klase-boteretik aldendutako burgesia komertzialarena, bai, ordea, espa
iniar armen ankerkeria errepresiboarena. Gerora, fase inperialistak eragindako gertakariek galarazi zituzten burgesia industriala demokratizatzeko aukerarik txikienak ere, batetik, klase-borroka larriagotu egin zen Euskal Herrian, eta bestetik, 914 eta 1918 bitarteko gerrak sortutako egoera Europan.
Euskal Herriko klase burgesaren sektore oso txiki batek, zehazki, EAEko burgesia ertain eta, gehienbat, txikiaren zati bat, irudi demokratizista-itxura egin behar izan du halabeharrez eta behar taktikoak bultzaturik, langile-herriaren, langile-klasearen, herri mugimenduen eta independentismo sozialistaren eguneroko presio handia dela kausa, beti ere frantses-espainiarren errepresio-egoera luzepean. Eguneroko langile- eta herri-presiorik gabe, hau da, Euskal Herriko nazio- eta klase-borrokarik gabe burgesiaren sektore zehatz horrek berezko ideologia erreakzionarioa plazaratuko zukeen erabat.
Nalanahi ere, langile-herriaren borroka ahultzen dela, kontzientzia duda-mudan dabilela eta atzera egiten duela sumatzen duen heinean, haren uso-itxura desagertuz joango da, bai eta, ezker independentistaren aldarrikapenak moteltzen direla, haren egoera «normalitzen» dela eta indar guztiak instituzionalismoari eskaintzen dizkiola sumatzen duen heinean ere. Inor engaina ez dadin. Solik beldurrak geldiarazten ditu piztiak. Bestalde, burgesiak ere ez du alternatiba «demokratiko» propiorik, inperialismoak, Europar Batasunak eta munduko krisialdiak onartzen dizkiotenak –geroz eta gutxiago- alde batera utzita. Oraintsu NBEk ohartu du 2015eko hazkudea aurreikusitakoa baino txikiagoa izango dela. Luzatu gabe eta beti instituzio inperialisten txostenak erabiliz, «objektiboak» izatearren, Nazioarteko Diru Funtsak munduko ekonomiaren etorkizunari buruzko azterketa sakona egin zuen bi dokumentu luzetan, eta geldialdi orokorraren aurrean, ezkortasun indargabea erakusten zuen. Inor baino gutxiago ez izatearren, botere inperialista berberak Christine Lagarde-ren ahotan ohartutakoaren arabera, 2016. urtean, munduko ekonomiaren egoera «etsigarria» izango da.
Zer gertatuko zatekeen baldin eta…?
Gararen ildo editorialaren XVIII. demokratizismoak ezin die erantzun gaur egungo eta etorkizuneko inperialismoaren arazo potoloei, haren eskema mentaletik kanpo geratzen direlako. «Aberastasuna», «pobretzea» bezalako kontzeptuak eta, data bat ipintzearren, A. Smith-en Nazioen aberastasuna obraren aurrekoak erabiltzen dituztenek terra incognita delakoari egiten diote aurre, haientzat aipaezina eta ulertezina dena. Baliteke orduko «ekonomia berria», «globalizazioa» eta bestelako moden zehazgabetasun lainotsuan egotea, hots, zaharkiturik dauden merkantzia ideologikoak, 2007 edo gehiagora arte apalategietan, egunkarietan eta unibertsitateetan iraun arren, ez zuen ezartarako balio, 70eko hamarkadaren erditik aurrera, gertatukoari erreparatuz gero, «inperialismoaren “normaltasuna”» indarrez inposatzen zelako.
Ez gara zurrumuruak jakinarazten dituzten horietakoak, eta ez dugu hausnartuko Gararen ildo editorialak Sorturen oraingo zuzendaritza osoaren edo zati baten gainean duen eraginaz, hemen haren inboluzio ideologiko anakronikoa aztertu dugu azaletik. Eragina egon badagoela susmatzen dugu. Kontua da beharrezko dela iraganera egindako atzerakada kualitatibo hori Abian! eztabaidatzea, ezker abertzalearen barne korronte politiko bat den heinean. Ezkutupean edukitzea oker larria da, modu esponentzialean handiagotzen dena baldin eta, alde batetik, irainen aurrean, argudio-gaitasunik eza estaltzeko pasibotasuna ezartzen bada eta, beste aldetik, hurrengo galdera ez egiteagatik koldar gisa jokatzen badugu: Oraingo egoera berean izango ginateke baldin eta Sorturen militanteek eta ezker abertzale osoak sorrera-eztabaidaren azken emaitza eta ezkutupean gordetako Oinarri Ideologikoak jakin izan balituzte eta lau urtez egindakoa kontrastatu ahal izan balute?
Petri Rekabarren
Euskal Herria, 2016ko urtarrilak 3