Patriarkatua, jendartearen estruktura ideologiko, politiko eta ekonomikoan integratua dago eta emakumearen aurkako zapalkuntza, esplotazio eta genero menderatzearen bidez adierazten da. Honela kapitalismoak emakumea erabiltzen du bere biziraupenerako sexuen arteko lanaren banaketaren bitartez. Ideologia patriarkalak gure bizitzako esparru guztietan eragiten du. Hori dela eta, txirotzearen ondorioak ez dituzte neurri berean pairatzen emakume edo gizonezkoek. 1996an pobrezian zegoen gizon bakoitzeko 3 emakume bazeuden egoera horretan, egun 2015ean, pobrezian bizi den gizon bakoitzeko 5 emakume daude.
Kapitalismoa gero eta pertsona gehiagoren pobretze prozesua eragiten ari da. Egoera hau ez da neutroa generoari dagokionez, oro har, Europako Batasunean 12 milioi gehiago dira pobrezian dira bizi diren emakumeak gizonak baino. Euskal Herrian prekarietatea lan esparruetan egonkortzen ari da, ia 200.000 lagun daudelarik langabezian. Hala ere, emakumeok lan esparruan bazterketa jasaten dugu. Erregistratutako langabezi tasa handiagoak (%54a emakumeak dira) behin-behinekotasun tasa handiagoak (%27,9 %22,6aren aurrean), gure soldatak %35,6 baxuagoak izateak, edota jardunaldi zatituen %77,8 emakumeok egiteak adierazi bezala. Pobrezia handitzen ari den testuinguru honetan, lana izateak ez du pobrezia egoeren aurrean babesten. Emakume langile pobre izateak lan merkatuan integrazioarekin apurtzen du eta hauxe da pobrezia, pertsonen bazterketa, baliabideen eskasia eta generoen arteko ezberdintasunak ekiditeko oinarrizko baldintza.
Prekarietatea, bazterkeria edo esplotazioa lan esparruetatik haratago doa, emakumeen bizi baldintzen arlo guztietan zabalduz. Mediek izkutatzen dutenaren adibide dira gizon eta emakumeen arteko errenta ezberdintasunak. Gizonezkoen batabesteko errenta totala 24.414€-takoa den bitartean (2011an 25.258€ takoa zen), emakumeena 14.526€-takoa da (ia 2011-koaren berdina, 14.534€). Hau da, gizonek 9.888€ gehiagoko errenta pertsonala eskuratzen dute. Ikus daitekeenez gizon eta emakumeen arteko errenta aldea jeitsi egin da, baina ez emakumeena igo delako baizik gizonezkoenaren gainbeherari esker. Generoaren araberako pobrezia forma ezberdinak aztertu dituzten analisiek, argi adierazten dute emakumeak buru dituzten etxeen egoera kaskarragoa. Pobrezia errealaren eragina bi halako dira emakumeek buru duten familietan, hau da, emakumezkoen %10,3 da gizonezkoen %4,6aren aurrean.
Adibidez, Nafarroako bazterketa sozialaren perfilari dagokionez, Nafarroako Pobreziaren aurkako sareak, 2015eko urrian adierazten zuen emakumeak zirela argi eta garbi sektore kaltetuenak. Perfila honela deskribatzen zuten, «18−64 urte bitarteko emakumeak, oinarrizko ikasketak dituztenak, aktibitate ezaren egoeran eta 2 eta 4 pertsona bitarteko kideak dituztenak». Lan honetan ere zaurgarritasun haundiagoko kolektibo bezala deskribatzen dira genero indarkeriaren biktimak (1.007 denuntzia penal nafarroan) eta prostituzioaren sektorea (800, %97a emakumeak eta beraietatik %98a emakume migratuak. Emakume migratuak, prostituziora eta guztiz egoera prekarioetan gure nagusien zaintzara kondenatuak daude. Azken honetan egungo babes sozialaren sistemari eskerrak, gero eta pribatizatua dagoena eta erantzun beharko lituzkeen herritarron beharrizanetatik oso hurrun dagoenari eskerrak.
Errealitate honekin batera, emakumeok, gizon gehien gehienek, adina aintzat hartu gabe kapitalarekin egindako aliantza pairatzen dugu, etxean egiten dugun lanaz baliatuz. Biak egungo familia eredu patriarkalaz baliatzen dira, ezinbesteko jendarte jarduera gehiena suposatzen duen etxeko lana ikustezin bilakatuz, esplotazio oro ukatuz. Horregatik inoiz baino garrantzitsuagoa da lan hauek ikusaraztea, besteak beste, gure lepoari dagokion erreprodukzio lana (ugalketa lana). Gaiak garrantzia handia du, ez baitago aldaketarako eredurik, txarto atera dena errepikatu duenik.
Lan denboraren (ekoizlea zein ugaltzekoa) banaketa ezak, zerbitzu publiko zein sozialen pribatizazioa zabaltzeak eta genero bazterkeriak ekartzen dute emakumeok esplotazioaren eragina bortizkiago jasatea, baita sistema kapitalistak dakarren prekarizazio prozesua ere.Hainbat jendarte murrizketek, batez ere, jendarte babesari, hezkuntzari eta osasunari dagozkienak, bortizkeria matxistarekin batera dira babesgabetasun, behin-behinekotasun, ez egonkortasun eta beldur egoeran aurkitzen ditugun emakumeak gero eta gehiago izatea. Ondorioz, emakumeok esplotazioa eta menpekotasuna onartzera behartuta gaude. Egoera honek bultzatzen du jendartea zein langile klasea gero eta zatituagoa egotea. Gero eta denbora gutxiago dugu jendartean zuzenean parte hartzeko, batez ere, guk, emakumeok, zeuen borrokarako lagunak, Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun emakumeok.Bide honetan patriarkal sistema gainditzerako bidean urratsak emateko, ezinbestekoa da lan ekoizlea eta ugaltzekoa banatzea, pobreziaren atalase bat ezartzea (BPG per kapitaren %37,5) eta kantitate hau berdindu edo gaindituko duen gizarte soldata bat. Emakumeak garen aldetik lan ekoizlearen eta ugaltzekoaren banaketa berebizikoa dela pentsatzen dugu, parte hartze zuzenaren bidezko jendarte bilakaera lortu nahi badugu. Era berean, pobreziaren atalasea ezartzea berebiziko garrantzia du guretzat, jendarte eta lan ezberdintasunak murrizteko tresna eraginkorra da eta. Aberastasuna banatzeko mekanismo automatikoa da, zeren aberastasuna handitzen bada atalasearen kopurua handitzen baita, eta, murriztuz gero, kopuru hori ere neurri berean murrizten baita. Era berean, emakumeentzat egungoak baino lan baldintza duinagoak bermatzen ditu. Halaber, baliogarria izango da esplotazioari, jendarte eta lan murrizketei aurre egiteko. Aberastasunaren banaketa bere sorrerari lotzeaz gain, laguntza sistema errazten du, generoa baztertzen duten gizarte asegurantzaren sistema bereziak ere baztertzen ditu, errejimen orokor baterako urratsak emanez. Aldi berean, denon artean sortutako aberastasuna banatzen du era egokiago baten bidez. Hala ere, inportanteena da pertsona guztiei gutxieneko duintasuna ziurtatzen diela eta, batez ere, emakumeei dagokienez, eurenganako konfiantza eta independentzia handitzen dela.
Eskuetan badaukagu tresna baliotsu bat gizonaren mendean ez egoteko eta gure independentzia lortzeko. Hala ere, zapalkuntza ezberdinak, ikusarazten jardun behar dugu. Esplotazioaren kontrako baloreak helarazi behar ditugu eta beste berri batzuk sortu. Hala, jendarte harremanak aldaraziko ditu. Mugimendu feminista eta martxoaren 8a, emakume langilearen eguna den aldetik, garrantzitsuak dira bai borrokari eusteko bai jendartearen orokortasunean edota jendarte orokorrean balore patriarkalen kontrakoak eta feminismoen aldekoak barneratu, bere egin eta defendatzera behartzeko. Zentsu honetan hurrengo Apirilaren 9an burutuko den indarkeria matxista ororen aurkako manifa naziolerako deia luzatzen dizuegu.
FEMINISTOK PREST!! 11 ERASO 12 ERANTZUN!!
Gaiari dagokionez, Euskal Herriko Emakumeon Eskubideen Karta (2007) gogoarazten dugu. Gure aburuz, ezinbestekoak dira patriarkatuaren kontrako borrokan.
ESKUBIDEa, emakumeak gure bizitza proiektua askatasunean eta aukera berdintasunean egiteko, eten eta oztopatua izan gabe edo familia eta familia unitateen ESKUBIDEei lotuta izan gabe.ESKUBIDEa aktiboki parte hartzeko eta aintzat hartuak izateko jendarteko edozein arlo eta jardueratan. ESKUBIDEa emakumeok edozein diziplinetan objektu eta subjektu izateko ESKUBIDEa, emakumeok gure bidea/bizitza duintasunez egiteko, gure bizitzako etapa bakoitzeko ezaugarriak kontuan hartuz. ESKUBIDEa, emakumeak izateagatik gure kontrako biolentziarik ez jasateko ESKUBIDEa, gure denbora izatek eta lanerako, aisialdirako edota norberarentzako erabili aukeratzeko. ESKUBIDEa, nahi dugun harreman afektibo mota sortu eta garatzeko, eredu heterosexistaren gainetik. ESKUBIDEa gure identitate sexuala edozein izanda ere sexualitatea askatasunez bizitzeko. ESKUBIDEa gure gorputzaren inguruan askatasunez erabakitzeko eta aukeratzeko ESKUBIDEa lana baldintza duinetan izateko ESKUBIDEa zainduak izateko eta emakumea izateagatik etxeko eta zaintza lanak egitera. behartuak ez izateko. ESKUBIDEa lanean aukera berdintasunean partehartzeko, sartzeko, orientatzeko eta prestakuntzarako. ESKUBIDEa emakumeon beharrei erantzungo dien osasun zerbitzu erabatekoa eta publikoa izateko. ESKUBIDEa, emakumeon ekarpenak eta balore feministak izango dituen hezkuntza eredua izateko ESKUBIDEa,laguntza sozialak eta ekonomikoak jasotzeko, hauek famili unitatepean egon barik. ESKUBIDEa, balore feministetan oinarritutako euskal kultura sortu, garatu eta transmititzeko. ESKUBIDEa, emakumeak ikusezin bilakatzen ez dituen edo diskriminatzen ez dituen hizkuntza erabili eta garatzeko ESKUBIDEa, aktiboki parte hartzeko eta aintzat hartuak izateko jendarteko edozein arlo eta jardueratan. ESKUBIDEa, emakumeok historian eginiko ekarpenak ezagutu eta transmititzeko.
BORROKATU ESKUBIDE SOZIALEN ALDE! PREKARIETATEARI AURRE EGIN!
JENDARTEA ERALDATU!