Antiguon gertatutakoaren inguruan
Hedabide harrapariak zelatan daude eta Ezker Abertzaleko sektoreen kontra oldartzeko irrikan daude: bere barne gatazkak eta berreskuraezinezko porrota frogatzeko beita behar dute. Euren nagusi politikoak eta manipulazioaren industriarekin aberasten diren enpresariak atzean dituzte, zirikatzen eta agintzen. Orain dela sei edo zazpi urte, Ezker Abertzaleko sektore ofiziala deiturikoa ezerezera bidaia hasi zuenetik, hedabideen esku-sartze manipulatzailea hazten joan da.
Behin eta berriro eta gero eta tematiago, sektore honen buruzagien adierazpenak eta komunikatu ofizialak aditzera eman dituzte, «sektore kritikoa» deitutakoa salatzen eta akusatzen zituzten adierazpen eta komunikatuak; izen zerrendak publiko egin dituzte; «sektore kritikoa» zahar nostalgikoz, bere onetik ateratako gazteez eta gorrotatzaile helduez osatutako nahasketa kaotikoa denaren ideia sortu dute. Desberdintasunak desberdintasun, 1950. hamarkadan EKIN jaioberriaren kontra hedabide frankistek egindakoa errepikatzen ari dira.
Baina diferentzia kualitatibo bat badago: garaiko kontra-kanpainak ez zeukan ezkerraren babesik; PNV, PSOE eta abarren erreformismo pasiboarena bai ordea, gogortzen joan zena EKIN hazten zihoan heinean. Orain, hedabide harrapariak sektore ofizialeko buruzagiek, komunikatuek eta koadro ertainek azkeneko bosturtekoan «sektore kritikoaren» kontra egindako deskalifikazio, mespretxu eta akusazioetan oinarritzen dira; lanaren zati bat eginda izan dute.
Sektore ofizialak hartutako bidearen arriskuaz ohartzen zuten artikuluak idatzi ziren; sektore ofizialari tentsioa handitzea besterik lortuko ez zuen bideaz ohartarazten zioten artikuluak. Eta halaxe izan da. Izan ere, tentsioa behin baino gehiagotan eztanda egiteko zorian egon da, azkenean Amnistiaren aldeko eta errepresioaren kontrako Mugimenduaren militanteen kontra bortizki eztanda egin zuen arte. Hasiera batean probokazioetan erori gabe ez zioten erasoei erantzun, pasibitateak limite bat zeukala ohartaraziz. Gaur, ezaguna da Donostian jasotako erasoen kontrako erantzuna.
Momentu honetatik aurrera, bertsio kontrajarriak, komunikatuak eta ele-meleak bata bestearen atzetik etorri dira; baita mehatxuak ere, argitzean sartu nahi gabe. Eta ez gara horretan sartu nahi gure ekarpena puntu kritikora doalako: Ezker Abertzale ofizialaren sektore baten deskonposizio etikoa; «helburuak bitartekoak justifikatzen ditu» irizpide axiologiko arriskutsua aplikatzen dudarik izan ez duena: gezurra, manipulazioa eta iraina erabili ditu erreformismorako bira inposatzeko.
«Birfundazio prozesua» deiturikoa buruzagi talde horren botere burokratikoa hein batean gutxitu duela egia bada ere, mina eginda dago. Herritar sektoretan (militanteak, laguntzaileak) jada ahulduta zegoen independentismo sozialistaren sinesgarritasun erreferentziala eta morala (zentrora egindako norabide aldaketak suposatzen duen guztiarekin), are gehiago ahuldu da. Ezkerra eta erreformismoa kualitatiboki desberdinak izan behar dira jokaera demokratikoan, politikoan eta etikoan eta bere barne eta kanpo bizitzan. Urte batzuetatik hona, desberdintasun hau urtzen joan da, fenomeno horretan ikusi dezakegularik «normalizazio» famatua.
«Talde motor» berriak zilegitasun horren narriadura gelditzeko omen daukan nahia beranduegi etortzeaz gain, ez du militantzia eta laguntzaile askotan ezarri den edozein duda edo hausnarketa kritikoren kontrako gorroto irrazionala ekidin. Are kaskarragoa litzateke egoera jokaera berdina «sektore kritikoetan» gailenduko balitz; hainbeste denboraz jasandako jazarpenari emandako erantzun sinple eta logiko bezala gailenduko balitz.
Ezinezkoa da euskal nazio, herri langilearen nazio, sinesgarri eta desiragarri baten modeloa pentsatu eta jendarteratu, eguneroko jokabideak balio burgesak, metodo autoritarioak eta zentsuratzaileak erreproduzitzen baditu. Helburuen eta bitartekoen arteko elkarrekintzak galarazten du. Eta hedabide harrapariek, Estatu zapaltzaileek, euskal burgesia berak eta erreformismoek gainbehera hau Ezker Abertzalearen kontrako propaganda gisa manipulatu eta erabiltzen dute.
«Normalizazio» prozesuaren momentu honetan, aterabidea jada ez da nahita lehertutako batasuna berriz osatzen saiatzea; aterabidea erakunde politiko iraultzaile berri baterako sormenezko aurrerapauso zintzoak ematea da.
Aurrerantz
Euskal Herrian, 2017ko Urtarrilaren 30ean
Sobre los acontecimientos ocurridos en el Antiguo
Los depredadores mediáticos revolotean y acechan para abalanzarse sobre los diversos sectores de la Izquierda Abertzale: necesitan carnaza para intentar demostrar por fin su derrota irrecuperable y sus querellas internas. Detrás de ellos, incitándoles y ordenándoles, están sus jefes políticos y los empresarios que se enriquecen con la industria de la manipulación. Han ido aumentando su injerencia manipuladora desde hace seis o siete años, desde que un sector, el llamado oficial, comenzó su viaje a la nada.
Una y otra vez, con creciente insistencia, han aireado las declaraciones de dirigentes de este sector y sus comunicados oficiales en los que se terminaba denunciando y acusando al llamado «sector crítico», han sacado listas de nombres, han creado artificialmente el clima acusador según el cual el «sector crítico» está formado por una mezcla caótica de viejos añorantes, jóvenes desquiciados y maduros rencorosos. Salvando las distancias, proceden del mismo modo en que lo hizo la prensa franquista contra la naciente EKIN en la década de 1950.
Pero hay una diferencia cualitativa: la contra campaña de entonces no tenía apoyo de la izquierda aunque sí del reformismo pasivo del PNV, PSOE, etc., que se fue endureciendo conforme crecía EKIN. Ahora, los depredadores mediáticos se basan en el conocido y divulgado listado de descalificaciones, desprecios y acusaciones que destacados dirigentes, comunicados y cuadros intermedios del sector oficial han realizado durante un lustro contra el «sector crítico»: tenían parte del trabajo hecho.
Hubo artículos que avisaban al sector oficial de lo peligroso de su campaña, avisos que advertían de que semejante camino no conducía a ninguna parte excepto al incremento de la tensión, como ha sucedido. De hecho, la tensión estuvo a punto de estallar en varios momentos hasta que lo hizo violentamente contra militantes de Movimiento por la Amnistía y contra la represión. En un principio estos no respondieron, no cayeron en provocaciones aunque sí advirtieron que la pasividad tenía un límite. Es conocida su respuesta a las agresiones sufridas en Donostia.
A partir de aquí se precipitó una espiral de versiones contrarias, comunicados y chascarrillos, también de amenazas, a cuya dilucidación no queremos entrar. No lo hacemos porque nuestra aportación va al punto crítico, la descomposición ética de un sector de la izquierda abertzale oficial, no de toda ella, que no ha dudado en aplicar el peligroso criterio axiológico de que el fin justifica los medios: ha recurrido a la mentira, manipulación e insulto para imponer su giro al reformismo.
Es verdad que el denominado «proceso de refundación» ha reducido en parte el poder burocrático interno de ese grupo de dirigentes, pero el daño está ya hecho. En sectores populares, entre laguntzailes y militantes, la credibilidad referencial y moral del independentismo socialista, ya tocada por el giro al centro con todo lo que implica, se ha debilitado aún más. La izquierda debe ser cualitativamente diferente al reformismo en el proceder democrático, político y ético en su vida interna y externa. Desde hace unos años esta diferencia se ha ido diluyendo: es la famosa «normalización».
Al margen de la tardía voluntad de detener este deterioro de la legitimidad que dice tener el nuevo «grupo motor», ya se ha instalado en franjas de la militancia y de laguntzailes una animadversión irracional a cualquier duda o reflexión crítica. Lo peor sería que el mismo comportamiento cundiese también en los «sectores críticos» por simple y lógica respuesta defensiva ante tanto tiempo de acoso.
No puede pensarse ni divulgarse un modelo creíble y deseable de nación vasca, nación del pueblo trabajador, si, a la vez, el comportamiento cotidiano reproduce los valores burgueses, los métodos autoritarios y censores. La interacción entre fines y medios lo impide, y los depredadores mediáticos, los Estados opresores, la misma burguesía vasca y los reformismos manipulan y utilizan cínicamente esa degeneración como propaganda contra la izquierda abertzale.
A estas alturas de la «normalización», la alternativa de salida ya no es la de intentar recomponer la unidad premeditadamente reventada, sino la de avanzar sincera y creativamente hacia otra nueva organización política revolucionaria.
Aurrerantz
Euskal Herria, 30 de enero de 2017
3 respuestas
«Antiguon «gertatutakoa»? «Acontecimientos ocurridos» en el Antiguo?» Ez al ziren eraso faxistak, Amnistiaren aldeko mugimenduak kalifikatu zituen bezala? Zergatik leundu expresioa? Ba ote du hoken irakurketa politikorik? Ni baiezkoan nago.…
Kaixo Mikel, idazleak izenburua zuzentzea aportazioa izan ziteken eztabaida bat irekitzeko, baina azkar itxi duzu gutxieneko maila ezarriz, are gehiago harria botatzen duzunean esanez irakurketa politikorik badagoela gero eskua izkutatzeko. Eztabaida irekitzeko daukazun argudioa bota, ez antagonizatu mesedez kontresan antagonikoak ez badaude eta aukeran izenburuan ez geratu azkoz gauza gehiago aipatzen direlako agirian.
Bestaldetik, ez dakit zergatik erabili duten izenburu hori, Antiguoko jaietan gertatutakoa, egia da, eraso faxista baten itxura daukala, erreformismoak honelako bideak batzutan erabiltzen dituelako, oportunismoan oinarritzen dira eta ildoa ziurtatu beharrarekin ikusten dituzte haien buruak, baina ez dira faxistak eta egun Sortuk daraman ildo reformista eta oportunistaren aurka borrokatzea ez da borroka antifaxista. Ulertzen dut zergatik Amnistiaren aldeko mugimenduak erabili duen horrelako terminoa, sentitu behar izan duten mina eta amorrua eta nire partetik babes osoa dute bere bidean.
Aupa, Jone!
Baliatuko dut eskaini didazun aukera izenburutik haratago joateko. Izan ere, ez da izenburuak bakarrik harritu eta kezkatu nauena, idazki osoaren tono orokorra baizik. Bainan uste dudanez Aurrerantz taldea Ezker Abertzale Iraultzailearen arloan kokatzen dela, nahiago izan dut modu xuabean gauzak aipatu, zeharka, ez frontalki, galderen bidez, eztabaida pizteko, iduritu zaidalakotz testuak badituela kontu kritikagarri batzuk. Eta iraultzaileon artean kritika eta autokritikak ezinbertzekoak direnez, erabaki dut aurreko iruzkina bidaltzea, jakinda, eta ongi jakina ere, horrela polemika sortuko zela. Beraz, ez dut harria bota, gero eskua ezkutatzeko, baizik eta hemen dituzu, Jone eskua, besoa eta sorbalda ere. Erran nahi baitut idazki horren kritikan eta eztabaidan murgilduko naizela.
Hasiera bera harrigarria da, zeren eta, lehenik eta behin, eraso faxista salatu eta kondenatu beharrean, argi eta garbi erranez SORTUk eta ERNAIk babestu egin dutela beren ixilkeriaz Antiguoko militanteek egin zuten zitalkeria eta zerrikeria, ba hori, salaketa frontal hori egin beharrean, fokua eta azentua ezartzen da esaldi bitxi honen bidez sistemaren komunikabideetan: «Hedabide harrapariak zelatan daude eta Ezker Abertzaleko sektoreen kontra oldartzeko irrikan daude».(sic!)
Oxtiax, Jone, «hedabide harrapariek» eman zieten kristoren jipoia bi militante horiei? Ez al ziren SORTU eta ERNAIko militante ezagun batzuk? Nola mintzatzen ahal da, horrelako eraso faxista izan ondoren, » Ezker Abertzaleko sektoreez», erasotzaileak eta erasotuak maila berean ezarriz eta jomuga sistemaren inkomunikabideen jokaeran kokatuz?
Gero segituko dut honekin, Jone. Izan ongi eta laster arte!
Mikel Erro.