Bakea ostiaka irabazten da/​La paz se gana a hostias

 

[EUS]

Egoe­ra­ren dra­ma­ti­ko­ta­su­na­ga­tik ez balitz komi­koak iru­di­tu­ko litzaiz­ki­gu­keen muge­ta­raino sar­tu da pazi­fis­mo bur­ge­sa herria­ren sub­kon­tzien­tean. Esta­tuak herria­ri bio­len­tzia­rik umi­lia­ga­rrie­na ezar­tzea ere, herriak baketsua iza­tea­ri uzte­ko inoiz ez dela aitza­kia dioen pazi­fis­mo hori­xe da. Kate­ke­si­ko pazi­fis­mo hura da, bote­retsua­ren aurrean erre­be­latzen dena­ren­tzat zigo­rra eskatze­ko orduan «begia begi truk» defen­datzen due­na, bai­na zapal­dua­ri bes­te masai­la jar­tzea eskatzen dio­na otzan jarrai dezan.

Eus­kal Herrian hamar­ka­dak dara­matza­te ala­me­na ema­ten «Bio­len­to­ak vs. Demo­kra­ten» kon­tu horre­kin eta azke­nean ziria barru­raino sar­tzen da, noraino, dago­ne­ko nahia­go dugu­la ostia­ka hil gaitza­te­la bio­len­to­ak gare­la esan deza­te­la baino. Eta demo­kra­ten gure eti­ke­ta berriaz gozatzen dugun bitar­tean, borro­ka­ren garra itzal­tzen da pre­so gai­xoen bizitza itzal­tzen den errit­mo berean, eta mani­fes­ta­zio jen­detsuak edo­ta txi­kiak egi­ten ditu­gu hurren­go fune­ra­la­ren ibi­le­ran, igan­de­tan pipak jatea­ren ibi­le­ran, gure zai­ne­ta­tik dabi­len hortxa­tak mar­katzen duen ibi­le­ran. Gero bagoaz etxe­ra eta albis­te batek sumi­nez bete ondo­ren bes­te paseo bat ema­te­ko beha­rra sen­titzen dugun arte ez gara berriz ate­ra­ko.

Azken hila­be­tean zehar Cata­lun­yan ere ikus­ten ari gara esa­ten duda­na­ren adi­bi­de gar­bia. Urria­ren 1ean inde­pen­den­tzia­ren erre­fe­ren­du­mean ego­te­ko pla­ze­ra izan nuen eta, ber­tan, segu­rue­nik ordu­ra arte inoiz mobi­li­za­tu ez zen jen­dea iku­si ahal izan nuen olda­rral­di poli­zia­lei eus­ten, irri­katzen duen hori duin­ta­su­nez eta harro­ta­su­nez defen­datzen. Esta­tua­ren eran­tzun gisa, gehie­gi­ke­ria poli­zia­la, komu­ni­ka­bi­dee­tan sar­tzea, legez kan­po­ratzeak, atxi­lo­ke­tak, kar­tze­la­ratzeak… Tira, gure bio­len­tziak demo­kra­zia­ri era­so egi­ten zio­na­ren aitza­kia­pean Eus­kal Herrian hain aspal­di­tik ger­tatzen ari dena, orain Cata­lun­yan hau­tetson­tziak jar­tzea euren lege­dia­ri (geroa­go hitz egin­go dut honi buruz) era­so egi­ten dio­na­ren aitza­kia­pean.

Eta Esta­tua­ren eten­ga­be­ko indar­ke­ria­ren tes­tuin­gu­ru horre­tan, alder­di poli­ti­ko inde­pen­den­tis­ten ordez­ka­rien aho­ta­tik ezin kon­ta aha­la aldiz entzun dugu ez dela pro­bo­ka­zioe­tan ero­ri behar, Nazioar­te­ko Komu­ni­ta­tea dela­koa ohar­tu­ko dela bio­len­to­ak bes­teak dire­la eta kata­la­nen esku­bi­de demo­kra­ti­koak defen­da­tu­ko ditue­la. Oro­ren gai­ne­tik gent de pau iza­tea­ren iru­dia man­ten­du. Eta bitar­tean, buruak ire­kitzen diz­ki­gu­ten armak finan­tzatzen dituz­ten ban­ku horiek, miloi­ka interes kobratzen diz­ki­gu­te­nak aldez aurre­tik ingre­sa­tu die­gun dirua mai­le­gatzea­ga­tik, badoaz Cata­lun­ya mise­rian hon­do­ratze­ko xan­taia egi­ten. Eta bes­te batzuen lana­ren plus­ba­lioa­re­kin edo haien arba­so fran­kis­ten heren­tziei esker abe­ras­tu ziren enpre­sa­riek, lan­gi­le­riak beraiek nahi due­na ez badu egi­ten, badoa­ze­la dio­te, horre­la­koa dela­ko haien demo­kra­zia, era guz­tie­ta­ko bio­len­tzian oina­rri­tu­ta­koa, dela­rik fisi­koa, psi­ki­koa ala aurre­ko biak bar­ne­bil­tzen dituen eko­no­mi­koa.

Eta bake jen­dea gare­nez, erre­pu­bli­ka sozia­lis­ta batean pro­duk­zio balia­bi­deak lan­gi­le­ria­ren eskue­tan gel­di­tu­ko zire­la eta hor­taz mehatxu horiek hitzon­tzi­ke­rian gel­di­tu­ko lira­te­kee­la defen­da­tu beha­rrean, argu­dio erge­lak eta Euro­par Bata­su­nak hau ala bes­tea egin­go lukee­la esa­ten tematzen gara. Erre­pu­bli­ka sozia­lis­ta­ri buruz hitz egi­teak kapi­ta­lis­moa­re­ki­ko gerra egoe­ra batean kokatzen gai­tu ezin­bes­tean, gerra­ren bitar­tez kon­pon­du dela­ko his­to­ri­ko­ki kon­trae­san hori, eta horrek ber­ti­goa sor­tzen digu bada­ki­gu­la­ko Espai­nia­ko Esta­tuak Don­bas­sen antze­ra bon­bar­da­tu­ta­ko Cata­lun­ya bat nahia­go due­la Cata­lun­ya inde­pen­den­te eta sozia­lis­ta bat baino. Guk, bake jen­dea garen hauek, ez dau­ka­gu argi kasu horre­tan ez ote den hobea izan­go azpi­ra­tu­ta jarraitzea, agian aska­ta­su­nak ere ez due­la horren­bes­te balio.

Horre­taz ari gare­la, orain­dik EBren par­te den Cata­lun­ya horre­tan lo egi­te­ko leku­rik ere ez zuten etxe­ga­be pilo iku­si nuen, eta txi­ro elba­rri bat iku­si nuen zei­nek hain usain txa­rra jariotzen zuen euliak zera­matza­la eten­ga­be ingu­ruan buel­ta­ka, eta ez kaka dela­ko, Cata­lun­ya kapi­ta­lis­ta eta espai­nia­rrak kaka beza­la tra­tatzen due­la­ko bai­zik. Hau ere bor­tiz­ke­ria da, eta txa­rre­ne­ta­koa. Ez dago inon­go inde­pen­den­tzia­ri itxa­ron beha­rrik mise­ria ikus­te­ko.

Ezbai­rik ez dago bio­len­tzia azken auke­ra izan behar due­la beti, lehe­na­go gai­non­tze­ko bideak azter­tu behar dire­la, eta Cata­lun­ya­ko herriak ezin hobe­to egin du hori espai­niar Esta­tua­ren izae­ra faxis­ta age­rian utziz. Bere jarre­ra baketsua­ri esker lor­tu du, eta ondo­rioz ez naiz ni izan­go kata­la­nei zer egin behar duten esan­go die­na, sobe­ran era­kutsi bai­tu­te ez dute­la inoren ahol­ku­rik behar bidea jorratzen jarraitze­ko. Eskatzen die­dan gau­za baka­rra da ez deza­te­la onar­tu erre­pre­sioa nor­ma­li­za­tu dadi­la eta ez deza­te­la ahaz­tu euren burua defen­datzea haien esku­bi­dea dela, bes­te bat hain­bes­te­ren artean, eter­nal­ki kri­mi­na­li­za­tu­ta­ko bes­te esku­bi­de bat.

Ares­tian esan dut espai­niar Esta­tua­ren legeei buruz hitz egin­go nue­la, nahiz eta gehie­gi ez nai­zen luza­tu­ko guz­tiok daki­gu­la­ko fran­kis­moa­ren zein mili­ta­rren bol­bo­ra­ren babes­pean jaio­ta­ko Kons­ti­tu­zio batean dute­la sor­bu­rua. Legeak gela­ko matoiak egi­ten ditu, bes­te behin ere indar­tsue­nak egi­ten ditu eta, gai­ne­ra, haien bitar­tez ber­matzen du bes­teen­gan­dik abu­satzen jarrai­tu ahal izan­go due­la nahi duen bakoitzean, horre­ta­ra­ko asma­tu bai­ti­tuz­te espai­niar Kons­ti­tu­zia­ren 2., 8. eta 155. arti­ku­luak, eta bes­te batzuk ere. Labur esan­da, Esta­tu kapi­ta­lis­tek haien legeak ostia­ka inpo­satzen diz­ki­gu­te­nez, gure ingu­ruan pen­tsae­ra iraul­tzai­lea sor­tu nahi dugu­noi tokatzen zai­gu defen­datzea jus­ti­zia­ri lekua ken die­zaio­keen lege­rik ez dagoe­la, eta jus­ti­zia­rik gabe ez dela bake­rik egon­go. Eta bake­rik ez dagoe­ne­tan jus­ti­zia ira­baz­ten dela gure etsaiei, gutxie­nez, beraiek guri ema­ten digu­ten kol­peen kopu­ru ber­be­ra ema­nez. Esku­bi­deak ira­baz­te­ko lege­ren bat hautsi beha­rra dago beti.

Ezin ditut aipa­tu gabe utzi ere sis­te­ma faxis­ta baten aurrean gau­de­la edo fran­kis­moa­ren antza due­la esa­tea aur­pe­gi­ratzen digu­ten sasi-bake­za­le horiek. Dio­te­na­ren ara­be­ra, hori esa­tea dagoe­ne­ko bizi izan zena­ri larri­ta­su­na ken­tzea da, eta dagoe­na demo­kra­zia gabe­zi bat dela. Antza, faxis­moa salatze­ko gure gor­puak hobi komu­ne­ra botatzen dituz­ten arte itxoin behar dugu. Gogo­ra­ra­zi bes­te­rik ez diet egin nahi faxis­moa tes­tuin­gu­ru bakoitze­ra mol­datzen dela bere interes pro­pioen ara­be­ra, eta gaur egun­go kazi­keak fran­kis­mo garai­ko kazi­keen seme-ala­bak dire­la. Egiaz­ta­tu nahi due­nak egun­go abe­ratsen lei­nua pix­ka bat iker­tzea bes­te­rik ez du eta kasu gehie­ne­tan fran­kis­ten dinas­tia bat topa­tu­ko du. Edo­zein kasu­tan, Esta­tu bat faxis­ta den zehaz­ten due­na ez da bere orain­go erre­pre­sio mai­la, bai­zik eta era­bil­tze­ko prest dagoen bio­len­tzia mai­lak eta hel­bu­ruek.

Argi­pen bat egin nahi dizuet espai­niar Esta­tuan pre­so poli­ti­koak exis­titzen dire­la jakin berri duzue­noi, izan ere badi­ra 80 urte baino gehia­go ete­nal­di­rik gabe exis­titzen dire­la: badau­de anar­kis­tak, komu­nis­tak eta inde­pen­den­tis­tak. Batzuek indar­ke­ria era­bi­li zuten euren ibil­bi­de mili­tan­tean zehar (beti defen­tsi­boa Esta­tu indar­ke­ria­ren aurrean), bes­te batzuek ez, bai­na guz­tiek dara­ma­te faxis­mo ins­ti­tu­zio­na­la­ri aurre egin iza­na­ren oho­rea eta beraie­ki­ko amnis­tia­ren mere­zi­men­dua. Amnis­tia beza­la­ko kon­pon­bi­de glo­bal baten ezean, bere zen­tzu­rik zaba­le­nean, hau da, erre­pre­sa­lia­tuen exis­ten­tzia­ren sus­traian dau­den arra­zoiak kon­pon­du gabe, his­to­ria hau behin eta berriz erre­pi­ka­tu­ko da.

Bukatze­ko, Eus­kal herri­ko egoe­ra eka­rri nahi­ko nuke berri­ro gure­ra. Eus­kal pre­so poli­ti­koen alo­rrean lan egi­tea­ga­tik 48 per­tso­na­ren aur­ka egin­da­ko eskae­ra fis­ka­len berri izan dugu azken egu­no­tan, haie­ta­ko batzuk 20 urte baino gehia­go­koak. Egun­go desados­ta­sun poli­ti­koen gai­ne­tik, nire elkar­ta­su­na erre­pre­sioa­ren aurrean eta asta­ke­ria berri honen kon­tra­ko sala­ke­ta. Jarraian, aku­sa­tuak agian bat eto­rri­ko ez diren baiez­ta­pen bat (ala bai, nik ez duda­la­ko haien aho­tan jarri­ko esan ez duten hitzik): erre­pre­sioa mol­datzen da, bai­na tes­tuin­gu­ruen gai­ne­tik erru­ki­rik gabe apli­katzen da, eta hori dela-eta kar­tze­lak hus­te­ko modu baka­rrak etsitzea ala ira­baz­tea dira. Inork ez dau­ka­la etsitze­ko inten­tzio­rik uler­tzen dut (niri ere ez zait gus­tatzen inork lepo­ra­tu die­za­da­la esan ez duda­na esan iza­na), eta horre­ga­tik mun­du guz­tia­ri ira­ba­zi arte borro­ka egi­ten jarraitze­ko gon­bi­tea luza­tu nahi diot. Aspal­di sar­tu ginen isti­lu hone­tan eta dagoe­ne­ko ez du atze­ra buel­ta­rik.

Agian egu­nen batean, goiz espe­ro deza­gun, kon­tu­ra­tu­ko gara zapal­tzen gai­tuz­te­nek ez dute­la egi­ten mina egi­ten digu­te­la kon­tu­ratzen ez dire­la­ko. Agian ente­ra­tu­ko gara erre­pri­mitzen bagai­tuz­te haien pri­bi­le­gioak man­ten­tze­ko orduan emaitza ona ema­ten die­la­ko dela, eta soi­lik guk erre­be­latze­ko sen­titzen dugun bezain­bes­te­ko bel­du­rra sen­titzen dute­nean, soi­lik orduan, nego­zia­tu nahi izan­go dute­la dena ez gal­tzen saiatze­ko eta hasie­ra­ko pun­tu­ra itzul­tze­ko. Hain guratsua dela­ko bakea ostia­ka ira­ba­zi behar dela.

Sen­doa Jura­do Gar­cía, Bake­za­lea

2017ko urria­ren 25ean

[ES]

El paci­fis­mo bur­gués se ha ins­ta­la­do en el sub­cons­cien­te del pue­blo has­ta lími­tes que serían cómi­cos si no fue­ra por lo dra­má­ti­co de la situa­ción. Es ese paci­fis­mo que dice que el hecho de que el Esta­do some­ta al pue­blo a la más humi­llan­te de las vio­len­cias no pue­de ser nun­ca excu­sa para que el pue­blo deje de ser pací­fi­co. Es ese paci­fis­mo de cate­que­sis que defien­de el «ojo por ojo» para pedir cas­ti­go hacia quien se rebe­la con­tra el pode­ro­so, pero que le pide al opri­mi­do que pon­ga la otra meji­lla para que se siga man­te­nien­do sumi­so.

En Eus­kal Herria lle­van déca­das dán­do­nos la matra­ca con aque­llo de «los vio­len­tos vs. los demó­cra­tas» y al final el men­sa­je aca­ba calan­do, has­ta el pun­to de que ya pre­fe­ri­mos que nos maten a hos­tias a que nos cali­fi­quen de vio­len­tos. Y mien­tras dis­fru­ta­mos de nues­tra nue­va eti­que­ta de demó­cra­tas, se apa­ga la lla­ma de la lucha al mis­mo rit­mo que se apa­ga la vida de los pre­sos enfer­mos, y hace­mos mani­fes­ta­cio­nes masi­vas o peque­ñas al paso del fune­ral que vie­ne, al de pasear comien­do pipas los domin­gos, al que mar­ca la hor­cha­ta que corre por nues­tras venas. Des­pués a casa y has­ta la pró­xi­ma vez que una noti­cia nos lle­ne de indig­na­ción y nece­si­te­mos dar otro paseo.

Duran­te el últi­mo mes esta­mos vien­do tam­bién en Cata­lun­ya un cla­ro ejem­plo de esto que digo. Tuve el pla­cer de estar en Bar­ce­lo­na el 1 de octu­bre duran­te el refe­rén­dum de inde­pen­den­cia y allí pude ver resis­tien­do car­gas poli­cia­les a gen­te que segu­ra­men­te has­ta hace poco no se había movi­li­za­do nun­ca, con dig­ni­dad y orgu­llo­sa de defen­der aque­llo que anhe­la. Como res­pues­ta del Esta­do, abu­so poli­cial, entra­da en medios de comu­ni­ca­ción, ile­ga­li­za­cio­nes, deten­cio­nes, encar­ce­la­mien­tos… Vamos, lo que lle­va tan­to tiem­po pasan­do en Eus­kal Herria bajo la excu­sa de que nues­tra vio­len­cia aten­ta­ba con­tra la demo­cra­cia, aho­ra en Cata­lun­ya bajo la excu­sa de que poner urnas aten­ta con­tra su ley, de la que lue­go habla­ré.

Y en ese con­tex­to de per­ma­nen­te vio­len­cia de Esta­do, hemos escu­cha­do en infi­ni­dad de oca­sio­nes a los repre­sen­tan­tes de los par­ti­dos polí­ti­cos inde­pen­den­tis­tas que no hay que caer en pro­vo­ca­cio­nes, que la lla­ma­da Comu­ni­dad Inter­na­cio­nal se dará cuen­ta de que los vio­len­tos son los otros y defen­de­rán los dere­chos demo­crá­ti­cos de los cata­la­nes. Ante todo man­te­ner la ima­gen de ser gent de pau. Y mien­tras, esos ban­cos que finan­cian las armas con las que nos abren la cabe­za, esos que nos cobran millo­nes en intere­ses por pres­tar­nos el dine­ro que pre­via­men­te les hemos ingre­sa­do, se mar­chan chan­ta­jean­do a Cata­lun­ya con sumir­la en la mise­ria. Y los empre­sa­rios que se hicie­ron millo­na­rios a cos­ta de la plus­va­lía del tra­ba­jo de otros y otras o de las heren­cias de sus ante­pa­sa­dos fran­quis­tas, dicen que se mar­chan si la cla­se tra­ba­ja­do­ra no hace lo que a ellos les da la gana, por­que así es su demo­cra­cia, una basa­da en todo tipo de vio­len­cia, ya sea físi­ca, psí­qui­ca o eco­nó­mi­ca, que abar­ca las dos ante­rio­res.

Y como somos gen­te de paz, en vez de defen­der que en una repú­bli­ca socia­lis­ta los medios de pro­duc­ción que­da­rían en manos de la cla­se tra­ba­ja­do­ra y esas ame­na­zas se que­da­rían en pala­bre­ría, nos empe­ña­mos en dar argu­men­tos estú­pi­dos y en decir que la Unión Euro­pea haría esto o lo otro. Hablar de repú­bli­ca socia­lis­ta nos pone irre­me­dia­ble­men­te en una situa­ción de gue­rra ante el capi­ta­lis­mo, por­que por medio de la gue­rra se ha resuel­to his­tó­ri­ca­men­te esa con­tra­dic­ción, y nos da vér­ti­go por­que sabe­mos que el Esta­do espa­ñol pre­fie­re una Cata­lun­ya bom­bar­dea­da como Don­bass que una Cata­lun­ya inde­pen­dien­te y socia­lis­ta. Noso­tros, que somos gen­te de paz, no tene­mos cla­ro si en ese caso no será mejor seguir some­ti­dos, que igual la liber­tad tam­po­co vale tan­to.

Por cier­to, que en esa Cata­lun­ya que aún for­ma par­te de la prós­pe­ra Unión Euro­pea vi por todas par­tes gen­te sin un techo bajo el que dor­mir, vi a un indi­gen­te minus­vá­li­do que olía tan mal que las mos­cas no para­ban de ron­dar­le, y no por­que sea mier­da, sino por­que como mier­da le tra­ta la Cata­lun­ya espa­ño­la y capi­ta­lis­ta. Tam­bién esto es vio­len­cia, y de las peo­res. No hace fal­ta espe­rar a nin­gu­na inde­pen­den­cia para ver mise­ria.

Está cla­ro que la vio­len­cia ha de ser siem­pre la últi­ma alter­na­ti­va, que antes es nece­sa­rio explo­rar el res­to de vías, y el pue­blo cata­lán lo ha hecho de mane­ra ejem­plar dejan­do al des­cu­bier­to el carác­ter fas­cis­ta del Esta­do espa­ñol. Lo ha hecho gra­cias a su acti­tud pací­fi­ca, por lo que no seré yo quien diga a los cata­la­nes lo que tie­nen que hacer, ya que han demos­tra­do sobra­da­men­te que no nece­si­tan los con­se­jos de nadie para seguir hacien­do camino. Solo les pido que no acep­ten que la repre­sión se nor­ma­li­ce y que no olvi­den nun­ca que defen­der­se es su dere­cho, uno más entre tan­tos, uno más de los eter­na­men­te cri­mi­na­li­za­dos.

Decía antes que habla­ría de las leyes del Esta­do espa­ñol, aun­que no me exten­de­ré por­que todos sabe­mos que ema­nan de una Cons­ti­tu­ción naci­da al ampa­ro del fran­quis­mo y de la pól­vo­ra de los mili­ta­res. Las leyes las hace el matón de la cla­se, una vez más las hace el más fuer­te y enci­ma garan­ti­za por medio de ellas que podrá seguir abu­san­do del res­to cada vez que le dé la gana, que para eso se han inven­ta­do los artícu­los 2, 8, 155 y algu­nos otros de la Cons­ti­tu­ción espa­ño­la. En defi­ni­ti­va, que como los Esta­dos capi­ta­lis­tas nos impo­nen sus leyes a hos­tias, a quie­nes que­re­mos crear en nues­tro entorno una men­ta­li­dad revo­lu­cio­na­ria nos toca defen­der que no pue­de haber ley que suplan­te a la jus­ti­cia y que sin jus­ti­cia no hay paz. Y don­de no hay paz la jus­ti­cia se gana dan­do a nues­tros enemi­gos, por lo menos, tan­tos gol­pes como ellos a noso­tros. Para ganar dere­chos siem­pre hay que sal­tar­se algu­na ley.

Tam­po­co pue­do dejar de men­cio­nar a esos pseu­do paci­fis­tas que nos echan en cara que diga­mos que esta­mos ante un sis­te­ma fas­cis­ta o que se pare­ce al fran­quis­mo. Dicen que eso es qui­tar­le gra­ve­dad a lo que ya se ha vivi­do, y que lo que hay es un défi­cit de demo­cra­cia. Pare­ce ser que para denun­ciar el fas­cis­mo hay que espe­rar a que tiren nues­tros cadá­ve­res a las fosas comu­nes. Solo quie­ro recor­dar­les que el fas­cis­mo se amol­da a cada coyun­tu­ra según su pro­pio inte­rés y que los caci­ques de aho­ra son los hijos de los caci­ques del fran­quis­mo. El que quie­ra com­pro­bar­lo solo tie­ne que inda­gar un poco en la estir­pe de los ricos de aho­ra y en la mayo­ría de los casos encon­tra­rá una saga de fran­quis­tas. En cual­quier caso, lo que deter­mi­na si un Esta­do es fas­cis­ta no es su nivel de repre­sión actual, sino la vio­len­cia que está dis­pues­to a usar y los fines con los que lo hace.

Quie­ro hace­ros una acla­ra­ción a quie­nes aca­báis de des­cu­brir que en el Esta­do espa­ñol exis­ten pre­sos polí­ti­cos, y es que hace más de 80 años sin inte­rrup­ción que exis­ten: los hay anar­quis­tas, comu­nis­tas e inde­pen­den­tis­tas. Algu­nos usa­ron la vio­len­cia a lo lar­go de su mili­tan­cia (siem­pre defen­si­va ante la vio­len­cia de Esta­do), otros no, pero todos com­par­ten el honor de haber hecho fren­te al fas­cis­mo ins­ti­tu­cio­nal y el mere­ci­mien­to de la amnis­tía total para ellos y ellas. Sin una solu­ción glo­bal como la amnis­tía en su sen­ti­do más amplio, el de solu­cio­nar de raíz las razo­nes por las que exis­ten los repre­sa­lia­dos, esta­re­mos con­de­na­dos a que esta his­to­ria se repi­ta siem­pre.

Para ter­mi­nar qui­sie­ra vol­ver refe­rir­me a la situa­ción de Eus­kal Herria. Aca­ba­mos de saber de las peti­cio­nes de cár­cel con­tra 48 per­so­nas por su tra­ba­jo en el ámbi­to de los pre­sos polí­ti­cos vas­cos, algu­nas de ellas de más de 20 años. Por enci­ma de los desacuer­dos ideo­ló­gi­cos actua­les, mi soli­da­ri­dad ante la repre­sión y la denun­cia de esta nue­va burra­da. A con­ti­nua­ción una afir­ma­ción que los acu­sa­dos tal vez no com­par­tan (o sí, por­que no pon­dré yo pala­bras que no hayan dicho en su boca): la repre­sión se amol­da, pero por enci­ma de coyun­tu­ras se apli­ca sin pie­dad, y es por ello que las úni­cas mane­ras de vaciar las cár­ce­les son ceder o ganar. Entien­do que nadie pre­ten­de ceder (a mí tam­po­co me gus­ta que me acu­sen de decir lo que no he dicho), por lo que hago una invi­ta­ción a todo el mun­do a seguir luchan­do has­ta ganar. Hace tiem­po que nos meti­mos en este lío y ya no tie­ne vuel­ta atrás.

Tal vez algún día, espe­re­mos que pron­to, nos demos cuen­ta de que los que nos piso­tean no lo hacen por­que no sepan que nos hacen daño. Tal vez nos ente­re­mos de que si nos repri­men es por­que les da resul­ta­do a la hora de man­te­ner sus pri­vi­le­gios y que sola­men­te el día que sien­tan tan­to mie­do como sen­ti­mos noso­tros a rebe­lar­nos, solo enton­ces, que­rrán nego­ciar para tra­tar de no per­der todo y vol­ver al pun­to de par­ti­da. Por­que tan capri­cho­sa es la paz que hay que ganár­se­la a hos­tias.

Sen­doa Jura­do, paci­fis­ta

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

One Response

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: