Ikas­le Aber­tza­leen ingu­ruan sor­tu­ta­ko pole­mi­ken hari­ra /​/​Ikas­le Aber­tza­leak aurre­ra! /​¡Ade­lan­te Ikas­le Abertzaleak!

Izan ere, ikas­le anto­la­kun­dea ezta­bai­da eta pole­mi­ka poli­ti­koan egon da azken aste zein hila­be­tee­tan. Pole­mi­ka hau mai­la age­ri­koan eta publi­koan, zein ez hain age­rian eman dela uler­tzen dugu; Anto­la­kun­dee­ta­ko mar­ko poli­ti­ko ezber­di­ne­tan zein haue­ta­tik kan­po. Horre­ga­tik, fun­tsez­koa iru­ditzen zai­gu aska­pen mugi­men­du­ko esze­na­to­ki poli­ti­koan hain­bat posi­zio berretsi eta egu­ne­ratzea. Nola­nahi ere, ira­kur­ke­ta honen xedea ez da inola­ko era­so­rik egi­tea, gure uste­tan egoe­rak eskatzen dituen zen­bait argi­pen egi­tea baizik.

Lehe­nik eta behin, egun­go Ikas­le Aber­tza­leak ikas­le anto­la­kun­dea osatzen dugun kideok era­gi­le honi dago­kion ibil­bi­de poli­ti­ko osoa bere oso­ta­su­nean gure egi­ten dugu­la azpi­ma­rra­tu nahi­ko genu­ke, hau da, 30 urte betetze­ra doan borro­ka zikloa eta bere sorre­ra­tik gaur arte egotzi zitzaiz­kion hel­bu­ru estra­te­gi­koak: Eus­kal Herri aske, sozia­lis­ta eta femi­nis­ta baten erai­kun­tza. Ibil­bi­de luze hone­tan ikas­le anto­la­kun­de­ko kideok hamai­ka erron­ka izan ditu­gu Eus­kal Esko­la Nazio­na­la erai­kitze­ko asmo­tan. Horre­ta­ra­ko zen­bait tres­na eta bideo­rri sor­tzea ego­ki­tu zai­gu, era­ba­ki estra­te­gi­koak zein honi dagoz­kion bideo­rri tak­ti­koak anto­la­kun­dea­ren berez­ko era­ba­ki­gu­nee­tan har­tu dire­la­rik, mili­tan­te guz­tion era­ba­ki­gu­nee­ta­tik hasi­ta, hauek gau­zatze­ko egi­tu­ra­ko mar­ko guz­tie­ta­rar­te (Kon­gre­suak, Bil­gu­ne Pro­ze­sua, mili­tan­te guz­tion era­ba­ki-guneak, Batzor­de Nazio­na­la…). Gene­ra­zio bakoitzak, oina­rriak gure egi­nez eta pau­soz-pau­so eli­katzen saia­tuz, bide eman dio­gu Eus­kal Esko­la Nazio­na­la­ren alde­ko borro­ka­ri: Eus­kal Herri lan­gi­lea­ren hez­kun­tza, herri­tik eta herria­ren­tzat sor­tua, erai­kun­tza inde­pen­den­tis­ta, sozia­lis­ta eta femi­nis­ta­re­kin bat eginez.

Biga­rre­nik, gar­bi utzi nahi­ko genu­ke Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­dea herri mugi­men­du­ko era­gi­le bat iza­ki, bere pro­ble­ma­ti­ka pro­pioa­ri dagoz­kion era­ba­kiak har­tze­ko auto­no­mia eta inde­pen­den­tzia duen anto­la­kun­de bat dela, eta honi dagoz­kion era­ba­kiak ikas­le anto­la­kun­deak aurrez onar­tu­ta­ko era­ba­ki mar­koe­tan ados­ten dire­la. Hone­kin esan nahi dugu ikas­le anto­la­kun­deak inde­pen­den­tzia due­la momen­tu bakoitzean ego­kie­na ikus­ten duen bideo­rri tak­ti­koa martxan jar­tze­ko, beti ere prin­tzi­pio poli­ti­koak (inde­pen­den­tzia, sozia­lis­moa eta femi­nis­moa) kon­par­titzen dituz­ten era­gi­le poli­ti­koe­kin agen­dak batze­ko kon­pro­mi­soa gure egi­nez. Beraz, gure zehar-lerro estra­te­gi­koak garatze­ko aska­ta­su­na beha­rrez­ko dugu­la uste dugu, zen­tzu hone­tan pare­ko­ta­sun egoe­ra batean aur­ki­tu behar gare­la­rik herri mugi­men­du zein aska­pen mugi­men­du­ko era­gi­le ezber­di­ne­kin. Tak­ti­ka poli­ti­koa, ari­ke­ta poli­ti­ko kon­kre­tua, Ikas­le Anto­la­kun­dea­ren era­ba­ki mar­koe­tan egun­go mili­tan­te­ok ados­tu­ta­koa izan behar da, erres­pe­tu osoaz mili­tan­te belau­nal­di bakoitzak era­ba­kitzen duenarekin.

Honen­bes­tez, ez dugu Ikas­le Aber­tza­leok bar­ne jar­du­ne­ra­ko era­bil­tzen dugun pro­ze­di­men­dua zalan­tzan jar­tze­rik onar­tu­ko, ez eta hone­ki­ko ete­kin poli­ti­ko­rik bilatzea ere. Gure jar­du­na hez­kun­tza ere­mu­ra mugatzen da, eta jar­dun hau modu ego­kian garatze­ko gure balia­bi­de estra­te­gi­ko pro­pioak beha­rrez­koak ditu­gu, horre­ta­ra­ko gure era­ba­ki mar­ko espe­zi­fi­koak iza­tea fun­tsez­ko ele­men­tua dela­rik. Aska­pen pro­ze­sua­ren bai­tan pro­ble­ma­ti­ka zehatzei eran­tzu­ten die­gun herri mugi­men­du­ko era­gi­leok inde­pen­den­tzia eta hori­zon­tal­ta­su­na beha­rrez­ko ditu­gu. Horre­la lor­tu­ko bai­tu­gu, hain zuzen ere, aska­pen pro­ze­suan aha­lik eta ekar­pen han­die­na egi­te­ra begi­ra bai gure artean zein gai­non­tze­ko era­gi­le poli­ti­ko, sin­di­kal eta sozia­le­kin harre­man erai­kitzai­leak gau­zatzea. Hori dela eta, ez dugu inola­ko era­gi­le eta alder­di poli­ti­koe­ki­ko subor­di­na­zio posi­zio­rik onar­tzen. Hala ere, gure jar­dun poli­ti­koa­ren gara­pen ego­ki bat buru­tu ahal iza­te­ko ezin­bes­te­koa iru­ditzen zai­gu aska­pen mugi­men­du­ko era­gi­le zein anto­la­kun­deen arte­ko harre­man ore­ka­tu eta zin­tzoa sus­tatzea. Aspal­di­da­nik azpi­ma­rra­tu­ta­ko posi­zioa da hona­koa, bai­na hain­bat gako argitze­ra begi­ra berres­ku­ratzea beha­rrez­ko iru­di­tu zaigu.

Azke­nik, jakin bada­ki­gu Eus­kal Herria­ren aska­ta­su­na­ren eta Eus­kal Esko­la Nazio­na­la­ren bidean etsai poli­ti­koak Fran­tziar zein Espai­niar esta­tua eta bur­ge­sia atze­rri­tar zein eus­kal­du­na dire­la, aska­pen pro­ze­sua blo­keatzen dirau­te­nak beti­na­dik. Eus­kal Herri Lan­gi­lea­ren kons­ti­tu­zio pro­pioa gaur­da­nik ahal­bi­detze­ko aska­pen mugi­men­du­ko agen­te poli­ti­ko, sin­di­kal eta sozia­len arte­ko elkar­la­na eta arti­ku­la­zioa ezin­bes­te­koa iru­ditzen zai­gu, beti ere auto­no­mia, hori­zon­tal­ta­su­na eta erres­pe­tuan oina­rri­tuz eta subor­di­na­zioa albo bate­ra utziz erai­kitzen bada. Honen­bes­tez, aska­pen mugi­men­du­ko era­gi­leak bide­la­gun kon­tsi­de­ra­tu nahi ditu­gu, jaki­tun iza­nik gure akti­bi­ta­te prak­ti­koa hez­kun­tza ere­mu­ra mugatzen dela: Eus­kal Esko­la Nazio­na­la­ren erai­kun­tza­ra hain zuzen ere (ez dena erron­ka maka­la!). Hone­ta­ra­ko, espa­zio poli­ti­ko bakoitza­ren inde­pen­den­tzia estra­te­gi­koa fun­tsez­koa iru­ditzen zai­gu, posi­zio hone­ta­tik ema­ten bai­ti­ra iraun deza­ke­ten aliantzak.

Labur­bil­duz, Ikas­le Aber­tza­leon jar­du­na erres­pe­tatze­ko mezua zabal­tzen dugu, soi­lik posi­zio hone­ta­tik gara­tu­ko bai­tu­gu akti­bi­ta­te poli­ti­ko ore­ka­tu, erai­kitzai­le eta era­gin­ko­rra. Horre­kin bate­ra, elkar aku­sa­zio­ra­ko posi­zioek aurrez aipa­tu­ri­ko etsaia soi­lik eli­katzen due­la­koan gau­de, eta fun­tsez­koa deritzo­gu hauek albo bate­ra uztea. Herri mugi­men­dua­ren eta aska­pen pro­ze­sua­ren par­te garen era­gi­leon arte­ko erres­pe­tuz­ko eta elkar­la­ne­ra­ko aro poli­ti­ko bat berres­ku­ratzea espe­ro dugu, auto­kri­ti­ka­ra­ko posi­zioak ire­kiaz eta mugi­men­du bakoitza­ren auto­no­mia errespetatuz.

Gora Ikas­le Abertzaleak!
Gora Herri Mugimendua!
Gora Eus­kal Herri aske, sozia­lis­ta eta feminista!

Ikas­le Abertzaleak

2018ko martxoa­ren 23a


[EUS]

Gaur hemen bil­du garen per­tso­nak Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­de­ko mili­tan­te ohi batzuk gara, herri honen aska­pen nazio­nal eta sozia­lean diar­du­gun mili­tan­te­ak. Gure asmoa ez da ikas­le ohi guz­tien ize­nean hitz egi­tea, ezta ikas­le anto­la­kun­dea­ren lana tute­latzea ere, egun Ikas­le Aber­tza­leak osatzen duten mili­tan­te­ek hel­du­ta­sun nahi­koa bai­tu­te zer egin behar duten jaki­te­ko. Hala ere, azken hila­be­tee­ta­ko zala­par­ta­tik sor­tu zaiz­ki­gun kez­ka batzuek batze­ra era­man gai­tuz­te, hain­bat haus­nar­ke­ta burutze­ko asmoz.

Zen­bait sare sozia­le­tan zein heda­bi­dee­tan anto­la­kun­dea­ren ingu­ru­ko infor­ma­zio desitsu­ra­tua zabal­du dela uste dugu, gaur egun ikas­le anto­la­kun­deak prak­ti­ka­ra era­ma­ten duen jar­dun­bi­dea zalan­tzan jarri nahian. Bes­te alde­tik, zurru­mu­rruz-zurru­mu­rru zabal­tzen doa­zen afir­ma­zio batzuk sor­pre­saz harra­pa­tu gai­tuz­te, jakin gabe non­dik eta ze asmo­re­kin ate­ra diren.

Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­deak bere his­to­rian sei kon­gre­su buru­tu ditu, bai­ta hain­bat bil­gu­ne nazio­nal ere. Zuzen­da­ritza poli­ti­ko bat eta bere era­ba­ki gune loka­lak ere badi­tu. Kon­gre­su bakoitzean IAren hel­bu­ru poli­ti­koak garatzen joan dira, horre­la, hel­bu­ru estra­te­gi­koak, estra­te­gia eta tak­ti­ka alda­tuz. Eus­kal Esko­la Nazio­na­la­ren kon­tzep­tua 1988an eta 2018an ber­di­na dela pen­tsatzea akat­sa izan­go litza­te­ke, eta bes­te­la, doku­men­tu his­to­ri­koak ira­kur­tzea bes­te­rik ez dago. Aldi berean, garran­tzitsua da gogo­ra­raz­tea Ikas­le Aber­tza­lea­kek inde­pen­den­tzia­ren alda­rria VI. kon­gre­suan egi­ten due­la lehen aldiz, 2012an Eus­kal Esko­la Nazio­na­la Eus­kal Esta­tu batean koka­tuz lehe­nen­goz. Ondo­ren eto­rri zen, 2014ean buru­tu­ta­ko Bil­gu­ne Nazio­na­lean, Eus­kal Esko­la Nazio­na­la Eus­kal Herria sozia­lis­ta eta femi­nis­tan kokatzea­ren erabakia.

Ikas­le Aber­tza­leak, bere jaiotze­tik Eus­kal aska­pen nazio­nal eta sozia­lean koka­tu den hez­kun­tza­ko herri era­gi­le auto­no­moa izan da. Bere burua herri mugi­men­duan koka­tu izan du beti, eta bere auto­no­mia osoz era­ba­ki izan du zein­tzuk izan diren bere bide­la­gu­nak Eus­kal Esko­la Nazio­na­la lor­tze­ko bide horre­tan. Gure ustez, horrek eman dio Ikas­le Anto­la­kun­dea­ri gaur egun duen izae­ra ire­kia, eta etor­ki­zu­nean hala iza­tea nahi bal­din badu­gu, bere auto­no­mia erres­pe­tuz man­ten­tzea dago­ki­gu. His­to­ri­ko­ki Ikas­le Anto­la­kun­dea­ren barruan egon diren espre­sio mili­tan­teen arte­ko sin­te­sia izan da anto­la­kun­de honek gara­tu­ta­ko prak­ti­ka eta dis­kur­tso poli­ti­koa, eta modu ber­di­nean uler­tu behar dugu gaur egu­nean dara­bi­le­na ere.

Kri­ti­ka eta auto­kri­ti­ka mili­tan­te oro­ren bete­beha­rra dugu, eta ezta­bai­da zabal­du eta garatze­ko balia­ga­rria dela iru­ditzen zai­gu, bai­na inolaz ere, jarre­ra pater­na­lis­ta bate­kin burutzen bal­din bada. Ber­din­ta­su­nean mili­tan­te­tik mili­tan­te­ra egi­ten den ari­ke­ta sano bat dela uler­tzen dugu.

Bes­tal­de, era­ba­kiak har­tzea­ri dagoz­kion for­men ingu­ru­ko ezta­bai­da ere anto­la­kun­de bakoitzak bere bar­ne arauen bitar­tez kudea­tu beha­rre­ko gataz­ka dela uste dugu; inolaz ere ezta­bai­da publi­koa­ren bitar­tez, edu­ki poli­ti­koa bal­din­tzatze­ko arma gixa. Beraz, ikas­le anto­la­kun­dea­ren auto­no­mia babes­tea ezin­bes­te­koa izan­go da, bere gara­pen pro­pioa aska­ta­sun osoz egin dezan.

Ikas­le Aber­tza­leak mili­tan­te esko­la bat izan da 30 urtez eta hala iza­ten jarraitzea ezin­bes­te­koa iru­ditzen zai­gu, herri honen aska­pe­na­ren gara­pe­nean. Hemen gau­den mili­tan­te­on­tzat hala izan da eta hala iza­tea gus­ta­tu­ko litzai­gu­ke gure atze­tik dato­zen mili­tan­te berrien­tzat ere.

Hemen gau­den mili­tan­te­ok ikas­le anto­la­kun­dea­ren jar­du­na­re­ki­ko ikus­pe­gi anitzak ditu­gu, hemen batzen gai­tue­na Ikas­le Aber­tza­lea­ken auto­no­mia­ren defen­t­sa da. Zen­tzu horre­tan, dei egi­ten diegu:

  • Ikas­le Aber­tza­leak bere egin duen mili­tan­te oro­ri Ikas­le Aber­tza­lea­ken auto­no­mia defendatzera.

  • Eus­kal Herri­ko era­gi­le poli­ti­ko, sin­di­kal eta sozia­lei Ikas­le Aber­tza­lea­ken jar­du­na erres­pe­ta­tu eta ain­tzat hartzera.

  • Eus­kal aska­pen nazio­nal eta sozia­la­re­kin bat egi­ten duten per­tso­nei, zurru­mu­rrue­ta­tik hara­ta­go, ikas­le anto­la­kun­deak egi­ten duen prak­ti­ka poli­ti­koan begi­ra­da jar­tze­ra, modu horre­tan egon dai­tez­keen inten­tzio txa­rrak albo­ra­tu ahal izateko.

  • Ikas­le anto­la­kun­dea­ren jar­due­ra­re­kin bat egi­ten ez duten per­tso­na eta era­gi­leei bere jar­du­na ez oztopatzera.

  • Azke­nik, Ikas­le Aber­tza­lea­ki, ikas­le mugi­men­dua­ren erre­fe­ren­te iza­nik, inde­pen­den­tzia, sozia­lis­moa eta femi­nis­moa­ren bidean Eus­kal Esko­la Nazio­na­la­ren erai­kun­tzan lanean jarraitze­ra, hori izan­go bai­ta herri honi egin die­zaio­keen ekar­pe­nik handiena.

Gora Eus­kal Esko­la Nazionala!
Gora Ikas­le Mugimendua!
Gora Ikas­le Abertzaleak!

IAko mili­tan­te ohiak (Ikas­le Abertzaleak)

[ES]

Hoy nos hemos reu­ni­do unxs cuantxs ex-mili­tan­tes de Ikas­le Aber­tza­leak (IA), mili­tan­tes que tra­ba­ja­mos por la libe­ra­ción nacio­nal y social de este pue­blo. Nues­tra inten­ción no es hablar en nom­bre de todos los mili­tan­tes que hemos pasa­do por Ikas­le Aber­tza­leak, ni tam­po­co tute­lar el tra­ba­jo de dicha orga­ni­za­ción, ya que lxs mili­tan­tes que hoy en día for­man Ikas­le Aber­tza­leak tie­nen la madu­rez sufi­cien­te para saber y deci­dir qué es lo que tie­nen que hacer. No obs­tan­te, debi­do a las preo­cu­pa­cio­nes que nos han sur­gi­do en el agi­ta­do con­tex­to de los últi­mos meses, hemos deci­di­do jun­tar­nos y expo­ner una serie de reflexiones.

Cree­mos que se ha difun­di­do infor­ma­ción erró­nea y des­fi­gu­ra­da sobre Ikas­le Aber­tza­leak con inten­ción de poner en duda la línea de tra­ba­jo que hoy en día tie­ne la orga­ni­za­ción. Ade­más, nos han lle­ga­do una serie de afir­ma­cio­nes y rumo­res que hemos toma­do con sor­pre­sa, ya que no sabe­mos ni con qué inten­ción ni de don­de han surgido.

La orga­ni­za­ción Ikas­le Aber­tza­leak ha rea­li­za­do seis con­gre­sos duran­te su his­to­ria, ade­más de diver­sos pro­ce­sos nacio­na­les. Cabe des­ta­car tam­bién que posee una direc­ción polí­ti­ca y sus pro­pios mar­cos loca­les de deci­sión. En cada con­gre­so, IA ha ido desa­rro­llan­do sus obje­ti­vos polí­ti­cos, pro­du­cién­do­se así una evo­lu­ción ade­más de diver­sos cam­bios en los obje­ti­vos estra­té­gi­cos, la estra­te­gia y la tác­ti­ca. Pen­sar que el con­cep­to de Eus­kal Esko­la Nazio­na­la (Escue­la Nacio­nal Vas­ca) es a día de hoy lo mis­mo que en 1988 es un error, y si se pien­sa que no es así, sola­men­te hay que leer los docu­men­tos his­tó­ri­cos para entrar en razón. Es impor­tan­te remar­car tam­bién que Ikas­le Aber­tza­leak pro­cla­ma la inde­pen­den­cia como obje­ti­vo estra­té­gi­co por pri­me­ra vez en el VIº con­gre­so, enmar­can­do así la Eus­kal Esko­la Nazio­na­la den­tro de un Esta­do Vas­co. Des­pués, en el pro­ce­so Bil­gu­ne Nazio­na­la rea­li­za­do en 2012, se tomó la deci­sión de colo­car la Eus­kal Esko­la Nazio­na­la en una Eus­kal Herria socia­lis­ta y feminista.

Ikas­le Aber­tza­leak ha sido des­de su naci­mien­to una orga­ni­za­ción que se ha situa­do en la lucha vas­ca de libe­ra­ción nacio­nal y social, con­cre­ta­men­te en el movi­mien­to popu­lar, y ha esco­gi­do con total auto­no­mía cua­les han sido sus com­pa­ñe­ros en la lucha por la Eus­kal Esko­la Nazio­na­la. En nues­tra opi­nión, esa ha sido la razón prin­ci­pal por la cual Ikas­le Aber­tza­leak es a día de hoy una orga­ni­za­ción abier­ta, y si que­re­mos que en el futu­ro lo siga sien­do, ten­dre­mos que man­te­ner y res­pe­tar dicha auto­no­mía. His­tó­ri­ca­men­te, el dis­cur­so y la prác­ti­ca polí­ti­ca de la orga­ni­za­ción han sido una sín­te­sis de la diver­sas espre­sio­nes mili­tan­tes que había den­tro de ella, y lo mis­mo ocu­rre tam­bién a día de hoy.

La crí­ti­ca y la auto­crí­ti­ca son un deber de todo mili­tan­te, y cree­mos que son fun­da­men­ta­les a la hora de expan­dir y desa­rro­llar el deba­te polí­ti­co, pero hay que evi­tar siem­pre la acti­tud pater­na­lis­ta. Enten­de­mos que la crí­ti­ca, para que sea un ejer­ci­cio sano, debe ser rea­li­za­da de mili­tan­te a mili­tan­te y en con­di­cio­nes de res­pe­to e igualdad.

Ade­más, cree­mos que el deba­te sobre las for­mas para la toma de deci­sio­nes de cada orga­ni­za­ción es un tema que debe abor­dar­lo y tra­ba­jar­lo la mis­ma orga­ni­za­ción, a tra­vés de sus meca­nis­mos inter­nos. De nin­gu­na mane­ra hay que for­zar que se pro­duz­ca un con­flic­to sobre esto en el deba­te públi­co, como medio para con­di­cio­nar el con­te­ni­do polí­ti­co. Por lo tan­to, será fun­da­men­tal res­pe­tar la auto­no­mía de Ikas­le Aber­tza­leak para que reali­ce su pro­pio desa­rro­llo con total libertad.

Ikas­le Aber­tza­leak ha sido duran­te 30 años una escue­la mili­tan­te para la libe­ra­ción de nues­tro pue­blo y debe seguir sién­do­lo en los tiem­pos veni­de­ros. Así ha sido para lxs mili­tan­tes que esta­mos aquí y así que­re­mos que siga sien­do tam­bién para los nuevos.

Aun­que las per­so­nas que hoy nos hemos reu­ni­do aquí ten­ga­mos diver­sos pun­tos de vis­ta sobre la prác­ti­ca de la orga­ni­za­ción; lo que hoy nos ha uni­do es la nece­si­dad de defen­der su auto­no­mía. Por ello, que­rría­mos llamar:

  • A los mili­tan­tes que hacen suya la lucha de la orga­ni­za­ción para que defien­dan la auto­no­mía de Ikas­le Abertzaleak.

  • A las orga­ni­za­cio­nes polí­ti­cas, sin­di­ca­les y socia­les de Eus­kal Herria para que res­pe­ten y tomen en cuen­ta la acti­vi­dad polí­ti­ca de Ikas­le Abertzaleak.

  • A las per­so­nas que apo­yan la libe­ra­ción nacio­nal y social vas­ca para que más allá de los rumo­res, ten­gan en cuen­ta y ana­li­cen la prác­ti­ca polí­ti­ca de Ikas­le Aber­tza­leak, evi­tan­do así las malas inten­cio­nes que pue­de haber tras esos relatos.

  • A las per­so­nas y orga­ni­za­cio­nes que no hacen suya la lucha de Ikas­le Aber­tza­leak para que res­pe­ten y no obs­ta­cu­li­cen su acti­vi­dad política.

  • Por últi­mo, a Ikas­le Aber­tza­leak, para que en el camino hacia la inde­pen­den­cia, el socia­lis­mo y el femi­nis­mo, siga luchan­do por la cons­truc­ción de la Eus­kal Esko­la Nazio­na­la, ya que esa esa será la mayor apor­ta­ción que haga a este pueblo.

Gora Eus­kal Esko­la Nazionala!
Gora Ikas­le Mugimendua!
Gora Ikas­le Abertzaleak!

Ex-mili­tan­tes de Ikas­le Aber­tza­leak (IA)

25 de mar­zo de 2018

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *