Izan ere, ikasle antolakundea eztabaida eta polemika politikoan egon da azken aste zein hilabeteetan. Polemika hau maila agerikoan eta publikoan, zein ez hain agerian eman dela ulertzen dugu; Antolakundeetako marko politiko ezberdinetan zein hauetatik kanpo. Horregatik, funtsezkoa iruditzen zaigu askapen mugimenduko eszenatoki politikoan hainbat posizio berretsi eta eguneratzea. Nolanahi ere, irakurketa honen xedea ez da inolako erasorik egitea, gure ustetan egoerak eskatzen dituen zenbait argipen egitea baizik.
Lehenik eta behin, egungo Ikasle Abertzaleak ikasle antolakundea osatzen dugun kideok eragile honi dagokion ibilbide politiko osoa bere osotasunean gure egiten dugula azpimarratu nahiko genuke, hau da, 30 urte betetzera doan borroka zikloa eta bere sorreratik gaur arte egotzi zitzaizkion helburu estrategikoak: Euskal Herri aske, sozialista eta feminista baten eraikuntza. Ibilbide luze honetan ikasle antolakundeko kideok hamaika erronka izan ditugu Euskal Eskola Nazionala eraikitzeko asmotan. Horretarako zenbait tresna eta bideorri sortzea egokitu zaigu, erabaki estrategikoak zein honi dagozkion bideorri taktikoak antolakundearen berezko erabakiguneetan hartu direlarik, militante guztion erabakiguneetatik hasita, hauek gauzatzeko egiturako marko guztietararte (Kongresuak, Bilgune Prozesua, militante guztion erabaki-guneak, Batzorde Nazionala…). Generazio bakoitzak, oinarriak gure eginez eta pausoz-pauso elikatzen saiatuz, bide eman diogu Euskal Eskola Nazionalaren aldeko borrokari: Euskal Herri langilearen hezkuntza, herritik eta herriarentzat sortua, eraikuntza independentista, sozialista eta feministarekin bat eginez.
Bigarrenik, garbi utzi nahiko genuke Ikasle Abertzaleak antolakundea herri mugimenduko eragile bat izaki, bere problematika propioari dagozkion erabakiak hartzeko autonomia eta independentzia duen antolakunde bat dela, eta honi dagozkion erabakiak ikasle antolakundeak aurrez onartutako erabaki markoetan adosten direla. Honekin esan nahi dugu ikasle antolakundeak independentzia duela momentu bakoitzean egokiena ikusten duen bideorri taktikoa martxan jartzeko, beti ere printzipio politikoak (independentzia, sozialismoa eta feminismoa) konpartitzen dituzten eragile politikoekin agendak batzeko konpromisoa gure eginez. Beraz, gure zehar-lerro estrategikoak garatzeko askatasuna beharrezko dugula uste dugu, zentzu honetan parekotasun egoera batean aurkitu behar garelarik herri mugimendu zein askapen mugimenduko eragile ezberdinekin. Taktika politikoa, ariketa politiko konkretua, Ikasle Antolakundearen erabaki markoetan egungo militanteok adostutakoa izan behar da, errespetu osoaz militante belaunaldi bakoitzak erabakitzen duenarekin.
Honenbestez, ez dugu Ikasle Abertzaleok barne jardunerako erabiltzen dugun prozedimendua zalantzan jartzerik onartuko, ez eta honekiko etekin politikorik bilatzea ere. Gure jarduna hezkuntza eremura mugatzen da, eta jardun hau modu egokian garatzeko gure baliabide estrategiko propioak beharrezkoak ditugu, horretarako gure erabaki marko espezifikoak izatea funtsezko elementua delarik. Askapen prozesuaren baitan problematika zehatzei erantzuten diegun herri mugimenduko eragileok independentzia eta horizontaltasuna beharrezko ditugu. Horrela lortuko baitugu, hain zuzen ere, askapen prozesuan ahalik eta ekarpen handiena egitera begira bai gure artean zein gainontzeko eragile politiko, sindikal eta sozialekin harreman eraikitzaileak gauzatzea. Hori dela eta, ez dugu inolako eragile eta alderdi politikoekiko subordinazio posiziorik onartzen. Hala ere, gure jardun politikoaren garapen egoki bat burutu ahal izateko ezinbestekoa iruditzen zaigu askapen mugimenduko eragile zein antolakundeen arteko harreman orekatu eta zintzoa sustatzea. Aspaldidanik azpimarratutako posizioa da honakoa, baina hainbat gako argitzera begira berreskuratzea beharrezko iruditu zaigu.
Azkenik, jakin badakigu Euskal Herriaren askatasunaren eta Euskal Eskola Nazionalaren bidean etsai politikoak Frantziar zein Espainiar estatua eta burgesia atzerritar zein euskalduna direla, askapen prozesua blokeatzen dirautenak betinadik. Euskal Herri Langilearen konstituzio propioa gaurdanik ahalbidetzeko askapen mugimenduko agente politiko, sindikal eta sozialen arteko elkarlana eta artikulazioa ezinbestekoa iruditzen zaigu, beti ere autonomia, horizontaltasuna eta errespetuan oinarrituz eta subordinazioa albo batera utziz eraikitzen bada. Honenbestez, askapen mugimenduko eragileak bidelagun kontsideratu nahi ditugu, jakitun izanik gure aktibitate praktikoa hezkuntza eremura mugatzen dela: Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzara hain zuzen ere (ez dena erronka makala!). Honetarako, espazio politiko bakoitzaren independentzia estrategikoa funtsezkoa iruditzen zaigu, posizio honetatik ematen baitira iraun dezaketen aliantzak.
Laburbilduz, Ikasle Abertzaleon jarduna errespetatzeko mezua zabaltzen dugu, soilik posizio honetatik garatuko baitugu aktibitate politiko orekatu, eraikitzaile eta eraginkorra. Horrekin batera, elkar akusaziorako posizioek aurrez aipaturiko etsaia soilik elikatzen duelakoan gaude, eta funtsezkoa deritzogu hauek albo batera uztea. Herri mugimenduaren eta askapen prozesuaren parte garen eragileon arteko errespetuzko eta elkarlanerako aro politiko bat berreskuratzea espero dugu, autokritikarako posizioak irekiaz eta mugimendu bakoitzaren autonomia errespetatuz.
Gora Ikasle Abertzaleak!
Gora Herri Mugimendua!
Gora Euskal Herri aske, sozialista eta feminista!
Ikasle Abertzaleak
2018ko martxoaren 23a
[EUS]
Gaur hemen bildu garen pertsonak Ikasle Abertzaleak antolakundeko militante ohi batzuk gara, herri honen askapen nazional eta sozialean diardugun militanteak. Gure asmoa ez da ikasle ohi guztien izenean hitz egitea, ezta ikasle antolakundearen lana tutelatzea ere, egun Ikasle Abertzaleak osatzen duten militanteek heldutasun nahikoa baitute zer egin behar duten jakiteko. Hala ere, azken hilabeteetako zalapartatik sortu zaizkigun kezka batzuek batzera eraman gaituzte, hainbat hausnarketa burutzeko asmoz.
Zenbait sare sozialetan zein hedabideetan antolakundearen inguruko informazio desitsuratua zabaldu dela uste dugu, gaur egun ikasle antolakundeak praktikara eramaten duen jardunbidea zalantzan jarri nahian. Beste aldetik, zurrumurruz-zurrumurru zabaltzen doazen afirmazio batzuk sorpresaz harrapatu gaituzte, jakin gabe nondik eta ze asmorekin atera diren.
Ikasle Abertzaleak antolakundeak bere historian sei kongresu burutu ditu, baita hainbat bilgune nazional ere. Zuzendaritza politiko bat eta bere erabaki gune lokalak ere baditu. Kongresu bakoitzean IAren helburu politikoak garatzen joan dira, horrela, helburu estrategikoak, estrategia eta taktika aldatuz. Euskal Eskola Nazionalaren kontzeptua 1988an eta 2018an berdina dela pentsatzea akatsa izango litzateke, eta bestela, dokumentu historikoak irakurtzea besterik ez dago. Aldi berean, garrantzitsua da gogoraraztea Ikasle Abertzaleakek independentziaren aldarria VI. kongresuan egiten duela lehen aldiz, 2012an Euskal Eskola Nazionala Euskal Estatu batean kokatuz lehenengoz. Ondoren etorri zen, 2014ean burututako Bilgune Nazionalean, Euskal Eskola Nazionala Euskal Herria sozialista eta feministan kokatzearen erabakia.
Ikasle Abertzaleak, bere jaiotzetik Euskal askapen nazional eta sozialean kokatu den hezkuntzako herri eragile autonomoa izan da. Bere burua herri mugimenduan kokatu izan du beti, eta bere autonomia osoz erabaki izan du zeintzuk izan diren bere bidelagunak Euskal Eskola Nazionala lortzeko bide horretan. Gure ustez, horrek eman dio Ikasle Antolakundeari gaur egun duen izaera irekia, eta etorkizunean hala izatea nahi baldin badugu, bere autonomia errespetuz mantentzea dagokigu. Historikoki Ikasle Antolakundearen barruan egon diren espresio militanteen arteko sintesia izan da antolakunde honek garatutako praktika eta diskurtso politikoa, eta modu berdinean ulertu behar dugu gaur egunean darabilena ere.
Kritika eta autokritika militante ororen betebeharra dugu, eta eztabaida zabaldu eta garatzeko baliagarria dela iruditzen zaigu, baina inolaz ere, jarrera paternalista batekin burutzen baldin bada. Berdintasunean militantetik militantera egiten den ariketa sano bat dela ulertzen dugu.
Bestalde, erabakiak hartzeari dagozkion formen inguruko eztabaida ere antolakunde bakoitzak bere barne arauen bitartez kudeatu beharreko gatazka dela uste dugu; inolaz ere eztabaida publikoaren bitartez, eduki politikoa baldintzatzeko arma gixa. Beraz, ikasle antolakundearen autonomia babestea ezinbestekoa izango da, bere garapen propioa askatasun osoz egin dezan.
Ikasle Abertzaleak militante eskola bat izan da 30 urtez eta hala izaten jarraitzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, herri honen askapenaren garapenean. Hemen gauden militanteontzat hala izan da eta hala izatea gustatuko litzaiguke gure atzetik datozen militante berrientzat ere.
Hemen gauden militanteok ikasle antolakundearen jardunarekiko ikuspegi anitzak ditugu, hemen batzen gaituena Ikasle Abertzaleaken autonomiaren defentsa da. Zentzu horretan, dei egiten diegu:
-
Ikasle Abertzaleak bere egin duen militante orori Ikasle Abertzaleaken autonomia defendatzera.
-
Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialei Ikasle Abertzaleaken jarduna errespetatu eta aintzat hartzera.
-
Euskal askapen nazional eta sozialarekin bat egiten duten pertsonei, zurrumurruetatik haratago, ikasle antolakundeak egiten duen praktika politikoan begirada jartzera, modu horretan egon daitezkeen intentzio txarrak alboratu ahal izateko.
-
Ikasle antolakundearen jarduerarekin bat egiten ez duten pertsona eta eragileei bere jarduna ez oztopatzera.
-
Azkenik, Ikasle Abertzaleaki, ikasle mugimenduaren erreferente izanik, independentzia, sozialismoa eta feminismoaren bidean Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzan lanean jarraitzera, hori izango baita herri honi egin diezaiokeen ekarpenik handiena.
Gora Euskal Eskola Nazionala!
Gora Ikasle Mugimendua!
Gora Ikasle Abertzaleak!
IAko militante ohiak (Ikasle Abertzaleak)
[ES]
Hoy nos hemos reunido unxs cuantxs ex-militantes de Ikasle Abertzaleak (IA), militantes que trabajamos por la liberación nacional y social de este pueblo. Nuestra intención no es hablar en nombre de todos los militantes que hemos pasado por Ikasle Abertzaleak, ni tampoco tutelar el trabajo de dicha organización, ya que lxs militantes que hoy en día forman Ikasle Abertzaleak tienen la madurez suficiente para saber y decidir qué es lo que tienen que hacer. No obstante, debido a las preocupaciones que nos han surgido en el agitado contexto de los últimos meses, hemos decidido juntarnos y exponer una serie de reflexiones.
Creemos que se ha difundido información errónea y desfigurada sobre Ikasle Abertzaleak con intención de poner en duda la línea de trabajo que hoy en día tiene la organización. Además, nos han llegado una serie de afirmaciones y rumores que hemos tomado con sorpresa, ya que no sabemos ni con qué intención ni de donde han surgido.
La organización Ikasle Abertzaleak ha realizado seis congresos durante su historia, además de diversos procesos nacionales. Cabe destacar también que posee una dirección política y sus propios marcos locales de decisión. En cada congreso, IA ha ido desarrollando sus objetivos políticos, produciéndose así una evolución además de diversos cambios en los objetivos estratégicos, la estrategia y la táctica. Pensar que el concepto de Euskal Eskola Nazionala (Escuela Nacional Vasca) es a día de hoy lo mismo que en 1988 es un error, y si se piensa que no es así, solamente hay que leer los documentos históricos para entrar en razón. Es importante remarcar también que Ikasle Abertzaleak proclama la independencia como objetivo estratégico por primera vez en el VIº congreso, enmarcando así la Euskal Eskola Nazionala dentro de un Estado Vasco. Después, en el proceso Bilgune Nazionala realizado en 2012, se tomó la decisión de colocar la Euskal Eskola Nazionala en una Euskal Herria socialista y feminista.
Ikasle Abertzaleak ha sido desde su nacimiento una organización que se ha situado en la lucha vasca de liberación nacional y social, concretamente en el movimiento popular, y ha escogido con total autonomía cuales han sido sus compañeros en la lucha por la Euskal Eskola Nazionala. En nuestra opinión, esa ha sido la razón principal por la cual Ikasle Abertzaleak es a día de hoy una organización abierta, y si queremos que en el futuro lo siga siendo, tendremos que mantener y respetar dicha autonomía. Históricamente, el discurso y la práctica política de la organización han sido una síntesis de la diversas espresiones militantes que había dentro de ella, y lo mismo ocurre también a día de hoy.
La crítica y la autocrítica son un deber de todo militante, y creemos que son fundamentales a la hora de expandir y desarrollar el debate político, pero hay que evitar siempre la actitud paternalista. Entendemos que la crítica, para que sea un ejercicio sano, debe ser realizada de militante a militante y en condiciones de respeto e igualdad.
Además, creemos que el debate sobre las formas para la toma de decisiones de cada organización es un tema que debe abordarlo y trabajarlo la misma organización, a través de sus mecanismos internos. De ninguna manera hay que forzar que se produzca un conflicto sobre esto en el debate público, como medio para condicionar el contenido político. Por lo tanto, será fundamental respetar la autonomía de Ikasle Abertzaleak para que realice su propio desarrollo con total libertad.
Ikasle Abertzaleak ha sido durante 30 años una escuela militante para la liberación de nuestro pueblo y debe seguir siéndolo en los tiempos venideros. Así ha sido para lxs militantes que estamos aquí y así queremos que siga siendo también para los nuevos.
Aunque las personas que hoy nos hemos reunido aquí tengamos diversos puntos de vista sobre la práctica de la organización; lo que hoy nos ha unido es la necesidad de defender su autonomía. Por ello, querríamos llamar:
-
A los militantes que hacen suya la lucha de la organización para que defiendan la autonomía de Ikasle Abertzaleak.
-
A las organizaciones políticas, sindicales y sociales de Euskal Herria para que respeten y tomen en cuenta la actividad política de Ikasle Abertzaleak.
-
A las personas que apoyan la liberación nacional y social vasca para que más allá de los rumores, tengan en cuenta y analicen la práctica política de Ikasle Abertzaleak, evitando así las malas intenciones que puede haber tras esos relatos.
-
A las personas y organizaciones que no hacen suya la lucha de Ikasle Abertzaleak para que respeten y no obstaculicen su actividad política.
-
Por último, a Ikasle Abertzaleak, para que en el camino hacia la independencia, el socialismo y el feminismo, siga luchando por la construcción de la Euskal Eskola Nazionala, ya que esa esa será la mayor aportación que haga a este pueblo.
Gora Euskal Eskola Nazionala!
Gora Ikasle Mugimendua!
Gora Ikasle Abertzaleak!
Ex-militantes de Ikasle Abertzaleak (IA)
25 de marzo de 2018