ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzailea, jada ez da existitzen. /​La organización revolucionaria socialista vasca para la liberación nacional vasca, ETA, ya no existe.

[EUS]

Atzo eta gaur argi­ta­ra­tu diren bi agi­rie­tan bere diso­lu­zioa ira­ga­rri die era­kun­de eta herri­ta­rreei:

Era­gi­leei bida­li­ta­ko agi­ria:

Eus­kal Herrian, 2018ko api­ri­la­ren 16a

Jaun-andre agur­ga­rriak:

Komu­ni­ka­zio honen bidez, Eus­ka­di Ta Aska­ta­su­nak har­tu berri duen era­ba­kia eza­gu­ta­ra­zi nahi dizue. Kide guz­tien artean buru­tu den bar­ne ezta­bai­dan, ETAk bere zil­do his­to­ri­koa eta fun­tzioa amai­tutzat ema­tea era­ba­ki du, bere ibil­bi­dea­ri bukae­ra ema­nez. Ondo­rioz, ETAk bere egi­tu­ra guz­tiak era­bat desegin eta bere ekin­bi­de poli­ti­koa buka­tutzat jo du.

Horre­la, ezker aber­tza­le osoa­ren estra­te­gia alda­ke­ta­ren ondo­rioz, 2010ean abia­tu zuen pro­ze­sua buru­raino era­man du ETAk, Eus­kal Herrian zil­do poli­ti­ko berri bat zabal­tze­ko asmoz.

Pro­ze­su horre­tan, Alie­te­ko Kon­fe­ren­tzia eta han­dik hiru egu­ne­ta­ra, ETAk ira­ga­rri zuen borro­ka arma­tua­ren bukae­ra erre­fe­ren­tzia nagu­siak izan ziren. Kon­fron­ta­zio arma­tua­ren aroa­ri bukae­ra orde­na­tu, arra­zoiz­ko eta erai­kitzai­lea ema­te­ko aha­le­gi­na izan zen. Zue­ta­ko gehie­nak auke­ra horren leku­ko zuze­nak izan zine­ten eta, zue­ta­ko asko, bai­ta bul­tzatzai­le sen­do­ak ere. Tama­lez, Aie­ta­ko Adie­raz­pe­nak ez zuen bidea egi­te­rik izan. Eus­kal herri­ta­rren gehien­goa­ren nahia­re­kin bat egin arren, Espai­nia eta Fran­tzia­ko esta­tuek ezi­nez­ko bila­ka­tu zuten hasie­ra-hasie­ra­tik.

Hala eta guz­tiz ere, ETAk aurre­ra egi­tea era­ba­ki zuen. Aie­ta­ko Adie­raz­pe­ne­tik eta baliz­ko nego­zia­zio pro­ze­su bate­tik hara­go, Eus­kal Herria izan zuen bere eki­me­na­ren abia­pun­tu eta hel­bu­ru. Horre­la, ordu­ra arte har­tu­ta­ko kon­pro­mi­so­ak bete eta berriak har­tu zituen. Bere eki­men esan­gu­ratsue­nean, ETAk herria­ri eman ziz­kion bere armak eta jen­dar­te zibi­la­ren esku utzi zuen arma­ga­betzea­ren ardu­ra.

Herria da azken era­ba­ki honen har­tzai­le nagu­sia ere:

  • ETA herri­tik sor­tu zela­ko eta herri­ra itzul­tzen dela­ko.

  • Herria­ren inda­rra­re­ki­ko kon­fian­tzan oina­rritzen dela­ko.

  • Eta, batez ere, Eus­kal Herrian eta aska­ta­su­na esku­ratze­ko bidean ekar­pe­na egin nahi due­la­ko.

Izan ere, urteo­ta­ko era­ba­kie­kin azken hamar­ka­de­ta­ko egoe­ra astin­du eta etor­ki­zu­na abia­pun­tu berri bate­tik erai­kitze­ko apus­tua egin du ETAk, ausar­dia eta ardu­ra­re­kin.

Era­ba­ki honek ETA­ren 60 urte­ko ziklo his­to­ri­koa ixten du. Ez du gain­ditzen, ordea, Eus­kal Herriak Espai­nia eta Fran­tzia­re­kin duen gataz­ka poli­ti­koa. Gataz­ka ez zen ETA­re­kin hasi eta ez da ETA­ren ibil­bi­dea­re­kin bate­ra buka­tu.

Urteo­tan, gataz­ka poli­ti­koa arra­zoiz­ko bide­ta­tik bide­ratze­ko aha­le­gin uga­ri egin dira. Nego­zia­zio saio for­ma­lak abia­tu, ezku­tu­ko elka­rriz­ke­tak buru­tu eta hamai­ka pro­po­sa­men aur­kez­tu dira. Ez gara gai izan akor­dioe­ta­ra iris­te­ko, ez ETA eta gober­nuen artean, ez eus­kal era­gi­leen artean. Ardu­ra kon­par­ti­tua da eta ETAk dago­kion zatia bere­gain har­tzen du.

Gataz­ka kon­pon­tze­ko boron­da­te ezak. batzue­tan, eta huts egin­da­ko auke­rek, bes­te­tan, kon­fron­ta­zioa­ren luza­pe­na era­gin du eta alde anitze­ko sufri­men­dua area­go­tu. Lehe­na­go buka zite­keen. Edo­no­la ere, ETAk bere borro­ka­ren ondo­rioz era­gin duen sufri­men­dua aitor­tzen du.

Eus­kal Herria auke­ra berri baten aurrean dago orain, gataz­ka­ren zikloa behin beti­ko itxi eta bere etor­ki­zu­na denon artean erai­kitze­ko. Ez ditza­gun akatsak erre­pi­ka­tu, ez ditza­gun ara­zoak ustel­tzen utzi. Hori ara­zo berrien itu­rri baino ez litza­te­ke izan­go.

Urte­ta­ko kon­fron­ta­zioak zau­ri sako­nak utzi ditu eta sen­da­bi­de ego­kia eman behar zaie. Batzuk odo­le­tan dau­de oraino, sufri­men­dua ez bai­ta ira­ga­ne­ko kon­tua.

Gutun honen bidez, eta apal­ta­sun osoz, ETAk azken iritzi bat hela­ra­zi nahi dizue. Bere abu­ruz, gataz­ka­ren kon­pon­bi­deak eta Eus­kal Herria­ren erai­kun­tzak zuen guz­tion beha­rra dute, etor­ki­zu­na denon ardu­ra dela­ko.

ETA­ko mili­tan­te izan­da­kook, gure alde­tik, zere­gin horre­tan mur­gil­tze­ko kon­pro­mi­soa berretsi nahi dugu, guta­ko bakoitzak ego­kien iriz­ten dion tokian, beti­ko ardu­raz eta zin­tzo­ta­su­naz.

Eus­ka­di Ta Aska­ta­su­na
ETA

Herri­ta­rrei zuzen­du­ta­ko agi­ria:

ETAk, nazio aska­pe­ne­ra­ko eus­kal era­kun­de sozia­lis­ta iraul­tzai­leak, bere ibil­bi­dea­ren bukae­ra­ren berri eman nahi dio Eus­kal Herria­ri, ETA­ko kide­goak Era­kun­dea­ren ziklo his­to­ri­koa eta fun­tzioa amai­tutzat jotze­ko pro­po­sa­me­na berretsi ostean. Era­ba­ki horren ondo­rioz:

  • ETAk bere egi­tu­ra guz­tiak era­bat desegin ditu.
  • ETAk bere ekin­bi­de poli­ti­koa buka­tutzat jo du. Ez da berri­ro posi­zio poli­ti­koak adie­raz­ten, eki­me­nak sus­tatzen eta gai­ne­ra­ko akto­reak inter­pe­latzen dituen era­gi­le bat izan­go.
  • ETA­ko mili­tan­te izan­da­koek bes­te ere­mu batzue­tan jarrai­tu­ko dio­te Eus­kal Herri bate­ra­tu, inde­pen­den­te, sozia­lis­ta, eus­kal­dun eta ez patriar­ka­la­ren alde­ko borro­ka­ri, nor­be­rak ego­kien iriz­ten dion tokian, beti­ko ardu­raz eta zin­tzo­ta­su­naz.
  • Fran­kis­moa­ren atza­pa­rre­tan ito­ta eta Esta­tu jako­bi­noak asi­mi­la­tu­ta, Eus­kal Herria hil­zo­rian zegoe­la jaio zen ETA eta orain, 60 urte geroa­go, bere burua­ren jabe izan nahi duen herri bat bizi da, ere­mu eta arlo ezber­di­ne­tan askok egin­da­ko lana­ri esker, belau­nal­di ezber­di­nek egin­da­ko borro­ka­ri esker.

    Eus­kal Herria­ren eta esta­tuen arte­ko gataz­kan ETAk ziklo bat itxi nahi du, bio­len­tzia poli­ti­koa­ren era­bi­le­rak ezau­ga­rri­tu duen aroa, hain zuzen ere. Hale­re, esta­tuek tema­tu­ta segitzen dute gure herria aurre­ko ziklo horre­tan katea­tu­rik man­ten­tze­ko, kon­fron­ta­zio poli­ti­ko soi­lean duten ahul­ta­su­naz jaki­tun eta gataz­ka­ri bere oso­ta­su­nean kon­pon­bi­dea ema­teak eka­rri­ko lukeen egoe­ra­ren bel­dur. ETAk, ordea, ez dio egoe­ra demo­kra­ti­ko horri inon­go bel­du­rrik, eta horre­ga­tik har­tu du Era­kun­deak era­ba­ki his­to­ri­ko hau, aska­ta­su­na­ren eta bakea­ren alde­ko pro­ze­suak bes­te bide bate­tik egin dezan aurre­ra. 2011n borro­ka arma­tua behin beti­ko uzte­ko har­tu­ta­ko era­ba­kia­ren ondo­ko segi­da logi­koa da.

    Indar meta­ke­ta, herri akti­ba­zioa eta ezber­di­nen arte­ko akor­dioak ardatz izan­go dituen herri pro­ze­su bat erai­kitzea izan­go da aurre­ran­tzean erron­ka nagu­sia, bai gataz­ka­ren ondo­rioei aurre egi­te­ko bai gataz­ka­ren muin poli­ti­koa­ri eta his­to­ri­koa­ri hel­tze­ko orduan. Nazio aitor­pe­na lor­tze­ko era­ba­kitze­ko esku­bi­dea­ren egi­ka­ritzea izan­go da gakoa. Ezke­rre­ko inde­pen­den­tis­moak Eus­kal Esta­tua sor­tze­ko nora­bi­dean egin­go du lan.

    Erdietsi nahi dugun fase his­to­ri­ko berri horren mese­de­tan har­tu dugu, beraz, azken era­ba­kia. ETA herri­tik sor­tu zen eta orain herrian urtu­ko da.

    GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA! GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!
    JO TA KE INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA LORTU ARTE!

    Eus­kal Herrian, 2018ko maiatza­ren 3a

    Eus­ka­di Ta Aska­ta­su­na

ES

En sen­dos comu­ni­ca­dos envia­dos a los agen­tes y los ciu­da­da­nos ha anun­cia­do su diso­lu­ción

Comu­ni­ca­do remi­ti­do a los agen­tes:

En Eus­kal Herria, a 16 de abril de 2018

Estimados/​as señores/​as:

Por medio de esta comu­ni­ca­ción os que­re­mos dar a cono­cer la deci­sión que Eus­ka­di Ta Aska­ta­su­na aca­ba de tomar. ETA ha deci­do dar por ter­mi­na­dos su ciclo his­tó­ri­co y su fun­ción, dan­do fin a su reco­rri­do. Por tan­to, ETA ha disuel­to com­ple­ta­men­te todas sus estruc­tu­ras y ha dado por ter­mi­na­da su ini­cia­ti­va polí­ti­ca.

De este modo, como con­se­cuen­cia del cam­bio estra­té­gi­co de toda la izquier­da aber­tza­le, ETA ha lle­va­do a tér­mino el pro­ce­so ini­cia­do en 2010, con la inten­ción de abrir un nue­vo ciclo polí­ti­co en Eus­kal Herria.

En ese pro­ce­so las refe­ren­cias fun­da­men­ta­les han sido la Con­fe­ren­cia de Aie­te y el fin de la vio­len­cia arma­da que ETA anun­ció tres días des­pués. Fue un esfuer­zo por con­se­guir dar a la épo­ca de con­fron­ta­ción arma­da un final orde­na­do, racio­nal y cons­truc­ti­vo. La mayo­ría de voso­tros fuis­teis tes­ti­gos direc­tos de aque­lla opor­tu­ni­dad y, muchos de voso­tros, tam­bién fuis­teis fir­mes impul­so­res. Por des­gra­cia, la Decla­ra­ción de Aie­te no pudo reco­rrer su camino, a pesar de coin­ci­dir con la volun­tad de la mayo­ría de ciu­da­da­nos vas­cos, los esta­dos fran­cés y espa­ñol lo hicie­ron impo­si­ble des­de su mis­mo ini­cio.

Sin embar­go, ETA deci­dió seguir ade­lan­te. Más allá de la Decla­ra­ción de Aie­te y de un hipo­té­ti­co pro­ce­so de nego­cia­ción, Eus­kal Herria fue el pun­to de par­ti­da y el obje­ti­vo de toda su acti­vi­dad. Así, cum­plió los com­pro­mi­sos toma­dos has­ta enton­ces y adqui­rió nue­vos com­pro­mi­sos. En su acción más sig­ni­fi­ca­ti­va, ETA le dio al pue­blo sus armas y dejó en manos de la socie­dad civil la res­pon­sa­bi­li­dad de su desar­me.

El pue­blo es tam­bién el recep­tor fun­da­men­tal de esta últi­ma deci­sión:

  • Por­que ETA se for­mó del pue­blo y al pue­blo vuel­ve.

  • Por­que se fun­da­men­ta en la con­fian­za en la fuer­za del pue­blo.

  • Y, sobre todo, por­que quie­re hacer una apor­ta­ción en el camino hacia la con­se­cu­ción de la paz y la liber­tad en Eus­kal Herria.

En efec­to, ETA con las deci­sio­nes de estos últi­mos años ha apos­ta­do, con valen­tía y res­pon­sa­bi­li­dad, por sacu­dir la situa­ción de las últi­mas déca­das y por la cons­truc­ción del futu­ro des­de un pun­to de par­ti­da nue­vo.

Esta deci­sión cie­rra el ciclo his­tó­ri­co de 60 años de ETA. No supera, en cam­bio, el con­flic­to que Eus­kal Herria man­tie­ne con Espa­ña y con Fran­cia. El con­flic­to no comen­zó con ETA y no ter­mi­na con el final del reco­rri­do de ETA.

A lo lar­go de los años, se han hecho nume­ro­sos esfuer­zos para encau­zar por vías racio­na­les el con­flic­to polí­ti­co. Se han pues­to en mar­cha sesio­nes for­ma­les de nego­cia­ción, se han lle­va­do a cabo con­ver­sa­cio­nes secre­tas y se han pre­sen­ta­do innu­me­ra­bles pro­pues­tas. No hemos sido capa­ces de lle­gar a acuer­dos, ni entre ETA y el gobierno, ni entre los agen­tes vas­cos. Es una res­pon­sa­bi­li­dad com­par­ti­da y ETA asu­me la par­te que le corres­pon­de.

La fal­ta de volun­tad para solu­cio­nar el con­flic­to, y las opor­tu­ni­da­des per­di­das, entre otras, ha pro­vo­ca­do el alar­ga­mien­to del con­flic­to y ha mul­ti­pli­ca­do el sufri­mien­to de las dife­ren­tes par­tes. Como­quie­ra que sea, ETA reco­no­ce el sufri­mien­to pro­vo­ca­do como con­se­cuen­cia de su lucha.

Eus­kal Herria está aho­ra ante una nue­va opor­tu­ni­dad para cerrar defi­ni­ti­va­men­te el ciclo de con­flic­to y cons­truir su futu­ro entre todos. No repi­ta­mos los erro­res, no deje­mos que los pro­ble­mas se pudran. Eso no sería más que fuen­te de nue­vos pro­ble­mas.

Años de con­fron­ta­ción han deja­do heri­das pro­fun­das y hay que dar­les la cura ade­cua­da. Algu­nas toda­vía están san­gran­do, por­que el sufri­mien­to no es cosa del pasa­do.

Por medio de esta car­ta, y con toda humil­dad, ETA os quie­re hacer lle­gar una últi­ma opi­nión. En su opi­nión, la solu­ción del con­flic­to y la cons­truc­ción de Eus­kal Herria os nece­si­ta a todos voso­tros, por­que el futu­ro es res­pon­sa­bi­li­dad de todos.

Los que hemos sido mili­tan­tes de ETA, por nues­tra par­te, que­re­mos con­fir­mar nues­tro com­pro­mi­so en embar­car­nos total­men­te en esa tarea, cada cual des­de el lugar que con­si­de­re más opor­tuno, con la res­pon­sa­bi­li­dad y hones­ti­dad de siem­pre.

Eus­ka­di Ta Aska­ta­su­na
ETA

Comu­ni­ca­do remi­ti­do a la ciu­da­da­nía:

ETA, orga­ni­za­ción socia­lis­ta revo­lu­cio­na­ria vas­ca de libe­ra­ción nacio­nal, quie­re infor­mar al Pue­blo Vas­co del final de su tra­yec­to­ria, des­pués de que su mili­tan­cia haya rati­fi­ca­do la pro­pues­ta de dar por con­clui­dos el ciclo his­tó­ri­co y la fun­ción de la Orga­ni­za­ción. Como con­se­cuen­cia de esta deci­sión:

  • ETA ha des­man­te­la­do total­men­te el con­jun­to de sus estruc­tu­ras.
  • ETA da por con­clui­da toda su acti­vi­dad polí­ti­ca. No será más un agen­te que mani­fies­te posi­cio­nes polí­ti­cas, pro­mue­va ini­cia­ti­vas o inter­pe­le a otros acto­res.
  • Los y las exmi­li­tan­tes de ETA con­ti­nua­rán con la lucha por una Eus­kal Herria reuni­fi­ca­da, inde­pen­dien­te, socia­lis­ta, eus­kal­dun y no patrial­cal en otros ámbi­tos, cada cual don­de lo con­si­de­re más opor­tuno, con la res­pon­sa­bi­li­dad y hones­ti­dad de siem­pre.

ETA nació cuan­do Eus­kal Herria ago­ni­za­ba, aho­ga­da por las garras del fran­quis­mo y asi­mi­la­da por el Esta­do jaco­bino, y aho­ra, 60 años des­pués, exis­te un pue­blo vivo que quie­re ser due­ño de su futu­ro, gra­cias al tra­ba­jo rea­li­za­do en dis­tin­tos ámbi­tos y la lucha de dife­ren­tes gene­ra­cio­nes.

ETA desea cerrar un ciclo en el con­flic­to que enfren­ta a Eus­kal Herria con los esta­dos, el carac­te­ri­za­do por la uti­li­za­ción de la vio­len­cia polí­ti­ca. Pese a ello, los esta­dos se obs­ti­nan en per­pe­tuar dicho ciclo, cons­cien­tes de su debi­li­dad en la con­fron­ta­ción estric­ta­men­te polí­ti­ca y teme­ro­sos de la situa­ción que pro­vo­ca­ría una reso­lu­ción inte­gral del con­flic­to. Por con­tra, ETA no tie­ne mie­do alguno a ese esce­na­rio demo­crá­ti­co, y por eso ha toma­do esta deci­sión his­tó­ri­ca, para que el pro­ce­so en favor de la liber­tad y la paz con­ti­núe por otro camino. Es la secuen­cia lógi­ca tras la deci­sión adop­ta­da en 2011 de aban­do­nar defi­ni­ti­va­men­te la lucha arma­da.

En ade­lan­te, el prin­ci­pal reto será cons­truir un pro­ce­so como pue­blo que ten­ga como ejes la acu­mu­la­ción de fuer­zas, la acti­va­ción popu­lar y los acuer­dos entre dife­ren­tes, tan­to para abor­dar las con­se­cuen­cias del con­flic­to como para abor­dar su raíz polí­ti­ca e his­tó­ri­ca. Mate­ria­li­zar el dere­cho a deci­dir para lograr el reco­no­ci­mien­to nacio­nal será cla­ve. El inde­pen­den­tis­mo de izquier­das tra­ba­ja­rá para que ello con­duz­ca a la cons­ti­tu­ción del Esta­do Vas­co.

Esta últi­ma deci­sión la adop­ta­mos para favo­re­cer una nue­va fase his­tó­ri­ca. ETA sur­gió de este pue­blo y aho­ra se disuel­ve en él.

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA! GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!
JO TA KE INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA LORTU ARTE!

En Eus­kal Herria, a 3 de mayo de 2018

Eus­ka­di Ta Aska­ta­su­na

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: