Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduaren kriminalizazioaren aurrean /​ Ante la criminalización del Movimiento pro Amnistía y contra la Represión

[EUS]

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua­ren kon­tra­ko era­soak, jazar­pe­na eta kri­mi­na­li­za­zioa bere jaiotza­ren une bere­tik ger­ta­tu dira. Era­so hauek for­ma ezber­di­nak har­tu dituz­te, bai­na aman­ko­mu­nean izan dute hauek burutze­ko orduan sis­te­ma­ren komu­ni­ka­bi­deek, alder­di poli­ti­ko ins­ti­tu­zio­nal guz­tiek, poli­ziek eta epai­leek elkar­la­ne­ra­ko era­kutsi duten pres­tu­ta­su­na.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua 2014ko api­ri­lean jaio zen amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­na berres­ku­ratze­ko eta bere alde­ko borro­ka ber­piz­te­ko, eta horre­la adie­ra­zi egin du lehe­nen­go une­tik. Gure lana desitxu­ratze­ko asmoz eta plan­te­atzen dugun ezta­bai­da poli­ti­koa saihes­te­ko saia­ke­ran, ordea, lehen aipa­tu­ta­ko era­gi­leek borro­ka arma­tua­ren ezta­bai­dan nahas­tu nahi izan gai­tuz­te, mugi­men­du hau borro­ka arma­tua prak­ti­katze­ko ez zela jaio hain­ba­te­tan esan dugun arren. Nos­ki, inon­go borro­ka mol­de­rik gaitzes­te­ko ere ez zela jaio, ezta borro­ka arma­tua ere ez.

Borro­ka arma­tua­ren amaie­raz dau­ka­gun iritzia gal­de­tu digu­ten bakoitzean azal­du behar izan dugu borro­ka mol­de hau hain­ba­ten artean bes­te bat dela eta horren ingu­ruan era­ba­kitzea borro­ka arma­tua prak­ti­katzen due­na­ri dago­kio­la, eta ez bes­te inori. Era berean azal­du izan dugu borro­ka arma­tua­ren amaie­ra eta bakea ez dire­la gau­za bera, eta bakea­ren defi­ni­zio hori onar­tzen due­na zapal­kun­tza­ri zile­gi­ta­su­na ema­ten eta zapal­tzai­lea­ren aurrean altxatzen dena kri­mi­na­li­zatzen ari­ko dela, disi­den­tzia poli­ti­koa­ren aur­ka­ko erre­pre­sioa­ri erraz­ta­su­nak ema­nez.

Esan beza­la, ez da lehe­nen­go aldia gure mugi­men­dua, bere mili­tan­tzia eta bera­re­ki­ko begi­ru­nea publi­ko­ki adie­ra­zi duten pre­so poli­ti­koak erre­pre­sioa­ren jo pun­tuan jarri gai­tuz­te­la, poli­zia­ren jarrai­pe­nak eta kola­bo­ra­zio eskae­rak, Audien­tzia Nazio­nal espai­no­lak gure­ki­ko egi­ten dituen infor­meak eta poli­ti­ka­ri eta kaze­ta­ri txa­ku­rrek gure erre­pre­sio­ra­ko giroa pres­tatzea berria ez den beza­la.

Hala ere, jokae­ra horiek gogor­tu egin dira azken egu­no­tan eta horre­ga­tik publi­ko­ki adie­raz­te­ra gatoz horre­la­ko mehatxue­kin ez gai­tuz­te­la kikil­du­ko eta gure lana orain arte beza­la burutzen jarrai­tu­ko dugu­la. Isil­du nahi gai­tuz­te, kar­tze­lan nahi gai­tuz­te eta horre­ta­ra­ko bal­din­tza media­ti­koak pres­tatzen ari dira. Esta­tu kapi­ta­lis­tek berez­koa dute erre­pre­sioa, ez dute bio­len­tzia iraul­tzai­lea­ren aitza­kia­ren beha­rrik egu­rra ema­ten jarraitze­ko, bilatzen dute­na ez dela­ko bakea, bai­zik eta sumi­sioa. Mili­tan­te­ak atxi­lotzen eta kar­tze­latzen jarrai­tu­ko dute aska­ta­su­na­ren alde­ko azken hazia desage­rra­raz­ten duten arte… ala egoe­ra­ri buel­ta eman eta borro­ka­ren bitar­tez garai­pe­na esku­ratzen dugun arte.

Amnis­tia eskatzen jarrai­tu­ko dugu, guda­riak dire­la­ko, harro­ta­su­nez alda­rri­ka­tu nahi dugu­la­ko erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koek buru­tu­ta­ko borro­ka­ren zile­gi­ta­su­na eta aska­ta­su­na­ren alde­ko borro­kan jarraitze­ko har­tu dugun kon­pro­mi­soa, ez dugu­la­ko onar­tu­ko his­to­ria­ren mani­pu­la­zio­rik eta |Meli­ton Manzanas«edo «Carre­ro Blan­co» uga­ri izan dire­la azal­du­ko dugu­la­ko. Amnis­tia­ren alde­ko oihua zabal­tzen jarrai­tu­ko dugu ez dugu­la­ko onar­tzen espai­niar eta fran­tziar Esta­tuek aska­ta­sun nazio­nal eta sozia­la lapur­tzen jarraitzea. Amnis­tia alda­rri­katzen jarrai­tu­ko dugu bada­ki­gu­la­ko aska­ta­su­na lor­tze­ko egi­ten dugun ezer ezin dela etsaiek gu zan­pa­tu­ta man­ten­tze­ko egi­ten dute­na baino oke­rra­goa izan. Jo ta ke ira­ba­zi arte!

Eus­kal Herria, 2018ko maiatza­ren 5a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua

[ES]

Los ata­ques, el aco­so y la cri­mi­na­li­za­ción con­tra el Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión han sido cons­tan­tes des­de el mis­mo momen­to de su naci­mien­to. Estos ata­ques han toma­do dife­ren­tes for­mas, pero siem­pre han teni­do como ele­men­to común a la hora de lle­var­los a cabo, la dis­po­si­ción mos­tra­da para cola­bo­rar por par­te de los medios de comu­ni­ca­ción del sis­te­ma, de todos los par­ti­dos polí­ti­cos ins­ti­tu­cio­na­les, de las poli­cías y de los jue­ces.

El Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión nació en abril de 2014 para recu­pe­rar la reivin­di­ca­ción de la amnis­tía y reac­ti­var la lucha en su favor, y así lo hemos expre­sa­do des­de el pri­mer momen­to. Sin embar­go, y con la inten­ción de des­vir­tuar el tra­ba­jo que rea­li­za­mos e inten­tan­do evi­tar el deba­te polí­ti­co que esta­mos plan­tean­do, los agen­tes antes men­cio­na­dos nos inten­tan liar en la dis­cu­sión sobre la lucha arma­da, a pesar de que son varias las veces que hemos dicho que este movi­mien­to no nació para prac­ti­car­la. Tam­po­co nació, por supues­to, para con­de­nar nin­gún méto­do de lucha, y tam­po­co la lucha arma­da.

Cada vez que nos han pre­gun­ta­do la opi­nión que tene­mos sobre el final de la lucha arma­da hemos teni­do que expli­car que este es otro entre tan­tos méto­dos de lucha y que a nadie más le corres­pon­de deci­dir sobre ella que a quién la prac­ti­ca. Igual­men­te hemos expli­ca­do que el final de la lucha arma­da y la paz no son lo mis­mo, y que quien acep­ta esa defi­ni­ción de la paz esta­rá dan­do legi­ti­mi­dad a la opre­sión y esta­rá cri­mi­na­li­zan­do a quién se levan­ta ante el opre­sor, dan­do faci­li­da­des a la repre­sión con­tra la disi­den­cia polí­ti­ca.

Como hemos dicho, no es la pri­me­ra vez que ponen en el pun­to de mira a nues­tro movi­mien­to, a su mili­tan­cia y a lxs presxs polí­ticxs que han mos­tra­do públi­ca­men­te su res­pe­to por él, como no son nue­vos los segui­mien­tos poli­cia­les, las peti­cio­nes de cola­bo­ra­ción, los infor­mes que la Audien­cia Nacio­nal espa­ño­la redac­ta sobre nosotrxs, ni la crea­ción del ambien­te idó­neo por par­te de los polí­ti­cos y perio­dis­tas txa­ku­rras para repri­mir­nos.

Aún así, esos com­por­ta­mien­tos se han endu­re­ci­do en los últi­mos días y por eso veni­mos a decir públi­ca­men­te que no nos van a ame­dren­tar con ese tipo de ame­na­zas y que segui­re­mos desem­pe­ñan­do nues­tra labor como has­ta aho­ra. Nos quie­ren callar, nos quie­ren en la cár­cel y están crean­do las con­di­cio­nes mediá­ti­cas para ello. La repre­sión es par­te de la esen­cia de los esta­dos capi­ta­lis­tas, no nece­si­tan la excu­sa de la vio­len­cia revo­lu­cio­na­ria para seguir dan­do leña, por­que lo que bus­can no es la paz, sino la sumi­sión. Segui­rán dete­nien­do y encar­ce­lan­do a mili­tan­tes has­ta que hagan des­apa­re­cer has­ta la últi­ma semi­lla de liber­tad… o has­ta que le demos la vuel­ta a la situa­ción y gane­mos por medio de la lucha.

Segui­re­mos recla­man­do la amnis­tía, por­que son guda­ris, por­que que­re­mos reivin­di­car con orgu­llo la legi­ti­mi­dad de la lucha lle­va­da a cabo por lxs repre­sa­liadxs polí­ticxs y el com­pro­mi­so que hemos adop­ta­do para seguir luchan­do por la liber­tad, por­que no acep­ta­re­mos mani­pu­la­cio­nes de la his­to­ria y expli­ca­re­mos que ha habi­do muchos «Meli­tón Man­za­nas» o «Carre­ro Blan­co». Segui­re­mos expan­dien­do el gri­to por la amnis­tía por­que no acep­ta­mos que los Esta­dos espa­ñol y fran­cés nos roben ni la liber­tad nacio­nal ni la liber­tad social. Segui­re­mos reivin­di­can­do la amnis­tía por­que sabe­mos que nada de lo que haga­mos para lograr la liber­tad pue­de ser peor que lo que hacen nues­tros enemi­gos para qui­tár­nos­la. Jo ta ke ira­ba­zi arte!

En Eus­kal Herria, a 5 de mayo de 2018.

Movi­mien­to pro Amnis­tía y con­tra la Repre­sión

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: