Zuek zarete terroristak /​Vosotros sois los terroristas

[EUS]

Pasa den oste­gu­nean Espai­nia­ko Audien­tzia Nazio­na­lak hamar­na­ka pre­so poli­ti­ko ohi­ren kon­tu korron­te eta onda­su­nen aur­ka­ko ope­ra­zioa abia­tu zuen. Dirua, auto­ak eta higie­zi­nak bahi­tu zituen eta per­tso­na asko­ren bizitza izo­rratze­ko urrats erre­pre­si­bo han­dia eman zuen (ope­ra­zio honen bar­nean dau­de­ne­na eta etor­ki­zu­ne­koe­tan egon­go dire­ne­na).

Sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren bar­nean bizi garen hei­nean, jabetza pri­ba­tua eta oina­rriz­ko esku­bi­deak bat eta bera bihutzen dira, edo bes­te modu bate­ra esan­da, jabetzan ditu­zun onda­reen ara­be­ra­ko esku­bi­de kopu­rua dau­ka­zu, ezta bat gehia­go ere ez. Hori horre­la izan­da, Esta­tu espai­nol faxis­ta­ren esku­bi­de urra­ke­ta berri baten aurrean gau­de­la (jate­ko eta etxe­bi­zitza­ra­ko esku­bi­deen urra­ke­ta) esan deza­ke­gu zalan­tza­rik gabe. Zerren­da luze bate­ko bes­te urra­ke­ta bat gehia­go baino ez.

Azpi­ma­rratze­koa da pre­so ohien des­ja­betzen zerren­dan Lan­graitz Bide­ko hain­bat ere sar­tu iza­na, zapal­tzai­leek eza­rri­ta­ko jokoan par­te har­tzeak inola­ko ber­me­rik ez dizu­la ema­ten era­kutsiz. Kli­nex baten antze­ra tra­ta­tu­ko zai­tuz­te auke­ra ema­nez gero: era­bi­li eta bota.

Bai­na dena­ren gai­ne­tik ezin dugu ahaz­tu era­so hau poli­ti­koa izan dela, sal­bues­pen epai­te­gi horrek mili­tan­te poli­ti­koen aur­ka egi­ten dituen guz­tiak beza­la. Eran­tzu­ki­zun zibi­la­ren ordain­ke­ta «bir­gi­zar­te­ratzea­ren» kotoia­ren fro­ga da, fro­ga defi­ni­ti­boa, kon­de­na onar­tzen duzu­na­re­na, terro­ris­ta zare­la kon­tu­ra­tu zare­la ziur­tatzen duen zalan­tza­rik gabe­ko sei­na­lea. Ez da egia zure bar­nean hori onar­tzen duzu­nik bai­na ordain­tzen badu­zu Esta­tuak egiatzat sal­du­ko du hor­tik ete­kin poli­ti­koak lor­tze­ko.

Eta gal­de­ra saihes­te­zi­na da: zer­ga­tik orain eran­tzu­ki­zun zibi­la deritza­na ordain­du araz­te­ko ope­ra­zioa? Eran­tzu­na his­to­ria­ri begi­ra­da ema­teak eman­go digu, izan ere ohi­koa izan bai­ta gerra ira­baz­ten dute­nek gal­tzai­leen onda­rea lapur­tzea, era­ba­te­ko umi­lia­zioa. Ez dute guta­ko bakoitza zigor­tu nahi, bai­zik eta proiek­tu poli­ti­ko oso bat. Esta­tua sen­titzen da ira­baz­le eta guta­ko asko buru­ma­kur dago, borro­kak era­gin diz­ki­gun ondo­rioak balan­tzan jarri­ta, hau guz­tia mere­zi izan duen jakin asmoz. Orduan, Fran­cok gerra-boti­na era­man bal­din bazuen, zer­ga­tik ez dute bere seme-ala­ba poli­ti­koek gau­za ber­be­ra egin­go bes­te gerra bat ira­ba­zi ostean?

Tes­tuin­gu­ru hone­tan gai­ne­tik pasa­tu ezin dugun bes­te detai­le bat da dagoe­ne­ko hain­bat pre­sok hasi­ta­ko ibil­bi­de juri­di­koa. Ate­ra­bi­de indi­bi­dua­len alde­ko apus­tuak batzuek zigo­rrean eza­rri die­ten eran­tzu­ki­zun zibi­la ordain­tzen has­tea eka­rri du, eta ondo­rioz bes­te guz­tion­tza­ko ere lan­ga­ren altue­ra aldatzea. Erbia harro­tu dute. Espetxea­re­kin zeri­ku­sia duen ezer­tan ez dago ate­ra­bi­de indi­bi­dua­lik, era­ba­kia bakar batek har­tu­ta ere bes­te guz­tiei ere era­gin­go die­la­ko.

Nik biga­rren gra­dua eskatzen badut zuri lehe­nen­goa eza­rri­ko dizu­te. Nik kale­ra irte­te­ko kon­trol tele­ma­ti­koa onar­tzen badut osa­sun­tsu egon arren, pre­so eria­ri are gehia­go pre­sio­na­tu­ko dio­te neu­rri hori bera onar dezan. Nik eran­tzu­ki­zun zibi­la ordain­tzen badut nire boron­da­tez, zuri dau­ka­zu­na ken­tzeaz mehatxu egin­go dizu­te eran­tzu­ki­zun zibi­la ordain deza­zun zure boron­da­tea­ren kon­tra bada ere. Hori da logi­ka, nik erre­pre­sio neu­rri bat onar­tzen dudan bakoitzean bere era­gin­kor­ta­su­na onar­tzen ari nai­ze­la­ko. Eta ez da posi­blea batzuek egi­ten dute­na egi­tea ere, alde bate­tik pre­soak eran­tzu­ki­zun zibi­la ordain­tze­ra bul­tza­tu eta bes­te­tik Audien­tzia Nazio­na­la­ren ope­ra­zio hau sala­tu, jarre­ra hori eski­zo­fre­ni­koa dela­ko.

Espai­nia­ko Bar­ne Minis­te­rioak esan zuen ope­ra­zio honek «ezker aber­tza­lea­ren bai­tan kon­trae­sa­nak sor­tzea bilatzen» zue­la, eta nos­ki sor­tu ditue­la asko­ren artean. Gure buruak sozia­lis­tatzat ditu­gun arren jabetza pri­ba­tua iku­tu digu­te, mai­su­ki gai­ne­ra, hipo­te­kek jen­dea itotzen dute­la­ko, eta alde horre­ta­tik kol­pa­tu izan gai­tuz­te aspal­di. Kon­tu­ra­tu dira kar­tze­lak «zuzen­tzen» ez due­na isu­nek eta enbar­goek zuzen­tzen dute­la.

Izo­rra­tu gai­tuz­te gure seme-ala­bei jabetza pri­ba­tuak utzi nahi diz­kie­gu­la­ko heren­tzian eta ez digu­te­la­ko uzten, ahaz­tu dugu­la­ko utz die­zaie­ke­gun onda­re­rik one­nak balo­re iraul­tzai­leak eta gaur­koa baino etor­ki­zun poli­ti­ko opa­roa­goa dire­la. Izo­rra­tu gai­tuz­te ez daki­gu­la­ko alda­rri­katzen dugun beza­la bizitzen. Izo­rra­tu gai­tuz­te kapi­ta­lis­moa­ren arau eti­ko eta ideo­lo­gi­koen ama­rau­nean kar­tze­le­ta­koak baino barro­te indar­tsua­goen artean gau­de­la­ko pre­so.

Bada garaia gure bizi­mo­du ere­dua zalan­tzan jar­tzen has­te­ko, kapi­ta­lis­moak ezar­tzen digu­na­ren ara­be­ra­koa iza­ten jarraitzen duen bitar­tean ezi­nez­koa izan­go dugu­la­ko ames­ten dugun iraul­tza gau­zatzea, eta bada garaia borro­kan aritzea­ga­tik ondo­rio eko­no­mi­koak pai­ratzen dituz­te­nen ingu­ruan bene­ta­ko sare soli­da­rioak anto­latze­ko, «denok eman behar dugu zer­bait gutxi batzuek dena eman behar ez deza­ten» esal­dia, poli­ta iza­teaz gain, errea­la izan dadin.

Hala ere, gau­za txar guz­tien artean, erre­pre­sioak badu zer­bait ona: gogo­ra­raz­ten digu gure ibil­bi­dea zein izan den eta gure prin­tzi­pioen oina­rrie­ta­ra itzul­tzen gai­tu. Egin genuen apus­tua­ren tamai­na uzten du age­rian eta elkar­ta­su­ne­ra­ko ateak ire­kitzen ditu. Kar­tze­la mili­tan­tzia­ra­ko espa­rru beza­la uler­tu genuen guz­tiok borro­ka­ra­ko auke­ra beza­la iku­si behar dugu ope­ra­zio hau.

Bukatze­ko eta lehen esan dudan beza­la, garran­tzitsue­na era­so hau poli­ti­koa dela ez ahaz­tea da, eta ondo­rioz eran­tzu­na nahi­ta nahiez poli­ti­koa izan behar­ko due­la. Ez dut inor epai­tu­ko eta ez diot inori esan­go zer egin behar duen, uler­tzen duda­la­ko era­so honek egoe­ra larriak sor­tu ditue­la. Hala ere, gogo­ra­ra­zi nahi dut eran­tzu­te­ko har­tzen dugun jarre­rak bes­te batzuen etor­ki­zu­nean izan­go due­la era­gi­na. Horre­ga­tik argi dau­kat nik ez duda­la eza­rri­ta­ko zigo­rra­ren euro bakar bat ere ordain­du­ko nire boron­da­tez. Egia da ezer gutxi dau­ka­da­la­ko ezer gutxi ken­du ahal dida­te­la, bai­na ez dut inolaz ere onar­tu­ko faxis­moa­ri aurre egi­tea terro­ris­moa denik. Kasu hone­tan ere borro­ka da bidea.

Sen­doa Jura­do, pre­so ohien kon­tra­ko ope­ra­zioak kal­te­tu­ta­koa

2018ko maiatza­ren 18an

[ES]

El pasa­do jue­ves la Audien­cia Nacio­nal espa­ño­la empren­dió una ope­ra­ción con­tra las cuen­tas corrien­tes y los bie­nes de dece­nas de expre­sos y expre­sas polí­ti­cas. Secues­tró dine­ro, vehícu­los e inmue­bles y dio un gran paso para des­tro­zar la vida de muchas per­so­nas (de las que figu­ran en esta ope­ra­ción y de las que figu­ra­rán en las del futu­ro).

En la medi­da en la que vivi­mos inmer­sos en el sis­te­ma capi­ta­lis­ta, la pro­pie­dad pri­va­da y los dere­chos se trans­for­man en lo mis­mo, o dicho de otro modo, tie­nes una can­ti­dad de dere­chos pro­por­cio­nal a los bie­nes que tie­nes, ni uno más. Sien­do así, pode­mos decir sin lugar a duda que esta­mos ante una nue­va vul­ne­ra­ción de los dere­chos más bási­cos (dere­cho a comi­da y a techo) por par­te de del Esta­do fas­cis­ta espa­ñol. Una vul­ne­ra­ción más den­tro de una lar­ga lis­ta.

Es de des­ta­car que en la lis­ta de expresxs apa­rez­can varixs de la Vía Nan­cla­res, demos­tran­do que entrar en el jue­go esta­ble­ci­do por quien te opri­me no otor­ga nin­gu­na garan­tía. Si les das la opor­tu­ni­dad te tra­ta­rán como a un cli­nex: usar y tirar.

Pero sobre todo no pode­mos olvi­dar que este ha sido un ata­que polí­ti­co, como todos los que ese tri­bu­nal de excep­ción lle­va a cabo con­tra mili­tan­tes. El pago de la res­pon­sa­bi­li­dad civil es la prue­ba del algo­dón de la «rein­ser­ción», la prue­ba defi­ni­ti­va, la que dice que acep­tas la con­de­na, la señal inequí­vo­ca de que te has dado cuen­ta de que eres un terro­ris­ta. No es cier­to que inter­na­men­te sien­tas eso pero si pagas el Esa­do lo ven­de­rá como ver­dad para obte­ner rédi­to polí­ti­co de ello.

Y la pre­gun­ta es inevi­ta­ble: ¿por qué aho­ra la ope­ra­ción para hacer pagar la deno­mi­na­da res­pon­sa­bi­li­dad civil? La res­pues­ta la obten­dre­mos al echar un vis­ta­zo a la his­to­ria, ya que ha sido habi­tual que quie­nes ganan una gue­rra roben los bie­nes de los per­de­do­res, la humi­lla­ción abso­lu­ta. No bus­can cas­ti­gar­nos a cada unx de nosotrxs, sino a todo un pro­yec­to polí­ti­co. El Esta­do se sien­te gana­dor y muchxs entre nosotrxs están cabiz­bajxs. Enton­ces, si Fran­co se lle­vó el botín de gue­rra, ¿por qué no van a hacer lo mis­mo sus hijos e hijas polí­ti­cas des­pués de ganar otra gue­rra?

Otra cosa que en este con­tex­to no pode­mos pasar por alto es que algunxs presxs ya han comen­za­do a hacer el camino jurí­di­co. La apues­ta por las sali­das indi­vi­dua­les ha traí­do con­si­go que algunxs empie­cen a pagar la res­pon­sa­bi­li­dad civil que les impu­sie­ron en la con­de­na y por lo tan­to cam­biar la altu­ra del lis­tón tam­bién para el res­to. Han levan­ta­do la lie­bre. No exis­ten sali­das indi­vi­dua­les en nada que ten­ga que ver con la cár­cel, por­que aun­que la deci­sión la tome unx solx, esta afec­ta­rá a todxs lxs demás.

Si yo soli­ci­to el segun­do gra­do a ti te apli­ca­rán el pri­me­ro. Si yo acep­to el con­trol tele­má­ti­co para salir a la calle estan­do sano, al pre­so enfer­mo le pre­sio­na­rán aún más para que acep­te esa mis­ma medi­da. Si yo pago la res­pon­sa­bi­li­dad civil por pro­pia volun­tad, a ti te ame­na­za­rán con qui­tar­te lo que ten­gas para que pagues la res­pon­sa­bi­li­dad civil aun­que no quie­ras. Esa es la lógi­ca, por­que cada vez que yo acep­to una medi­da repre­si­va estoy reco­no­cien­do su efec­ti­vi­dad. Y no es posi­ble hacer lo que hacen algunxs, por un lado ani­mar a lxs presxs a que paguen la res­pon­sa­bi­li­dad civil y por otro cri­ti­car esta ope­ra­ción de la Audien­cia Nacio­nal, por­que es una pos­tu­ra esqui­zo­fré­ni­ca.

El Minis­te­rio del Inte­rior espa­ñol dijo que esta ope­ra­ción bus­ca­ba «crear con­tra­dic­cio­nes en la izquier­da aber­tza­le», y cla­ro que las ha crea­do entre muchxs. Aun­que nos con­si­de­ra­mos socia­lis­tas nos han toca­do la pro­pie­dad pri­va­da, ade­más de mane­ra magis­tral, por­que las hipo­te­cas aho­gan a la gen­te, y por ahí es por don­de nos gol­pean des­de hace tiem­po. Se han dado cuen­ta de que lo que la cár­cel no «corri­ge» lo corri­gen las mul­tas y los embar­gos.

Nos han jodi­do por­que que­re­mos dejar pro­pie­da­des pri­va­das en heren­cia a nuestxs hijxs y no nos dejan, por­que hemos olvi­da­do que el mejor lega­do que pode­mos dejar­les son los valo­res revo­lu­cio­na­rios y un futu­ro polí­ti­ca­men­te más rico. Nos han jodi­do por­que no sabe­mos vivir como reivin­di­ca­mos. Nos han jodi­do por­que esta­mos pre­sos en la tela­ra­ña de las nor­mas éti­cas e ideo­ló­gi­cas del capi­ta­lis­mo, que tie­ne unos barro­tes más fuer­tes que los de las cár­ce­les.

Es hora de que empe­ce­mos a poner en duda nues­tro mode­lo de vida, por­que mien­tras siga sien­do a la medi­da de lo que nos impo­ne el capi­ta­lis­mo no podre­mos lle­var a cabo esa revo­lu­ción con la que soña­mos, y ya es hora de orga­ni­zar ver­da­de­ras redes de soli­da­ri­dad alre­de­dor de quie­nes sufren con­se­cuen­cias eco­nó­mi­cas por luchar, para que la fra­se de que «todxs debe­mos dar algo para que unxs pocxs no lo den todo», ade­más de boni­ta, sea real.

De todas for­mas, entre todas las cosas malas, la repre­sión tie­ne algo bueno: nos recuer­da cuál ha sido nues­tro reco­rri­do y nos devuel­ve a la base de nues­tros prin­ci­pios. Deja al des­cu­bier­to el tama­ño de la apues­ta que hici­mos y abre las puer­tas a la soli­da­ri­dad. Todxs lxs que enten­di­mos la cár­cel como un espa­cio de mili­tan­cia debe­mos ver esta ope­ra­ción como una posi­bi­li­dad para la lucha.

Para ter­mi­nar y como he dicho antes, lo más impor­tan­te es no olvi­dar que este es un ata­que polí­ti­co y que, por lo tan­to, la res­pues­ta tam­bién debe­rá ser obli­ga­to­ria­men­te polí­ti­ca. No voy a juz­gar ni voy a decir a nadie lo que tie­ne que hacer, por­que entien­do que esta ope­ra­ción ha deja­do situa­cio­nes real­men­te gra­ves. De todas for­mas quie­ro recor­dar que la pos­tu­ra que tome­mos para res­pon­der ten­drá con­se­cuen­cias sobre el futu­ro de otrxs. Por eso ten­go cla­ro que no voy a pagar por mi volun­tad ni un solo euro de la con­de­na impues­ta. Es ver­dad que como ten­go poco, poco me podrán qui­tar, pero de nin­gu­na mane­ra voy acep­tar que hacer fren­te al fas­cis­mo sea terro­ris­mo. Tam­bién en este caso la lucha es el camino.

Sen­doa Jura­do, afec­ta­do por la ope­ra­ción con­tra expresxs

18 de mayo de 2018

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: