60 urte geroago /​60 años después

[EUS]

Eus­kal Nazio Aska­pe­ne­ra­ko Mugi­men­duak (ENAM) Eus­kal Herria oku­pa­tu eta zapal­tzen duten bi esta­tuen kon­tra­ko 60 urte baino luzea­go­ko borro­kal­di heroi­koa­ren eta desore­ka­tua­ren ostean, gaur egun, ordea, ikus­ten dugu Ezker Aber­tza­le Ofi­zia­la eta erre­for­mis­ta (EAO) bur­ge­sia txi­kia­re­kin, erre­for­mis­moa­re­kin, buro­kra­zia­re­kin eta morron­tza­re­kin lerro­ka­tu egin dela, eta EAJ­ri begi­ra dagoe­la, egia esan, hala­ko joka­mol­dea izan du beti, bera jaio zene­ko arte­gi nagu­si­ra itzul­tzea bai­ta, hau da, inde­pen­den­tis­ta ez den beti­ko EAJ eus­ko-espai­nia­rra­ren ondo­ra itzul­tzea. Hori dena bur­ge­sia eus­ko-espai­nia­rra­ren sek­to­re jakin bate­kin eskean ibi­li ondo­ren, bai eta, inde­pen­den­tis­tak ez diren «ezker­tiar» erre­for­mis­te­kin ere. Hala ere, alfe­rrik izan da, bi indar horie­ki­ko alian­tzek kale egin bai­tu­te, horren hari­ra azpi­ma­rra­tu beha­rra dago biek ala biek ez zute­la gogoan Eus­kal Herria inde­pen­den­te eta sozia­lis­ta iza­te­rik, ezta gaur egu­nean ere.

Azken hamar­ka­da luzeo­tan erre­pre­sioa, tor­tu­rak, kar­tze­lal­diak eta heriotzak pai­ra­tu izan arren, ilu­sioa eta uste osoa geneu­kan Eus­kal Herria inde­pen­den­te eta sozia­lis­ta­ren alde­ko borro­kan, hor­taz, orduan arte­gi nagu­sia­re­kin itzul­tzeak sines­te­zi­na ziru­dien. Hala eta guz­tiz ere, hamar­ka­da haien ana­li­si his­to­ri­ko eta dia­lek­ti­koa egi­nez gero, ez da horren sines­gaitza, ale­gia, kla­se-borro­kan oina­rri­tu­ta­ko ana­li­sia egi­nez gero.

Ez daki­gu EAO­re­kin (Sor­tu eta EH Bil­du) iden­ti­fi­katzen den oro horre­taz jabe­tu­rik ote dagoen, dena dela, diru­die­nez argi dago, urru­ne­ko 2009. urteaz geroz­tik, EAOn ger­tatzen ari dena­ren jaki­tun dela jen­de asko (Sor­tu­ko egi­tu­ra­koez gain), eta baten batzuk 2009 baino lehe­na­go­tik. Edo­no­la ere, gogo­ra ekar deza­gun borro­ka-tres­na bat baz­ter­tu­rik gera­tu zela beti­ra­ko (eus­kal lan­gi­le herria­ren defen­tsa­ra­ko borro­ka-tres­na), eus­kal gizar­tea hel­du­ta­su­ne­ra iritsia zela argu­dia­tuz eta han­dik aurre­ra alde­ba­ka­rre­ko DESOBEDIENTZIA inple­men­ta­tu­ko litza­te­kee­la pro­mes­tuz, harik eta esta­tu oku­patzai­le eta zapal­tzai­lee­ta­tik eman­tzi­pa­tu arte.

Horre­ta­ra, EAO­ri zego­kion neu­rrian, eta ENAM­tik baino hara­ta­go, herri eta gizar­te mugi­men­duak eta dagoe­ne­ko hel­tzear dagoen lan­gi­le mugi­men­dua desegi­te­ko apus­tua ari da ger­tatzen eta, aldi berean, erre­for­mis­moa eta prag­ma­tis­moa txer­tatzen ari dira haien jar­due­ran (ekin­tza-ere­mu eta inple­men­ta­zio urri­koa). Beti ere, jaki­na, jar­du­te par­la­men­ta­ris­ta ahaz­tu gabe: bur­ge­sa, era­bat kon­ben­tzio­na­la, entze­fa­lo­gra­ma lau­koa, suber­tsioa­re­kin eta inba­so­reak inpo­sa­tu­ta­ko sis­te­ma­re­ki­ko erre­sis­ten­tzia­re­kin inola­ko lotu­ra­rik ez due­na eta, bis­tan denez, bul­tzatzen ez ditue­na. Hori­xe da EH Bil­duk Madri­len era­kus­ten digun errea­li­ta­te negar­ga­rria, izan ere, PSOE­ren alde egin berri du, 1974ko Sures­nes-eko kon­gre­suan baino lehe­na­go kapi­ta­la­ren pie­za bat gehia­go iza­tea era­ba­ki zue­na eta PPren aldiz­ka­ko ordez­ko tea­tra­la den ber­be­ra, eta hori argi gera­tu da urteen pode­rioz. Orain­goan, gas­ta­tu­rik dagoen tres­na bat ordez­katze­ko antze­ko bat jarri dute, kapi­ta­lak eta bere kla­se-egi­tu­ra osoak (poli­ti­koa, admi­nis­tra­ti­boa, eko­no­mi­koa eta judi­zia­la) bizi­rik iraun deza­ten, eta horren aurrean, EH Bil­duk bere alde egin du. Zehaz­ki, «higie­ne demo­kra­ti­koa dela kau­sa» aurre­kon­tuen alde egi­ten du, due­la egun batzuk ezetza eman bazien ere. Egia esan, esta­tu oku­patzai­leak legi­ti­matzea baino, eus­kal­du­nok ez dugu ezer egi­ten euren par­la­men­tue­tan. Plan­te­atu beha­rre­ko lehen kon­tua izan­go litza­te­ke, bai­na eki­din egi­ten dena bide eta tri­ki­mai­lu guz­tiak era­bi­liz.

Hala­ko sumi­sioz­ko posi­zioak ez du inola­ko kon­trae­san gain­die­zi­nik sor­tzen oku­pa­zioa­ren ondo­rioz­ko ins­ti­tu­zioe­tan, bai eta, esta­tu oku­patzai­leen bene­ta­ko bote­ree­tan eta sis­te­ma­ri itsu­mus­tuan men egi­ten dio­ten gai­ne­ra­ko alder­die­tan ere. Gau­zak horre­la, hor dugu EZ inde­pen­den­tzia­ren ata­ri­ko titu­lua­ren ingu­ru­ko akor­dioa, hain jus­tu, inde­pen­den­tzia­ri muzin egi­ten dio­te­ne­kin eta modu guz­tie­ta­ra gar­bi adie­ra­zi dute­ne­kin, era berean, EAJ­re­ki­ko akor­dioa­ren bidez Eus­kal Herri­ko zati­ke­ta, oro har, eta Hegoal­de­koa, bere­zi­ki, onar­tu egi­ten dute, hau da, Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koa (Eus­ka­di) eta Nafa­rroa Garaia­ren arte­ko bereiz­ke­ta. Hala­ber, akor­dioa­ren bidez esta­tue­ki­ko men­pe­ko­ta­su­na (gaur egun­go sta­tus quo-a) onar­tu egi­ten dute, bai eta, kapi­tal atze­rri­ta­rrak nahiz eus­ko-espai­nia­rrak inpo­sa­tu­ri­ko aska­ta­sun-sis­te­ma eta debe­kuak ere, ezin­bes­te­koak dire­la­ko kapi­ta­la­ren bizi­rau­pe­ne­ra­ko, ugal­ke­ta­ra­ko eta eus­kal lan­gi­le herria­ren ola­tuen kon­tra­ko dike gisa jar­du­te­ko. EAJk ez du inoiz inde­pen­den­tzia­ren alde­ko borro­kan par­te har­tu­ko, esta­tu­ko bene­ta­ko bote­ree­kin hala­xe ados­tu­rik bai­tu, hau da, unean une­ko gober­nuen gai­nean dau­de­ne­kin. Base­rri bas­kon­ga­doa­ren ges­tioa egi­ten du bes­te­rik ez, Eus­kal Herria inde­pen­den­te eta sozia­lis­ta­ren alde dagoen eus­kal lan­gi­le herria­ri gal­ga jarriz.

Ez gai­tu harritzen Sor­tu eta EH Bil­du­ren joka­bi­deak, horra admi­nis­tra­zio yan­kia­re­kin dituz­ten lagu­nar­te­ko harre­ma­nak, horrek esan nahi du edo­zein gau­za egi­te­ko gai dire­la, eus­kal lan­gi­le herria­ren alde borro­katzea izan ezik. Nola da posi­ble odo­lez goraino zikin­du­rik dagoen admi­nis­tra­zio inpe­ria­lis­ta bate­kin harre­ma­nik iza­tea, Oba­ma­ren agin­du­pean, sei herrial­de inba­di­tu eta askoz gehia­go era­so eta men­dean har­tzen zituen bitar­tean? Zer­ga­tik Ezker Aber­tza­le Ofi­zial eta erre­for­mis­ta­ren ingu­ru­ne­ko hain­ba­tek ez dute orain­dik sines­ten, Trump-en ere­duz­ko hau­tes­kun­deak zire­la eta, bida­li­ta­ko zorion gutu­na egiaz­koa eta guz­tiz jaki­na denik? Zer­ga­tik, hau ere jaki­te­ra eman da, baten batzuek ez daki­te eta, beti ere, ez dute sines­ten EH Bil­duk espai­niar indar erre­pre­si­boak zorion­du zitue­nik Espai­nia­ko demo­kra­zia­ren babe­sean egin­da­ko lana­ga­tik?

Ezker Aber­tza­le Ofi­zial eta erre­for­mis­tak aha­le­gi­nak eta bi egi­ten ditu nazio eta kla­se-etsaien esku­bi­deak, balioak eta demo­kra­zia gure zai­ne­tan sar­tzen, hala nola, bake soi­la; bake pro­ze­sua, zei­ne­tan bidez­ko indar­ke­ria defen­tsi­boa den desager­tu­ta­ko baka­rra; «egoe­ra demo­kra­ti­koa­ren» lor­pe­na, desager­tu­ta­ko borro­ka arma­tua­ren kon­kis­ta gisa azal­tzen zai­gu­na, nahiz eta alder­dien legea, gure etsaia­ren legea, onar­tu eta betetzea bes­te­rik ez izan; esta­tuen indar­ke­ria­ren mono­po­li­oa, edo bes­te era bate­ra esan­da, sis­te­ma oku­patzai­lea­ri eta kapi­ta­la­ri zinez men egi­tea.

Ehun­ka jar­du­ke­ta, dekla­ra­zio, gezur eta egia erdi azken 60 urteo­ta­ko borro­kal­dia­ren zile­gi­ta­su­naz zalan­tzak sor­ta­raz­te­ko asmo­tan. Bitar­tean, han-hemen­ka bar­ka­me­na eskatzeaz gain, inoiz ger­ta­tu behar ez zue­la aipatzen da hitz-erdi­ka edo esa­ten da, bes­te batzuk hasi zire­la modu lotsa­tian adie­ra­ziz… Azken finean, erru­dun-ustea eta ira­ga­ne­ko jar­due­ra oke­rra gugan bar­ne­ratzen saiatzen ari dira, due­la gutxi izan duten, gaur egun duten eta hemen­dik aurre­ra izan­go duten joka­bi­dea jus­ti­fi­katze alde­ra. Ildo horre­tan, gezu­rra diru­dien arren, orain­dik hamai­ka ikus­te­koak gara.

Modu horre­ta­ra, filo­so­fia bur­ge­sa­ren eta gure etsaien edo aur­ka­ri­rik zuze­ne­nen ingu­ru­ko mezuz eta kon­tzep­tuz bon­bar­da­tu egi­ten gai­tuz­te. Zer­ga­tik ote da ustez demo­kra­ti­koa per­tso­na oro­ren­tzat esku­bi­de guz­tiak alda­rri­katzea zehaz­ta­sun gehia­go­rik egin gabe? Esku­bi­de eta bete­behar ber­be­rak al dituz­te eus­kal lan­gi­le herriak eta gain­ba­lioa inda­rrez ken­tzen digu­te­nek, beti­ra­ko oku­pa­tu nahi gai­tuz­te­nek edo eus­kal lan­gi­leen etor­ki­zun pro­pioa­ri uko egi­ten dio­te­nek? Hala­koak eta antze­ko bes­te per­la batzuk, hala nola, zati­ke­ta onar­tzea geroa­go fede­ra­zioa osatze­ko…

Kon­trae­san naba­rriak erre­pi­katzen dituz­te inon­go lotsa­rik gabe jen­dau­rre­ko adie­raz­pen bakoitzean. Zati­ke­ta onar­tzea­ga­tik EAJ kri­ti­katzen bazen ere, orain etor­ki­zu­ne­ko egi­tas­moan zati­ke­ta bera pro­po­satzen da abia­pun­tu gisa. Ezta­bai­da­tu gabe­ko kon­tua da, aurre­ka­riak hamar urte ingu­ru­koak dire­la­rik, hain zuzen, Ezker Aber­tza­lean esku kol­pea jo zuen lobby-ak eus­kal eta nafar herri­ta­rrak bereiz­ten hasi zire­nean, gaur egun­go poli­ti­ka­ra­ko bidea pres­ta­tuz. Heme­ro­te­kak jasotzen duen beza­la, une har­tan, Eus­kal Komu­ni­ta­tea eta Nafa­rroa­ko Komu­ni­ta­tea aipatzean, lobby horrek etsaia­ren dis­kur­tsoa, kon­tzep­tua eta ter­mi­noak bere­ga­na­tu egin zituen.

Oku­patzai­leak, gerra­ko harra­pa­kin gisa, erre­pre­sa­lia­tuen onda­sun par­ti­ku­la­rre­tan egin­da­ko kon­fis­ka­zioa­ren ostean, bul­tza­ka­da berria eman behar dela adie­ra­zi zuten, horren­bes­tez, zer espe­ro deza­ke­gu hala­ko­rik esa­ten due­na­ren alde­tik? Zer bul­tza­tu behar da? Nore­kin? Zer­ta­ra­ko? Oinez gabil­tza­nok buruz atze­ra­tuak izan­go bagi­na beza­la, eta arra­zoitze­ko eta ana­li­zatze­ko gai­ta­su­nik ez bage­neu­ka beza­la. Modu sin­plean esan­da, eski­zo­fre­ni­koa.

Hala ger­tatzen da ere­mu guz­tie­tan, bai­ta espetxee­tan ere. Diru­die­nez, eus­kal pre­so poli­ti­koen kolek­ti­bo­ko kide gehie­nek onar­tu egin dute Sor­tu Bidea, damua­ren eta sala­ke­ta­ren marra gorriak ken­du­ta. Bada, neka­tu gabe behin eta berriz eka­rri­ko ditu­gu gogo­ra espai­niar esta­tu­ko espetxe-poli­ti­ka­ren nahi­taez­ko eska­ki­zu­nak: damutzea, bar­ka­me­na eskatzea, eus­kal pre­so poli­ti­koen kolek­ti­bo­tik ate­ratzea, bitar­te­koei eta hel­bu­ruei uko egi­tea, salatzea eta inda­rrean dagoen espetxe-lege­ria osoa betetzea, hala­ber, zigo­rrik ez iza­tea, gra­duz pasatze­ko, era horre­ta­ra, bai­me­nen eta, geroa­go, bal­din­tza­pe­ko aska­ta­su­na­ren bidean aurre­ra egi­te­ko. Horrez gain, kide baten agre­sioa­ren aurrean bes­te alde­ra begi­ratzea, bes­te kide batzuen­gan erre­pre­sio han­dia­goa era­gi­tea, baten batzuk lege­ria­ren eta kar­tze­la­rien agin­duen aurrean makur­tzen dire­nean… eta abar luze bat. Azken batean, eutsie­zi­nez­ko egoe­ra, eta ez den­bo­ra­ren pode­rioz, zero minu­tu­tik hasi­ta bai­zik.

Zein irten­bi­de bila­tu behar dio­te eus­kal pre­so poli­ti­koek dile­ma­ri? Nola saihetsi deza­ke­te gure etsaia­ren exijen­tzia, hots, ez damutzea­ren kon­trae­sa­na? Zer ger­tatzen da? Sor­tu Bidea­ren oke­rre­ko kal­ku­lua ote zen? Gure iritzi­ra­ko, Sor­tu Bidea­ren sor­tzai­leek guz­tiz kon­ben­tzi­tu­rik zeu­den eta dau­de egin zute­naz, bai eta, pre­soen esku utzi­ta­ko kon­trae­sa­naz ere. Gain­di­tu al dute marra gorria? Bai­na gain­ditzen ez badu­te? Bada, gain­ditzen ez badu­te, ez dago gra­duz pasatze­rik. AMNISTIA OSOA eta bero­rri lor­tze­ko ondo­rioz­ko borro­ka dira irten­bi­de baka­rra, hala­ko­rik entzun nahi ez badu­te ere.

Bitar­tean, ehun­ka pre­so izan­go ditu­gu (orain dau­de­nak eta, hala­beha­rrez eta zoritxa­rrez, egon­go dire­nak) Sor­tuk mar­ka­tu­ta­ko inde­pen­den­tzia­ren egu­nean, horren hari­ra ihaz­ko urta­rri­lean Sor­tu­ko buru­za­giek 2026 jarri zuten inde­pen­den­tzia­ren urtetzat, data «errea­lis­ta eta bide­ra­ga­rria» dela­koan, «edo lehe­na­go, bal­din eta eus­kal gizar­teak hala­ko­rik nahi badu». Ale­gia, zor­tzi urte barru bide­ra­ga­rri eta errea­la izan­go da hiru esta­tuz osa­tu­ri­ko fede­ra­zioa: alde bate­tik Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koa, gero Nafa­rroa Garaia eta azke­nik Ipa­rral­dea, gero­ra, sozia­lis­moa­ren eta, beran­dua­go, femi­nis­moa­ren alde «borro­katze­ko» eta… Bada, hori.

Espai­nia­ko Espetxeen Lege Orga­ni­ko Oro­ko­rre­ko (LOGP) ondoz ondo­ko erre­for­mak dire­la medio, kasu­rik one­nean eta egoe­ra aldatzen ez bada, orain espetxean dau­den zen­bait eus­kal pre­so poli­ti­ko hiru­ga­rren gra­du­ra pasa­tu­ko dira 2043. urte ingu­ruan, bal­din­tza­pe­ko aska­ta­su­na 2048. urte ingu­ruan eta behin beti­koa inoiz ere ez, zain­tza­pe­ko aska­ta­su­na­ren erre­gi­men­pean bizi­ko dire­la­ko. Kasu­rik txa­rre­nean eta garran­tziz­ko kon­de­nak dute­nek, ordea, hiru­ga­rren gra­dua edo bal­din­tza­pe­ko aska­ta­su­na lor­tze­ko zen­ba­ke­ta egi­te­ra­ko orduan, 40 urte oina­rritzat har­tu beha­rrean, kon­de­na guz­tien urteak har­tu­ko dira kon­tuan. Modu horre­ta­ra, espetxean bete­ko dute kon­de­na osoa, eta aurre­ko kasuan 2051. urtean izan­go litza­te­ke.

Ez gabil­tza asma­ke­rie­tan. Mila­ka eus­kal herri­ta­rrek ondo bai­ta­ki­te zer­taz ari garen, espetxean izan dire­la­ko edo, bes­te­la, errea­li­ta­te hori hur­bi­le­tik eza­gutzen dute­la­ko, hala nola, seni­tar­te­koak, mili­tan­te­ak, lagu­nak, lan­ki­deak eta aba­rrak. Hori da espai­niar oku­patzai­lea­ren legeak mar­katzen due­na, behin eta berriz erre­for­ma­tua euren etsaiak sun­tsitze­ko smo­tan, kasu hone­tan, inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa­ren alde­ko borro­kan dihar­duen eus­kal erre­sis­ten­tzia.

Arti­ku­lua­ren hasie­ra­ra itzu­li­ta, 60 urte geroa­go, etor­ki­zun inde­pen­den­te eta sozia­lis­ta nahi iza­nez gero, argi dago eus­kal lan­gi­le herriak soi­lik bera­ren etor­ki­zu­na­ren sub­jek­tu eta pro­ta­go­nis­ta izan ahal­ko due­la. Ezin deza­ke­gu utzi bes­te inoren esku­tan, hala­ber, gaur­ko zere­gi­na ezin deza­ke­gu utzi bihar­ko. Egu­ne­ro­ko zere­gin horrek gure etor­ki­zu­na­ren eten­ga­be­ko isla inple­men­tatzea exijitzen digu.

Ez dago aska­pen dina­mi­ka­rik bide­ratze­ko bes­te modu­rik, hain jus­tu, gure hel­bu­ru nagu­sie­ta­rantz gara­matzan aska­pen dina­mi­ka. Hain dira zai­lak hala­ko gakoak gau­zatzea, ezen horie­kin bat dato­zen egi­tu­rak eta etor­ki­zu­ne­ko dina­mi­ka iraun­ko­rrak berri­ku­si edo erai­ki behar­ko diren.

Posi­blea ikur beza­la har­tu duen eta ezi­nez­koa kime­ratzat jotzen duen erre­for­mis­moa­ren aurrean, batez ere, jaki­tun iza­nik posi­blea kon­tu onar­ga­rria eta ezin­bes­te­koa dela etsaia­ren­tzat, guk ezi­nez­koa posi­ble bihur­tu egin­go dugu. Kon­tzien­tzia, boron­da­te eta per­tse­be­ran­tzia kon­tua da. Askok eta askok, gure aurre­tik, esan eta egin duten beza­la, «amets egi­tea ezin­bes­te­koa da bai­na gure ametse­tan sinis­ten dugu­na­ren ara­be­ra». Era berean, oso gogoan dugu Jon Idi­go­ra­sek egun batean adie­ra­zi­ta­koa: «EAJ­rik gabe zai­la izan­go da inde­pen­den­tzia lor­tzea, EAJ­re­kin ezi­nez­koa».

Jon Iurre­ba­so Atutxa, ETA­ko eus­kal pre­so poli­ti­ko ohia

2018ko ekai­ra­ren 7an

[ES]

Des­pués de más de 60 años de una lucha heroi­ca y desigual por par­te del MLNV fren­te a los dos Esta­dos que ocu­pan y opri­men a Eus­kal Herria, la frac­ción que se sitúa en la posi­ción peque­ño bur­gue­sa, refor­mis­ta, buró­cra­ta y entre­guis­ta que hoy repre­sen­ta la Izquier­da Aber­tza­le Ofi­cial y refor­mis­ta (IAO), vuel­ve los ojos, que real­men­te nun­ca qui­tó, al prin­ci­pal redil don­de nació. Este no es otro que el PNV vas­co-espa­ñol de siem­pre y no inde­pen­den­tis­ta. Todo ello des­pués de men­di­gar ante cier­to sec­tor de la bur­gue­sía vas­co-espa­ño­la de un lado, y refor­mis­tas de «izquier­da» no inde­pen­den­tis­tas por otro. En ambos casos han sido alian­zas falli­das y es de sub­ra­yar que nin­gu­na de las dos fuer­zas desea­ban, ni desean, un futu­ro inde­pen­den­tis­ta y socia­lis­ta para Eus­kal Herria.

Y este hecho de vol­ver al redil, hubie­ra pare­ci­do impo­si­ble de creer a lo lar­go de estas lar­gas déca­das de repre­sión, tor­tu­ras, cár­cel, muer­te y tam­bién de ilu­sión y con­ven­ci­mien­to pleno de luchar por una Eus­kal Herria inde­pen­dien­te y socia­lis­ta. Sin embar­go, no es tan impo­si­ble de creer­lo si ana­li­za­mos ese perio­do des­de una pers­pec­ti­va his­tó­ri­ca y dia­léc­ti­ca, es decir des­de un aná­li­sis basa­do en la lucha de cla­ses.

No sabe­mos si todas y todos los que se iden­ti­fi­can con la IAO (Sor­tu) y EHBil­du lo saben, pero lo que si pare­ce evi­den­te es que, ade­más de la estruc­tu­ra de Sor­tu, hay muchas per­so­nas que son cons­cien­tes de todo lo que está ocu­rrien­do en la IAO des­de el ya lejano 2009 y, algu­nas tam­bién des­de antes de ese año. En todo caso, recor­de­mos que se aban­do­na­ba un ins­tru­men­to de lucha para siem­pre (un ins­tru­men­to de lucha para la defen­sa del pue­blo tra­ba­ja­dor vas­co), bajo el argu­men­to de que la socie­dad vas­ca ya era mayor­ci­ta y bajo la pro­me­sa de que en ade­lan­te se imple­men­ta­ría de una mane­ra uni­la­te­ral la DESOBEDIENCIA has­ta con­se­guir la eman­ci­pa­ción de los Esta­dos ocu­pan­tes y opre­so­res.

Y lo que está ocu­rrien­do es una apues­ta por des­man­te­lar (ade­más del pro­pio MLNV), en la par­te que le toca­ba ala IAO, el movi­mien­to popu­lar, el movi­mien­to social, el ya mori­bun­do movi­mien­to obre­ro y meter el refor­mis­mo y el prag­ma­tis­mo en lo poco que su acti­vi­dad abar­ca e imple­men­ta. Sin olvi­dar, cla­ro está, la prác­ti­ca par­la­men­ta­ris­ta bur­gue­sa más con­ven­cio­nal. Una acti­vi­dad par­la­men­ta­ria de ence­fa­lo­gra­ma plano y sin nin­gu­na cone­xión con la sub­ver­sión y resis­ten­cia al sis­te­ma que impo­ne el inva­sor y que, evi­den­te­men­te, no impul­san. Esa es la tris­te reali­dad que nos mues­tra EH Bil­du en Madrid optan­do por un PSOE que ya deci­dió antes de su Con­gre­so de Sures­nes (1974) ser una pie­za más del capi­tal, y perió­di­co recam­bio tea­tral del PP. Así ha que­da­do demos­tra­do a lo lar­go de los años. Hoy, ante un ins­tru­men­to des­gas­ta­do, se colo­ca a otro seme­jan­te para la super­vi­ven­cia del capi­tal y de su entra­ma­do polí­ti­co, admi­nis­tra­ti­vo, eco­nó­mi­co y judi­cial de cla­se. Ante ello, EH Bil­du lo apo­ya. En con­cre­to apo­ya «por higie­ne demo­crá­ti­ca» los pre­su­pues­tos que recha­zó hace unos días. En reali­dad, las vas­cas y vas­cos no hace­mos nada en los par­la­men­tos de los Esta­dos que nos ocu­pan si no es legi­ti­mar­los. Esa debie­ra ser la pri­me­ra cues­tión que se evi­ta plan­tear por todos los medios y arti­ma­ñas.

Esa posi­ción sumi­sa no gene­ra con­tra­dic­ción insu­pe­ra­ble algu­na ni para las ins­ti­tu­cio­nes ema­na­das de la ocu­pa­ción, ni para los pode­res reales de los Esta­dos que nos ocu­pan, ni para el res­to de par­ti­dos que aca­tan el sis­te­ma a pies jun­ti­llas. Y eso se tra­du­ce en pac­tar el preám­bu­lo de la NO inde­pen­den­cia pre­ci­sa­men­te con los que la han rehui­do y abier­ta­men­te mani­fes­ta­do, por acti­va y por pasi­va. Es decir, no hay pac­to con el PNV si no se acep­ta la par­ti­ción de Eus­kal Herria en gene­ral y de Hego Eus­kal Herria en par­ti­cu­lar entre Vas­con­ga­das (Eus­ka­di) y Nafa­rroa Garaia. No hay pac­to si no se admi­te el esta­tus quo actual de sumi­sión a los Esta­dos y acep­ta­ción del sis­te­ma de liber­ta­des y prohi­bi­cio­nes que el capi­tal extran­je­ro y vas­co-espa­ñol nos impo­nen y que le son impres­cin­di­bles para su pro­pia super­vi­ven­cia, repro­duc­ción y dique con­tra las aguas del pue­blo tra­ba­ja­dor vas­co. El PNV jamás lucha­rá por la inde­pen­den­cia pues lo pac­ta­do con los pode­res reales del Esta­do, con los que están por enci­ma de los gobier­nos de turno, es úni­ca­men­te la ges­tión del case­río vas­con­ga­do y hacer de freno para el pue­blo tra­ba­ja­dor vas­co que pre­ten­da una EH inde­pen­dien­te y socia­lis­ta.

Y no nos extra­ña la acti­tud de Sor­tu y de EH Bil­du pues quien man­tie­ne rela­cio­nes amis­to­sas con la admi­nis­tra­ción yan­qui pue­de lle­gar a hacer cual­quier cosa sal­vo luchar radi­cal­men­te a favor del pue­blo tra­ba­ja­dor vas­co. ¿Como se pue­de tener rela­ción con una admi­nis­tra­ción impe­ria­lis­ta man­cha­da de san­gre has­ta las cejas que en el caso de Oba­ma inva­dió seis paí­ses y agre­dió y sub­yuz­gó a muchí­si­mos más, duran­te su man­da­to? ¿Por qué hay gen­te del entorno de la IAO y refor­mis­ta que toda­vía no se cree que la car­ta de feli­ci­ta­ción a Trump y sus ejem­pla­res elec­cio­nes elec­to­ra­les es un hecho cier­to y sobra­da­men­te reco­no­ci­do? ¿Por qué, sien­do públi­co tam­bién, hay gen­te que igno­ra y, en todo caso, no se cree que tam­bién EH Bil­du feli­ci­te a las fuer­zas repre­si­vas espa­ño­las por sal­va­guar­dar la demo­cra­cia espa­ño­la?

La IAO refor­mis­ta se ha esfor­za­do por meter­nos en la san­gre el dere­cho, los valo­res y la demo­cra­cia de nues­tros enemi­gos nacio­na­les y de cla­se. Esto es, paz a secas. Pro­ce­so de paz don­de la úni­ca vio­len­cia que des­apa­re­ce es la legí­ti­ma­men­te defen­si­va. Logro de una «situa­ción demo­crá­ti­ca» expli­ca­da como con­quis­ta al des­apa­re­cer la lucha arma­da, cuan­do lo úni­co que sig­ni­fi­ca es la asun­ción y prác­ti­ca de la ley de par­ti­dos o ley de nues­tro enemi­go. Mono­po­lio de la vio­len­cia para los Esta­dos o, lo que es lo mis­mo, autén­ti­ca sumi­sión al sis­te­ma ocu­pan­te y al capi­tal.

Cien­tos de actua­cio­nes, decla­ra­cio­nes, men­ti­ras y medias ver­da­des para hacer­nos dudar de la jus­te­za de la lucha de los últi­mos 60 años. Mien­tras, por aquí y por allí, se pide per­dón y, a menu­do, se medio dice o dice que nun­ca debie­ra haber pasa­do, mani­fes­tan­do tími­da­men­te que los pri­me­ros que empe­za­ron fue­ron otros… En defi­ni­ti­va, nos están inten­tan­do meter un sen­ti­mien­to de cul­pa­bi­li­dad y erró­nea prác­ti­ca pasa­da, para jus­ti­fi­car su actua­ción recien­te, actual y futu­ra. En este sen­ti­do, y aun­que parez­ca men­ti­ra, toda­vía nos que­da mucho por ver.

Así, nos mar­ti­llean con men­sa­jes y con­cep­tos que obe­de­cen a la filo­so­fía bur­gue­sa y a nues­tros enemi­gos o adver­sa­rios más direc­tos. ¿Por qué es supues­ta­men­te demo­crá­ti­co reivin­di­car todos los dere­chos para todas las per­so­nas sin nin­gu­na espe­ci­fi­ca­ción más? ¿Es que los que nos arran­can la plus­va­lía, los que pre­ten­den ocu­par­nos para siem­pre, los que nie­gan un futu­ro en manos del pue­blo tra­ba­ja­dor vas­co tie­nen los mis­mos dere­chos y obli­ga­cio­nes que éste? Esa y otras per­las por el esti­lo, como acep­tar la par­ti­ción para lue­go fede­rar­se…

Es una prác­ti­ca repe­ti­ti­va el hecho de que en la mis­ma inter­ven­ción públi­ca nos mues­tren evi­den­tes con­tra­dic­cio­nes sin son­ro­jo alguno. Se cri­ti­ca­ba al PNV por acep­tar la par­ti­ción y aho­ra hacen un pro­yec­to de futu­ro par­tien­do de esa mis­ma par­ti­ción. Sus ante­ce­den­tes, sin nin­gún deba­te, vie­nen de hace unos diez años, cuan­do el lobby que dio el gol­pe de mano en la Izquier­da Aber­tza­le comen­zó a hablar de vas­cos y nava­rros pre­pa­ran­do el terreno de su actual polí­ti­ca. La heme­ro­te­ca esta ahí. Ya en ese tiem­po ese lobby hizo suyo el dis­cur­so y con­cep­to y tér­mi­nos del enemi­go al hablar de Comu­ni­dad Vas­ca y Comu­ni­dad Nava­rra.

¿Qué pode­mos espe­rar de quien ante la requi­sa por el ocu­pan­te de bie­nes par­ti­cu­la­res de repre­sa­lia­dos, en cali­dad de botín de gue­rra, mani­fies­ta que hay que dar­le un nue­vo empu­je…? ¿A qué? ¿Con quien? ¿Para qué? Es como si los de a pie fué­ra­mos dis­mi­nui­dos men­ta­les sin nin­gu­na capa­ci­dad de razo­na­mien­to o de aná­li­sis. Es, sen­ci­lla­men­te, esqui­zo­fré­ni­co.

Es así en todos los ámbi­tos. En las cár­ce­les tam­bién lo es. La vía Sor­tu es acep­ta­da al pare­cer por la mayo­ría del colec­ti­vo de pre­sos polí­ti­cos vas­cos con la sal­ve­dad y líneas rojas del arre­pen­ti­mien­to y la dela­ción. Pues bien, no nos can­sa­re­mos de recor­dar que la línea polí­ti­co peni­ten­cia­ria del Esta­do espa­ñol requie­re el arre­pen­ti­mien­to, pedir per­dón, aban­do­nar el colec­ti­vo de pre­sos polí­ti­cos vas­cos, renun­ciar a medios y fines, dela­tar y asu­mir en su con­jun­to la legis­la­ción peni­ten­cia­ria vigen­te. No tener cas­ti­gos para pro­gre­sar de gra­do e ir avan­zan­do hacia los per­mi­sos y más ade­lan­te poder obte­ner la con­di­cio­nal. Mirar para otro lado ante una agre­sión a un com­pa­ñe­ro, aca­rrean­do más repre­sión para otros com­pa­ñe­ros cuan­do algu­nos se plie­gan a la legis­la­ción y al man­da­to de los car­ce­le­ros… y así un lar­go etcé­te­ra. Y una situa­ción insos­te­ni­ble, no ya en el tiem­po, sino des­de el minu­to cero.

¿Cómo resuel­ven las pre­sas y pre­sos polí­ti­cos vas­cos este dile­ma? ¿Cómo evi­tar la con­tra­dic­ción de no arre­pen­tir­se si así lo exi­ge nues­tro enemi­go? ¿Qué ocu­rre? ¿Qué la vía Sor­tu hizo un mal cálcu­lo? Pen­sa­mos que los que hicie­ron la vía Sor­tu tenían y tie­nen pleno con­ven­ci­mien­to de lo que esta­ban hacien­do y de la con­tra­dic­ción que deja­ban en manos de los pre­sos. ¿Se sal­tan la línea roja? ¿Y si no se la sal­tan? Pues si no se la sal­tan no hay pro­gre­sión de gra­dos. Hay quien no quie­re oír­lo pero tene­mos que mani­fes­tar que no hay otra solu­ción que la AMNISTIA TOTAL y la con­si­guien­te lucha para con­se­guir­la.

Mien­tras, ten­dre­mos cien­tos de pre­sos (de los de hoy y de los que por des­gra­cia e inevi­ta­ble­men­te habrá) para el día de la inde­pen­den­cia de Eus­kal Herria que en enero del pasa­do año diri­gen­tes de Sor­tu situa­ron el año 2026 como una fecha «rea­lis­ta y via­ble», «o antes, si la socie­dad vas­ca lo desea». Es decir, den­tro de ocho años es via­ble y real un Esta­do de las Vas­con­ga­das, otro de Nafa­rroa Garaia y otro de Ipa­rral­de que esta­rán fede­ra­dos para lue­go «pelear» por el socia­lis­mo y más tar­de por el femi­nis­mo y… en fin.

Con las suce­si­vas refor­mas de la LOGP espa­ño­la, en el mejor de los casos y si no cam­bia la situa­ción, algu­nas pre­sas y pre­sos polí­ti­cos vas­cos que hoy están encar­ce­la­dos, alcan­za­rán el ter­cer gra­do hacia el 2043, la con­di­cio­nal hacia el 2048 y nun­ca la liber­tad peni­ten­cia­ria defi­ni­ti­va pues sal­drán bajo liber­tad vigi­la­da. En el peor de los casos y con varias con­de­nas impor­tan­tes, su cómpu­to para lograr el ter­cer gra­do o la con­di­cio­nal no se hará sobre cua­ren­ta años sino sobre el total de las penas impues­tas. De esa mane­ra cum­pli­rán toda la con­de­na en pri­sión, que en el caso que men­cio­na­mos se pro­du­ci­ría en el año 2051.
No nos esta­mos inven­tan­do nada. Miles de vas­cos saben de qué habla­mos por­que han esta­do en las cár­ce­les o cer­ca de esta reali­dad por ser fami­liar, mili­tan­te, ami­go, com­pa­ñe­ro de tra­ba­jo, etc. Eso es lo que mar­ca la ley del ocu­pan­te espa­ñol des­pués de ser refor­ma­da una y otra vez para des­truir a sus enemi­gos, en este caso la resis­ten­cia vas­ca que lucha por la inde­pen­den­cia y el socia­lis­mo.

Y vol­vien­do al comien­zo del artícu­lo, 60 años des­pués, es evi­den­te que si desea­mos un futu­ro inde­pen­dien­te y socia­lis­ta, solo el pue­blo tra­ba­ja­dor vas­co podrá ser suje­to y pro­ta­go­nis­ta de su pro­pio futu­ro. No pode­mos dejar­lo en manos de nadie más. Y no pode­mos dejar para maña­na lo que es tarea de hoy. Y ese queha­cer dia­rio nos exi­ge imple­men­tar un refle­jo cons­tan­te de lo que será nues­tro futu­ro.

No hay otro modo de con­du­cir una diná­mi­ca de libe­ra­ción hacia nues­tros obje­ti­vos prin­ci­pa­les. Con esas cla­ves tan difí­ci­les de lle­var a cabo habrá que revi­sar o cons­truir las estruc­tu­ras acor­des y las diná­mi­cas per­ma­nen­tes y de futu­ro.

Ante el refor­mis­mo que hace ban­de­ra de lo posi­ble cali­fi­can­do de qui­me­ra lo impo­si­ble, y sabien­do que lo posi­ble es, sobre todo, lo acep­ta­ble e impres­cin­di­ble para el enemi­go, noso­tras y noso­tros hare­mos posi­ble lo impo­si­ble. Es cues­tión de con­cien­cia, volun­tad y tena­ci­dad. Como muchos ya habrán dicho y hecho antes que noso­tros y noso­tras: «soñar es impres­cin­di­ble con la con­di­ción de creer en nues­tros sue­ños». Y tene­mos muy pre­sen­te lo que lo que en su día acu­ñó Jon Idí­go­ras: «Sin el PNV será difí­cil con­se­guir la inde­pen­den­cia, con el PNV impo­si­ble».

Jon Iurre­ba­so Atutxa, expre­so polí­ti­co de ETA

7 de junio de 2018

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: