Estrasburgoko epaiaren aurean /​Ante la sentencia de Estrasburgo

[EUS]

Giza Esku­bi­deen Euro­pa­ko Auzi­te­giak Fran­tzian bete­ta­ko zigo­rren metatzea­ren hari­ra gaur kale­ra­tu­ta­ko epaia­ren aurrean, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak elkar­ta­su­na eta babe­sa adie­ra­zi nahi die era­ba­ki honek era­gi­ten dien pre­so zein hur­koei, eta hona­ko balo­ra­zio poli­ti­koa egin nahi du:

Eus­kal Herria zan­patzen duten Esta­tuei gure herria oku­patze­ko zile­gi­ta­su­nik onar­tzen ez die­gun neu­rri berean, ez die­gu ere inola­ko zile­gi­ta­su­nik onar­tzen, hain zuzen, zan­pa­ke­ta horren aur­ka altxa­tu zire­nen kon­tra zigo­rrak ezar­tzea­ri, ez bai­tie­gu onar­tzen gerra­ren par­te eta aldi berean epai­le iza­te­ko esku­bi­dea.

Espai­nia­ko eta Fran­tzia­ko Esta­tuek etsaia­ren zuzen­bi­de pena­la apli­katzen die­te eus­kal mili­tan­te poli­ti­koei. Horren adie­raz­le ezber­di­nak iku­si ahal izan ditu­gu azken urtee­tan zehar, bes­teak bes­te Lapur­di­ko mili­tan­te­ei Fran­tziak bal­din­tza­pe­ko aska­ta­su­na ukatze­ko asma­tu­ta­ko argu­dioak, Espai­niak apli­ka­tu­ta­ko Alder­dien Legea, Parot Dok­tri­na, pre­so eriak ez askatze­ko lege­diz mozo­rro­tu­ta­ko era­ba­ki poli­ti­koak, Espai­niak eza­rri­ta­ko 40 urte­ra arte­ko zigo­rrak, Paris­ko Epai­te­gia­ren bizi oso­ra­ko zigo­rrak…

Sala­tu beha­rra dugu Espai­nia­ko eta Fran­tzia­ko Esta­tuek, gure herria­ren eta bere mili­tan­te­rik zin­tzoe­nen aur­ka gerra zigor hauek apli­katze­ko orduan, gaiz­ki dei­tu­ta­ko «Nazioar­te­ko Komu­ni­ta­tea­ren» babe­sa izan dute­la beti, bai alder­di juri­di­koan zein ins­ti­tu­zio­na­lean, eta Estras­bur­go­ko Auzi­te­gia ere horren par­te dela.

Euro­par Bata­su­na herrien eta lan­gi­leen­tza­ko kaio­la erral­doi bat bes­te­rik ez da, par­te diren esta­tu kapi­ta­lis­tek lurra ustiatzea eta pro­duk­zio bitar­te­koak kon­tro­latzea ber­matzea due­la bere zere­gin nagu­sia. Eta Estras­bur­go­ko Auzi­te­gia esplo­ta­zio horri guz­tia­ri jus­ti­ziaz­ko itxu­ra ema­te­ko ezin­bes­te­ko ele­men­tua bes­te­rik ez da.

Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­duak azpi­ma­rra­tu behar du mili­tan­te poli­ti­koen esku­bi­deak espa­rru guz­tie­tan, bai­ta juri­di­koan ere, defen­datzea­ren alde­koa den arren, soi­lik herri borro­kak lor­tu­ko due­la erre­pre­sioa, bere alder­di guz­tie­tan, gel­dia­raz­tea. Ezin dugu gure patua ins­ti­tu­zio uste­len esku, Estras­bur­go­ko Auzi­te­gia kasu. Horre­ga­tik, bes­te behin ere amnis­tia osoa­ren alde­ko borro­ka­ri eki­te­ko deia egi­ten dugu.

Eus­kal Herria, 2018ko urria­ren 23a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua

[ES]

Ante la sen­ten­cia hecha públi­ca hoy por el Tri­bu­nal Euro­peo de Dere­chos Huma­nos sobre la refun­di­ción de con­de­nas cum­pli­das en Fran­cia, el Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión desea mos­trar su soli­da­ri­dad y apo­yo a lxs prexs y alle­gadxs a lxs que les afec­ta dicha deci­sión, y quie­re hacer la siguien­te valo­ra­ción polí­ti­ca:

En la mis­ma medi­da en la que no otor­ga­mos a los Esta­dos que nos opri­men legi­ti­mi­dad para ocu­par nues­tro pue­blo, tam­po­co les otor­ga­mos nin­gu­na legi­ti­mi­dad para esta­ble­cer con­de­nas a, pre­ci­sa­men­te, aquellxs que se levan­ta­ron con­tra esa opre­sión, ya que no les reco­no­ce­mos el dere­cho a ser par­te de la gue­rra y al mis­mo tiem­po jue­ces.

Los Esta­dos espa­ñol y fran­cés apli­can el dere­cho penal del enemi­go a lxs mili­tan­tes polí­ticxs vascxs. En los últi­mos años hemos podi­do ver dife­ren­tes ejem­plos de ello, entre otros los argu­men­tos inven­ta­dos por Fran­cia para negar la liber­tad con­di­cio­nal a los mili­tan­tes de Lapur­di, la Ley de par­ti­dos apli­ca­da por el Esta­do espa­ñol, la Doc­tri­na Parot, las deci­sio­nes polí­ti­cas dis­fra­za­das de lega­li­dad para no libe­rar a lxs presxs enfermxs, las con­de­nas de has­ta 40 años impues­tas por Espa­ña, las cade­nas per­pe­tuas del tri­bu­nal de París…

Debe­mos denun­ciar que los Esta­dos espa­ñol y fran­cés siem­pre han teni­do el apo­yo de la mal lla­ma­da «Comu­ni­dad Inter­na­cio­nal» a la hora de apli­car estos cas­ti­gos de gue­rra con­tra nues­tro pue­blo y sus mejo­res mili­tan­tes, tan­to en el plano jurí­di­co como en el ins­ti­tu­cio­nal, y que el Tri­bu­nal de Estras­bur­go for­ma par­te de ello.

La Unión Euro­pea no es más que una gran jau­la para los pue­blos y para lxs tra­ba­ja­dorxs,
sien­do su prin­ci­pal come­ti­do garan­ti­zar que los esta­dos capi­ta­lis­tas que la com­po­nen pue­dan explo­tar la tie­rra y con­tro­lar los medios de pro­duc­ción. Y el Tri­bu­nal de Estras­bur­go no es más que un ele­men­to impres­cin­di­ble para dar­le un aspec­to jurí­di­co a toda esa explo­ta­ción.

El Movi­mien­to Pro Amnis­tía debe sub­ra­yar que aun­que es par­ti­da­rio de defen­der los dere­chos de lxs mili­tan­tes polí­ticxs en todos los cam­pos, tam­bién en el jurí­di­co, solo la lucha popu­lar con­se­gui­rá parar la repre­sión en todas sus ver­tien­tes. No pode­mos dejar nues­tro des­tino en manos de ins­ti­tu­cio­nes corrup­tas, como lo es el Tri­bu­nal de Estras­bur­go. Por eso, una vez más, hace­mos un lla­ma­mien­to a empren­der la lucha por la amnis­tía total.

En Eus­kal Herria, a 23 de octu­bre de 2018.

Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: