Sindicato de Estudiantesek Azaroaren 14rako deituriko Grebaren aurrean

Sin­di­ca­to de estu­dian­tes anto­la­kun­deak aza­roa­ren 14an egin duen ikas­le gre­ba oro­ko­rre­ra­ko deial­dia ez dugu ontzat har­tzen Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­dean, eta beraz ez babes­te­ko deia egi­ten die­gu ikas­leei, ondo­ren­go lerroe­tan azal­du­ko ditu­gun arra­zoiak dire­la eta.

Sin­di­ca­to de Estu­dian­te­sek, zara­ta ate­ratzen saiatze­ko egi­ten duen bes­te aha­le­gin bat bes­te­rik ez dela uler­tzen dugu, dato­rren asteaz­ke­nean espai­niar esta­tuan zehar egin duen mobi­li­zatze­ko deial­dia. Izan ere, azken bola­da luzean ohi­tu­ta gai­tuz­ten beza­la, edo­zein aitza­kia apro­betxatzen saiatzen dira euren izen eta sina­du­rak ohiar­tzun pix­ka bat iza­te­ko hel­bu­rua­re­kin, mobi­li­za­zioak anto­latze­ko.

Aku­sa­zio gogo­rra badi­ru­di ere, iku­si bes­te­rik ez dago esa­te­ra­ko, pasa­den ikas­tur­te­ko urrian Kata­lu­nia­ko auzia gori-goria zegoe­nean «erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko eta era­ba­kitze­ko esku­bi­dea­ren alde»ko gre­ba deial­dia edo maiatzean Mana­da­ko bortxatzai­leen sen­ten­tzia­ren aur­ka «jus­ti­zia patriar­ka­la­ren aur­ka­ko» ize­nean anto­la­tu zute­na. Aipa­tu­ta­ko adi­bi­de haue­tan zein eto­rri­ko diren mobi­li­za­zio berrie­tan par­te har­tu­ko duten ikas­le zein bes­te­la­ko per­tso­nen boron­da­te on zein pres­tu­ta­su­na ez dugu inolaz ere zalan­tzan jar­tzen, hare gehia­go, txa­lotze­koa bezain beha­rrez­koa dela uste dugu hone­la­ko kasuen aurrean mobi­li­zatze­ko hau­tua egin iza­na. Mobi­li­zatzeak soi­lik ordea, ez du zer­tan alda­rri­ka­pe­nen gau­za­pe­na eka­rri, eta hori da Sin­di­ca­to de Estu­dian­te­si aur­pe­gi­ratzen dio­gu­na hain zuzen ere. Borro­ka egi­ten dute­na­ren pin-a jarri nahi iza­tea ikas­leen aurrean, bene­ta­ko prak­ti­ka poli­ti­ko­rik izan gabe.

Salatzen dituz­ten «injus­ti­zien» aur­ka­ko prak­ti­ka poli­ti­ko erreal eta jarrai­ko­rrik ez dute, eta soi­lik sen­tsi­bli­ta­te han­dia sor­tzen duten gai jakin batzuk apro­betxatzen dituz­te euren pan­kar­ta kale­ra ate­ra eta hauen aur­ka­ko borro­ka egi­ten dute­la itxu­ra egi­te­ko.

Ildo honen jarrai­pen bat bes­te­rik ez da asteaz­ke­ne­ko mobi­li­za­zioa, gene­ro zapal­kun­tza­ren aur­ka­ko borro­kak azken urtee­tan har­tu dituen dimen­tsio eta inda­rra apro­betxa­tu nahi dute­la­ko euren ize­na eza­gu­ta­raz­te­ra era­ma­te­ko. Feno­meno hau ordea ez da berria, lan­gi­le mugi­men­duak urte luze­tan bizi duen gaitz bat da, opor­tu­nis­moa beza­la eza­gutzen dugu­na eta iraul­tzai­leon egin beha­rra dena berau borro­katzea.

Horre­ga­tik, oso larria zein kez­ka­ga­rria iza­teaz­gain, gene­ro aska­pe­na serio­ta­su­nez har­tzen dugun kolek­ti­bo zein nor­ba­na­ko bakoitza­ren­tzat izu­ga­rriz­ko erres­pe­tu fal­ta dela uste dugu, «matxis­moa ikas­ge­la­ta­tik ate­ratze­ko» gre­ba deial­di hau. Lan­gi­le­ria guz­tia­ren eman­tzi­pa­zioa hel­bu­ru dau­ka­gu­non­tzat sin­di­ka­tu hau beza­la­ko era­gi­leen exis­ten­tzia bera den beza­la­xe. Izan ere, alda­rri­ka­pen hauen leji­ti­mi­ta­tea inolaz ere zalan­tzan jarri gabe, eta berau boron­da­te onez bul­tzatzen ari diren ikas­le zein nor­ba­na­ko edo kolek­ti­boe­ki­ko erres­pe­tu osoz, uste dugu gene­ro aska­pe­na­ren bide luze eta kora­pi­latsu hone­tan ekar­pe­na egin ordez, tra­ba bes­te­rik ez dire­la gisa hone­ta­ra­ko deial­diak.

Ema­ku­meon aska­pe­na lor­tze­ko borro­ka eta matxis­moa­ren erra­di­ka­zioa ez da bate­re erra­za eta hare gutxia­go egun pun­tua­le­tan egin­da­ko mani­fes­ta­zioz lor­tu­ko dugun zer­bait, egue­ro­ko lan eta borro­ka mili­tan­tea behar duen erron­ka his­to­ri­koa da, zapal­kun­tza guz­tien gain­di­pe­na eta zapal­du guz­tion aska­pen inte­gra­la hel­bu­ru duen estra­te­gia­ren gara­pe­na­ren bitar­tez soi­lik erdietsi deza­ke­gu­na. Horre­ga­tik uste dugu, gre­ba deial­di honek ez dio­la mese­de­rik egi­ten erron­ka his­to­ri­ko honi, itxu­ra­ke­ria hut­sa dela­ko bate­tik, eta ez doa­la­ko aska­pen errea­la hel­bu­ru duen estra­te­gia bati eran­tzu­nez jar­du­ten duen prak­ti­ka poli­ti­koa­ren bai­tan, bes­te­tik.

Honi jarrai­ki, deial­di bere­zia luzatzen die­gu matxis­moa­ren erra­di­ka­zioa eta ema­ku­meon aska­pe­na­ren alde­ko borro­ka serio­ta­su­nez har­tzen duten Eus­kal Herri­ko ikas­leei, erron­ka honek eskatzen diz­ki­gun mai­la­ko prak­ti­ka poli­ti­koa garatzen duten, eta hezi­gu­ne ezber­di­ne­tan anto­la­tu­ta dau­den ema­ku­me tal­de, auto­de­fen­t­sa sare edo bes­te­la­ko dina­mi­ken par­te iza­te­ko.

Ema­ku­meok jasa­ten dugun zapal­kun­tza eta era­so eten­ga­beei aurre egi­te­ko meka­nis­moak garatzen ari gara Eus­kal Herri­ko zen­bait ikas­tetxe­tan, matxis­moa­ri espa­zio geroz eta gehia­go ira­ba­zi eta ema­ku­me lan­gi­leon egoe­ra hobetze­ko hel­bu­rua duen auto­de­fen­t­sa anto­la­tuz. Matxis­moa ikas­ge­la­ta­tik ate­ra eta ema­ku­meon­tza­ko espa­zio segu­ruak sor­tzea­ren ber­me baka­rra anto­la­kun­tza kolek­ti­boa eta kon­pro­mi­soa da, egu­ne­ro­ko lan mili­tan­tea. Ez gaitza­te­la engai­na­tu, ez dago for­mu­la magi­ko edo «bide azka­rrik»!

Ikas­le Aber­tza­leak

2018ko aza­roak 12an

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: