Maravillas gaztetxearen inguruan eman diren azken adierazpenen harira /​Al hilo de las últimas declaraciones que se han producido en torno al Gaztetxe Maravillas

[EUS]

Mara­vi­llas gaz­tetxea­ren ingu­ruan eman diren azken adie­raz­pe­nen hari­ra, gaz­tetxe­ko asam­bla­dak hurren­goa adie­ra­zi nahi du:

Espa­zio berri­ra uko egin iza­na ez da bes­te­la­ko kapritxoa izan. Proiek­tua­ren zuta­be izan diren auto­ges­tioa eta auzo­la­na man­ten­tze alde­ra har­tu­ri­ko era­ba­kia izan da. Mahai gai­nean jarri zigu­ten kon­tra­tuak gure fun­tzio­natze­ko era bal­din­tzatzen zuen era­bat, gaz­tetxea buro­kra­zia­ren bai­tan sar­tzen zela­rik. Kon­tra­tu honen bidez edo­zein ekin­tza garatze­ko, auto­fi­nan­tzia­zio­ra­ko dugun barra­ra­ko, jan­to­ki herri­ko­ra­ko… bes­te­la­ko lizen­tzia zein bai­me­nak eska­tu behar geni­tuen. Hauek den­bo­ra bat behar dute eta daki­gun beza­la, asko­tan herri mugi­men­duak eta ins­ti­tu­zioek dara­ma­ten errit­moak ez dute bat egi­ten. Gai­ne­ra, modu hone­tan auto­an­to­la­kun­tza­ra­ko eta auzo­la­ne­ra­ko dugun gai­ta­su­na gal­tzen dugu, espon­ta­nei­ta­tea gal­tzen da, mugi­men­dua­ren gel­do­ta­su­na daka­rre­na. Guretzat auto­ges­tioa espa­zioa­ren ges­tio­tik hara­ta­go doa. Bizi­mo­du ere­du berri baten oina­rria da, fun­tzio­natze­ko modu berria, elkar­la­nean, auzo­la­nean eta elkar-zain­tzan oina­rri­tu­ri­koa. Hau uler­tu­ta, gure era­ba­ki eta ezta­bai­dak ezin dute apa­ra­tu ins­ti­tu­zio­na­len fil­troa pasa, bi ere­duak asko­tan bate­rae­zi­nak suer­ta­tu bai­ti­ra, age­rian gel­di­tu den modu­ra. Buro­kra­ziak ele­men­tu guz­ti hauek ozto­patzen ditu eta zai­la suer­tatzen da irten­bi­de bat aur­kitzea horri.

Lehen momen­tu­tik pres­tu­ta­su­na aur­kez­tu dugu nego­zia­ke­ta­ra­ko, betie­re proiek­tua bere oso­ta­su­nean aurre­ra era­man ahal bazen. Den­bo­ra luzez ezta­bai­da­tu dugu honen ingu­ruan eta har­tu genuen era­ba­kia EH Bil­du­re­kin hiz­ke­tan has­te­ko, irten­bi­de ego­ki bat bilatzea­rren. Berriz ere esker­tu nahi genie­ke EH Bil­du­ko jen­dea­ri eskain­tza hori egi­tea­ga­tik, ondo ate­ra ez baden ere. Aipa­tu beza­la, kon­tra­tu horre­kin ezin genuen proiek­tua bere oso­ta­su­nean gara­tu. Hori dela eta, Roza­le­jo­sen man­ten­tzea era­ba­ki genuen, horrek daka­rren ondo­rioak jakin­da.

Jakin bada­ki­gu har­tu­ri­ko era­ba­kiak erre­pre­sioa­ren bidea daka­rre­la, gure ibil­bi­de guz­tian zehar pai­ra­tu izan bai­tu­gu. Lehen­da­bi­zi 5 auzo­ki­deen aur­ka ire­ki zen pro­ze­su judi­zia­la, Nafar Gober­nuak jarri­ta­ko sala­ke­ta dela eta. Ondo­ren, edo­zein ekin­tza publi­ko egi­te­ko debe­kua eto­rri zen, Uda­letxeak bai­ta sina­tu zue­na. Udan zehar izan­da­ko des­alo­joa eta hone­kin bate­ra 21 kideen iden­ti­fi­ka­zioa eta pro­ze­su judi­zia­lean bar­ne­ratzea, eta elkar­ta­su­na adie­ra­zi zigun auzo­ki­de bati ire­ki­ta­ko auzia, espetxe­ra­tua iza­te­ko arris­kua eka­rri dio­na. Azke­nik, orain azke­ne­ko era­so erre­pre­si­boa jaso izan dugu, ekin­tza publi­koen debe­kua­re­kin lotu­ta dagoe­na. Aza­roa­ren 17-rako anto­la­tua geneu­kan txi­kien­tza­ko ikus­ki­zu­na, Txan magoa­re­na, debe­ka­tu nahi izan digu­te. Udal­tzain­goak aurre­ko egu­nean dei­tu izan zuen Txan magoa, dina­mi­ka gau­za­tuz gero isun eko­no­mi­koa jaza­rri­ko zaio­la esa­nez. Azken aldian eman­da­ko ger­ta­ka­rien ondo­rio beza­la uler­tzen dugu hau, gure era­ba­kia­ren eta proiek­tua­ren aur­ka­ko era­soa bai­ta. Honen aurrean, udal­tzain­goa­ren jarre­ra sala­tu nahi dugu, eta uda­letxea­ri hauen jarre­ra kon­tro­latzea eskatzen dio­gu, onar­te­zi­na bai­ta era­so hauek jasa­tea eta are gutxia­go gaz­tetxe­tik kan­po dato­rren per­tso­na baten­gan gau­zatzea.

Nafa­rroan eman den alda­ke­ta per­tso­na asko­ren lana­ri esker eman da, kale­tik eman den alda­ke­ta izan da. Herri mugi­men­dua, zei­na­ren par­te garen, alda­ke­ta honen ber­matzai­lea izan da. Horre­ga­tik uler­tzen dugu bene­ta­ko alda­ke­ta kale­tik ema­nen dela, dina­mi­ka eta proiek­tu ezber­di­nen gara­pe­na­ren bitar­tez, hauek ins­ti­tu­zioen babe­sa jaso behar­ko zute­la­rik. Honek hurren­goa esan nahi du: ins­ti­tu­zioak izan behar dira herri mugi­men­duen mese­de­ta­ra jokatzen duten apa­ra­tuak, ezin da kon­tra­koa eman. Proiek­tu hauek izan dira defen­da­tu behar dire­nak, lehe­nen­go lerroan kokatzen dire­nak. Momen­tu haue­tan Alde Zaha­rra ara­zo ezber­di­nak sufritzen ari ditu. Gen­tri­fi­ka­zio pro­ze­sua dela eta, auzo­ki­deak auzo­tik kan­po­ra­tu­ta iza­ten ari dira, gero eta gares­tia­goak diren alo­kai­ruen bitar­tez, espa­zio komu­nak sun­tsitzen, beha­rrez­koak diren zer­bitzuak eskai­ni ordez geroz eta uga­ria­goak diren mul­ti­na­zio­nal ezber­di­nen sal­to­kiak ire­kitzen…. Turis­mo­ra bide­ra­tu­ri­ko auzoa erai­kitzen ari dira, ber­tan bizitzea ezi­nez­koa suer­tatzen den arte. Guk bes­te bizi ere­du baten alde apos­tu egi­ten dugun hei­nean, auzo ere­du honen kon­tra egi­ten dugu.

Herri mugi­men­duak kale­ko dina­mi­kak aurre­ra era­ma­ten dituen hei­nean ezin dute guz­ti­tan lega­li­ta­tea­ren fil­troa pasa. Egun­go legea gure sun­tsi­pe­na daka­rren sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren bai­tan sor­tua da, honen ber­mea iza­te­ko eta diru­du­nen intere­sen babe­sa­ra­ko, jabetza pri­ba­tua­ren defen­t­sa oina­rria iza­nik. Mun­du eta auzo berri eta dui­na­go baten erai­kitzea­ri begi­ra, asko­tan injus­ti­zia bai­men­tzen duen lege­dia eta jabetza­ren aur­ka jo behar da, gure interes eta bizi ere­dua­ren aur­ka doan legea bai­ta.

Egun­go injus­ti­zien aur­ka irau­li egi­ten diren mugi­men­duak badi­ra trans­for­ma­zio sozial, kul­tu­ral eta poli­ti­koa gau­za­tu­ko dute­nak. Gaur­ko gaz­tetxe zein era­gi­le anitz badi­ra sek­to­re sozial zapal­due­nak defen­datzen dituz­ten mugi­men­duak, gero eta oina­rri zein babes sozial han­dia­goa dau­ka­te­nak. His­to­rian zehar erra­di­kal­ta­su­nean oina­rri­tu­ri­ko mugi­men­duak izan dira alda­ke­ta sako­nak jorra­tu dituz­te­nak. Erre­pre­sio zein era­so ezber­di­nen aurrean deter­mi­na­zio osoz aurre­ra jarrai­tu dute­nak, guz­tion bal­din­tzak hobetzea­ri begi­ra. Modu hone­tan lor­tu dira garai­pe­nak, per­tso­na guz­tien bata­su­naz, borro­ka ezber­di­nak aurre­ra era­ma­ten.

Urte bat dara­ma­gu iada proiek­tua­re­kin, gora-behe­rak egon badi­ren arren. Guk horre­tan jarrai­tu­ko dugu, auzoa eral­datzen, auto­ges­tioan sakon­tzen, lan­gi­leen arte­ko elkar­ta­sun sareak sus­tatzen. Eta batez ere, hurren­go belau­nal­diek mun­du dui­na­go eta poli­ta­go bat ikus­te­ko auke­ra iza­te­ko.

Mara­vi­llas aurre­ra!

Ez da gaz­tetxe bat, mun­dua uler­tze­ko modu bat bai­zik

[ES]

En rela­ción a las últi­mas decla­ra­cio­nes que ha habi­do en torno al Gaz­tetxe Mara­vi­llas, des­de la asam­blea que­re­mos comu­ni­car lo siguien­te:

El recha­zo al tras­la­do al otro espa­cio no es un capri­cho. Ha sido una deci­sión toma­da de cara a man­te­ner los valo­res de auto­ges­tión y auzo­lan que han sido indis­pen­sa­bles a la hora de desa­rro­llar el pro­yec­to. El con­tra­to que se nos ofre­cía con­di­cio­na­ba por com­ple­to nues­tra mane­ra de fun­cio­nar, al entrar den­tro de los apa­ra­tos buro­crá­ti­cos. Tan­to los reque­ri­mien­tos que se nos exi­gían, como las dis­tin­tas licen­cias y per­mi­sos, nos obli­ga­ban a adap­tar­nos a los rit­mos ins­ti­tu­cio­na­les don­de éstos pocas veces casan con los del Movi­mien­to Popu­lar, impi­dien­do que lle­vá­ra­mos a cabo las dis­tin­tas acti­vi­da­des públi­cas, que pudié­ra­mos auto­fi­nan­ciar el pro­yec­to median­te la barra o que con­ti­nuá­ra­mos con el come­dor popu­lar. Así mis­mo, el movi­mien­to que hemos ido gene­ran­do se que­da­ría estan­ca­do, per­dien­do la capa­ci­dad orga­ni­za­ti­va y la auto­no­mía. Para noso­tras, la auto­ges­tión no es sim­ple­men­te la ges­tión de un espa­cio, va mucho más allá. La auto­ges­tión es la base para desa­rro­llar una nue­va for­ma de vida, es un modo de fun­cio­na­mien­to basa­do en la soli­da­ri­dad, el tra­ba­jo en con­jun­to y el cui­da­do colec­ti­vo. Valo­res que ape­nas se encuen­tran hoy en día. Par­tien­do de esto, tene­mos cla­ro que la buro­cra­cia no supo­ne más que un obs­tácu­lo, nues­tras deci­sio­nes y deba­tes no pue­den pasar por el fil­tro ins­ti­tu­cio­nal, ya que el com­pa­gi­nar ambos mode­los crea tra­bas para desa­rro­llar el pro­yec­to en base a las nece­si­da­des que pre­ten­de suplir. La buro­cra­cia no hace más que entor­pe­cer todos estos ele­men­tos y es difí­cil encon­trar una sali­da a este pro­ble­ma.

Des­de el prin­ci­pio hemos mos­tra­do pre­dis­po­si­ción a acu­dir al diá­lo­go y des­pués de un lar­go deba­te, deci­di­mos reunir­nos con EH Bil­du para ini­ciar las con­ver­sa­cio­nes, siem­pre y cuan­do pudié­ra­mos lle­var ade­lan­te el tra­ba­jo en todo su esplen­dor. Des­gra­cia­da­men­te, con el con­tra­to enci­ma de la mesa no nos era posi­ble seguir desa­rro­llan­do el pro­yec­to. Por ello toma­mos la deter­mi­na­ción de que­dar­nos en Roza­le­jo, sabien­do lo que ello con­lle­va. Aun así, que­re­mos vol­ver a agra­de­cer a EH Bil­du la pre­dis­po­si­ción que han mos­tra­do duran­te las con­ver­sa­cio­nes por lle­gar a un mutuo acuer­do aun­que no hayan teni­do un final acor­da­do.

Cono­ce­mos de sobra que nues­tra deci­sión va a tener con­se­cuen­cias repre­si­vas hacia noso­tras, ya que lle­va­mos sufrién­do­las duran­te todo el reco­rri­do. Pri­me­ro vino el pro­ce­so judi­cial con­tra 5 veci­nas del barrio a con­se­cuen­cia de la denun­cia inter­pues­ta por el Gobierno de Nava­rra. Des­pués, la prohi­bi­ción de rea­li­zar cual­quier acti­vi­dad de cara a la gen­te, una prohi­bi­ción que tam­bién fir­mó el Ayun­ta­mien­to. Enton­ces lle­gó el ya cono­ci­do des­alo­jo rea­li­za­do este verano, que aca­bó con 21 per­so­nas iden­ti­fi­ca­das y aña­di­das al pro­ce­so judi­cial, jun­to con un nue­vo pro­ce­so abier­to con­tra un vecino del barrio que se acer­có a mos­trar­nos su apo­yo. Pro­ce­so que pue­de con­du­cir­lo a la cár­cel. Hace poco hemos sufri­do el últi­mo ata­que hacia el Gaz­tetxe con la prohi­bi­ción de rea­li­zar acti­vi­da­des públi­cas. Tra­ta­ron de evi­tar el espec­tácu­lo de magia que había­mos pre­pa­ra­do para lxs txi­kis del barrio con la actua­ción de Txan Magoa. El día ante­rior a este, la Poli­cía Muni­ci­pal lla­mó Txan Magoa ame­na­zán­do­le con mul­tar­lo si lle­va­ba a cabo la acti­vi­dad en el Gaz­tetxe. Cla­ra­men­te, este nue­vo ata­que vie­ne a raíz de la deter­mi­na­ción que hemos ele­gi­do, se tra­ta de un ata­que a nues­tras deci­sio­nes y al pro­yec­to. Es into­le­ra­ble la acti­tud que la Poli­cía Muni­ci­pal tie­ne hacia noso­tras, más aún tenien­do en cuen­ta que se lle­va a cabo ame­na­zan­do a alguien ajeno al pro­yec­to.

El cam­bio que se ha logra­do en Nafa­rroa ha sido gra­cias a todas aque­llas per­so­nas que des­de la calle han tra­ba­ja­do para lle­var­lo ade­lan­te. El Movi­mien­to Popu­lar, del cual for­ma­mos par­te, ha sido quien ha dina­mi­za­do este cam­bio y enten­de­mos que solo des­de la calle, median­te el desa­rro­llo de dis­tin­tas acti­vi­da­des y pro­yec­tos, pue­de dar­se el cam­bio ver­da­de­ro de la reali­dad. Es por ello, que enten­de­mos que las fuer­zas polí­ti­cas que tra­ba­jan en las ins­ti­tu­cio­nes, en la medi­da que están ahí gra­cias al Movi­mien­to Popu­lar, han de estar al ser­vi­cio de este y de sus pro­yec­tos. Estos son los que han de estar en pri­me­ra fila, los que hay que defen­der. En estos momen­tos en Alde Zaha­rra esta­mos sufrien­do la cada vez más vio­len­ta ofen­si­va de un pro­ce­so de gen­tri­fi­ca­ción. Median­te la subida de pre­cio de los alqui­le­res, la des­truc­ción de espa­cios comu­nes, la cons­truc­ción de cada vez más mul­ti­na­cio­na­les, lejos de ofre­cer ser­vi­cios que las veci­nas reque­ri­mos, se nos está expul­san­do del barrio. Están crean­do un barrio diri­gi­do al turis­mo has­ta el pun­to de que sea invia­ble seguir vivien­do. Noso­tras apos­ta­mos por otro mode­lo de barrio y nos opo­ne­mos rotun­da­men­te al que pre­ten­den impo­ner­nos.

Tenien­do en cuen­ta que el tra­ba­jo en la calle es impres­cin­di­ble, las dis­tin­tas diná­mi­cas y pro­yec­tos no siem­pre pue­den pasar el fil­tro de la lega­li­dad, menos aun tenien­do en cuen­ta que esta está dise­ña­da para seguir per­pe­tuan­do el capi­ta­lis­mo, cuya seña es la pro­pie­dad pri­va­da, favo­re­cien­do a los intere­ses de los adi­ne­ra­dos. De cara a cons­truir un mun­do y un barrio nue­vo, hay que enfren­tar estas leyes que solo per­pe­túan la mise­ria y la injus­ti­cia.
Solo los movi­mien­tos que se han levan­ta­do con­tra las dis­tin­tas injus­ti­cias han sido capa­ces de lle­var ade­lan­te la trans­for­ma­ción social, cul­tu­ral y polí­ti­ca de la reali­dad. Los gaz­tetxes y colec­ti­vos socia­les de hoy en día son los que defien­den los sec­to­res socia­les más aho­ga­dos por el capi­ta­lis­mo, son los que cada vez cuen­tan con un mayor apo­yo en la calle. A lo lar­go de la his­to­ria solo aque­llos movi­mien­tos que des­de la radi­ca­li­dad han lucha­do con­tra el capi­ta­lis­mo han sido capa­ces de rea­li­zar los mayo­res cam­bios en la socie­dad. Aque­llos que ante la repre­sión y los cons­tan­tes ata­ques siguie­ron ade­lan­te con una fir­me deter­mi­na­ción, han sido quie­nes han logra­do las mayo­res vic­to­rias.

Lle­va­mos un año con el pro­yec­to a pesar de todas las difi­cul­ta­des y vamos a seguir tra­ba­jan­do des­de la calle, trans­for­man­do el barrio, pro­fun­di­zan­do en la auto­ges­tión, tejien­do redes de soli­da­ri­dad entre todas las tra­ba­ja­do­ras. Y sobre todo, para dar­les a las siguien­tes gene­ra­cio­nes la posi­bi­li­dad de ver un mun­do más jus­to y cui­da­do.

Mara­vi­llas Aurre­ra!

Ez da gaz­tetxe bat, mun­dua uler­tze­ko modu bat bai­zik

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: