Gazte Koordinadora Sozialista sortu da, gazte problematikaren auziari klase perspektibatik erantzuteko

Gas­teiz­ko Auzo­la­na fron­toian egin dute aur­kez­pe­na. Ber­tan Eus­kal Herri­ko baz­ter des­ber­di­ne­ta­tik hur­bil­du­ta­ko gaz­teak elkar­tu dira Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta­ren sorre­ra­ri babe­sa ema­te­ko.

Aur­kez­pe­na­ri ildo poli­ti­ko baten alda­rri­ka­pe­na eta defen­tsa­re­kin eman dio­te hasie­ra. Izan ere, koor­di­na­do­ra osatzen duten gaz­te­tak batzen dituen hau­tua sozia­lis­moa­ren defen­t­sa dela baiez­ta­tu dute. Hel­bu­rua domi­na­zio bur­ge­sa eta zapal­kun­tza for­ma ezber­di­nak gain­ditzea dela aipa­tu dute.

Gogoan izan dituz­te sis­te­ma kapi­ta­lis­tak zapal­du­ta­koak eta bere­zi­ki gorai­pa­tu zuzen­ga­be­ke­ria horren aurrean altxatzen dire­nak. Hala, Eus­kal Herrian zehar sor­tzen ari diren adie­raz­pen poli­ti­ko sozia­lis­te­kin itxa­ro­pen­tsu ager­tu dira. Zehaz­ki, gaz­tetxeen borro­ka espe­rien­tzia ere­du­ga­rriak, ikas­leen borro­kak, kla­se femi­nis­moa­ren gora­ka­da eta teo­ria iraul­tzai­lea­ren lan­ke­ta eta heda­pe­na aipa­tu dituz­te.

Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta espe­rien­tzia horie­tan guz­tie­tan hezi­ta­ko eta hazi­ta­ko mili­tan­teen emaitza dela azal­du dute, horiek denak indar­tze­ko hel­bu­rua­re­kin jaiotzen dena. Har­ta­ra­ko, aipa­tu­ta­ko gai­ta­sun eta espre­sioek aur­kitzen dituz­ten mugak gain­ditze­ko bal­din­tzak jarri nahi dituz­te.

Zail­ta­su­nez jaki­tun, hel­bu­ruak erdies­te­ko ezin­bes­te­koa ikus­ten dute kla­se bata­su­na­ren egi­ka­ritzea. Hori lor­tze­ko lan­gi­le kla­sea­ren inde­pen­den­tzia poli­ti­koa ber­ma­tu­ko duten anto­la­kun­de poli­ti­ko pro­pioak beha­rrez­koa dire­la uste dute.

Gaz­te pro­ble­ma­ti­ka­ren auzia­ri dago­kio­nez, eta hau kla­se pro­ble­ma­ti­ka­ri hel­du gabe ebatzi ezin den auzia dela aitor­tu­ta, haren lan­ke­ta poli­ti­koa egi­tea eta kul­tu­ra eta ildo sozia­lis­ta garatze­ko lan­gi­le ins­ti­tu­zioak sor­tzea jarri dituz­te egin­behar nagu­sien artean. Bai­ta aipa­tu­ta­ko egin­beha­rrek lan­gi­le kla­sea­ren defen­tsa­ri eta lan­gi­le bote­rea­ren ekoiz­pe­na­ri eran­tzu­ten dio­te­la nabar­men­du ere.

Buka­tu aurre­tik, horri guz­tia­ri zehaz­ta­pe­na gehi­tu dio­te: beha­rrez­koa iku­si dute harre­man ere­du komu­nis­ten gara­pe­na, borro­ka komu­ni­ta­tea­ren indar­tzea, izae­ra kri­ti­koa eta sakon­ta­su­na lan­tzea, pro­le­tar­goa­ren defen­t­sa eta babe­sa egi­tea, kul­tu­ra sozia­lis­ta ber­piz­tea, ins­ti­tu­zio pro­le­ta­rioak hedatzea, teo­ria iraul­tzai­lea lan­tzea, intsu­mi­sioa gau­zatzea edo­ta ospa­ki­zun ere­du poli­ti­ko berria sor­tzea, bes­teak bes­te.

Hala, borro­ka­ra­ko deia luza­tu dute, egun­go mise­ria kapi­ta­lis­ta­ren aurrean bote­re sozia­lis­ta eratzea­ren beha­rrean berretsiz.

Ira­kur­ke­ta osoa ira­kur­gai:

Gaur hemen elkar­tu gara, Gas­teiz­ko Auzo­la­na fron­toian, Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta­ren sorre­ra­ren berri ema­te­ko, eta Eus­kal Herri­ko leku des­ber­di­ne­ta­tik eto­rri gara bera­ri babe­sa adie­raz­te­ra. Horre­kin bate­ra, ildo poli­ti­ko baten alda­rri­ka­pe­na eta defen­t­sa egi­te­ra ere eto­rri gara. Izan ere, guz­tiok batzen gai­tuen hau­tua sozia­lis­moa­ren defen­t­sa da. Gizar­te bur­ge­sa­ren aurrean bide poli­ti­ko baka­rra sozia­lis­moa­ren bidea dela pen­tsatzen eta defen­datzen dugu­la­ko batu gara hemen. Gizar­te bur­ge­sa­ren eta berak sor­tzen duen mise­ria­ren aurrean altxatzen gara, gure hel­bu­rua domi­na­zio bur­ge­sa eta zapal­kun­tza for­ma ezber­di­nak gain­ditzea dela­ko.

Orain­dik harro paseatzen da zuzen­ga­be­ke­ria gure kalee­ta­tik: fami­lia pobreak etxee­ta­tik botatzen ditu, lan­gi­leak hil­tzen ditu, gaz­te­ria kri­mi­na­li­zatzen du. Bai­na egu­ne­ro­ko­ta­su­ne­ko basa­ke­ria kapi­ta­lis­ta­ren aurrean Eus­kal Herri­ko txo­ko ezber­di­ne­tan sor­tzen ari diren adie­raz­pen poli­ti­ko sozia­lis­ten exis­ten­tziak gure bihotzak piz­ten eta puz­ten ditu. Itxa­ro­pen­tsu bizi dugu azken urtee­tan indar­tzen doan ten­den­tzia poli­ti­ko sozia­lis­ta­ren gara­pe­na: gaz­tetxeen borro­ka espe­rien­tzia ere­du­ga­rriak, ikas­leen borro­kak, kla­se femi­nis­moa­ren gora­ka­da, teo­ria iraul­tzai­lea­ren lan­ke­ta eta heda­pe­na. Gizar­te bur­ge­sa­ri kon­tra­jar­tzen zaiz­kion adie­raz­pen sozia­lis­tak dira guz­tiak, mise­ria garaio­tan duin­ta­su­na­ren dis­di­ra dire­nak. Duin­ta­su­na lan­gi­le­ria­ren indar poli­ti­koan dago eta ezin da ter­mino eko­no­mi­koen bidez neur­tu. Duin­ta­su­na pro­le­tar­goa­ren bihotzean bizi da eta boron­da­te iraul­tzai­leaz eli­katzen da.

Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta errea­li­ta­te horre­ta­tik jaio da. Koor­di­na­do­ra hone­ta­ko mili­tan­te­ok adie­raz­pen poli­ti­ko sozia­lis­ta horie­tan hezi­ta­ko eta hazi­ta­ko milin­ta­teak gara. Adie­raz­pen sozia­lis­ta horien fal­tan ez gina­te­ke hemen egon­go. Eta gaur hemen GKS aur­kez­ten bada, mai­la loka­le­ko espre­sio zein gai­ta­sun sozia­lis­ta horiek indar­tze­ko baino ez da. Gure hel­bu­rua gai­ta­sun eta espre­sio horiek aur­kitzen dituz­ten mugak gain­ditze­ko bal­din­tzak jar­tzea da. Sozia­lis­moa­ren bidea eli­katze­ko ekar­pen xume bat baino ez da gurea eta, aldi berean, hori guz­tia.

Bai­na zai­la da inda­rrak bider­katzea bata­su­nik gabe. Bote­re bur­ge­sak sor­tzen duen bana­ke­ta eta ato­mi­za­zioa­ren aurrean, guk kla­se bata­su­na­ren alde­ko alda­rri­ka­pen ozen eta argia egi­ten dugu. Kla­se eta borro­ken bata­su­ne­ra iris­te­ko bidea ire­ki beha­rra dago eta bide hori lan­gi­le kla­seak bere orga­ni­za­zio poli­ti­koen bitar­tez egin behar due­la­koan gau­de. Bata­su­na eta inde­pen­den­tzia poli­ti­koa bote­re sozia­lis­ta indar­tze­ko beha­rrez­ko arma poli­ti­koak dira. Horiek dira lan­gi­le mugi­men­dua­ren espe­rien­tziak ira­katsi diz­ki­gun eta gure egi­ten ditu­gun prin­tzi­pioak.

Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta gaz­te pro­ble­ma­ti­ka­ren auzia­ri kla­se pers­pek­ti­ba­tik eran­tzu­te­ko sor­tu da, bada­ki­gu­la­ko gaz­te pro­ble­ma­ti­ka ezin dela ebatzi kla­se pro­ble­ma­ti­ka ebatzi gabe. Horre­ta­ra­ko ezin­bes­te­koa zai­gu, alde bate­tik, gaz­te pro­ble­ma­ti­ka­ren lan­ke­ta poli­ti­koa egi­tea. Gaz­te lan­gi­leok pai­ratzen dugun zapal­kun­tza gizar­te bur­ge­sa­ren fun­tzio­na­men­du oro­ko­rra­ren men­pe uler­tu behar dugu, gaz­te­ri lan­gi­leak bote­re bur­ge­sa­ren­tzat betetzen dituen fun­tzioak iden­ti­fi­ka­tu eta ihauek borro­katze­ko. Bes­te­tik, ezin­bes­te­koa zai­gu kul­tu­ra eta ildo poli­ti­ko sozia­lis­ta garatze­ko lan­gi­le ins­ti­tu­zioak sor­tzea. Gure burua defen­da­tu eta indar­tze­ko, kla­se elkar­ta­su­na­re­kin bate­ra lan­gi­le bote­rea erai­ki behar dugu.

Horrek guz­tiak, bes­teak bes­te, ondo­ren­goa esan nahi du: beha­rrez­koa zai­gu­la gizar­te kapi­ta­lis­tak sor­tzen duen harre­man ere­du frag­men­ta­rioa­ren aurrean prin­tzi­pio eti­ko eta harre­man ere­du komu­nis­tak garatzea; beha­rrez­koa zai­gu­la borro­ka komu­ni­ta­tea indartzea;beharrezkoa zai­gu­la izae­ra kri­ti­koa eta sakon­ta­su­na lan­tzen joa­tea; beha­rrez­koa zai­gu­la gehien kol­pa­tu­ta dagoen estra­tua­ren defen­t­sa eta babe­sa gure egi­tea; kul­tu­ra sozia­lis­ta ber­piz­tea; ins­ti­tu­zio­pro­le­ta­rioak hedatzen joa­tea; teo­ria iraul­tzai­lea lan­tzea; ins­ti­tu­zio dis­zi­pli­na­rioak intsu­mitzea; gure ospa­ki­zun ere­du poli­ti­koa sor­tzea. Finean, lan­gi­le bote­rea gor­puz­tea dago­ki­gu.

Batek zioen diru zaka­rrak ez due­la bihotzik, eta egia da; egu­ne­ro fro­gatzen dugu hori gure bizitze­kin. Deka­den­tzian eta ofen­tsi­ban dagoen gizar­te bur­ge­sa­ren aurrean des­ja­be­tuon eta sozia­lis­moa­ren defen­t­sa egi­tea dago­ki­gu mili­tan­te­oi. Gure bihotzak, diru zaka­rra­ren ordez, bur­ki­deon boron­da­te eta grin iraul­tzai­leaz eli­katzen dira. Mise­ria garaio­tan sor­tzen ari den grin eta boron­da­te iraul­tzai­le guz­tia nora­bi­de poli­ti­ko iraul­tzai­lean lerro­ka­tu behar dugu borro­ka ehun­du behar dugu. Borro­ka­ra eto­rri gara!

Gora Eukal Herria Aska­ta­tu­ta!

Gora Iraul­tza Sozia­lis­ta!

Gas­tei­zen, 2019ko otsai­la­ren 17an.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: