Martxoak 8 (I). M8 Ema­ku­me lan­gi­leon nazioar­te­ko egu­na! Batu gre­ba­ra! Batu iraultzara!

Berri­ro ere hur­bil­tzen ari zai­gu matxoa­ren 8a, eta egun honek sor­tzen duen atxi­ki­men­du zein mobi­li­za­zio egoe­ra oro­kor­tua­re­kin bate­ra, azto­ratzen hasi zaiz­ki­gu espa­zio mili­tan­te guz­tiak. Azken urtee­tan Eus­kal Herrian oihar­tzu­na har­tu duten ezta­bai­dek giro­tu­ta, urdu­ri gabil­tza denak, zer egin, nola egin, zei­ne­kin egin… zalan­tzaz josi­ta gau­de, elka­rre­kin ezta­bai­da­tu arren, geu­re buruak ezin argi­tu. Ipa­rra gar­bi izan­da ere, egun jaki­ne­tan buru­tu beha­rre­koa zehaz­tea kora­pi­la­tu egi­ten zai­gu. Haa­tik, dauz­ka­gun gabe­zia zein kon­trae­san guz­tiak gain­ditze­ra bidean, eta tes­tuin­gu­ruan era­gi­te­ko asmoz, gre­ba femi­nis­ta­ren hari­ra posi­zio bat har­tze­ko bete­beha­rrean iku­si gara. Hala, norae­za­ren sen­tsa­zioak barre­na har­tu digun guz­tion­tzat da gaur­ko sarre­ra hau, Itaia­tik egi­ten dugun apus­tua azal­tzea herri, auzo zein hezi­gu­nee­tan jar­du­te­ko lagun­ga­rri izan­go zaizuelakoan.

Jaki­na da, pasa­den urte­ko Mugi­men­du Femi­nis­ta­ko lan­ke­te­kin mun­du zaba­lean zehar mili­oi­ka per­tso­na ate­ra geni­tue­la kale­ra. Ber­tan, gri­na nagu­si­tu bazen ere, behin egu­na pasa­ta, gutxi batzuen­gan soi­lik iraun du borro­kak bizi­rik. Are gehia­go, gehien­goak gogoan dituen alda­rriak asko urrun­tzen dira ema­ku­me lan­gi­leon aska­pen borro­ka­tik. Mugi­men­du Femi­nis­tak Rihan­na­ren hitze­kin hun­kitzen, esta­tu fran­tzia­rre­ko zein espai­nia­rre­ko (eta hauen eus­kal adie­raz­pe­ne­ta­ko) jus­ti­zia bur­ge­sa zuzen­du nahian eta ema­ku­meon ahal­dun­tze­ra­ko eus­kal koo­pe­ra­ti­bis­moaz hitz egi­ten jarraitzen du. Zer­bai­te­tan huts egin genuen, beraz. 2018ko martxoa­ren 8ak bere frui­tuak eman baziz­ki­gun ere, beha­rrez­koa deritzo­gu egin­da­ko­tik ika­si, eta horren­bes­tean, ongi egin­da­koez gain, egin geni­tuen han­ka-sar­tze guz­tiak ere kon­tuan har­tu­ta, espe­rien­tzia guz­ti horri aur­ten bere lekua egiteari.

Gaur­koan, martxoa­ren 8aren hari­ra ate­ra­ko dugun lehen sarre­ra hone­tan, bi ira­kas­pen mahai­gai­ne­ra­tu nahi geni­tuz­ke: hurren­go astee­tan igo­ko ditu­gun sarre­re­tan sakon­du­ko ditu­gu­nak. Bate­tik, ema­ku­me lan­gi­leon zapal­kun­tza­re­kin amaitze­ko ezin­bes­te­koa dela sub­jek­tu gisa lan­gi­le kla­sea har­tzea. Hots, des­ja­be­tuon borro­ka femi­nis­ta alian­tza inter­kla­sis­te­ta­tik urrun­du eta kla­se inde­pen­den­tzia­ren bai­tan koka­tu behar dugu­la. Bes­te­tik, gre­ba femi­nis­ta era­gin­ko­rra izan dadin, beha­rrez­koa dela sozia­lis­moa erai­kitze­ko lana­bes iza­tea, edo bes­te­la esan­da, estra­te­gia iraul­tzai­le baten bai­tan hel­bu­ru zehatzak esku­ratzea ahal­bi­de­tu­ko digun borro­ka egun gisa uler­tu behar dugu­la martxoak 8a.

Lehen pun­tua­ri dago­kio­nean, egia da azken aldian Eus­kal Herri­ko Mugi­men­du Femi­nis­ta­ko hain­bat kolek­ti­bo kla­se bur­ge­sa­ren alda­rrie­ta­tik urrun­tzen eta bere kla­se sozia­la­ren alde lerro­katzen ari gare­la. Eta bizi­ki poz­ten gara, honek mili­tan­te­on des­ja­be­tu izae­ra­ren ingu­ru­ko kon­tzien­tzia­zio bati eran­tzu­ten bai­tio. Aitzi­tik, borro­ka femi­nis­ta kla­se ikus­pun­tu­tik lan­tzea gai­len­tzen ari bada ere, oro har, ema­ku­me lan­gi­leon egoe­ra par­tzial­ta­su­na­ren bai­tan kokatzen jarraitzen da: zapal­kun­tza honi aurre egi­te­ko, Mugi­men­du Femi­nis­ta­ri auto­no­mia orga­ni­za­ti­bo eta poli­ti­ko osoa eslei­tuz. Honen isla da, adi­bi­dez, hain­bat kolek­ti­bok, sub­jek­tutzat ema­ku­me uni­ber­tsa­la har­tze­tik ema­ku­me lan­gi­lea har­tze­ra pasa diren arren, geu­re aska­ta­su­na gau­zatze­ko kla­se bata­su­na­ren ezin­bes­te­ko­ta­su­na ukatzen dutela.

Azken aldian femi­nis­moa­ren bai­tan indar­tzen ari den ahiz­pa­ta­sun uni­ber­tsa­la­ren ideia­re­kin amai­tu nahi dugu. Argi dago gure artean arra­ka­lak sor­tzen ditue­na ez dire­la ez gure hau­tu sexua­la, ez nor­be­ra­ren gene­roa uler­tze­ko dau­ka­gun era, ezta ema­ku­meon espa­zioe­tan pasatzen dugun den­bo­ra kopu­rua ere… guz­ti hauek dauz­ka­gun bizi proiek­tuen adie­raz­pe­nak dira, ez sor­bu­ru. Hor­taz, sasi-bata­sun horre­kin pus­katze­ko arra­zoia ez da femi­nis­ton arte­ko aniz­ta­su­na, gure burua femi­nis­tatzat dau­ka­gu­non artean dagoen pos­tu­ra anta­go­nis­ten exis­ten­tzia, bai­zik. Hau da, kla­seen deu­sez­ta­pe­na bilatzen duen ema­ku­me lan­gi­le baten eta esplo­tatze­ko dau­kan gai­ta­su­na han­ditzea bilatzen duen ema­ku­me bur­ges baten artean dagoen ezber­din­ta­su­na ezin da aniz­ta­su­na­ren bidez azal­du, ezpa­da, bate­ra­ezi­na den fun­tsez­ko aur­ka­ko­ta­su­na­ren bidez.

Ondo­rioz, sub­jek­tua eta bidean dauz­ka­gun kide zein etsaiak ez dira begi­ko­ta­su­na­ren edo boron­da­tea­ren ara­be­ra hau­tatzen; aitzi­tik, gure kla­se sozia­lak eta honen aurrean har­tzen dugun posi­zio poli­ti­koak deter­mi­natzen ditu. Ale­gia, lan­gi­le izan­da, berau gain­ditze­ko jar­dun zuze­na­ren alde ala gure inpo­ten­tzia egoe­ra beti­kotzen duten prak­ti­ka post­mo­der­noen alde lerro­katzea da ele­men­tu deter­mi­nan­tea. Horren­bes­tean, arrotza zai­gun ema­ku­me guz­tion arte­ko bata­sun horrek gene­ro guz­tie­ta­ko bur­ge­sen bote­re sozia­la han­ditze­ko eta lan­gi­leon baliz­ko anto­la­kun­tza poli­ti­koa deu­sez­tatze­ko soi­lik balio du.

Eus­kal Herri­ko kasu­ra eka­rri­ta, eza­gu­na da gure lurre­tan Mugi­men­du Femi­nis­tak dau­kan espek­tro zaba­la: bere ildo eta anto­la­ke­ta moduen des­akor­dioe­tan islatzen dena. Azken bi urtee­tan, bai­na, mugi­men­du­ko era­gi­le batzuek soi­lik har­tu­ta­ko era­ba­kia­ren ondo­rioz, Eus­kal Herri­ko Mugi­men­du Femi­nis­ta osoa­ren bata­su­na iru­di­ka­tu da, ustez­ko ados­ta­sun horren ize­nean, mugi­men­du­ko gai­non­tze­ko espa­zio femi­nis­ta guz­tioi auto­no­mia poli­ti­koz eta orga­ni­za­ti­boz jar­du­tea uka­tuz. Egoe­ra honen aurrean argia da gure posi­zioa: gu ere Eus­kal Herri­ko Mugi­men­du Femi­nis­ta­ren par­te iza­nik, ez dugu martxoak 8an jar­du­te­ko gure zile­gi­ta­su­na zalan­tzan jar­tzea onar­tu­ko. Are gehia­go, ain­tzat har­tu­ta bere kla­se izae­ra­re­kin bat-etor­tzen ez den prak­ti­ka poli­ti­koa garatzen due­nak ez ditue­la ema­ku­me lan­gi­leon intere­sak defen­datzen, eta horren­bes­tean, gu ez gai­tuz­te­la era­gi­le horiek ordezkatzen.

Hasie­ran aipa­tu­ta­ko biga­rren ira­kas­pe­na­ri dago­kio­nean, gre­bek lan­gi­le estra­te­gia baten bai­tan edu­ki beha­rre­ko zen­tzua­ri erre­pa­ra­tu nahi genio­ke. Bate­tik, gre­ba baten fun­t­sa ekoiz­pe­na ete­tea­ren bidez, lan­gi­leon alda­rri bat gau­zatzea den momen­tu­tik, gre­bek hel­bu­ru zehatzen alde­ko borro­ka izan behar dute. Izan ere, gure bizien aspek­tu guz­tien nola­ko­ta­su­na kla­se borro­ka­ren ondo­rio bada ere, hau da, eten­ga­be­ko kla­se borro­ka batean bizi baga­ra ere, gre­bak buge­sia­ri aurre egi­te­ko tres­na bat dira: kapi­ta­lis­moa­ren bai­tan ekoiz­te­ko gai­ta­su­na des­ja­be­tuon­gan dagoe­nez, fun­tzio hori gau­zatzea­ri uko egi­nez. Hala, gre­ba batean sol­da­ta­pe­ko lane­ra ez joa­tea ez da auke­ra edo albo-kal­te bat, bur­ge­sia­re­kin dau­ka­gun indar-korre­la­zioan bote­re-kuo­tak ira­baz­te­ko tres­na baizik.

Martxoa­ren 8aren ingu­ruan egun oro­kor­tu den uler­ke­ra­tik, ordea, gre­ba ema­ku­meon lana balioan jar­tze­ko egi­ten da. Ema­ku­meok lanik egi­ten ez badu­gu, mun­dua eten egi­ten dela, ema­ku­meon lanak garran­tzia due­la eta hau balo­ra­tu egin behar dela alda­rri­katzen da. Honek, bai­na, hain­bat zalan­tza sor­tzen diz­ki­gu: zer nola­ko balo­ri­za­zioa bilatzen dute? eko­no­mi­koa? sozia­la? eko­no­mi­koa iza­te­ko­tan, ze pro­po­sa­men dau­ka­te? zein­tzuk dira gre­ba­ren hel­bu­ru zehatzak? ze neu­rri mahai­ga­ne­ra­tu dute? martxoak 8ko plan­te­men­duak eza­rri­ta­ko xedeen egi­ka­ritzea ahal­bi­de­tu­ko du? xede horiek kapi­ta­lis­moa­ren bai­tan gau­za­ga­rriak dira? edo oke­rra­go, xede horiek iraul­tzai­letzat dauzkate?

Gau­zak hala, gre­bak lan­gi­le­ria­ren eta bur­ge­sia­ren arte­ko kon­fron­ta­zio zuze­ne­ra­ko plan­te­atu behar dire­la­koan gau­de, hots, kla­se borro­kan jar­du­te­ko dau­ka­gun tres­na gisa uler­tu behar dira gre­bak. Hala, egun hauek alda­rri abs­trak­tuak egi­te­ko eta borro­ka ideo­lo­gi­ko­ra­ko era­bil­tzea­ren uler­ke­ra gain­di­tu, eta alda­rri zehatzen defen­t­sa egin­go duen borro­ka egun gisa gau­zatze­ra iga­ro behar dugu.

Eta bes­te­tik, gre­bei ezar­tzen diz­kio­gun hel­bu­ru zehatzen eta oro­kor­ta­su­na­ren artean dagoen kone­xioa­ri erre­pa­ra­tu nahi dio­gu. Auzia ez da soi­lik gre­ba hel­bu­ru zehatzak erdies­tea ahal­bi­detze­ko disei­na­tua egon behar dela, izan ere, meka­nis­mo horri jarri­ta­ko hel­bu­ruek ekar­pen zuze­na egin behar dio sozia­lis­mo iraul­tzai­lea­ren erai­kun­tza­ri. Edo bes­te­la esan­da, hel­bu­ru tak­ti­koen gau­za­pe­na garai­pen poli­ti­kotzat har­tze­ko modu baka­rra, horiek zen­tzu estra­te­gi­koa edu­kitzea da. Alder­di hone­tan ere, hain­bat zalan­tza dauz­ka­gu martxoak 8 hone­ta­ra­ko gai­len­du den plan­te­amen­dua­re­ki­ko: ema­ku­me lan­gi­leon lana esta­tua­ren edo mer­ka­tua­ren intere­sen bidez anto­latzea garai­pen bat al da? zer­tan oina­rritzen da esta­tua zein mer­ka­tua men­pe­ra­tu eta des­ja­be­tuon intere­sen bai­tan jar­tze­ko gai­ta­su­na dugu­na­ren ideia? kolek­ti­bi­za­zioaz hitz egi­ten denean, asa­la­ri­za­zioaz hitz egi­ten da? zer uler­tzen da aska­ta­sun gisa? sol­da­ta dui­na edukitzea?

Esan­da­ko guz­tia kon­tuan har­tu­ta, ema­ku­me des­ja­be­tuon zapal­kun­tza­ri aurre egi­te­ko beha­rrez­kotzat jotzen dugu des­ja­be­tuok anto­la­tu eta kaleak har­tzea. Hala, Itaia­tik dei egi­ten dio­gu Eus­kal Herri­ko lan­gi­le­ria osoa­ri, bai egu­ne­ro­koan lan­gi­leon anto­la­kun­tza­ren alde lan egi­te­ra, bai­ta gre­ba femi­nis­ta hone­tan kla­se inde­pen­den­tziaz jar­du­te­ra ere. Hau da, herri, auzo eta ikas­tetxee­tan ema­ku­me lan­gi­leon aska­pe­na hel­bu­ru izan­go duen jar­du­na garatze­ko beha­rra­ren aurrean, matxoak 8ko gre­ba­ren anto­la­kun­tza­ra­ko lan­gi­leon espa­zioak sor­tze­ko beha­rra­ri ardu­raz eran­tzu­te­ra dei egi­ten dugu.

Hone­kin, beha­rrez­koa den tokie­tan espa­zio berriak sor­tzeaz ez ezik, jada­nik lanean dabil­tzan tal­dee­ta­tik jar­du­teaz ere ari gara. Jakin bada­ki­gu­la­ko, asko dire­la egu­ne­ro­koan ema­ku­me lan­gi­leon aska­ta­su­na­ren alde lan egi­ten dute­nak: herrie­ta­ko nes­ka tal­deak, cam­pu­se­tan anto­la­tu­ta­ko ema­ku­meak, gaz­tetxee­ta­ko era­gi­leak, ikas­tetxee­ta­ko espa­zio mili­tan­te­ak, herri eta auzoe­ta­ko gaz­te asan­bla­dak… Horre­ga­tik, hel­du den martxoak 8an inoiz baino garran­tzitsua­goa da ema­ku­meon aska­pe­na­ren ize­nean gizar­te bur­ge­sa­ri eus­ten dio­te­nen aurrean, lan­gi­leon anto­la­kun­tza­ren bai­tan kokatzen den Mugi­men­du Femi­nis­ta­tik jar­du­tea: his­to­riak era­kutsi digun beza­la, meta­bo­lis­mo kapi­ta­lis­ta­ri soi­lik oso­ta­su­na­ren ikus­pun­tu­tik egin dakio­ke­la­ko aurre.

Horre­ta­ra­ko, beha­rrez­koa deritzo­gu martxoak 8aren ingu­ru­ko ezta­bai­da Eus­kal Herri­ko espa­zio mili­tan­te guz­tie­tan ema­tea. Oro­ko­rrean borro­ka femi­nis­ta, bai­na, zehaz­ki, egun hone­ta­ko gre­ba plan­te­atze­ko kon­tu­tan edu­ki behar diren ele­men­tu guz­tiak mahai­gai­ne­ratze­ko eta ezta­bai­dak sus­tatze­ko beha­rra bai­tau­ka­gu: emaitzatzat estra­te­gia inte­gral eta uni­ber­tsal batean gor­puz­tea jomu­ga duten, bai­na, aldi berean, tokian toki­ko bal­din­tzei zuzen­ki eran­tzun­go die­ten eki­me­nak izan­go dituz­te­nak. Hots, lan­gi­leon auto­de­fen­tsa­ren anto­la­kun­tza ardatz izan­da, zer egin, nola egin, zei­ne­kin egin… xeda­tu behar dugu: elka­rre­kin ezta­bai­da­tuz, geu­re buruak argi­tu behar ditu­gu. Zalan­tzaz josi­ta ego­te­tik, iraul­tza sozia­lis­ta jos­te­ra pasa behar dugu.

Ema­ku­me des­ja­be­tuon borro­ka femi­nis­ta iza­tez da lan­gi­leon bote­re poli­ti­koa­ren alde­ko gataz­ka, eta borro­ka sozia­lis­ta iraul­tzai­leak bere bai­tan dara­ma femi­nis­moa… horren­bes­tean, martxoak 8ko gre­ba femi­nis­tan ere, kalean iku­si­ko dugu elkar!

Gora ema­ku­me lan­gi­leon borroka!

JTK!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *