Gas­teiz 1976

M1Eginek gaur, martxoak 3, 1976an izan­da­ko gre­ba gogo­ra eka­rri nahi du. Gre­ba har­tan Lan­gi­le Kla­seak bi hila­be­te luzez erre­ji­me­na estu­ta­su­nean jarri zuen. Eta bere­zi­ki gogoan izan nahi ditu­gu due­la 43 urte­ko martxoa­ren 3an poli­zia faxis­tak erail­da­ko 5 per­tso­nak. Ger­tae­ra esan­gu­ratsua da bere bai­tan. Gas­teiz­ko Zara­ma­ga auzo­ko San Fran­tzis­ko Asis eli­zan asan­bla­da egi­ten ari ziren gre­ba oro­ko­rra­ren hari­ra. Poli­zia espai­no­lak eli­za gas negar-era­gi­leen bidez des­alo­jatzea era­ba­ki zuen eta 1.000 tiro­tik gora bota zituz­ten erai­ki­ne­tik irtetzen zire­nen kon­tra. 5 hil­da­ko eta 100 zau­ri­tu­tik gora­koa izan zen emaitza.

Erail­da­koez hitz egi­ten dugu, eta ez bik­ti­mez, ez dugu­la­ko memo­ria (borro­ka­ren gure memo­ria) des­po­li­ti­za­tu eta leun­du nahi. Egun har­tan erail­da­koak ez ziren poli­zia bor­tiz­ke­ria­ren bik­ti­ma erru­ga­beak. Bur­ge­sia faxis­ta­ren kon­tra­ko Lan­gi­le Kla­sea­ren borro­ka­ren pro­ta­go­nis­ta eta sub­jek­tu izan ziren. Horre­xe­ga­tik ez ditu­gu «bik­ti­ma» lez gogo­ra­tu nahi. Izan ere, moral bur­ge­sak hitz horren esa­nahia aspal­di hus­tu zuen. Kla­seen arte­ko gerran hil­da­koen moduan gogo­ra­tu nahi ditu­gu, beraien esku­bi­deen­ga­tik eta gure kla­sea­ren duin­ta­su­na­ga­tik borro­kan erail­da­koen moduan. Ira­gan­da­ko borro­ka­ren hil­da­koak, egun­go borro­kan gure ipar dire­nak. Pedro María Mar­tí­nez Ocio, Fran­cis­co Aznar Cle­men­te, Romual­do Barro­so Cha­pa­rro, José Cas­ti­llo eta Bien­ve­ni­do Perea­ren ize­nak gogo­ra ekar­tzen ditu­gu­nean, ez gara soi­lik beraiek omen­tzen ari. Memo­ria kolek­ti­boa bizi­rik man­ten­tzen ari gara. Memo­ria -gure memo­ria kolek­ti­bo eta matxi­noa- ez da ira­ga­na­ren oroitza­pen hut­sa. Borro­ka­ra­ko arma bat da ahanz­tu­ra­ren kon­tra, erre­bi­sio­nis­moa­ren kon­tra eta his­to­rio­gra­fia bur­ge­sa­ren His­to­ria lineal eta pro­gre­si­boa­ren kon­tra. Gure ira­ga­ne­ko eta orai­ne­ko borro­kak harre­man­tzen dituen hari gorria da. Ira­ga­ne­ra­ko begi­ra­da da memo­ria, orai­na­ren kon­tra borro­katze­ko eta etor­ki­zu­ne­rantz ibil­tze­ko balio digun iparrorratza.

Bil­bon, Biz­kaian eta Eus­kal Herrian Gas­teiz­ko ger­tae­rak gogo­ratze­ko arra­zoi asko dau­de­la uste dugu. Bere­zi­ki, sarras­kia­ren ondo­ren­go eran­tzu­na ez zela­ko Gas­tei­ze­ra muga­tu, Eus­kal Herri­ko Lan­gi­le Kla­se osoa­ren par­te har­tzea izan zuen eran­tzu­na izan zela­ko bai­zik. Martxoa­ren 3an ber­tan Biz­kaian 35.000 gizon-ema­ku­me lan­gi­le baino gehia­gok beraien lan jar­due­ra gel­di­tu zuten eta martxoa­ren 8rako gre­ba oro­ko­rra dei­tu zuten. Lan­gi­le Kla­sea modu masi­boan lotu zitzaion gre­ba­ri (150.000 per­tso­na­tik gora). Ekin­tza eta mani­fes­ta­zio uga­ri izan ziren Eus­kal Herri osoan zehar. Horie­ta­ko baten Vicen­te Antón Ferre­ro lan­gi­lea erail zuten Basau­rin, «martxoa­ren 3ko sei­ga­rren hildakoa».

Ordu­tik, martxoa­ren 3an («Eus­kal Herri­ko maiatza­ren batean»), Lan­gi­le Kla­sea­ren altxa­men­du hura oroitzen dugu gure hil­da­koen eta duin­ta­sun borro­ka hura aurre­ra era­man zuten gizon-ema­ku­meen egun gisa. Borro­ka haren ere­dua Gas­teiz­tik kan­po ere gogo­ra­tu behar dugu­la uste dugu, ez lan alda­rri­ka­pen huts moduan soi­lik, gure herria­ren aska­pen borro­ka­ren sin­bo­lo beza­la bai­zik, eta bere pro­ta­go­nis­tak his­to­ria komun bate­ko seme-ala­bak beza­la bai­zik. Zapal­du­ta­ko Eus­kal Herri matxino eta iraul­tzai­lea­ren his­to­ria, lur haue­ta­ko kla­se borro­ka­ren his­to­ria, des­ja­be­tu­ta­ko kla­seen his­to­ria eta memo­ria kolek­ti­boa, hain zuzen ere.

Hori guz­tia dela eta, hasie­ran esan beza­la, idatzi honek ez du soi­lik ome­nal­dia izan nahi. Borro­ka­ra­ko deia izan nahi du, martxoa­ren 3a ez dadin ira­ga­ne­ko argaz­kia izan, orai­ne­ra­ko arma bai­zik. Atzo­ko ere­duak gure egun­go borro­ke­tan bizi­rik jarrai dezan. Izan ere, gure hil­da­koak gogo­ratze­ko eta men­de­katze­ko modu­rik one­na ez bai­ta urtean behin ome­nal­dia egi­tea, egu­ne­ro borro­katzea da. Horre­ga­tik, Bil­bo eta Eus­kal Herri­ko herri eta Lan­gi­le Kla­sea ani­ma­tu nahi dugu lanean eta lurral­dee­tan kla­se borro­ka bul­tzatzen jarraitze­ra. Kapi­ta­la­ren kon­tra, sol­da­ta­pe­ko lana­ren kon­tra eta domi­na­zio bur­ge­sa­ren kon­tra borro­katze­ra. Etxe­ko lan­gi­leen borro­ka, Biz­kai­bu­se­koa, Huer­tas de Peral­ta­koa, man­te­roe­na eta abar, harre­man­du behar ditu­gu auzoe­tan gen­tri­fi­ka­zioa­ren kon­tra, espe­ku­la­zioa­ren kon­tra eta bes­te modu baten bizitzea­ren alde ema­ten ari diren borro­ke­kin. Gure ustez, etsai bera­ren (Kapi­ta­la­ren) kon­tra­ko (kla­se) gerra bera inter­pre­tatze­ko modu des­ber­di­nak baino ez dira.

Amaitze­ko, M1Egineko kideok aur­ten­go maiatza­ren bate­ko deial­dian par­te har­tze­ko deia luza­tu nahi dizue­gu. Azken urteo­tan beza­la mani­fes­ta­zioa dei­tu­ko dugu egun hori borro­ka egun izan dadin. Hori dela eta, aur­ten piz­tia­ren erraie­ta­tik abia­tu­ko gara. Gure gor­putzak Kapi­ta­la­ren mese­dee­tan esplo­tatze­ko baino nahi ez dituz­te­neei gure mes­pretxu­rik sako­ne­na era­kutsi­ko die­gu. Gure gorro­toa iraul­tza­ren hazi bihur­tu­ko dugu. Kalee­tan elkar iku­si­ko dugu.

AKABA DITZAGUN KAPITALISMOA ETA BERE ESPLOTAZIO MOLDE GUZTIAK!

GORA LANGILE KLASEAREN BORROKA!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *