Araba eta Bizkaiko Gazte Topaketa Sozialistak, apirilaren 5etik 7ra Laudion

Deskargak /​Descargas (20 aldiz/​veces)

FileAction
[PDF] A4Jeitsi /​Des­car­gar 
[PDF] A5Jeitsi /​Des­car­gar 
[PDF] Let­terJeitsi /​Des­car­gar 
[ePub]Jeitsi /​Des­car­gar 
[mobi] Kind­leJeitsi /​Des­car­gar 

Gaur gure lehen­da­bi­zi­ko eki­me­na aur­kez­tu asmoz gatoz zuen­ga­na, bame rnai­la­ko lanak egi­ten ibi­li ondo­ren jar­du­ne­ra­ko gogotsu bal­kau­de, jar­du­na bai­ta, hain zuzen ere, gure hel­bu­ru eta beha­rri­za­nei eran­tzu­te­ko era erreal baka­rra. Hona hemen, ildo polltl­ko sozia­lis­ta­ren pla­za­ratzea, eta ildo honen era­ma­lle den borro­ka komu­ni­ta­tea ell­katzea hel­bu­ru duen jar­du­nal­dia: Ara­ba eta Biz­kai­ko Gaz­te To-pake­ta Sozia­lis­tak. Topa­ke­ta hauek Lau­dion izan­go dira api­ri­la­ren 5etik 7ra eta Idatzi honen bitar­tez etor­tze­ra gon­bi­da­tu nahi zal­tuz­te­gu.

Gizar­teak sor­tzen duen des­po­li­ti­za­zioa­ren aurrean guri bizitza poli­ti­koa sus­tatzea dago­ki­gu­la­ko anto­la­tu dltu­gu topa­ke­ta hauek. Gure bizi­mo­dua bizi­mo­du poll­ti­koa da eta gure bizitza­ren momen­tu guz­tiak nora­bi­de horre­tan lerro­ka­tu behar ditu­gu: men­de­ra­kun­tza eta zapal­kun­tza bur­ge­sei aurre egi­te­ko hau­tuan, hain zuzen ere. Izan ere, gure aisial­di momen­tuak, fes­ta garaiak, ingu­ru­koe­kin harre­man­tzen garen uneak, haus­nar­ke­ta uneak, ikas­ke­ta garaiak eta ikas­ke­ta ere­duak, kul­tu­ra, etab., des­po­li­ti­za­tu­ta age­ri zaiz­ki­gu egun. Age­ri dio­gu, bizitza­ren itxu­raz­ko neu­tral­ta­sun horren atzean errea­la den indar poli­ti­ko bat ezku­tatzen dela­ko, men­de­ratzai­leen intere­se­ta­ra gure bizitza azpi­ratzen due­na, hain zuzen ere. Horren aurrean, bizi­mo­du kolek­ti­bo eta poli­ti­koa eli­katzea dago­ki­gu. Kolek­ti­boa dio­gu, izan ere, gure ara­zoei era­gin­kor­ta­su­nez eran­tzu­te­ko modu baka­rra, bere egoe­ra­ren jabe den eta hel­bu­ru argien bai­tan ongi anto­la­tu­ta dagoen kolek­ti­boa­ren inda­rra da. Bes­te­la, nola egin aurre lan­gi­le kla­se­ko kideon aur­ka­ko etxe kale­ratzeei? Nola egin aurre mili­tan­tzia­ri jar­tzen diz­kio­ten isu­nei? Poli­ti­koa dio­gu, izan ere, bote­re sozia­lis­ta ekoiz­te­ko gure gai­ta­sun guz­tiak poli­ti­ko­ki anto­latzea beha­rrez­koa zai­gu. Gure bizitzeei zen­tzu poli­ti­koa ema­tea zera da: gure gai­ta­su­nak anto­latzea bote­re bur­ge­sa­ri aurre egi­te­ko eta pro­le­tar­goa­ren deren­t­sa egi­te­ko.

Bizitza poll­ti­koa sus­tatzea, beraz, gure bizitza­ren momen­tu guz­tiak poli­ti­zatzen joa­tea da: teo­ria, harre­man ere­duak, aisial­dia, kul­tu­ra, etab. Zer­ta­ra­ko poli­ti­za­tu harre­ma­nak? Prin­tzi­pio eti­koe­tan oina­rri­tu­ta­ko harre­man ere­duak garatze­ko, hau da, per­tso­na ere­du kon­pro­me­ti­tua sor­tze­ko, kolek­ti­boa­ren intere­sak deten­da­tu­ko ditue­na eta ondo­rioen eran­tzu­le egin­go dena, ingu­ru­koez ardu­ra­tu eta kapi­ta­lis­moak gehien kol­patzen ditue­nen deten­t­sa egin­go due­na. Zer­ta­ra­ko poll­ti­za­tu teo­ria? Gure jar­dun­bi­dea argi­tu­ko duen bitar­te­koa izan dadin eta ez dadin aka­de­mian dirua ira­baz­te­ko balio duen tres­na izan; doml­na­zio bur­ge­sa eta bere azal­pen moduak iker­tze­ko balio­ko digun bitar­te­koa izan dadin, eta ez dadin izan berau ezku­tatzen duen hor­ma zehar­kae­zin eta arrotza. Zer­ta­ra­ko poll­ti­za­tu ospa­ki­zu­nak? Gure bote­rea han­ditzen ari gare­la ospa­tu­ko nahi dugu­la­ko eta ez dugu­la­ko zorion­ta­sun abs­trak­tua ospa­tu nahi; gure jen­dea babes­tu dugu­la ospa­tu nahi dugu­la­ko eta ez dugu­la­ko indi­bi­dua­lis­mo kapi­talls­ta eli­katzen jarral­tu nahi; gure kon­trol­pe­ko guneak ego­ki­tu ditu­gu­la eta gure hel­bu­ruak lor­tu ditu­gu­la ospa­tu nahi dugu­la­ko eta ez dugu­la­ko nahi gure mise­ria eta inpo­ten­tzien azal­pen uneak iza­tea. Hori guz­tia eta askoz gehia­go da bizitza poli­ti­koa sus­tatzea, eta horre­ta­ra­ko egin nahi dugu topo Lau­dion.

Gure kla­se etsa­la­ren olda­rral­di eten­ga­bea­ri aurre egi­te­ko lehen pau­su esen­tzia­la babe­sa anto­latzea dela deritzo­gu. Horretxe­ga­tik hasi­ko ditu­gu topa­ke­tak babes-sare espe­zi­fi­ko ezber­di­nen mahai-ingu­ru bate­kin. Hala­ber, babes-sare espe­zi­fi­ko horiek mahai bera­ren buel­tan topo egi­te­ko arra­zoi, batzen ditue­na, gal­tza­ren erroa komu­na dela­ko tesia da: guztlen oina­rrien kla­se men­de­ra­kun­tza dagoen ziur­ta­su­na. Biga­rren egu­nean gaz­te pro­ble­ma­ti­ka kla­se Ikus­pe­gi­tik azter­tze­ko saio bat izan­go dugu lehe­nik eta ondo­ren elkar­ta­su­na anto­latzea­ren edo­ta saretzea­ren beha­rraz haus­nar­tu­ko dugu. Hiru­ga­rren egu­nean, berriz, harre­man ere­du komu­nis­taz eta kul­tu­ra­ren kla­se izae­raz jar­dun­go gara. Tar­tean jakin­tza tek­ni­ko ezber­di­nak lan­tze­ko taller prak­ti­koak eta borro­ka komu­ni­ta­tea sen­dotze­ko jola­sak, ber­tso afa­ri bat eta Ziak­hus rape­roa­ren dis­ka berria­ren aur­kez­pen kon­tzer­tua ere izan­go ditu­gu.

Lau­dion ber­tan gosal­du, baz­kal­du eta afal­tze­ko auke­ra egon­go da, bai­ta lota­ra­ko lekua ere, nahi due­na­ren­tzat. Topa­ke­tak era­gin­go dituen gas­tu eko­no­mi­koei aurre egi­te­ko bonoak sal­du­ko ditu­gu 15€tan. Sal­men­ta pun­tuak zein­tzuk diren hurren­go egu­ne­tan jaki­na­ra­zi­ko dizue­gu. Bes­terlk gabe, sar itza­zue motad­lan zaku, este­ri­la eta grin iraul­tzai­lea eta par­te har­tze­ra ani­ma zai­tez­te. Lau­dion Iku­si­ko dugu elkar!

Gora Eus­kal Herria Aska­tu­ta!

Gora Iraul­tza Sozia­lis­ta!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

One Response

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: