Gezurrak eta burges metodologia: errebisionismoaren porrota. Eneko Compainsi erantzuna

Deskargak /​Descargas (12 aldiz/​veces)

FileAction
[PDF] A4Jeitsi /​Des­car­gar 
[PDF] A5Jeitsi /​Des­car­gar 
[PDF] Let­terJeitsi /​Des­car­gar 
[ePub]Jeitsi /​Des­car­gar 
[mobi] Kind­leJeitsi /​Des­car­gar 

Azken egu­no­ta­ko ger­ta­ka­rien hari­ra, ildo komu­nis­ta­re­ki­ko ahotsak indar­tu egin dira berau sun­tsitze­ko deter­mi­na­zioa ager­tu duten ordez­ka­ri des­ber­di­nen par­te­tik. Izan ere, haiek kri­ti­ka poli­ti­koa zer­bait «natu­ral» gisa aur­kez­ten saiatzen badi­ra ere, haien esen­tzia­lis­mo dog­ma­ti­koa­ren lehen ager­ka­ria, jarre­ra horien guz­tien atzean den­bo­ra luzez sis­te­ma­ti­ko­ki erre­pi­katzen ari den zapal­kun­tza eta zan­pa­ke­ta estra­te­gia aur­kitzen da. Harri­ga­rria egi­ten zait haien tres­na buro­kra­ti­ko guz­tiak era­bi­li­ta, gezu­rrak eta mani­pu­la­zioa hedatzea­ri kri­ti­ka poli­ti­koa deitzea, eta, gai­ne­ra, haien ardu­ra eta ardu­ra­ga­be­ke­ria guz­tia estal­tzen saiatzea horri «natu­ra­la» iritzi­ta. Bar­ka­tu­ko dida­zu, Eneko Com­pains, bai­na hemen ez dago ezta­bai­da­rik, buro­kra­zia itsu baten kon­trol nahi ase­gaitza bai­zik; ezin bai­ta ezta­bai­da­rik egon errea­li­ta­tea­ren jakin­tza eza­ren atzean ezku­tatzen diren aku­sa­zioe­tan: 1) orain­dik ere komu­nis­moa­ren non­dik nora­koen ingu­ru­ko haus­nar­ke­ta egin ez duzue­la­ko, edo 2) egin­da ere nahi­ta mani­pu­latzea era­ba­ki duzue­la­ko, bes­te interes batzuei jarrai­ki. Ez batak ez bes­teak, ez zai­tuz­te zuen ardu­raz libratzen ezta objek­ti­bo­ki betetzen ari zare­ten fun­tzioaz ere: etor­ki­zu­ne­ko belau­nal­dien gai­ne­ko jarrai­pen eta jazar­pen mafio­soa. Edo­no­la ere, zuen aku­sa­zioen fal­tsu­ta­su­na eta haiek gidatzen dituz­ten ideo­lo­gia eta meto­do­lo­gia­ren ingu­ru­ko haus­nar­ke­ta egi­te­ra dator arti­ku­lu hau. Bere­zi­ki hona­ko aku­sa­zioak zerren­datzen ditut:

  1. dog­ma­tis­moa
  2. obre­ris­moa,
  3. ezker­ke­ria,
  4. anazio­nal­ta­su­na.

Arti­ku­lu honen hel­bu­rua ez da soi­lik hauen fal­tsu­ta­su­na aur­kitzea, aku­sa­zioen egi­lee­tan ezau­ga­rri horiek iden­ti­fi­katzea bai­zik. Izan ere, hauek jaur­titzen dituz­te­nean, mugi­men­du komu­nis­ta baino haien burua des­kri­batzen ari dire­la defen­datze­ra nator.

Burges metodologia eta dogmatismoa

Eneko Com­pain­sek sare sozia­le­tan jaur­ti­ta­ko mezue­tan nabar­me­nak dira haren posi­zioa jus­ti­fi­ka­tu asmoz inon­go iriz­pi­de­rik gabe kopiatzen dituen Leni­nen zitak. Hemen zitatze­ko bi modu des­ber­din­du behar dira. Alde bate­tik, prin­tzi­pio teo­ri­ko esen­tzia­lak dau­de, zei­nak euren kon­tzep­tua­li­za­zioan his­to­ri­zi­ta­te bat aur­kez­ten duten. Hau da, garai his­to­ri­ko bate­tan kon­den­tsatzen diren jakin­tzen sin­te­si teo­ri­koak, zei­nak deter­mi­na­zio anitzen zehaz­ta­pen meto­do­lo­gi­koak diren. Bes­te alde­tik, ordea, tak­ti­ka iriz­pi­deak dire­nak teo­ria­ren ele­men­tu esen­tzia­le­ra igotze­ko baliatzen diren zitak aur­kitzen dira.
Lehe­nen­goak meto­do­lo­gia mar­xis­ta­ri dago­kio: feno­meno bakoitza bere garai his­to­ri­koa­ren zehar lerro agin­ta­rie­kin kone­xioan jar­tzea. Biga­rre­nak, ordea, meto­do­lo­gia bur­ge­sa­ri: feno­me­noa akri­ti­ko­ki sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren gai­na­za­lean ager­tzen den beza­la har­tu, haren bar­ne deter­mi­na­zioak eta kone­xioak azter­tu gabe; hots, feno­meno hori esen­tzia­ren ezin­bes­te­ko mani­fes­ta­zioa dela kon­tze­bi­tu gabe. Hemen jaiotzen da dog­ma­tis­moa.
Leni­nen obrak ira­ku­rri ditue­nak jakin­go due­nez, tak­ti­ka­ren mai­sua izan­da­koak kon­ple­xu­rik ez zuen, estra­te­gia­re­kin eza­rri­ta­ko kone­xio anitzen ara­be­ra, tak­ti­ka egun bate­tik bes­te­ra aldatze­ko. Eza­gu­nak dira haren hitzak tak­ti­ka­re­ki­ko izan beha­rre­ko mal­gu­ta­su­na­ri dago­kio­nez; ez ordea prin­tzi­pio estra­te­gi­koe­ki­ko. Azken finean, Com­pain­sen tak­ti­zis­moa­ren atzean, hots, tak­ti­ka­ren kon­tzep­zio kosi­fi­ka­tua teo­ria prin­tzi­pio­ra igotze­ko ekin­bi­dea­ren atzean, estra­te­gia­ren hutsu­nea betetze­ra dato­rren tri­ki­mai­lua baino ez da ezku­tatzen.
Era­ba­ki tak­ti­koak haien tes­tuin­gu­ru­tik kan­po, hau da, estra­te­giak bal­din­tza kon­kre­tuen ara­be­ra lur har­tzen duen pro­ze­sua­re­ki­ko kone­xio eza­tik azter­tzea erre­bi­sio­nis­moa­ren oina­rriz­ko meto­do­lo­gia bur­ge­sa­ren egi­ka­ritzea da. Leni­nen zita bat meto­do hori balia­tu­ta, Leni­nek defen­datzen ez zue­na defen­datze­ko auke­ra ema­ten du; mani­pu­la­zio his­to­ri­koa xede duen meto­do­lo­gia da erre­bi­sio­nis­moa­re­na. Gau­zak horre­la, meto­do horri jarrai­ki, esan gene­za­ke Leni­nek sobie­tek bote­rea ez har­tzea­ren gai­ne­ko kon­tsig­na zabal­du zue­la otsai­le­ko iraul­tza­tik urri­ra­ko iraul­tza­ra­ko tar­te bate­tan. Horren zer­ga­tia azter­tu­ta, ordea, meto­do­lo­gia bur­ge­sa­ri mani­pu­la­zio­ra­ko oina­rriak eza­batzen diz­kio­gu. Leni­nek kon­tsig­na hori zabal­du zuen sobie­ten bote­rea­ren alde­ko kon­tsig­nak berak zen­tzua gal­du zuen une his­to­ri­koan. Izan ere, sobie­ten gehien­goa mentxe­bi­ke eta ese­ris­ta zen, denek sobie­ta bil­tzar kons­ti­tu­zio­gi­le bur­ge­sa­ren ber­mea izan­go zen organo par­la­men­ta­rioan bila­ka­tu nahi zute­la­rik.
Bada, Com­pain­sek mar­xis­moa­re­ki­ko kon­trae­sa­nean dau­den prin­tzi­pioak babes­te­ko era­bil­tzen duen meto­doa erre­bi­sio­nis­moa­ri dago­kio, ez mugi­men­du iraul­tzai­lea­ri, eta dog­ma­tis­moa­ren itu­rria da. Desitxu­ra­ke­ta horre­ta­tik eta meto­do mar­xis­ta­ren ustel­tze­tik erai­ki ahal izan zuen esta­li­nis­moak leni­nis­moa­ren far­t­sa.
Hala ere, meto­do­lo­gia bur­ge­sa ez da soi­lik adie­raz­ten aipa­tu­ta­ko zita­zio for­me­tan. Eneko Com­pain­sek berak, egun batzuk lehe­na­go, Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta­ri egotzi zitzaion nazio auzia­ren baz­ter­tzea­ren hari­ra zabal­du nituen mezuei eran­tzu­na ema­nez, hona­koa esan zuen:

Sines­kaitza badi­ru­di ere, inde­pen­den­tzia­ra inde­pen­den­tis­mo­rik gabe hel­du gai­tez­kee­la uste dute batzuk. Obre­ris­ta berriak dira. Hemen adi­bi­de bat PS: gene­ro ber­din­ta­su­ne­ra femi­nis­mo­rik gabe hel gai­tez­kee­la dio­ten ber­di­nak dire­la­koan nago.

Obrerista bat obrerista deika

Aipa­tu­ta­ko zitan, obre­ris­moa­ren fal­tsu­ta­su­na aza­le­ratzen du. Meto­doa­ri dago­kio­nez, berriz ere mar­xis­moa­ren fal­tsutzea­ren aurrean aur­kitzen gara. Izan ere, Mar­xek Eko­no­mia Poli­ti­koa­ren Kri­ti­ka­ren bidez arti­ku­la­tu­ta­ko kate­go­ria-sis­te­ma­ri kan­po­tik era­to­rri­ta­ko eta arrotzak zaiz­kion zien­tzia bur­ge­sa­ren jakin­tza for­mak txer­ta­tu nahi diz­kio Com­pain­sek. Horre­ga­tik, GKSk bere sorre­ra komu­ni­ka­tuan egin­da­ko sin­te­sia­ri, zei­nak oso­ta­su­na­ren prin­tzi­pioa bar­ne­bil­tzen duen, hutsu­neak aur­kitzen diz­kio. Ez kate­go­ria-sis­te­ma­ren hedatzea fal­tan bota due­la­ko –komu­ni­ka­tu bate­tan ezi­nez­koa dena bai­na kri­ti­ka zile­gia izan zite­kee­na-, bai­zik eta fal­tan botatzen dio­la­ko, Mar­xen kate­go­ria-sis­te­ma­ri, sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren gai­na­za­lean ger­tatzen diren feno­me­noen ingu­ru­ko azter­ke­ta gai­ta­su­na, horre­kin bate­ra Mar­xek erai­ki­ta­ko meto­doa bera deu­sez­ta­tuz, sin­te­si prin­tzi­pio ezin­bes­te­koa bai­tu oso­ta­su­na­ren arti­ku­la­zio kon­kre­tua. Hori oina­rri izan­da alda­rri­katzen du meto­do­lo­gia mar­xis­ta­ri kan­po­tik txer­ta­tu­ta­ko meto­do­lo­gia arrotza (Eus­kal Erre­pu­bli­ka, bur­ge­sa ezin­bes­tean, nazio auzia­ren solu­zio; ber­din­ta­sun bur­ge­sa gene­ro auzia­re­na), Eko­no­mia Poli­ti­koa­ren Kri­ti­ka­ren kate­go­riak modu uni­la­te­ra­lean uler­tzen ditue­la­ko, hots, zien­tzia sis­te­ma bur­ge­sa­ren uler­ke­ra­tik kate­go­ria eko­no­mi­ko gisa har­tzen ditue­la­ko eta ez kate­go­ria his­to­ri­ko-sozial gisa.
Obre­ris­moa­ren gaitza, bada, Com­pain­sen kon­tzep­zioan ber­tan aur­kitzen da. Izan ere, horren erdi­gu­nean lan­gi­le kla­sea feno­meno eko­no­mi­ko uni­la­te­ra­le­ra mugatzen duen uler­ke­ra aur­kitzen da. Zen­tzu horre­tan, obre­ris­moa objek­ti­bis­mo meka­ni­zis­ta bate­tan sos­ten­gatzen da. Hau da, lan­gi­le kla­sea lana­ren espa­rru­ra mugatzen den feno­me­noa iza­ki, bere alda­rri­ka­pen eta zehaz­ta­pe­nek ezin dute lana­ren mar­ko bur­ge­sa gain­di­tu, ezin dira kla­se borro­ka iraul­tzai­lea­ren mai­la­ra igo. Horre­ga­tik, sub­jek­tu iraul­tzai­lea­ren arti­ku­la­zioa­ren ezi­na­ren aurrean, lan­gi­le kla­sea sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren fata­lis­mo­ra katea­tu­ta geratzen da, meka­ni­zis­mo­tik irten ezi­nean. Poli­ti­ka­ren ezi­na da, beraz, eta harri­ga­rria da gaz­te anto­la­kun­de iraul­tzai­lea jaiotzen den momen­tuan hala­ko aku­sa­zioak jaur­titzea, hain jus­tu anto­la­kun­de poli­ti­ko batek adie­raz­pen des­ber­di­nen ezin­ta­sun poli­ti­koa­ri eran­tzu­te­ko xedea due­nean. Harri­ga­rria.

Ezkerkeria: errebisionismoaren mamua

Aipa­tu fal­tsutzee­kin nahi­koa ez izan­da, Com­pain­sek bere teo­ria lurre­ra bota­ko duen biga­rren ele­men­tua gehitzen du, obre­ris­moa­ren aku­sa­zioa deu­sez­tatzen due­na: ezker­ke­ria.
Ezker­ke­ria­ren fun­da­men­tuak ezar­tze­ko, bes­te behin, erre­bi­sio­nis­moak Leni­nen zite­ta­ra jotzen du, meto­do­lo­gia bur­ge­sa era­bi­li­ta iriz­pi­de tak­ti­ko kon­kre­tuak teo­rian bila­katze­ko: hots, feno­me­noa zien­tzia bur­ge­sa­ren ara­be­ra kate­go­ri­zatze­ko. Ezker­ke­ria ezin da teo­ri­za­tu, ordea, prin­tzi­pio tak­ti­koen gehitze kuan­ti­ta­ti­boa­ren bide­tik. Kon­tra­ra, Leni­nek borro­ka­tu­ta­ko posi­zio his­to­ri­koak haien tes­tuin­gu­rua­ren azter­ke­ta­tik soi­lik uler­tu dai­tez­ke. Egia kon­kre­tua da eta kon­kre­tua zehaz­te­ko deter­mi­na­zio teo­ri­ko his­to­ri­koak behar ditu­gu, ez abs­trak­zio for­mal idea­lis­tak.
Leni­nek ezker­ke­ria errea­li­ta­te objek­ti­boa­re­kin kone­xioan jaiotzen ez den sub­jek­tua­re­kin lotzen zuen. Hau da, idea­lis­moa­ren adie­raz­pen den sub­jek­ti­bis­mo bolun­ta­ris­ta­re­kin. Izan ere, ezker­ke­riak objek­tua eta sub­jek­tua, soi­lik teo­ri­ko­ki banan­du dai­tez­keen bi deter­mi­na­zio, harre­man meka­ni­koan jar­tzen zituen, sub­jek­tua idea­li­za­tuz eta hare­kin bate­ra errea­li­ta­tea­re­ki­ko uto­pia-harre­ma­nean zehaz­tuz.
Erre­bi­sio­nis­moak eten­ga­be astin­tzen du ezker­ke­ria­ren mamua mugi­men­du komu­nis­ta­ren aur­ka egi­te­ko. Har­ta­ra­ko bes­te tes­tuin­gu­ru his­to­ri­ko bate­tan for­mu­la­tu­ta­ko iriz­pi­de tak­ti­koak abso­lu­ti­za­tu eta akri­ti­ko­ki bes­te garai bate­tan txer­tatzen ditu, kan­po­tik, meto­do­lo­gia bur­ges idea­lis­ta balia­tu­ta. Jada ez da bere iza­te objek­ti­boak muga­tu­ta­ko sub­jek­tua­ren gara­pe­na ema­ten; errea­li­ta­te horren gai­ne­tik eza­rri­ta­ko sub­jek­tu idea­lis­tak agin­tzen du.
Beraz, argi da erre­bi­sio­nis­moa­ren gaitza dela ezker­ke­ria: Lenin eta gure garaia­ren arte­ko des­ber­din­ta­su­nak azter­tu beha­rrean, bai­ta geo­gra­fia­ren ara­be­ra­ko gara­pe­na baz­ter­tu­ta, haren iriz­pi­de tak­ti­koen bidez saiatzen dira iriz­pi­de horiei ez dago­kien errea­li­ta­te bate­tan ekin­bi­de bat jus­ti­fi­katzen. Bai­na ez hori baka­rrik. Ezker­ke­ria­ren ezau­ga­rria uto­pis­moa bada, ezker­ke­ria bera erre­bi­sio­nis­moa­ren ager­tze for­me­ta­ko bat den erre­for­mis­moa­ren nukleoan ager­tzen da: hauek denek lan­gi­le kla­sea­ren «ara­zoak» kon­pon­du nahi dituz­te nola eta etsaia­ren tres­na abso­lu­ti­za­tuz, Eus­kal Erre­pu­bli­ka sor­tuz, kapi­ta­la­ren gai­ne­ko teo­ria oro baz­ter­tuz eta kla­se borro­ka inter­kla­sis­moa­re­kin ordez­ka­tuz!
Hortxe, bada, ezker­ke­ria­ren adie­raz­pen diren uto­pis­moa eta bolun­ta­ris­mo idea­lis­ta, bur­ge­sia­ren agin­te for­mak neu­tra­lak uler­tu eta beraue­tan alda­ke­ta alda­rri­katzea.
Leni­nek Erru­sia­ko iraul­tza­ren bero­ta­su­nean auke­ra des­ber­di­nak azter­tu zituen. Bi garai berei­zi, gai­ne­ra:

  1. lan­gi­le eta neka­za­rien dik­ta­du­ra demo­kra­ti­koa eta
  2. pro­le­tal­goa­ren dik­ta­du­ra.

Biak esen­tzial­ki bereiz­ten zituen, eta Erru­sia­ko garai­ko bal­din­tze­kin kone­xioan.
Lan­gi­le eta neka­za­rien dik­ta­du­ra demo­kra­ti­koak iraul­tza bur­ge­sa­ren amai­tu gabe­ko egin­beha­rrei eran­tzu­ten zion. Izan ere, Leni­nek jakin baze­kien neka­zal­goa gehien­go han­dia zen gizar­tean ezin­bes­te­koa zela hor­tik eta pro­le­tal­goa­ren dik­ta­du­ra artean gara­pen objek­ti­bo bat gau­zatzea. Neka­zal iraul­tza­ren pro­gra­mak, gero­ra Poli­ti­ka Eko­no­mi­ko Berria­re­kin (PEB) zehaz­tu eta bir­for­mu­la­tu zue­na, tran­tsi­zio aro horri eran­tzu­ten zion. Beraz, pro­gra­ma his­to­ri­ko baten gau­zatzea­ri eran­tzu­ten zion iraul­tza demo­kra­ti­ko horrek. Hala­ko bal­din­tza objek­ti­boen gabe­zian, Eus­kal Herrian pro­ze­su demo­kra­ti­koa­ren alda­rri­ka­pe­nak ez dio, har­ta­koan beza­la, lan­gi­le kla­sea­ren bete­behar his­to­ri­koa­ri eran­tzu­ten. Kon­tra­ra, demo­kra­zia eta ber­din­ta­sun bur­ge­sa­ren pro­gra­ma lan­gi­le aris­to­kra­zia eta bur­ge­sia txi­kia­ren pro­gra­mak dira; haie­ki­ko subor­di­na­zioan nahi dute, erre­bi­sio­nis­tek, lan­gi­le kla­sea bera. Tri­ki­mai­lu bat baino ez da lan­gi­le kla­sea bere horre­tan man­ten­du eta kri­si kapi­ta­lis­tak kol­pa­tu­ta­ko lan­gi­le aris­to­kra­zia­ren eta bur­ge­sia txi­kia­ren bal­din­tzei eutsi ahal iza­te­ko. Uto­pia hut­sa auke­ra errea­lean bila­ka­tu­ta, kapi­ta­lis­moa­ren lege objek­ti­boen eza­gutza fal­tan edo haien mani­pu­la­zio kon­tzien­tean sos­ten­ga­tu­ta.
Edo­no­la ere, dena nahas­tu eta mugi­men­du komu­nis­ta­ren gara­pe­na eten nahian dabil­tzan ordez­ka­ri horien enega­rren baiez­ta­pe­na gezur hut­sa da, bes­te behin: mugi­men­du komu­nis­tak ez dio inoiz modu abso­lu­tu bate­tan eran­tzun ins­ti­tu­zio bur­ge­sen auzia­ri. Mugi­men­du komu­nis­ta ez da ins­ti­tu­zio bur­ge­se­kin hitzar­me­na egi­tea­ren aur­ka­koa; ez dio uko egi­ten modu abso­lu­tu bate­tan ins­ti­tu­zio bur­ge­se­tan par­te har­tzea­ri. Kon­tra­ra, mugi­men­du komu­nis­tak auzi horiek guz­tiak estra­te­gia­re­kin harre­ma­nean ebaz­ten ditu eta estra­te­gia­ren beha­rren ara­be­ra eran­tzu­ten ditu. Argi, bai­na: mugi­men­du iraul­tzai­lea ez dago, uneo­tan, kapi­ta­la­ren ins­ti­tu­zioe­tan, ez behin­tzat Eus­kal Herrian. Abs­ten­tzioa­ren alde egi­ten dute­nek, beraz, ez dute euren ildo estra­te­gi­koa defi­nitzen, tak­ti­zis­tek ondo­rioz­ta­tu beza­la, ins­ti­tu­zioe­tan dagoen errea­li­ta­te bati eran­tzun bai­zik. Era berean, mugi­men­du iraul­tzai­leak, ins­ti­tu­zioe­tan egon­go balitz, haie­tan egin­go lukeen lana tak­ti­zis­ta erre­bi­sio­nis­tek egi­ten dute­na­re­kin alde­ra­tu­ta bes­te­la­koa izan­go litza­te­ke. Leni­nek egin­da­koa­ren bide­tik, ez luke­te ber­tan par­te har­tu­ko ins­ti­tu­zioak legi­ti­matze­ko (alda­ke­ta­ren gober­nua), bai­zik eta haien bene­ta­ko esen­tzia era­kus­te­ko, hots, mugi­men­du iraul­tzai­lea­ren alde­ko prak­ti­ka gau­zatze­ko.
Gau­za bera ger­tatzen da zuzen­bi­de bur­ge­sa­ren espa­rruan eman dai­tez­keen borro­ke­kin. Sol­da­ta­ren espa­rruan ema­ten diren borro­kei ez die uko egi­ten mugi­men­du komu­nis­tak. Erre­bi­sio­nis­moak ez beza­la, estra­te­gia iraul­tzai­lea­re­ki­ko kone­xioan jar­tzen ditu, ordea. Erre­bi­sio­nis­moak, lan­gi­le aris­to­kra­zia­ren eta bur­ge­sia txi­kia­ren ideo­lo­gia poli­ti­koak, sol­da­ta mini­moa eskatzen duen bitar­tean, hau da, lan­gi­le­ria­ren bar­ne haus­tu­ra erre­pro­du­zitzen duen bitar­tean, -fun­tzio poli­ti­ko hori bai­tu sol­da­tak, kapi­ta­la­ren ber­mea iza­tea lan­gi­le kla­sea­ren zati­ke­ta gau­za­tuz, bes­teak bes­te- mugi­men­du iraul­tzai­leak sol­da­ta­ren alde­ko borro­ka behar estra­te­gi­koen ara­be­ra for­mu­latzen du: esa­te bate­ra­ko, ez sol­da­ta mini­moa eskatzen, hau da, bar­ne haus­tu­ra indar­tzen, sol­da­ta ber­din­ta­su­na­ren alde anto­latzen bai­zik. Horiek, bur­ge­sia­ren sis­te­man ber­tan ema­ten diren borro­ka espon­ta­neo­ak, lan­gi­le kla­sea­ren bata­su­na­ri begi­ra, hau da, lan­gi­le kla­sea bata­su­na­ren bidean hez­te­ra begi­ra arti­ku­latzen diren borro­kak dira; sol­da­ta mini­moa­ren borro­ka beza­la, for­maz kate­go­ria bur­ge­sen ara­be­ra anto­la­tuak bai­na zen­tzu des­ber­di­nean gau­za­tu­ta. Azken finean, Leni­nek auto­de­ter­mi­na­zio esku­bi­dea­ren ebaz­pen bur­ge­sean defen­da­tu beza­la, esku­bi­deen alda­rri­ka­pe­nean ere lan­gi­le kla­sea bata­su­na­ren alde hezi dai­te­kee­la­ko.
Beraz, ez nahas­tu giroa: hasie­ran esan beza­la, honen guz­tia­ren atzean ez dago ezta­bai­da­ra­ko boron­da­tea, gezu­rra, mani­pu­la­zioa eta sofis­mak era­bi­li­ta mugi­men­du iraul­tzai­lea­ren gara­pe­na­ren ete­te eta zapal­tze saia­ke­ra mafio­soa bai­zik. Bai­na, buro­kra­zia­ren ekin­bi­de itsua dela eta, argi geratzen denez, jarre­ra horiek kon­tra­koa lor­tzen ari dira.
Ez naiz Com­pain­sek egi­ten dituen gai­ne­ra­ko baiez­ta­pen zehatze­tan sar­tu­ko, haien atzean dagoen kla­se ikus­pe­gia eta meto­do­lo­gia azter­tu­ta argi geratzen bai­ta, lan­gi­le kla­se iraul­tzai­lea­ren estra­te­gia­ren zen­tzuan baka­rrean asma­tu izan balu ere, kasua­li­ta­tea­ren emaitza izan­go litza­te­kee­la. Are gehia­go, ez diot ebi­den­tzia­ri ere eran­tzun­go: irri­ga­rria deritzot egin­beha­rren ingu­ruan gal­detzea­ri, iraul­tza­ren ingu­ruan duen kon­tzep­zio bur­ge­sa­ri (jako­bi­nis­moa: egun han­diaz gal­dez­ka, nore­kin ari den hiz­ke­tan, zeri egi­ten dion kri­ti­ka ez dakie­na­ren sei­na­le, edo mani­pu­la­zioa­re­na)… fun­da­men­tu­rik ez duten eta elkar deu­sez­tatzen duten aku­sa­zioak dira denak, mani­pu­la­zioa eta gogo txa­rra mahai gai­ne­ratzen dute­nak. Irri­ga­rria deritzot gal­dez­ka etor­tzea­ri, Eus­kal Erre­pu­bli­ka­ren estra­te­gia­ren (eza­ren) fal­tsu­ta­su­na begien aurrean jarri denean Kata­lu­nian ger­ta­tu­ta­koa­ren hari­ra. Alde­ba­kar­ta­su­na­ren fal­tsu­ta­su­na eta gezu­rra den­bo­ra luzez sal­du ondo­ren, argi geratzen bai­ta zein den har­tu duten bidea: bur­ge­sia inter­na­zio­na­la­re­kin hitzar­me­na sinatzea, haien Erre­pu­bli­ka askatzai­le hori kon­kis­tatze­ko. Zein pre­zio­tan ordain­du behar­ko du eus­kal lan­gi­le kla­seak tamai­na sal­du­ke­ria?

Euskal langile klasearen nazio-komunitatea: Euskal Komuna Sozialistaren defentsa

Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta aur­kez­tu zuten eta erre­bi­sio­nis­ten alar­mak bereha­la piz­tu ere: ez du jasotzen nazio auzia­ren ingu­ru­ko aipa­me­nik. Nik kon­tra­ra esan­go nuke: ez du jasotzen nazio auzia­ren ebaz­pen bur­ge­sak har­tzen duen for­ma. Eran­tzu­ten dio, ordea, ez nazioa­ren kon­tzep­zio abs­trak­tua­ri, lan­gi­le kla­sea­ren nazio-komu­ni­ta­tea­ri bai­zik, zei­na for­maz eta edu­kiz zeha­ro des­ber­di­na den Eus­kal Erre­pu­bli­ka­ren nazio kon­tzep­zio bur­ge­sa­re­ki­ko.
Nazio auzian nahas­me­na nahi­ko heda­tua dela esan­go nuke. Nazioa­ren momen­tu deter­mi­nan­teen ebaz­pe­na egin­behar garran­tzitsua dela iru­ditzen zait. Nik, oro har, bi osa­gai nagu­si uler­tzen ditut eus­kal nazioa­ren arti­ku­la­zio his­to­ri­koan: alde bate­tik, osa­gai poli­ti­ko-sozia­la eta bes­te­tik hiz­kun­tza-kul­tu­ra ardatza. Nazio for­ma­ren deter­mi­na­zio his­to­ri­koa­ren ardatz men­de­ratzai­lea poli­ti­ko-sozia­la da. Hau da, eus­kal nazioa borro­ka­ren emaitza da; hiz­kun­tza-kul­tu­ra ardatzak borro­ka horren ara­be­ra­ko for­mu­la­zioa izan du. Bada, auzi poli­ti­koak edo kla­se sozia­len auziak soi­lik argi­tu deza­ke nazioa­ren bera­ren izae­ra, hiz­kun­tza eta kul­tu­ra horren heda­pe­na­ren gai­ta­su­nei lotu­ta ager­tzen dire­la­rik. Bes­te­la esa­tea­rren: eus­kal kul­tu­ra eta eus­ka­ra­ren arti­ku­la­zioa eta bizi­rau­pe­na, his­to­ri­ko­ki, nazioa­ren ardatz nagu­sie­na den kla­se bote­rea­ren men­pe­ko­ta­su­nean gara­tu dira beti, nahiz eta gai­na­za­lean sarri feno­meno auto­no­moen itxu­ra har­tu. Ez da hiz­kun­tza ezta kul­tu­ra­rik ere komu­ni­ta­tea desegi­ten bada, komu­ni­ta­tea eratzen duten kone­xioak desegi­ten badi­ra.
Oina­rri horre­ta­tik abia­tu­ta, beraz, bada desager­tzen ari den eus­kal nazio bat, for­ma bur­ge­sa duen nazioa; bai­na bada, bes­te bat, ordea, lan­gi­leen bote­rea­ren komu­ni­ta­te anto­la­tua­ri eran­tzu­ten dio­na. Azke­ne­ko hau da, azken finean, Eus­kal Komu­na Sozia­lis­ta.
Eus­kal nazioa­ren for­ma bur­ge­sa­ren desin­te­gra­zioa, eta horri aurre egin ezean eus­ka­ra­ren bera­ren desager­pe­na, ezin da uler­tu, beraz, Eus­kal Erre­pu­bli­ka­ren gabe­zia­ren zen­tzu­tik. Eus­kal esta­tu bur­ges batek ezin­ta­su­na ager­tu­ko lio­ke admi­nis­tra­zio bur­ge­sa­ren inpo­si­zio poli­ti­koa­ren emaitza hut­sa ez den ten­den­tzia objek­ti­boa­ri. Hau da, kapi­ta­la­ren aku­mu­la­zio beha­rrek, eta are gehia­go, aku­mu­la­zio behar horien ondo­rioz bur­ge­siak lan­gi­le kla­sea banatze­ko abia­tu­ta­ko ofen­tsi­bak, lan­gi­leen komu­ni­ta­te for­ma guz­tiak deu­sez­tatzea dute hel­bu­ru, kla­se bata­su­na txi­kitzea, horie­kin bate­ra nazioa­ren ele­men­tu des­ber­di­nak desegi­te­ko joe­ra eza­rriz: eus­ka­ra­ren ten­den­tzia ez da ausaz­ko lege ins­ti­tu­zio­na­len men­pe­koa, mun­du mai­la­ko kapi­ta­la­ren beha­rren ara­be­ra­ko arti­ku­la­zio poli­ti­ko-sozia­la­re­ki­koa bai­zik.
Honek inpli­ka­zio sako­nak ditu. Alde bate­tik, nazioa­ren defen­datzai­le gisa ager­tzen diren erre­bi­sio­nis­tak dago­kien lekuan jar­tzen ditu: eus­kal nazioa­ren desin­te­gra­zio bor­titza­ren zurrun­bi­loan mur­gil­du­ta dau­de, eus­kal lan­gi­le kla­sea­ri auke­ra iraul­tzai­le guz­tiak eza­ba­tuz. Hau da, argi eta gar­bi: Eus­kal Erre­pu­bli­ka nazio ara­zoa­ri eran­tzu­te­ko solu­zio gisa aur­kez­ten bada ere, errea­li­ta­tean jus­tu kon­tra­koa da: horre­tan sakon­tze­ko ara­zoa, hots, eus­kal lan­gi­le kla­sea­ren nazio-komu­ni­ta­tea­ren auke­rak eza­batze­ko estra­te­gia fal­tsua da Eus­kal Erre­pu­bli­ka­re­na edo inde­pen­den­tis­mo bur­ge­sa­re­na. Eus­kal lan­gi­le kla­sea­ren nazio-komu­ni­ta­tea­ren arti­ku­la­zioa soi­lik lan­gi­le bote­rea­ren para­me­troe­ta­tik gau­za­tu dai­te­ke. Beraz, mani­pu­la­zioa­ren ordez­ka­ri horiek mal­tzur­ke­riaz ari dira, eta ezin­ta­sun osoz, haien gezu­rrak zabal­tzen dituz­te­nean.
Esan beza­la, ordea, lan­gi­le kla­sea­ren komu­ni­ta­te for­ma eta bur­ge­sia­re­na zeha­ro des­ber­di­nak dira, bai­ta auzi poli­ti­koa­ri dago­kio­nez. Bur­ge­sia­ren nazio for­ma esta­tu inde­pen­den­tean egi­ka­ritzen da, esta­tu inde­pen­den­te horiek oli­gar­kia zehatzen intere­sak defen­datze­ko tres­nak dire­la­rik; hots, kon­fron­ta­zio inter­ka­pi­ta­lis­ta, eta ondo­rioz, lan­gi­le kla­sea­ren zapal­kun­tza erre­pro­du­zitzen duten for­mak dira. Horrek eran­tzu­ten dio, oro har, inde­pen­den­tis­moa­ren kon­tzep­zio erre­bi­sio­nis­ta hege­mo­ni­koa­ri. Horre­ga­tik ere, uler­tzen dut, inde­pen­den­tzia modu abs­trak­tu bate­tan aipatzea­ri uko egi­tea mugi­men­du iraul­tzai­leak: hain zuzen ere bur­ge­siak inde­pen­den­tzia­re­ki­ko duen kon­tzep­zioa lan­gi­le kla­sea­ren inde­pen­den­tzia poli­ti­koa­re­ki­ko harre­man anta­go­ni­koan ager­tzen dela­ko.
Horren kon­tra, lan­gi­le kla­sea­ren nazio-komu­ni­ta­tea lan­gi­le kla­sea­ren bata­sun inter­na­zio­na­la gau­zatze­ko (eta gau­za­tu iza­na­ren) emaitza da. Izan ere, ezi­nez­koa da lehe­na­ren arti­ku­la­zioa ez bal­din bada lan­gi­le­ria kla­se inter­na­zio­nal bila­ka­tu, hau da, ez badu ofen­tsi­ba inter­na­zio­na­la gau­zatzen. Media­zio momen­tuan aur­kitzen da, beraz, hemen Mar­xek aipa­tu zuen egoe­ra: lan­gi­le­ria kla­se agin­ta­ri nazio­na­lean bila­katzea. Hori da inter­na­zio­nal bila­katze­ko ezin­bes­te­ko­ta­su­na, inter­na­zio­nal bila­katzea lan­gi­le kla­sea­ren nazio-komu­ni­ta­tea­ren ber­mea den neu­rri berean.
Horre­ga­tik, des­ko­ne­xio osoan eta zati­ke­tan oina­rritzen den inde­pen­den­tis­mo bur­ge­sa­ren ordez lan­gi­le kla­sea­ren inde­pen­den­tzia poli­ti­koa alda­rri­ka­tu behar da, nazio-komu­ni­ta­te for­man gau­za­tu bere bote­re inter­na­zio­na­la­ren terri­to­ria­li­za­zioa.
Fal­tsua da, beraz, mugi­men­du iraul­tzai­lea­ri egoz­ten zaio­na: apa­rien­tzien uler­ke­ra meto­do­lo­gi­ko bur­ge­sa­ri aurre egi­nez, Eus­kal Komu­na Sozia­lis­ta da, ezbai­rik gabe, eus­kal lan­gi­le kla­sea­ren nazio-komu­ni­ta­tea­ren bizi­rau­pe­na­ren ber­me baka­rra, mun­du mai­la­ko komu­nis­moa­ren zuta­rria. Ez da, beraz, ildo komu­nis­ta iraul­tzai­lea anazio­na­la. Kon­tra­ra, lehe­nen­go aldiz kon­tzien­te bila­katzen du komu­ni­ta­te baten gai­ne­ko kone­xioen kon­tro­la. Komu­ni­ta­tea jada ez da izan­go kapi­ta­la­ren beha­rren ara­be­ra sor­tu eta disol­batzen den for­ma liki­doa, hots, diruak arti­ku­la­tu­ta­ko komu­ni­ta­te for­ma, boron­da­te kon­tzien­tez anto­la­tu­ta­ko erla­zio sozial askeen egi­ka­ritzea bai­zik, bai­ta poli­ti­ka­ren diso­lu­zioa, hots, nazioa­ren auzi poli­ti­koa disol­batzen denean ere.
Ez Eneko Com­pains, komu­ni­ka­tuan ez dituz­te gau­za asko aipatzen. Ez zait serioa iru­ditzen aipa­men hutsak hutsu­nea bete deza­kee­na­ren kon­tzep­zio poli­ti­ko bur­ge­sa. Hau ez da botoa edo­ta hege­mo­nis­mo bur­ge­sa esku­ratze­ra bide­ra­tu­ta­ko agi­ta­zioa bezain sin­plis­ta. Honek inpli­ka­zio han­dia­goa eskatzen du.

Orratza

2019/​02/​25

Itu­rria: https://​bur​din​he​sia​.word​press​.com/​2​0​1​9​/​0​2​/​2​5​/​g​e​z​u​r​r​a​k​-​e​t​a​-​b​u​r​g​e​s​-​m​e​t​o​d​o​l​o​g​i​a​-​e​r​r​e​b​i​s​i​o​n​i​s​m​o​a​r​e​n​-​p​o​r​r​o​t​a​-​e​n​e​k​o​-​c​o​m​p​a​i​n​s​i​-​e​r​a​n​t​z​u​na/

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: