Faxismoaren aurrean, har ditzagun kaleak /​Ante el fascismo, tomemos las calles

Deskargak /​Descargas (3 aldiz/​veces)

FileAction
[PDF] A4Jeitsi /​Des­car­gar 
[PDF] A5Jeitsi /​Des­car­gar 
[PDF] Let­terJeitsi /​Des­car­gar 
[ePub]Jeitsi /​Des­car­gar 
[mobi] Kind­leJeitsi /​Des­car­gar 

[EUS]

Ohar honen bidez, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak atzo Donos­tian eta Bil­bon, eta gaur Ore­re­tan bil­du diren anti­fa­xis­tei babe­sa hela­ra­zi nahi die, bai­ta faxis­tei zein zipaioei gure mes­pretxu eta gorro­to­rik han­die­na era­kutsi ere.

Bada­ki­gu beti­da­nik egon dire­la faxis­tak Eus­kal Herrian, bai­na azken hamar­ka­de­tan euren gor­de­le­kue­tan ezku­ta­tu­rik ema­ten zuten den­bo­ra gehie­na. Orain, ordea, haien pre­sen­tzia gure artean nor­mal bihur­tu nahian ari dira eta horre­ta­ra­ko kan­po­tik etor­tzen dira. Inpe­ria­lis­moa, arra­zis­moa, nazio­nal-kato­li­zis­moa, matxis­moa, homo­fo­bia, lan­gi­leen esplo­ta­zioa eta supre­ma­zis­moa defen­datzen dute­nek, faxis­tek, ez dau­ka­te leku­rik gure artean eta ez dute izan­go.

Eus­kal Herri­ko zati honen espai­no­li­za­zioa gau­za­tu nahi dute, gure herria «zibi­li­zatze­ra» eta «eban­je­li­zatze­ra» datoz, gure hiz­kun­tza eta kul­tu­ra zapal­tze­ra, fran­kis­moa gorai­patze­ra eta gure hil­da­koen memo­ria irain­tze­ra. Bai­na orain­dik bizi­rik dagoen herria gare­la fro­gatzen ari gara, faxis­moa kalee­tan gel­dia­raz­ten dela fro­gatzen ari garen modu berean.

Herriak faxis­moa­ri aurre egi­te­ko era­kus­ten duen jarre­ra dui­na­ren aurrean kokatzen da zipaioen morroitza, gehie­gi­ke­ria eta erre­pre­sio naz­ka­ga­rria, faxis­moa­ri alfon­bra gorria jarriz eta anti­fa­xis­tak jipoi­tuz eta atxi­lo­tuz. Bost atxi­lo­ke­ta eta hain­bat zau­ri­tu izan da goraino arma­tu­ta­ko txa­kur hauen jar­due­ra­ren emaitza. Besar­ka­da beroa anti­fa­xis­ta hauei guz­tiei.

Aste hone­tan ber­tan genion beza­la, herri mugi­men­duak faxis­moa­ren kon­tra dei­tu­ta­ko eki­men oro babes­ten du gure anto­la­kun­deak, eta posi­ti­bo­ki balo­ratzen dugu atzo eta gaur eman­da­ko eran­tzu­nak. Faxis­moa­ri ez zaio zirri­ki­tu bakar bat ere utzi behar, eta bere ber­piz­kun­dea saihes­te­ko orduan bitar­te­ko guz­tiak dira zile­gi.

Bukatze­ko, Eus­kal Herria­ri dei egi­ten dio­gu era­ba­ki­ga­rria den toki baka­rrean jo eta su jarraitze­ko lanean. Har ditza­gun berri­ro kaleak inde­pen­den­tzia, sozia­lis­moa eta amnis­tia lor­tu arte.

Eus­kal Herria, 2019ko api­ri­la­ren 14a

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua

[ES]

Por medio de esta nota, el Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión quie­re hacer lle­gar su apo­yo a lxs anti­fas­cis­tas reunidxs ayer en Donos­tia y Bil­bo, y hoy en Ore­re­ta, así como mos­trar nues­tro mayor des­pre­cio y odio tan­to a los fas­cis­tas como a los cipa­yos.

Sabe­mos que des­de siem­pre ha habi­do fas­cis­tas en Eus­kal Herria, pero duran­te las últi­mas han esta­do escon­di­dos en sus madri­gue­ras la mayor par­te del tiem­po. Sin embar­go, aho­ra están tra­tan­do de con­ver­tir en nor­mal su pre­sen­cia entre nosotrxs y para ello vie­nen de fue­ra. Quie­nes defien­den el impe­ria­lis­mo, el racis­mo, el nacio­nal cato­li­cis­mo, el machis­mo, la homo­fo­bia, la explo­ta­ción de lxs tra­ba­ja­dorxs y el supre­ma­cis­mo, los fas­cis­tas, no tie­nen cabi­da entre nosotrxs ni la ten­drán.

Quie­ren lle­var a cabo la espa­ño­li­za­ción de este tro­zo de Eus­kal Herria, vie­nen a «civi­li­zar» y a «evan­ge­li­zar» nues­tro pue­blo, a piso­tear nues­tro idio­ma y nues­tra cul­tu­ra, a enal­te­cer el fran­quis­mo y a insul­tar la memo­ria de nues­tros muer­tos. Pero esta­mos demos­tran­do que somos un pue­blo que toda­vía sigue vivo, como esta­mos demos­tran­do que al fas­cis­mo se le para en la calle.

Fren­te a la acti­tud dig­na que mues­tra el pue­blo para hacer fren­te al fas­cis­mo, se sitúa el ser­vi­lis­mo, el abu­so y la asque­ros repre­sión de los cipa­yos, ponien­do la alfom­bra roja al fas­cis­mo y apa­lean­do y dete­nien­do a lxs anti­fas­cis­tas. Cin­co deten­cio­nes y varixs heridxs es el resul­ta­do de la actua­ción de estos perros arma­dos has­ta arri­ba. Un fuer­te abra­zo a todxs estxs anti­fas­cis­tas.

Como decía­mos esta mis­ma sema­na, nues­tra orga­ni­za­ción apo­ya toda ini­cia­ti­va con­vo­ca­da por el movi­mien­to popu­lar con­tra el fas­cis­mo, y valo­ra­mos posi­ti­va­men­te las res­pues­tas dadas ayer y hoy. Al fas­cis­mo no hay que dejar­le ni una solo hue­co, y todos los medios para evi­tar su resur­gi­mien­to son legí­ti­mos.

Para ter­mi­nar, hace­mos un lla­ma­mien­to a Eus­kal Herria para seguir tra­ba­jan­do en el úni­co de los luga­res que es deci­si­vo. Tome­mos de nue­vo las calles has­ta con­se­guir la inde­pen­den­cia, el socia­lis­mo y la amnis­tía.

Eus­kal Herria, 14 de abril de 2019

Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

One Response

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: