Barrikada egin dute Eginoko trenbidean «zanpatzen gaituenari herri gisa erantzuteko»

Deskargak /​Descargas (5 aldiz/​veces)

FileAction
[PDF] A4Jeitsi /​Des­car­gar 
[PDF] A5Jeitsi /​Des­car­gar 
[PDF] Let­terJeitsi /​Des­car­gar 
[ePub]Jeitsi /​Des­car­gar 
[mobi] Kind­leJeitsi /​Des­car­gar 

Api­ri­la­ren 15ean, goi­ze­ko 06:00ak alde­ra, 40 bat gur­pi­le­kin osa­tu­ta­ko barri­ka­da bat osa­tu zuten Egino herri­tik (Ara­ba) iga­rotzen den tren­bi­dean. Nahiz eta heda­bi­de ezber­di­ne­tan oihar­tzu­nik ez izan, eze­za­gun batzuek Hala Bedi­ra igo­rri­ta­ko ohar eta argaz­ki batean eki­me­na­ren dimen­tsioa ikus dai­te­ke. Ordu batzuk beran­dua­go, suhil­tzai­leek sabo­ta­jea itza­li zuten.

Argaz­kian ager­tzen den «Atzo gaur eta beti. Eus­kal Herri­tik ez dira pasa­ko!» esal­dia­re­kin bate­ra, oha­rrean «espai­niar oli­gar­kiak Espai­niar esta­tu kri­sia­ri auto­ri­ta­ris­mo­tik, uka­zio­tik eta esplo­ta­zio­tik ate­ra­bi­dea» eman nahi dio­la sala­tu dute. «Eus­kal Herria etsaitzat dute, eta espai­niar eskuin mutu­rra eta mutu­rre­ko eskui­na are­rio horre­ta­tik eli­katze­ko asmoa dute. Bes­te eze­ren gai­ne­tik, herri zapal­duon uka­zioan oina­rritzen dela­ko haien proiek­tua».

Aurre­ko aste­bu­ru­ko eki­tal­di faxis­tak eta Ertzain­tza­ren kar­gak kon­tes­tua­li­zatzea­re­kin bate­ra -19 urte nes­ka bat aste­le­he­nean Bil­bon ope­ra­tu behar izan zuten Ertzain­tza­ren kar­gen ondo­rioz-, Eus­kal Herriak faxis­tak ger­tu­tik eza­gu­tu ditue­la gai­ne­ra­tu dute: «Gogor borro­ka­tu ditu eta larru­tik ordain­du du. Egoe­ra­ri neu­rria har­tu behar dio­gu. Harro dabil bide­ga­be­ke­ria eta honek ez du atze­ra egi­te­ko asmo­rik. Gure bizitzak, gor­putzak eta lurral­deak men­pe­ko nahi dituz­te».

Herri gisa erantzun behar dugu

Espetxean dau­den gaz­teak ere aipa­tu dituz­te, «beren herria mai­tatzea­ga­tik espetxe­ra bidal­tzen dituz­te­nak». Ildo hone­tan, «mun­tai juri­di­ko eta poli­zia­lei esker bahi­tuen zerren­da luzatzen dute, herri hau gati­bu man­ten­tze­ko asmoz. Fran­kis­moa­ren oinor­de­koak diren tri­bu­nal eta segur­ta­sun inda­rrek adie­raz­pen aska­ta­su­na­ren mugak mar­katzen diz­ki­gu­te eta Damo­kle­sen ezpa­ta buru gai­nean jarri digu­te. Herrion era­ba­kitze­ko esku­bi­dea kri­mi­na­li­za­tu dute, espai­niak eskain­tzen duen ere­du sozial eta eko­no­mi­koa inpo­si­zioa­ren bidez man­te­na­ra­ziz».

Bide batez, inor ez baz­te­rrean geratze­ko deia egin dute, lan­gi­le­ria, ema­ku­meak, eus­kal­du­nak, gaz­teak, etor­ki­nak eta baz­ter­tuak aipa­tuz. «Ez dadi­la inor baz­te­rrean gera­tu. Herri anti­fa­xis­ta bat erai­ki ahal iza­te­ko, herri gisa eran­tzun behar dio­gu zan­patzen gai­tue­na­ri».

Oha­rra­ren amaie­ran bes­te alde bate­ra begi­ratze­rik ez dagoe­la ondo­rioz­ta­tu dute: «Dator­ki­gu­na­ri eran­tzu­te­ko prest egon behar gara, borro­ka fron­te guz­tie­tan. Zau­ri­tuen, atxi­lo­tuen eta kri­mi­na­li­za­zioa­ren gai­ne­tik herri honek irmo­ta­su­nez eta sor­me­naz eran­tzun dio ultra­es­kuin espa­ño­la­ri. Aurre­ran­tzean ere tin­ko eta era­gin­kor».

Itu­rria: hala​be​di​.eus

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

One Response

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: