Ikasle borroka, antolakuntza eta estrategia sozialista /​Lucha estudiantil,organización y estrategia socialista

Deskargak /​Descargas (12 aldiz/​veces)

[PDF] A4
[PDF] A4
[PDF] A5
[PDF] A5
[PDF] Let­ter
[PDF] Letter
[ePub]
[ePub]
[mobi] Kind­le
[mobi] Kindle

[EUS]

«Lan umil, isil, eta era­gin­ko­rra­ren mili­tan­tzia kul­tu­ran egon­kor­tzen ari gara. Izan ere, ikas­le­ria­ren eta pro­le­tal­goa­ren bizitze­tan ekar­pen garran­tzitsuak egi­te­ko gai­ta­su­na duen ikas­le anto­la­kun­de sozia­lis­ta iza­tea da hel­bu­rua. Hauek dira emaitza onak eta hau da bidea.»

Manex Gurrutxa­ga, Ikas­le Aber­tza­lea­ke­ko kidea. Anto­la­kun­dea­ren VII. Kon­gre­suan egi­ni­ko hitzar­tzea

Aurre­ko astean pro­le­tal­goa­ren intere­se­ta­ra­ko bi albis­te on jaso ditu­gu hez­kun­tza espa­rruan.

Alde bate­tik, Uni­ber­tsi­ta­te­ko Indar Bata­su­nak, eba­lua­zio iriz­pi­deen ere­duan ikas­leen intere­sen aur­ka­koa den 12.2 arti­ku­lua­ren aur­ka gau­za­tu­ri­ko borro­ka ardu­ratsu eta tin­koa bere emaitzak ema­ten hasi da, EHU­ko gra­du batzor­deak UIB-k arti­ku­lua aldatze­ko egi­ni­ko pro­po­sa­me­na onar­tu bai­tu. Ikas­leen esku­bi­deen­tzat aurre­ra­pau­so txi­kia da, bai­na Eus­kal Herri­ko Sozia­lis­moa­ren alde­ko borro­ka­ren­tzat urrats erral­doia.

Aspal­di­ko par­tez, ikas­le anto­la­kun­tza uni­ber­tsi­ta­te­ko borro­ka­ren bitar­tez bere asmoak modu era­gin­ko­rrean aurre­ra era­ma­te­ko balia­ga­rria da, pro­le­tal­goa­ren anto­la­kun­de inde­pen­den­te moduan gai­ne­ra. Hau da, akti­bis­mo mili­tan­te guz­tiz pro­pa­gan­dis­ti­ko baten zama behin beti­ko albo bate­ra utziz eta ikas­le mugi­men­dua era­bat mani­pu­latzen zuen mar­ko poli­ti­ko inter­kla­sis­ta­re­kin amai­tuz. Kla­se interes errea­len blo­keo­ra­ko agen­da poli­ti­koa inpo­satzen eta hez­kun­tza espa­rruan pro­le­tal­goa­ren intere­se­ta­ra­ko era­gin­ko­rra iza­tea ozto­patzen zion mar­koa behin baz­ter­tu­ta. Finean, ikas­le anto­la­kun­tzak, nahiz eta uni­ber­tsi­ta­te­ko indar poli­ti­ko guz­tiak aur­ka izan, orain­daino seku­la izan ez duen era­gin­kor­ta­sun bat era­kus­ten du bere borro­ke­tan. Hau guz­tia sozia­lis­moa­ren ban­de­ra azpian, mili­tan­te sozia­lis­ten inizia­ti­ba pean.

Estra­te­gia sozia­lis­tak bur­ge­sia­ren bote­re eta men­de­ratze mar­koa­ren gutxie­gi­ta­su­na sei­na­la­tu behar du; ins­ti­tu­zio bur­ge­se­na, enpre­sa buruen uni­ber­tsi­ta­tea­re­na, inte­lek­tual aka­de­mi­koe­na zein euren lobb­ye­na, ban­ku eta mul­ti­na­zio­na­le­na eta bar­ne ados­ta­su­nen sare osoa­re­na, horrek bar­ne­bil­tzen duen bote­re egi­tu­ra­re­na: bai­na une berean hez­kun­tza espa­rru­ko sek­to­re pro­le­ta­rioen bereha­la­ko intere­sei eran­tzu­te­ko gai izan behar du eta pro­le­tal­goa­ren anto­la­kun­tza inde­pen­den­tea­ren bidez era­gin­ko­rra dela era­kutsi, uni­ber­tsi­ta­te­ko egu­ne­ro­koan era­gi­ten duten ere­mu guz­tie­tan bote­re eta indar kuo­tak borro­ka­tuz eta tar­te­ko sek­to­reak zein fun­tzio­na­rio pro­gre­sis­tak lan­gi­le kla­sea­ren intere­sen alde eta bur­ge­sia­ren intere­sen aur­ka lerro­katzea lor­tuz. Ideia «zahar» hauek inda­rrez dei egi­ten digu­te Eus­kal Herrian zein Euro­pan bizi dugun aro arte­ko ata­la­sean, bur­ge­sia­ren koa­dro alder­di ins­ti­tu­zio­na­lek begi­ra­tu ere egin nahi ez die­ten ara­zo errea­lei eran­tzu­te­ko era­gin­kor­ta­sun zan­patzai­lea era­kus­ten dute­la­rik. Hobe esan­da, alder­di horien kez­ka par­te­ka­tua gaz­te belau­nal­die­tan ernal­tzen doan sozia­lis­moa­ren mehatxua gel­ditzea da. Ez da hau per­tso­na hark edo honek supo­satzen duen mehatxua, pro­le­ta­ri­za­zio pro­ze­su gel­die­zi­nak bizitza­ko ere­mu guz­tie­tan era­gi­ten dituen bal­din­tza objek­ti­bo zehatze­ta­tik ezin­bes­tean aza­le­ratzen ari den sub­jek­ti­bi­ta­te iraul­tzai­le baten mehatxua bai­zik.

Bes­tal­de, aurre­ko astean Euna­te­ko biga­rren hez­kun­tza­ko ins­ti­tu­tu­ko ikas­leen borro­ka luzeak, lan­du­ta­ko garai­pen bat lor­tu due­la ere jakin genuen. Euna­te­ko ikas­leek, euren zen­troan ins­ta­la­tu­ta­ko bideo-bigi­lan­tzia­ko kame­ren aur­ka­ko borro­ka pro­ze­su bat gara­tu dute. Hez­kun­tza Sai­lak inore­kin ados­tu gabe ins­ta­la­tu zituen kame­rak ikas­tetxean eta Euna­te­ko ikas­leak, orien­ta­zio poli­ti­ko­ra­ko zen­tzu han­diz, bereha­la jarri zuten martxan euren iru­di eta inti­mi­ta­te esku­bi­deak bai­na bere­zi­ki, aska­ta­sun poli­ti­koak larri­ki urratzen dituen bortxa­ke­ria honen aur­ka­ko borro­ka zorrotza. Ikas­tur­te hone­tan zehar edo­no­la­ko txan­ta­je eta pre­sioak jasan behar izan dituz­te, Iru­ñe­rria oso­ko ikas­le gre­ba­ren debe­ku poli­ti­koa, «lane­ra­ko esku­bi­dea» (sic!) defen­datzea­ga­tik sasi sin­di­ka­tu bat edo bes­te­ren negar zoti­nak eta fun­tzio­na­rioe­nak bar­ne eta, ozto­po guz­tien gai­ne­tik, deter­mi­na­zio ira­kas­pen berri bat eman digu­te. Elkar­tu eta euren intere­sak babes­te­ko Iru­ñe­rria­ko Auto­de­fen­t­sa Sarea osa­tu dute. Euren borro­ka gau­zatzen jakin dute, euren plan­te­amen­duak garatze­ko auzoan zile­gi­ta­su­na ira­ba­ziz. Kale­ra ate­ra era kla­se elkar­ta­su­nez eki­ten jakin dute, ekin­tza bata­sun sozia­lis­ta­re­kin, Iru­ñea­ko kaleak zehar­ka­tu zituen mani­fes­ta­zio jen­detsu baten bitar­tez. Orain bes­te batzuek nahi dute borro­ka horren pro­ta­go­nis­moa. Bai­na pro­ta­go­nis­moa inizia­ti­ba poli­ti­koa due­nak dau­ka, zer egi­ten duen dakien horrek, ger­ta­ka­rien logi­ka men­de­ratzen due­nak. Ez da Euna­te­ko segur­ta­sun kame­ren aur­ka­ko borro­ka soil bat, ikas­tetxe guz­tie­ta­ko segur­ta­sun kame­ren aur­ka­ko borro­ka bat da, lan­gi­le kla­sea­ren kon­trol poli­ti­ko­ra­ko meto­do haue­ki­ko baz­ter­tze oro­kor bat fin­katzea xede duen borro­ka kul­tu­ra­la. Pro­le­tal­goa­ren ikas­le anto­la­kun­tza sozia­lis­ta inde­pen­den­tea zile­gitze­ko borro­ka bat da. Zen­tzu hone­tan, orien­ta­zio sozia­lis­ta­ko ikas­leen borro­ka inizia­ti­bak haus­nar­ke­tak era­gin ditu jen­de asko­ren bai­tan. Hori da hege­mo­nia. Adin txi­ki­koen bideo-bigi­lan­tzia eran­tzu­le ins­ti­tu­zio­nal eta «kul­tu­ra­lak» dituen abe­rra­zio bat baino ez da.

Hez­kun­tza espa­rru­tik hara­ta­go, ins­ti­tu­zio bur­ge­sak due­la hamar­ka­da bat baino gehia­go­tik lurral­de osoan zehar, espa­zio publi­ko zein pri­ba­tue­tan, kale eta azpie­gi­tu­re­tan, edo­ta etxe­bi­zitza pri­ba­tue­tan modu ile­ga­lean ezar­tzen ari diren bideo-bigi­lan­tzia panop­ti­koa­ren aurrean jarrai­tu beha­rre­ko bidea era­kutsi digu­te Euna­te­ko ikas­leek. Pro­le­tal­goa­ren eran­tzu­nak sen­doa izan behar du, gure aska­ta­sun poli­ti­koak, gaur­ko eta etor­ki­zu­ne­ko belau­nal­dien borro­ka bal­din­tzak eta etxal­dee­ta­ko abe­reen moduan gra­ba­tu eta bigi­la­tuak iza­tea­ren aurrean gure duin­ta­su­na ere jokoan ditu­gu. Kla­se men­de­ratzai­lea da gra­ba­tua eta kon­tro­la­tua izan behar due­na, bere ustel­ke­rian, era­ba­ki ezku­tue­tan, bile­ra sekre­tue­tan, azpi­jo­koe­tan, kutxan eskua sar­tzean, sare klien­te­la­rre­tan, kla­se esta­tua­ren ins­ti­tu­zioe­tan, alder­di eta sin­di­ka­tue­ta­ko gabi­ne­te buro­kra­ti­koe­tan, bere inpu­ni­ta­tean.

Bi aurre­ra­pau­so hauek, Ikas­le Aber­tza­lea­kek eta Ikas­le Auto­de­fen­t­sa Sareek gau­za­tu­ta­ko borro­ken bitar­tez ikas­tur­tean esku­ra­tu­ta­ko lor­pe­nei batzen zaiz­kie: ikas­le gelak, eba­lua­ke­ta iriz­pi­deen alda­ke­tak, gre­ba esku­bi­deak, segur­ta­sun guar­dien gaia­ren bai­tan poli­zia-cam­pu­sa­ren aur­ka egi­ni­ko pau­soak etab.

Hori dela eta, Euna­te­ko ikas­le tal­dea, bere­zi­ki Iru­ñe­rria­ko ikas­le mugi­men­dua eta oro­ko­rrean Eus­kal Herri­ko ikas­le mugi­men­du guz­tia zorion­tze­ko apro­betxa­tu nahi dut: aur­ten pau­so han­diak eman ditu­zue mili­tan­tzia ere­duan, borro­ka mol­dea­ren era­gin­kor­ta­su­nean, zuen plan­te­amen­dua­ren serio­ta­su­nean. Ez jarri arre­ta­rik jasotzen ari zare­ten gezur eta era­so sor­ta­ri, hauek zuen borro­ka­ren zile­gi­ta­su­na­ren eta zuen deter­mi­na­zio zein era­gin­kor­ta­su­na­ren sin­to­ma bai­ti­ra. Lan­gi­le kla­se osoa­ren­tzat ere­du komu­nis­ta zare­te.

Era berean, Ikas­le Aber­tza­lea­ken mili­tan­tzia osoa­ri nire erres­pe­tua adie­ra­zi nahi diot, euren anto­la­kun­dea sol­da­ta­pe­ko ardu­ra­ga­be eta mani­pu­latzai­leen par­te­tik jaso­ta­ko gezur eta kalum­nien foku media­ti­koa zen bitar­tean, dis­zi­pli­na ere­du­ga­rriz, modu isil eta ardu­ratsuz, mai­la poli­ti­ko han­di­ko kon­gre­su bat garatzea­ga­tik. Bes­te behin, ez dute onar­tu­ko inon­go erres­pe­tu­rik gabe, kan­po­tik esku har­tzen saia­tuz kon­gre­su bat eskatzen irri­ga­rri gera­tu iza­na, etxe barruan mai­la han­di­ko ezta­bai­da gau­zatzen ari zen bitar­tean, mili­tan­tzia osoak modu par­tehar­tzai­lean eta era­ba­te­ko ados­ta­su­nez berretsi duen behin beti­ko ponen­tzia ira­kur­tzean ikus­ten den beza­la.

Oro­ko­rrean, beha­rrez­koa da ikas­le borro­ka­ren aurre­ra­ka­den haus­nar­ke­ta oro­kor batzuk egi­tea.

Pro­le­tal­goa­ren intere­sen defen­tsa­ra­ko anto­la­ke­tak garran­tzi han­di­ko orien­ta­zio estra­te­gi­koa du. Sek­to­re eta des­ta­ka­men­tu komu­nis­ta guz­tiek horren kon­tzien­te izan behar­ko luke­te, berau indar­tu eta eli­ka­tuz, pro­le­tal­goa­ren anto­la­ke­ta poli­ti­ko­ra­ko esko­la bai­ta borro­ka defen­tsi­boa. Ez dago Iraul­tza Sozia­lis­ta­rik pro­le­tal­goa­ren masa anto­la­kun­de­rik gabe, bila­kae­ran den pro­ze­su sozia­lis­ta­rik gabe, indar pro­le­ta­rioen meta­ke­ta­rik gabe eta ez dago anto­la­kun­de­rik eta indar pro­le­ta­rioen meta­ke­ta­rik borro­ka­ren era­gin­kor­ta­su­nik, indar korre­la­zio­rik, porrot baino garai­pen gehia­go­rik eta alde­ko balan­tza duen kla­se borro­ka­ren dina­mis­mo­rik gabe. Borro­ka hauek eko­no­mi­zis­mo apo­li­ti­ko huts bate­ra ez murriz­teak, ez du inon­dik ere inpli­katzen pro­le­tal­goa­ren mai­la guz­tie­ta­ko borro­ka defen­tsi­boak serio har­tu behar ez dire­nik. Eska­la sozia­lean posi­zioak man­ten­du eta ira­baz­tea hil ala bizi­koa da eta, hau ez egi­teak, pro­le­tal­goa borro­ka han­dia­goei eki­te­ko ezgai­tu­ko luke. Are gehia­go, hau ez egi­teak disol­ba­tu du pro­le­tal­goa­ren nor­ta­sun poli­ti­koa, berau ato­mi­za­tuz eta kla­se etsaien anto­la­kun­deen ban­de­ra fal­tsuen pean lerro­ka­tuz, edo este­ti­zis­mo mili­tan­te herri­koi bate­ra, mili­tan­tzia kul­tu­ral bolun­ta­ris­ta eta auto-txi­kitzai­le axo­la­ga­be bate­ra mugi­tuz. Borro­ka defen­tsi­bo horie­xek dira, kla­se bata­sun, dizi­pli­na eta eska­la sozial izae­ra dute­nean, une berean, anto­la­kun­tza pro­le­ta­rioa­ren era­gin­kor­ta­su­na eta bur­ge­sia­ren alder­di eta ins­ti­tu­zio anto­la­kun­tza­ren mugak era­kus­ten dituz­te­nak. Hau da, borro­ka defen­tsi­boak dira anto­la­kun­tza pro­le­ta­rioa garatze­ko beha­rra era­kus­ten dute­nak, anto­la­kun­tza hone­tan eral­da­ke­ta pro­ze­su ebo­lu­ti­bo eta haz­ko­rrak eli­ka­tuz, ofen­tsi­ba bata­sun per­fek­zio­na­tu baten nora­bi­dean jarri eta bote­re har­tzea eta ekoiz­pe­na sozia­li­zatze­ko anto­la­kun­tza posi­zioak aurre­ratzen joa­te­ko beha­rra aza­le­ratzen dute­nak.

Ekoiz­pe­na­ren sozia­li­za­zioa ez da mun­du ero, idea­lis­ta eta gau­zae­zin bat. Ezin zaio moral­ki lur jota dagoen pro­le­tal­go bati modu teo­ri­koan azal­du: mun­du honen gara­pen logi­ko eta arra­zio­na­la den neu­rrian, eman­kor­ta­su­na, aska­ta­su­na, zorion­ta­su­na, den­bo­ra­ren era­bil­ga­rri­ta­su­na eta adis­ki­de­ta­sun komu­ni­ta­tea­ren gor­puz­tea da, indar tek­ni­koa­ren araz­ke­taz anto­la­kun­tza modu hobea­go baten gau­za­pe­na daka­rre­na, gaur­ko borro­ka errea­le­tan, kla­se egi­tas­mo horien dimen­tsio eti­ko erreal eta era­gin­kor moduan azal­du behar da. Hone­la, estra­te­gia sozia­lis­tak, zigor­tuen dau­den sek­to­reen bereha­la­ko intere­sen alde­ko egun­go borro­ka errea­le­tan, osa­gai nagu­si­ki aurre-figu­ra­ti­bo eta hezitzai­lea izan behar du. Anto­la­kun­tza pro­le­ta­rio bidez pro­ze­su sozia­len gai­ne­ko kon­tro­la egi­ka­ritzea ezin­bes­te­koa da bote­rea har­tze­ko: kon­trol gehia­go­re­kin, bote­rea har­tze­ko auke­ra gehia­go. Kon­trol gutxia­go­re­kin, ahul­ta­sun han­dia­goa.

Indar korre­la­zio­rik gabe­ko kon­tze­sio ins­ti­tu­zio­na­lak pro­pa­gan­da bur­ges hut­sa dira. Ala­bai­na, kla­se borro­ka­ren ondo­rioz­ko indar korre­la­zioen ara­be­ra­ko kon­tze­sio ins­ti­tu­zio­na­lak indar haus­poak dira, sozia­lis­moa­ren­tzat anto­la­kun­tza poten­tzia dute­nak. Lan­gi­le anto­la­kun­tzak bur­ge­sia­ri men egi­te­ra behar­tzea lor­tzen duen bakoitzean indar­tu egi­ten gara. Auto­de­fen­t­sa eta ofen­tsi­ba ez dira bana­tu­ta dau­den kate­go­riak. Pro­ze­su dia­lek­ti­ko baten zatiak dira, eta ziklo iraul­tzai­leen his­to­riak era­kus­ten digu hau.

Ez dago sozia­lis­mo­rik pro­le­tal­go­rik gabe. Sozia­lis­moa, pro­le­tal­goak lurral­dea­ren gai­nean gau­zatzen duen bote­rea da. Estra­te­gia sozia­lis­ta, pro­le­tal­goak bote­rea har­tze­ko duen estra­te­gia da, ekoiz­pe­na eta ekoiz­pen bitar­te­koak sozia­li­zatzea eta bote­re bur­ge­sa erauz­tea xede due­na. Belau­nal­di arte­ko des­kon­po­si­zioan aur­kitzen den kla­se ertai­nak ezin du sub­jek­tu sozia­lis­ta izan; batzuek dio­ten moduan eta izen fal­tsu asko jar­tzen diz­kio­ten arren, bere estra­te­giak ez bai­tu sozia­lis­moa­re­kin zeri­ku­si­rik, mun­du hone­tan egon­kor­tzea­re­kin eta hone­ki­ko ardu­ra­ga­be­ke­ria­re­kin bai­zik. Des­ta­ka­men­tu teo­ri­ko iraul­tzai­le batek ere ezin du sub­jek­tu sozia­lis­ta izan pro­le­tal­goa­ren bereha­la­ko intere­se­kin bat egi­ten ez duen hei­nean, bai­zik eta soi­lik interes hauek bere bereiz­ta­sun eta zehaz­ta­su­nean defen­datze­ko gai denean eta aldi berean berauek gau­zatze­ko mar­ko eko­no­mi­ko, sozial, kul­tu­ral eta poli­ti­ko bur­ge­sa gain­ditze­ko beha­rra era­kus­ten due­nean.

Pro­le­tal­goak, bizitza­ko espa­rru guz­tie­tan bere intere­sen ara­be­ra eta modu dizi­pli­na­tuan anto­la­tu behar du; zorion­ta­su­na, aska­ta­su­na eta komu­ni­ta­te sozia­la eska­la han­dian gau­zatze­ko asmoe­tan hezi behar du. Gezur­ti guz­tiei zein bar­ne eze­gon­kor­ta­su­na­ren pro­ta­go­nis­ta eta ele­men­tu dire­nei, zein kan­po­tik era­kus­ten zaiz­kion ban­de­ra fal­tsuei mozo­rroa ken­du behar die. Borro­ka poli­ti­ko­ra­ko inda­rrak lor­tze­ko, bere kla­sea­ren jomu­ga his­to­ri­koen bai­tan hezi behar du. Behar hau bere hel­bu­rue­ki­ko homo­ge­neoa da: lor­tu nahi badi­tu ez du bes­te bide­rik eta, horre­ta­ra­ko, bere intere­sen auto­de­fen­t­sa dizi­pli­na­tua­ren, gataz­ken plan­te­amen­dua­ren eta hauek ira­baz­te­ko sis­te­ma­ti­za­zio tak­ti­koa­ren ata­zak ezin­bes­te­koak dira.

Hau «ziklo» izae­ra duen hezi­ke­ta mili­tan­te­ko eta indar meta­ke­ta­ra­ko pro­ze­su sozia­lis­ta bat da, hau da, hamar­ka­dak iraun­go ditue­na. Askok hasie­ran ema­ten dute­na­ren aur­ka­koa iza­ten amai­tu­ko dute eta bes­te askok alde­ran­tzi­ko bidea egin­go dute.

Orai­na­ren eta etor­ki­zu­na­ren fusioa, ira­ga­ne­ko ira­kas­pe­ne­ta­tik bil­du deza­ke­gun anto­la­kun­tza eta inte­li­gen­tzia estra­te­gi­ko guz­tia apli­katzea eskatzen digun hari meha­rra da. Zen­tzu hone­tan, azken urtee­tan Eus­kal Herri­ko ikas­le borro­ka eta bere anto­la­kun­tza for­ma ere­du­ga­rria, jarrai­tu beha­rre­ko bidea marraz­ten ari dela esan deza­ke­gu.

Kolitza

2019ko maiatzak 22

[ES]

«Lan umil, isil, eta era­gin­ko­rra­ren mili­tan­tzia kul­tu­ran egon­kor­tzen ari gara. Izan ere, ikas­le­ria­ren eta pro­le­tar­goa­ren bizitze­tan ekar­pen garran­tzitsuak egi­te­ko gai­ta­su­na duen ikas­le anto­la­kun­de sozia­lis­ta iza­tea da hel­bu­rua. Hauek dira emaitza onak eta hau da bidea.»

Manex Gurrutxa­ga, Miem­bro de Ikas­le Aber­tza­leak. Dis­cur­so pro­nun­cia­do en el VII Con­gre­so de la Orga­ni­za­ción

La sema­na pasa­da hemos reci­bi­do dos bue­nas noti­cias en el ámbi­to edu­ca­ti­vo para los intere­ses del pro­le­ta­ria­do.

Por un lado, la lucha deci­di­da y res­pon­sa­ble de Uni­ber­tsi­ta­te­ko Indar Bata­su­na con­tra la nor­ma 12.2, con­tra­ria a los intere­ses del estu­dian­ta­do en el mode­lo del sis­te­ma de eva­lua­ción, comien­za a dar sus fru­tos, ya que la comi­sión de gra­do (gra­du batzor­dea) de la UPV ha admi­ti­do la pro­pues­ta hecha por UIB para la modi­fi­ca­ción de la nor­ma. Es una amplia­ción míni­ma de los dere­chos del estu­dian­ta­do, pero un paso de gigan­te para la lucha por el Socia­lis­mo en Eus­kal Herria.

Por pri­me­ra vez en mucho tiem­po, la orga­ni­za­ción estu­dian­til sir­ve de for­ma efi­caz para lle­var a cabo sus pro­pó­si­tos median­te la lucha en la uni­ver­si­dad, y lo hace como orga­ni­za­ción inde­pen­dien­te del pro­le­ta­ria­do. Es decir, habien­do aban­do­na­do defi­ni­ti­va­men­te el peso muer­to de un acti­vis­mo mili­tan­te mera­men­te pro­pa­gan­dís­ti­co, jun­to con un mar­co polí­ti­co inter­cla­sis­ta que ins­tru­men­ta­li­za­ba total­men­te al movi­mien­to estu­dian­til, que le impo­nía una agen­da polí­ti­ca de blo­queo de los intere­ses reales de cla­se, y le impe­día ser efec­ti­va para los intere­ses del pro­le­ta­ria­do en el ámbi­to edu­ca­ti­vo. Es decir, la orga­ni­za­ción estu­dian­til mues­tra por pri­me­ra vez, aun con todas las fuer­zas polí­ti­cas de la uni­ver­si­dad en con­tra, una efec­ti­vi­dad en sus luchas que nun­ca tuvo, y lo hace bajo las ban­de­ras del socia­lis­mo, bajo la ini­cia­ti­va mili­tan­te socia­lis­ta.

La estra­te­gia socia­lis­ta debe seña­lar la insu­fi­cien­cia del mar­co del poder y domi­na­ción de la bur­gue­sía, de las ins­ti­tu­cio­nes bur­gue­sas, de la uni­ver­si­dad de los empre­sa­rios, los inte­lec­tua­les aca­dé­mi­cos y sus lobbys, la ban­ca y las mul­ti­na­cio­na­les, y toda la red inter­na de con­sen­so, todo el apa­ra­to de poder inte­gra­do que supo­ne: pero debe ser capaz de res­pon­der simul­tá­nea­men­te a los nte­re­ses inme­dia­tos de los sec­to­res pro­le­ta­rios de la comu­ni­dad edu­ca­ti­va y mos­trar ser efi­caz median­te la orga­ni­za­ción inde­pen­dien­te del pro­le­ta­ria­do, com­ba­tien­do cuo­tas de poder y fuer­za en todos los ámbi­tos que afec­tan a la coti­dia­ni­dad uni­ver­si­ta­ria, y posi­cio­nan­do a los sec­to­res inter­me­dios y al fun­cio­na­ria­do pro­gre­sis­ta a favor de los intere­ses de la cla­se tra­ba­ja­do­ra, y en con­tra de los intere­ses de la bur­gue­sía. Estas «vie­jas» ideas lla­man pode­ro­sa­men­te a la puer­ta del umbral de épo­cas en el que nos encon­tra­mos, en Eus­kal Herria y en Euro­pa, mos­tran­do su aplas­tan­te efec­ti­vi­dad para pro­ble­mas reales de los que los par­ti­dos ins­ti­tu­cio­na­les de cua­dros bur­gue­ses no tie­nen ni la más míni­ma preo­cu­pa­ción. O más bien: su preo­cu­pa­ción com­par­ti­da es ata­jar la ame­na­za del socia­lis­mo en las jóve­nes gene­ra­cio­nes. Una ame­na­za que no con­sis­te en estas o aque­llas per­so­nas, sino en la inevi­ta­ble emer­gen­cia de la sub­je­ti­vi­dad revo­lu­cio­na­ria a par­tir de unas con­di­cio­nes obje­ti­vas dadas, en todos los ámbi­tos de la vida, por el inexo­ra­ble pro­ce­so de pro­le­ta­ri­za­ción.

En segun­do lugar, la sema­na pasa­da hemos reci­bi­do tam­bién la noti­cia de que la lar­ga lucha de los estu­dian­tes en el ins­ti­tu­to de secun­da­ria Euna­te ha con­se­gui­do tam­bién una tra­ba­ja­da vic­to­ria. Los estu­dian­tes del cen­tro han desa­rro­lla­do un pro­ce­so de lucha con­tra la ins­ta­la­ción de cáma­ras de video­vi­gi­lan­cia en su cen­tro edu­ca­ti­vo. El depar­ta­men­to de edu­ca­ción ins­ta­ló las cáma­ras en el cen­tro sin acor­dar­lo con nadie, y los estu­dian­tes de Euna­te comen­za­ron de inme­dia­to y con gran sen­ti­do de la orien­ta­ción polí­ti­ca una lucha tajan­te con­tra esa gran­dí­si­ma vul­ne­ra­ción de sus dere­chos a la ima­gen, a la inti­mi­dad, y lo que es más impor­tan­te, a las liber­ta­des polí­ti­cas. A lo lar­go de este cur­so han teni­do que sopor­tar todo tipo de chan­ta­jes y pre­sio­nes, inclui­da la prohi­bi­ción polí­ti­ca que roza la ile­ga­li­dad de una huel­ga estu­dian­til en todo Iru­ñe­rria, llo­ri­queos de fun­cio­na­rios y algún que otro supues­to sin­di­ca­to por el «dere­cho al tra­ba­jo» (sic!), y por enci­ma de todos los obs­tácu­los nos han dado una nue­va lec­ción de deter­mi­na­ción. Han sabi­do reunir­se y pro­te­ger sus intere­ses, for­man­do la Red de Auto­de­fen­sa de Iru­ñe­rria. Han sabi­do lle­var a cabo su lucha y ganar para sus plan­tea­mien­tos la legi­ti­mi­dad en el barrio. Han sabi­do salir a la calle y actuar con soli­da­ri­dad de cla­se, con uni­dad de acción socia­lis­ta, median­te una mul­ti­tu­di­na­ria mani­fes­ta­ción que reco­rrió las calles de Iru­ñea. Aho­ra otros quie­ren el pro­ta­go­nis­mo de esa lucha. Pero el pro­ta­go­nis­mo lo tie­ne quien lle­va la ini­cia­ti­va polí­ti­ca, quien sabe lo que hace, quien domi­na la lógi­ca de los acon­te­ci­mien­tos. No es una mera lucha con­tra las cáma­ras de segu­ri­dad en Euna­te, es una lucha con­tra las cáma­ras de segu­ri­dad en todos los cen­tros edu­ca­ti­vos, es una lucha cul­tu­ral, por la ins­tau­ra­ción de un recha­zo gene­ra­li­za­do a estos méto­dos de con­trol polí­ti­co con­tra la cla­se tra­ba­ja­do­ra. Y es una lucha por la legi­ti­mi­dad de la orga­ni­za­ción estu­dian­til socia­lis­ta inde­pen­dien­te del pro­le­ta­ria­do. En esto, la ini­cia­ti­va de la lucha estu­dian­til de orien­ta­ción socia­lis­ta ha hecho refle­xio­nar a mucha gen­te. Eso es hege­mo­nía. La video-vigi­lan­cia a meno­res de edad es una abe­rra­ción con res­pon­sa­bles ins­ti­tu­cio­na­les y «cul­tu­ra­les».

Y más allá del ámbi­to edu­ca­ti­vo, los estu­dian­tes y las estu­dian­tes de Euna­te nos han ense­ña­do el camino ante la video-vigi­lan­cia pan­óp­ti­ca que las ins­ti­tu­cio­nes bur­gue­sas están implan­tan­do des­de hace más de una déca­da en todo el terri­to­rio, en los espa­cios públi­cos y pri­va­dos, en calles e infra­es­truc­tu­ras, inclu­so en vivien­das pri­va­das de for­ma inclu­so ile­gal. La res­pues­ta del pro­le­ta­ria­do tie­ne que ser tajan­te, nos juga­mos nues­tras liber­ta­des polí­ti­cas, las con­di­cio­nes de lucha de las pre­sen­tes y futu­ras gene­ra­cio­nes, ade­más de nues­tra dig­ni­dad, de no ser gra­ba­dos y vigi­la­dos como ani­ma­les de gran­ja. Es la cla­se domi­nan­te la que debe ser gra­ba­da y con­tro­la­da, en su corrup­ción, en sus deci­sio­nes ocul­tas, en sus reunio­nes secre­tas, en sus chan­chu­llos, en su meter mano en la caja, en su red clien­te­lar, en sus ins­ti­tu­cio­nes del esta­do de cla­se, en sus gabi­ne­tes buró­cra­tas de par­ti­do y sin­di­ca­to, en su impu­ni­dad.

Estos dos pasos ade­lan­te se suman a las vic­to­rias que a lo lar­go de este cur­so Ikas­le Aber­tza­leak y las Redes de Auto­de­fen­sa Estu­dian­ti­les han con­se­gui­do median­te sus luchas: ikas­le gelas, cam­bios en los sis­te­mas de eva­lua­ción, dere­chos de huel­ga, avan­ces en con­tra del cam­pus poli­cial con el tema de guar­dias de segu­ri­dad, etc.

Quie­ro por lo tan­to apro­ve­char para feli­ci­tar al gru­po de estu­dian­tes de Euna­te, a todo el movi­mien­to estu­dian­til de Iru­ñe­rria en par­ti­cu­lar y de Eus­kal Herria en gene­ral, este año habéis dado gran­des pasos en el mode­lo de mili­tan­cia, en la efec­ti­vi­dad del mode­lo de lucha, en la serie­dad de vues­tros plan­tea­mien­tos. No pres­téis aten­ción a la red de men­ti­ras y a los ata­ques que estáis reci­bien­do, son sín­to­ma de la legi­ti­mi­dad de vues­tra lucha, y de la efi­ca­cia de vues­tra deter­mi­na­ción. Sois ejem­plo comu­nis­ta para toda la cla­se tra­ba­ja­do­ra.

Tam­bién quie­ro mos­trar mi res­pe­to a toda la mili­tan­cia de Ikas­le Aber­tza­leak por haber desa­rro­lla­do un con­gre­so de gran nivel polí­ti­co, con una dis­ci­pli­na ejem­plar, de for­ma dis­cre­ta y res­pon­sa­ble, mien­tras su orga­ni­za­ción era foco mediá­ti­co de todo tipo de calum­nias y men­ti­ras por par­te de irres­pon­sa­bles y mani­pu­la­do­res a suel­do. Una vez más, no reco­no­ce­rán el ridícu­lo que hicie­ron pidien­do la cele­bra­ción de un con­gre­so des­de fue­ra, de for­ma entris­ta y sin nin­gún res­pe­to, cuan­do de puer­tas aden­tro toda la mili­tan­cia ya esta­ba desa­rro­llán­do­lo, de for­ma par­ti­ci­pa­ti­va y con deba­tes de gran con­te­ni­do como pue­de obser­var­se al leer la ponen­cia defi­ni­ti­va, apro­ba­da por una­ni­mi­dad.

En gene­ral es nece­sa­rio hacer unas refle­xio­nes gene­ra­les de los avan­ces en la lucha estu­dian­til.

La orga­ni­za­ción para la defen­sa de los intere­ses del pro­le­ta­ria­do tie­ne una orien­ta­ción estra­té­gi­ca de gran impor­tan­cia. Todos los sec­to­res y des­ta­ca­men­tos comu­nis­tas debe­rían de ser cons­cien­tes de ello, refor­zar­la y ali­men­tar­la. Es la escue­la polí­ti­ca y orga­ni­za­ti­va del pro­le­ta­ria­do. No hay Revo­lu­ción Socia­lis­ta sin orga­ni­za­ción de masas del pro­le­ta­ria­do, sin pro­ce­so socia­lis­ta en deve­nir, sin acu­mu­la­ción de fuer­zas pro­le­ta­rias, y no hay orga­ni­za­ción y acu­mu­la­ción de fuer­zas pro­le­ta­rias sin efec­ti­vi­dad en la lucha, sin corre­la­cio­nes de fuer­zas, sin más vic­to­rias que derro­tas, sin el dina­mis­mo de la lucha de cla­ses con una balan­za favo­ra­ble. No redu­cir esas luchas a mero eco­no­mi­cis­mo apo­lí­ti­co no impli­ca en abso­lu­to no tomar­se en serio las luchas defen­si­vas del pro­le­ta­ria­do a todos los nive­les. Man­te­ner y ganar posi­cio­nes a esca­la social es vital, y el no hacer­lo des­acre­di­ta­ría al pro­le­ta­ria­do para luchas mayo­res. Es más, no hacer­lo ha disuel­to la iden­ti­dad polí­ti­ca del pro­le­ta­ria­do, ato­mi­zán­do­lo y alis­tán­do­lo bajo fal­sas ban­de­ras, en orga­ni­za­cio­nes enemi­gas de cla­se, o con­de­nán­do­lo a un este­ti­cis­mo loca­lis­ta, a una mili­tan­cia cul­tu­ral irre­le­van­te, volun­ta­ris­ta y auto­des­truc­ti­va. Son esas mis­mas luchas defen­si­vas, cuan­do tie­nen un carác­ter de uni­dad de cla­se, dis­ci­pli­na y esca­la social, las que mues­tran a la vez la efi­ca­cia de la orga­ni­za­ción pro­le­ta­ria y los lími­tes de la orga­ni­za­ción ins­ti­tu­cio­nal y de par­ti­dos de la bur­gue­sía, es decir, la nece­si­dad de desa­rro­llar la orga­ni­za­ción pro­le­ta­ria, de ali­men­tar el pro­ce­so de trans­for­ma­cio­nes de la orga­ni­za­ción pro­le­ta­ria evo­lu­ti­vo y siem­pre cre­cien­te hacia la uni­dad de ofen­si­va per­fec­cio­na­da, de avan­zar sus posi­cio­nes orga­ni­za­ti­vas para la toma del poder y la socia­li­za­ción de la pro­duc­ción.

La socia­li­za­ción de la pro­duc­ción no es un mun­do alo­ca­do, idea­lis­ta e irrea­li­za­ble, no pue­de pre­sen­tar­se de mane­ra teó­ri­ca ante el pro­le­ta­ria­do des­mo­ra­li­za­do: en la medi­da en que es el desa­rro­llo lógi­co y racio­nal de este mun­do, la puri­fi­ca­ción de la fuer­za téc­ni­ca en una for­ma orga­ni­za­ti­va social supe­rior, de mayor abun­dan­cia, liber­tad, feli­ci­dad, dis­po­ni­bi­li­dad de tiem­po y comu­ni­dad fra­ter­nal, debe pre­sen­tar­se en la lucha real del pre­sen­te por la dimen­sión éti­ca real y efi­caz de los pro­pó­si­tos de cla­se. De tal mane­ra que la estra­te­gia socia­lis­ta debe tener un gran­dí­si­mo com­po­nen­te pre-figu­ra­ti­vo y edu­ca­ti­vo en las luchas reales, actua­les, por los intere­ses inme­dia­tos de los sec­to­res más cas­ti­ga­dos. El con­trol de los pro­ce­sos socia­les median­te la orga­ni­za­ción pro­le­ta­ria es indis­pen­sa­ble para la toma del poder: a mayor con­trol, mayor opción de toma del poder. A menor con­trol, mayor debi­li­dad.

Las con­ce­sio­nes ins­ti­tu­cio­na­les sin corre­la­ción de fuer­zas son mera pro­pa­gan­da bur­gue­sa. Sin embar­go, las con­ce­sio­nes ins­ti­tu­cio­na­les a cau­sa de una corre­la­ción de fuer­zas de cla­se son bro­tes de fuer­za, de poten­cia orga­ni­za­ti­va para el socia­lis­mo. La auto­de­fen­sa y la ofen­si­va no son cate­go­rías sepa­ra­das. Son par­tes de un pro­ce­so dia­léc­ti­co, y la his­to­ria de los ciclos revo­lu­cio­na­rios lo demues­tra.

No hay socia­lis­mo sin pro­le­ta­ria­do. El socia­lis­mo es el poder terri­to­ria­li­za­do del pro­le­ta­ria­do. La estra­te­gia socia­lis­ta es la estra­te­gia por la toma del poder por par­te del pro­le­ta­ria­do, para el derro­ca­mien­to del poder bur­gués y la socia­li­za­ción de la pro­duc­ción y de los medios de pro­duc­ción. La cla­se media (en des­com­po­si­ción gene­ra­cio­nal) no pue­de ser el suje­to socia­lis­ta como dicen algu­nos, por muchos nom­bres fal­sos que le pon­gan, y su estra­te­gia no tie­ne nada que ver con el socia­lis­mo, sino con una acti­tud aco­mo­da­ti­cia e ines­cru­pu­lo­sa en este mun­do. Un des­ta­ca­men­to teó­ri­co revo­lu­cio­na­rio tam­po­co pue­de ser el suje­to socia­lis­ta, si no se fusio­na con los intere­ses inme­dia­tos del pro­le­ta­ria­do y es capaz de defen­der­los en su par­ti­cu­la­ri­dad, mien­tras mues­tra la nece­si­dad de supe­rar el mar­co gene­ral eco­nó­mi­co, social, cul­tu­ral, y polí­ti­co bur­gués para poder rea­li­zar­los.

El pro­le­ta­ria­do debe orga­ni­zar­se en gran esca­la, bajo sus pro­pios intere­ses y de for­ma dis­ci­pli­na­da en todos los ámbi­tos de la vida coti­dia­na; debe edu­car­se en aspi­rar a la feli­ci­dad, a la liber­tad y la vida en comu­ni­dad social. Debe des­en­mas­ca­rar a todos los far­san­tes, a todos los pro­ta­go­nis­tas y ele­men­tos de des­es­ta­bi­li­za­ción inter­na, y a todas las fal­sas ban­de­ras que se le mues­tran des­de el exte­rior. Debe edu­car­se en las aspi­ra­cio­nes his­tó­ri­cas de su cla­se para tener fuer­zas para la lucha polí­ti­ca. Esta nece­si­dad es homo­gé­nea a sus obje­ti­vos: si quie­re alcan­zar­los, no hay otra vía. Y para eso son indis­pen­sa­bles las tareas de auto­de­fen­sa dis­ci­pli­na­da de sus pro­pios intere­ses, el plan­tea­mien­to de con­flic­tos y la sis­te­ma­ti­za­ción tác­ti­ca para ven­cer­los.

Este es un pro­ce­so socia­lis­ta de edu­ca­ción mili­tan­te y de acu­mu­la­ción de fuer­zas que tie­ne carác­ter «de ciclo», es decir, que va a durar déca­das. Muchos aca­ba­rán sien­do lo con­tra­rio de lo que pare­cían al prin­ci­pio, y muchos lo harán tam­bién, de for­ma inver­sa.

La fusión del pre­sen­te con el futu­ro es la fina línea que requie­re la apli­ca­ción de toda la inte­li­gen­cia estra­té­gi­ca y orga­ni­za­ti­va que poda­mos reunir con las ense­ñan­zas del pasa­do. En esto, la lucha estu­dian­til de los últi­mos años en Eus­kal Herria y su ejem­plar for­ma de orga­ni­za­ción vie­nen mar­can­do el camino a seguir.

Kolitza

22 de mayo de 2019

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

One Response

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: