[Aurre­rantz 11] Ikus­pe­giak II/​Perspectivas II

[wpdm_​package id=“114085” template=“5c51ba687615d”]

Maiatza-Api­ri­la alde­ra egin­da­ko hau­tes­kun­de zikloa­ren ana­li­sian genioe­nEs­ta­tuak kapi­ta­lak agin­du­ta­ko poli­ti­ka gau­zatze­ko modu­ko lor­pe­naes­ku­ra­tu due­la hau­tes­kun­dee­tan, lege­gin­tzal­dia nola­bai­te­ko lasai­ta­su­ne­zau­rre­ra era­ma­te­ko bes­te. Hori dena Madril alde bate­ra utziz, ber­tan­po­de­mo­se­ko erre­for­mis­mo ezja­ki­na­ren bere­koi­ke­ria tri­fatxi­toa­ren­ba­ta­su­nak kan­po utzi bai­tu. PSOEk lasai har­tu deza­ke arna­sa tar­te atean,bere lurral­de agin­tea dezen­te han­di­tu bai­tu. Kata­lu­nian Esta­tua­re­ki­ko­Bar­tze­lo­na­ren fidel­ta­su­na ziur­ta­tu du eta ERCri bene­tan nork agin­tzen­duen era­kutsi dio. Hegoal­dean, EH Bil­du­ren garran­tzia­rik eza nahi­ko­na­bar­me­na da EAJ eta PSOE‑k nafa­rroan gober­natze­ko egin­da­kohitzar­me­na­ren ondoan. Bote­re txi­ki hori EH Bil­du beza­la eus­kal­kon­tzien­tzai nazio­na­la zuhur­tziaz ahul­du­ko dute, UPN-PP‑k dara­bil­ten­neo­fa­xis­moa­re­kin ezi­nez­koa den bezala.

Hala ere, lasai­ta­su­na aza­le­koa da ara­zo estruk­tu­ra­lek gero etahan­dia­goak iza­ten jarraitzen dute­la­ko. Sako­ne­ko ara­zoek sor­tzen­diz­kio­ten ara­zo estruk­tu­ra­len adie­raz­ga­rri da Madril­go par­la­men­tuan­gehien­goa ziur­tatze­ko egin behar dituen jukutriak.


Lehen ata­lean inpe­ria­lis­mo fran­ko-espai­nia­rra urdu­ri eta bel­dur­tu­rik­ze­goe­la genioen: orain oke­rra­go dago urta­rri­le­tik ekai­ne­ra bere arazoak

are larria­goak bihur­tu bai­ti­ra, api­ri­la eta maiatza artean egon­da­ko ziklo elek­to­ra­lean nola­bai­te­ko arna­sal­dia lor­tu badu ere. Bai­na biga­rren atal honen hel­bu­rua Eus­kal Herri­ko egi­tu­ra kla­sis­ta pai­ratzen ari den sako­ne­ko eral­da­ke­ta azter­tzea da, hau da, pro­le­tal­goa eta bur­ge­se­ria zer­tan diren jaki­tea, ezein ezta­bai­da estra­te­gi­ko abia­tu aurre­tik, ezin­bes­te­ko abia­pun­tua. Alda­ke­ta hauek dira Kapi­ta­la­ren ezi­ne­go­na sor­tzen dute­nak, PSOE eta PNVren artean gotor­tu eta eskuin espai­no­la­ri aurre egi­te­ra ere bul­tzatzen dituztenak.

Zai­la da nazio ikus­pe­gi bate­ra­tua iza­tea, inpe­ria­lis­mo fran­ko-espai­no­lak hiru zati­tan apur­tzen gai­tue­la­ko, eta horie­ta­ko bakoitzak azter­ke­ta­ra­ko sis­te­ma bur­ges pro­pioak ditue­la­ko, baino ideia oro­kor bat har­tu deza­ke­gu: bur­din­gin­tza­ren indus­tria, metal­gin­tza, meka­ni­ka eta ontzio­le­tan zen­tra­tua, XIX. Men­dean Eus­kal Herria­ren erna­mui­na izan zen, 1980. Hamar­ka­da erdi-alde­ra desegi­ten hasi ziren, arra­zoi poli­ti­ko eta eko­no­mi­ko bikoitzak tar­te­ko: Herri lan­gi­lea­ren oina­rri mate­ria­la sun­tsitzea, eta Mer­ka­tu Batua­ren agin­duak betez, eus­kal bur­ge­sia­ren­tzat Espai­nia eta Fran­tzia­ren esku­tik Euro­pa kapi­ta­lis­ta­ren onar­pe­na lor­tzea. La Naval ixteak eus­kal kapi­ta­lis­moa­ren fasea­ren amaie­ra iru­di­katzen du. Pobretzea, pre­ka­rie­ta­te gel­die­zi­na, gen­tri­fi­ka­zioa, eus­kal kul­tu­ra eta hiz­kun­tza­ren motel­tze edo atze­ra egi­tea, eta abar, fase berria­ren hasie­ra adie­raz­ten duten ezau­ga­rriak dira.

Hamar­ka­da eta erdiz, gutxi gora behe­ra, finan­tza-zati neo­li­be­ra­la­goak baz­te­rrean utzi zuen bur­ge­sia indus­tria­la. Alda­ke­ta­ren para­dig­ma beza­la 2004eko urta­rri­lean Arza­llus-tal­dea­ren kan­po­ratzea eta Imaz-tal­dea bote­rean jar­tzea jarri deza­ke­gu, urte­be­te beran­dua­go Iba­rretxe pla­na albo bate­ra utzi, eta lehen­da­ka­ria bera baz­te­rrean utzi­ko zuen alda­ke­ta. Argi dago eus­kal bur­ge­sia EAJ baino zaba­la­goa dela, baino alder­di hau da, bur­ge­sia ertai­na­ren buro­kra­zia eta bur­ge­sia txi­kia­ren morron­tza­ren bidez, kla­se intere­sak hobe­kien defen­datzen ditue­na. Harrez­ke­roz­tik eta orain­dik ere nabar­me­na­go Urku­llu­ren garaian, Ipa­rral­de, EAE eta Nafa­rroan dau­den des­ber­din­ta­su­nak gora behe­ra, Espai­nia eta Fran­tzia­re­kin lotu­rak nabar­men estu­tu ditu bur­ge­se­riak. Alda­ke­ta honen arra­zoiak kapi­ta­la­ren meta­ke­ta eta kapi­ta­len zen­tra­li­za­zio lege­ra ego­kitzea dira, kapi­ta­lis­moa­ren finan­tzia­zioak era­bat indar­tzen duen legea.

Herri lan­gi­leak, oro­ko­rrean, eta pro­le­tal­goak zehaz­ki, alda­ke­ta are han­dia­goak pai­ra­tu ditu. Alda­ke­ta horiek borro­ka herri­koi eta lan­gi­le borro­ka berrie­tan ikus dai­tez­ke. Azken garaie­tan buru­tu diren mobi­li­za­zio sin­di­kal kla­si­koak,- Gipuz­koa­ko paper­te­gien gre­ba, Biz­kai­ko metal­gin­tza­ren gre­ba, arte gra­fi­koen deial­dia gipuz­koan, Tec­man-eko mobi­lia­zioak, DHL, SGE, Donos­ti­ko gar­bi­ke­ta lan­gi­lee­na, Gipuz­koa­ko erre­si­den­tzie­ta­koa, Osa­ki­detza­ko lehen mai­la­ko arre­ta­ri dagoz­kion mobi­li­za­zioak, eta abar luze bat- eta eta 2019ko api­ri­le­ko hau­tes­kun­de sin­di­ka­le­ta­ko emaitzak aipa­tu gabe zen­bait ondo­rio pro­bi­sio­nal ate­ra ditza­ke­gu: lehe­nik kri­sia­ren aurre­tik hegoal­dean zegoen dele­ga­tu kopu­rua berres­ku­ratzea asko ari da kos­tatzen; biga­rre­nik, sin­di­ka­lis­mo espai­no­lis­ta atze­ra bidean dago eta hegoal­dean dagoe­ne­ko sin­di­ka­lis­mo aber­tza­lea da nagu­si, EAEn ELA nabar­men­tzen da eta Nafa­rroan aurre­rantz doa LAB; ema­ku­me lan­gi­leak inda­rra har­tzen ari dira sin­di­kal­gin­tza aber­tza­lea­ren bai­tan, herri lan­gi­lea aurre­ra doan seinale.

Ipa­rral­dean dauz­ka­gun datuek lerro-buru hauek baiez­tatzen dituz­te, bi ezau­ga­rri pro­pio nabar­men­duz: sin­di­ka­lis­mo aber­tza­lea­ren gora­ka­dak era­gin behar lukeen sin­di­ka­lis­mo esta­ta­lis­ta fran­tse­sa­ren higi­du­ra mote­la­goa ari da iza­ten, aber­tza­le­ta­su­na­ren aurre­ra­ka­da gel­dia­raz­te­ko sis­te­ma­ren ozto­po­ak uga­riak bai­ti­ra, erre­pre­sio zuze­na ez denean, ozto­po ikus­ga­rriak zein iku­se­zi­nen bidez; eta txa­le­ko horien sarre­ra bere­zi­tua Ipa­rral­dean. Mugi­men­du kon­ple­xu honek eder­ki adie­raz­ten du, kri­si estruk­tu­ral eten­ga­bean hamar­ka­da oso bat iga­ro ostean, kapi­ta­lis­mo inpe­ria­lis­tan ema­ten ari den kla­se borro­ka­ren berre­gi­tu­ratzea. Ondo begi­ra­tu­ta, eta nazio eta esta­tu mai­la­ko tes­tuin­gu­ru­tik hara­ta­go, kla­sea­ren erraie­tan Esta­tu Batue­tan geratzen ari diren mugi­men­duen antze­ko ezau­ga­rriak sumatzen dira, eta ez da kasua­li­ta­tea. Lana eta kapi­ta­la­ren arte­ko mun­du mai­la­ko borro­kan esan­gu­ratsua den eske­na­to­ki bat iza­nik, eten­ga­be hazi eta gogor­tzen ari den testuingurua.

Hau­tes­kun­de sin­di­ka­lek, gai­ne­ra­koek beza­la, pro­ze­su osoa gel­dia­raz­ten duten argaz­kia eskain­tzen dute, gel­die­zi­na den eta mugi­men­duan dagoen ten­den­tzia bat izan arren. Aza­le­tik bada ere, kla­se borro­kan dau­den indar sako­nak eta zapal­du­ta­ko nazioa­ren era­kus­leiho dira hala ere. Hiru dina­mi­ka hauek, Ipa­rral­de­ko ezau­ga­rri bere­zi­tue­kin bate­ra, pro­le­tal­goa­ren eta eus­kal herri lan­gi­lea­ren nazio mai­la­ko kla­se borro­ka­ren berre­gi­tu­ratzea islatzen dute, eus­kal bur­ge­sia­ren pro­ze­su kon­tra­ja­rria­re­kin bat egin eta banan­du ezi­na den pro­ze­sua. Nazioar­te­ko tes­tuin­gu­ruak ere berre­gi­tu­ratze hauek azpi­ma­rratzen ditu, iza­tez, baka­rra dire­la argi utziz, ale­gia, Euro­pa eta mun­du mai­la­ko kla­se borro­ka­ren eus­kal adie­raz­pe­na. Lan­gi­le esta­tu edo Eus­kal Komu­na eratzea ‑aza­le­ko deba­tee­tan sar­tu gabe- ezin­bes­te­koa hel­bu­rua da pro­le­tal­goa inter­na­zio­na­lis­ta­ren logi­ka­ren baitan.

Herri lan­gi­lea­ren berre­gi­tu­ratze­tik sor­tzen diren ezau­ga­rri berriak para­me­tro haue­ta­tik uler­tzen ditu­gu, gaur egun kla­se borro­kal­di oso adie­raz­ga­rrien leku­ko iza­ten ari gara eta: Den­bo­ran luza­tu eta eus­ten ari diren ema­ku­me lan­gi­leen borro­kak, etxe­ko lagun­tza, osa­su­na, osta­la­ritza, gar­bi­ke­ta … eta abar, pro­le­tal­goa­ren par­te­rik zapal­due­na izan diren ema­ku­meak auto­an­to­latzen ari dire­la argi utziz. Borro­ka horien luza­pe­na dira Osa­sun­gin­tza eta Osa­ki­detza­ko lan­gi­leen borro­kak, eta oro­ko­rrean ema­ku­meen­gan bal­din­tza kax­ka­rre­nak uzten dituz­ten zer­bitzu publi­koe­ta­ko lan­gi­leen borro­kak. Bes­te leku asko­tan beza­la, «zer­bitzu publi­ko» deritzen horie­ta­ko ema­ku­mez­ko lan­gi­leen borro­kak gora­bi­dean ari dira, fase ezber­di­ne­ta­tik iga­rotzen dira, eta ez dira beti gre­ban amaitzen.

«Hez­kun­tza indus­trian» nazioar­te­ko kla­se borro­ka­ren izae­ra anitza azpi­ma­rratzen duen bes­te adi­bi­de bat ira­kas­kun­tza «kon­tzer­ta­tu­ko» lan­gi­leen gre­ban dau­ka­gu, EAJ‑k diruz lagun­tzen duen Eli­za­ren hez­kun­tza indus­trian ale­gia. Ikus­pe­gi guz­tie­ta­tik uler­ga­rria da gre­ba hori, indus­tria kato­li­koa­ren esplo­ta­zioa bere­zi­ki gogo­rra bai­ta, eta aldi berean hiru alo­rre­tan ezta­bai­da estra­te­gi­koa ari da sor­tzen. Alde bate­tik bere esku­bi­de sin­di­ka­lak alda­rri­katzen ari den lan­gi­le mugi­men­dua, herri lan­gi­leak oso­ta­su­nean dauz­kan esku­bi­deak alda­rri­katzen ditue­na, peda­go­gia askatzai­le eta doa­ko bate­kin eta hez­kun­tza alie­natzai­lea kri­ti­katzen due­na. Bes­te alde­tik Eli­za eta bur­ge­se­ria­ren intere­sak, hau da, kapi­ta­la­ren eta beren onu­ra pro­pioa baino bilatzen ez duen bas­kon­ga­de­ta­ko gober­nutxoa­re­nak. Eta erdian haien artean ezber­din­ta­sun uga­ri dituz­ten gura­so tal­deak, hasi esku­ma patrio­ti­ko ‑bur­ges eta kato­li­ko­tik eta hez­kun­tza indus­tria, EAJ eta Eli­za ardu­ra­dun nagu­si beza­la salatzen dituztenetaraino.

Ondo­rio kua­li­ta­ti­boak dituen mobi­li­za­zioa da, kapi­ta­lis­moa­ren oina­rriz­ko indar erre­pre­si­bo eta alie­natzai­lea­ri, zapal­kun­tza nazio­na­la­ren erdi­gu­nea­ri era­gi­ten dio­la­ko: haur eta nera­beak beren lehen eta biga­rren sozia­li­za­zioan alie­natzea, kris­tau­ta­su­na­ren ber­tsio kato­li­koan gaiz­ki-hez­tea, zen­bait kasu­tan gai­ne­tik pin­tu­ra bas­kon­ga­doa eman­da. EAJ eta Eli­za­ren buru­go­gor­ke­ri atze­ra­koiak, era ez demo­kra­ti­koan diruz lagun­du­ta­ko indus­tria erren­ta­ga­rri horren bidez kapi­ta­la­ren moz­kin eko­no­mi­ko, poli­ti­ko eta ideo­lo­gi­koak han­ditze­ko beha­rra­ri baino ez dio eran­tzu­ten. Bis­tan dago beraz, peda­go­gia eta eus­kal nazioa­ri buruz­ko ikus­pe­gi ezber­din bi tal­kan ari direla.

Gaz­te­ria lan­gi­lea­ren inda­rra ere kla­se borro­kan sar­tu da, sei gunee­tan gutxie­nez. Lehe­na hez­kun­tza esku­bi­dee­na, gehien­bat fran­tse­sez eta espai­no­lez, eta esa­ne­ko lan-eskua for­matze­ko edo gaiz­ki-hez­te­ko sor­tu den sis­te­ma publi­koa kri­ti­katzen due­na. Biga­rre­na, egu­ne­ro­ko lan esplo­ta­zioa­ri, gero eta esku­bi­de eta aska­ta­sun erreal gutxia­go uzten dituen horri, aurre egi­ten dio­na. Hiru­ga­rre­na, sis­te­ma patriar­kal-bur­ge­sa­ren, dik­ta­du­ra afek­ti­bo eta sexua­la­ren, bere nagu­si­goa­ren eta terro­ris­mo sexua­la­ren kon­tra­ko borro­ka. Lau­ga­rre­na, gaz­tetxe, etxe­bi­zitza kolek­ti­bo eta kul­tu­ra herri­koian oina­rri­tuz auto­an­to­la­tu­ta­ko tal­de eta elkar­teak, komu­ni­ka­zio tek­no­lo­gia berrien era­bi­le­ran tre­ba­tuak. Bos­ga­rre­na, esku­bi­deen defen­tsan, aska­ta­su­na berres­ku­ra­tu eta berau zabal­tze­ko alda­rri­ka­pe­nean, eta erre­pre­sio anitzen sala­ke­tan pro­ta­go­nis­moa har­tuz borro­kan ari dena. Eta sei­ga­rre­na, ezta­bai­da poli­ti­koak eta teo­ria iraul­tzai­leak berres­ku­ratzen ari dena.

Ez ditu­gu ahaz­tu behar turis­moa­ren moz­ki­nak han­ditze­ko bur­ge­se­ria­ren plan urba­nis­ti­koak zapuz­te­ko borro­kan ari diren herri eta auzo mugi­men­duak. Hotel eta pen­tsioak neu­rri gabe haz­tea­ren kon­tra­ko borro­kak, metroa­ren kon­tra­ko borro­kak Donos­tian, auzoe­ta­ko komer­tzio txi­kiak des­ager araz­tea­ren kon­tra­ko mogi­men­duak … eta abar. Erre­sis­ten­tzia guz­ti horiek egun­go kapi­ta­lis­moa­ren alo­rrik erren­ta­ga­rrie­ne­ta­ko bati egi­ten dio­te aurre. Auzo­ki­deak beti batu izan dira eta auto­an­to­la­tu, bai­na gehie­ne­tan beren auzoei begi­ra­tu izan die­te gehien­bat. Ez dira iritsi kapi­ta­lak behar duen turis­mo eta komu­ni­ka­zio azka­rre­ko bide-sare han­dia­ren aurrean bes­te­la­ko hiri­gin­tza ere­duak mahai gai­nean jar­tze­ra, ber­ta­ko gara­pe­na erdi­gu­nean jar­tze­ra. Orain auzoak ikus­pe­gi nazio­nal horre­ta­tik ari dira autoantolatzen.

Eta gehia­go luza­tu gabe, eus­ka­ra eta eus­kal kul­tu­ra herri­koia berres­ku­ratze­ko mobi­li­za­zioak berriz martxan jarri dira, inpe­ria­lis­mo fran­tses eta espai­nia­rra­ren eta indus­tria kapi­ta­lis­ta poli­ti­ko-kul­tu­ra­la­ren eten­ga­be­ko era­so­pean, erre­for­mis­moa norae­zean ego­nik eta agin­tean dagoen sis­te­ma­ko alder­di, sin­di­ka­tu eta era­kun­deen kon­tra­ko jarre­ra­re­kin. Kasu onar­te­zi­na dugu, esa­te­ra­ko, Gas­tei­zen. Auzo mugi­men­duek HABEk erre­gu­latzen dituen era­kun­dee­tan eus­ka­ra hel­duen­tzat doa­koa iza­te­ko aur­kez­tu­ta­ko eska­ria­ri EH Bil­duk eman­da­ko ezez­koa. EH Bil­duk EAJ, PP, PSE, Pode­mos eta Ira­ba­zi­re­kin batu zituen botoak ezez­koa ema­te­ko. Kri­ti­ka prak­ti­ko gutxi dugu hala­ber erre­for­mis­moa­ren par­te­tik masak alie­natze­ko komu­ni­ka­bi­deen ingu­ruan, EITB-ri esa­te­ra­ko. Kri­ti­ka gutxi batzue­tan eus­kal itxu­ra eta bes­te­tan itxu­ra inpe­ria­lis­ta fran­tses edo espai­no­la har­tzen duen bur­ges kulturari.

Eske­na­to­ki haue­ta­ko bakoitza lau pun­tu haue­tan zeda­rritzen da gutxie­nez: Lehe­nik inpe­ria­lis­mo fran­ko-espai­nia­rra­ren arma­da­ren babe­sean bere moz­ki­nak han­ditzea hel­bu­ru iza­nik lana­ren esplo­ta­zio oro­ko­rra aurre­ra era­ma­ten duen kapi­ta­le­tik sor­tu eta hor jos­ten dira. Biga­rre­nik, nazio mai­la­ko kla­se borro­ka hut­sa dira, eus­kal bur­ge­se­ria­ren bataz bes­te­ko ira­ba­zi tasa eta bere domi­na­zio poli­ti­ko eta ideo­lo­gi­koa­ri era­gi­ten bai­tio­te. Hiru­ga­rre­nik, eus­kal herri lan­gi­lea­ren ezau­ga­rri asko­ta­ri­ko bezain beha­rrez­koak prak­ti­ka­ra era­man eta age­rian uzten dituz­te, gaur egun­go gizar­te bur­ge­sa­re­kin tal­ka egi­nez. Eta lau­ga­rre­nik, bes­te herri batzue­ki­ko elkar­ta­sun inter­na­zio­na­lis­ta errea­la dakar­ten prak­ti­kak dira, nazio beza­la zapal­duak egon ala ez, gaur egun­go kapi­ta­lis­moa­ren kon­trae­san oina­rriz­koe­ta­tik sor­tzen bai­ti­ra, eta gizar­te sozia­lis­ta bate­ra bide­ra­tu­ta dau­den ere­duak era­bil­tzen dituz­te hauei aurre egiteko.

Eus­kal Herri­ko kla­se borro­ka­ren ezau­ga­rri nagu­siak azter­tu ditu­gu: bate­tik, zere­kin iden­ti­fi­katzen den egun­go bur­ge­sia modu bate­ra­tuan, kapritxo auto­no­mis­ta hutsen eta bur­ge­sia txi­ki eta ertai­na­ren uto­pia inde­pen­den­tis­ta­ren muga objek­ti­bo gain­die­zi­nak zein­tzuk diren; eta kon­tra­ko aldean, apur­ka aurre­ra doan pro­le­tal­goa­ren eta herri lan­gi­lea­ren berran­to­la­ke­ta, prak­ti­ka errea­le­tan oina­rri­tua, kri­siak, kapi­ta­la­ren zapal­kun­tza eta aber­tza­le­ta­sun erre­for­mis­ta­ren bira­ke­ta tes­tuin­gu­ruan guz­tiz ahul­du­ta­ko nazio mai­la­ko kla­se iden­ti­ta­tea berreraikiz.

Aurrean ditu­gun egi­te­koan izu­ga­rriak dira, bai­na baka­rra ezin­go da gau­za­tu errea­li­ta­tea­ren eza­gutza kri­ti­ko eta objek­ti­bo­rik gabe. Sakon­ki azter­tu­ta aska­pen mugi­men­dua­ren inda­rrak ber­piz­ten ari dire­la iku­si­ko dugu, lan­gi­le­ria berriz ere martxan jar­tzen ari dela. Baino gain­di­tu beha­rre­ko ozto­poa lau­koitza da: Inola­ko anto­la­kun­de aber­tza­le iraul­tzai­le­rik eza, gaz­te mugi­men­duek momen­tuz duten espe­rien­tzia fal­ta uler­ga­rria; erre­for­mis­moa egi­ten ari den difa­ma­zio eta uka­zio lana; bene­ta­ko pobretzea eta balia­bi­de eta tres­na eska­sia; eta bur­ge­sia auto­no­mis­ta eta erre­gio­na­lis­tak buru ditue­la­rik sis­te­ma kapi­ta­lis­ta bera­ren aur­ka­ko­ta­sun sis­te­ma­ti­ko, irens­le, alie­natzai­le eta errepresiboa.

Ikus­ten dugu­nez zail­ta­su­nak zinez han­diak dira. Baino atze­ra begi­ra­tu­ta, azken 8 urtee­tan bene­ta­ko dina­mi­kan aurre­ra­pau­so esan­gu­ratsuak ikus­ten ditu­gu zen­tzu guz­tie­tan. Gogoan izan due­la zor­tzi urte herri lan­gi­lea­ren gre­ba deial­di masi­boak ber­tan behe­ra gera­tu zire­la, Esta­tua­ri bar­ka­me­na eska­tu eta legeak onar­tzen hasi zitzaiz­kio­la, herri mugi­men­dua­ri burua moz­tu eta mili­tan­tzia iraul­tzai­lea­ren zati han­di baten borro­ka­ra­ko pres­tu­ta­su­na­ren gain­behe­ra eto­rri zela.

Hiru­ga­rren eta azken ata­lean, bate­ratze eta era­kun­detze bate­ra iris­te­ko zen­bait pro­po­sa­men gara­tu­ko ditugu.

Eus­kal Herrian, 2019ko abuztuan

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *