Nolatan heldu da egoera hori? Portugalen António de Oliveira Salazarrek gidatutako diktadura zegoen ezarrita. 1926tik 1974ra luzatu zen diktadura hura. Portugal Estatu kolonialista zen eta inperio zabala zuen. Kolonia horietan ordena mantentzeko milaka soldadu bidali zituen hara.
60ko hamarkadaren amaieran Afrikako herri kolonizatuak beraien independentziaren alde hasi ziren borrokan. Gineak, Angolak eta Mozanbikek Portugaleko okupazioaren aurka borrokatu zuten.
Portugalen diktaduraren kontrako borroka beti egon zen presente, jendartearen proletarizazioak langile klasearen hazkuntza esanguratsua eta, errepresioa ankerra bazen ere, langile klasearen borroka zabaltzea eragin zuen. 1974. urtearen hasieran, langile borrokek gora egin zuten eta Afrikako gerraren kontrako borrokara zabaldu ziren.
Portugaleko armadaren zati batek koloniekin akordioak erdietsi nahi zituen eta gerra hura amaitu. Hortxe du abiapuntua Salazar kargutik kentzeko eta demokrazia burgesa ezartzeko helburua duen Indar Armatuen Mugimenduak. MFAk langile masak mobilizatzeko asmorik ez zuen arren, langile masak kalera atera eta antolatu egin ziren. Horrela, apirilaren 24ko iraultzak burgesiak espero ez zuen kutsu herrikoia izan zuen.
http://www.laizquierdadiario.cl/La-revolucion-de-los-clavel…
http://www.laizquierdadiario.com/La-Revolucion-de-los-clave…