EMAKUME LANGILEON ARDURA IZATETIK, ASISTENTZIA LANEN SOZIALIZAZIORA! Kali­ta­tez­ko asis­ten­tzia zer­bitzu doa­ko eta uni­ber­tsa­lak – ITAIA

Kapi­ta­lis­moa­ri berez­koa zaion dina­mi­kan sar­tu­ta lan­gi­leon bizi- eta lan-bal­din­tzak eten­ga­be ari dira kas­kar­tzen 2007 – 2008ko kri­siaz geroz­tik (lehe­na­go­tik ere bai). Kri­sia ez du pasa den martxo­tik bizi dugun pan­de­miak sorra­ra­zi; pan­de­mia tes­tuin­gu­ruak egoe­ra hori area­go­tu bes­te­rik ez du egin. Eta zer­bait age­rian gera­tu bada, kapi­ta­la­ri berez­koak zaiz­kion kon­trae­sa­nak area­go­tu iza­na da. Horie­ta­ko bat, bere jarrai­pe­na bera kolo­kan jar­tzen due­na: erre­pro­duk­zio sozia­la­ren auzia. Eta ber­tan lan­gi­le kla­se­ko ema­ku­meok dau­ka­gun fun­tzioa zen­tra­la da, bai sol­da­ta­pe­ko harre­ma­ne­tik kan­po garatzen diren etxe­ko lane­tan, bai­ta eko­no­mia for­ma­lean betetzen dugun pape­rean ere.

Ema­ku­me lan­gi­leok bizi­ko dugun etor­ki­zu­na­ren ezau­ga­rri nagu­sia esplo­ta­zio estruk­tu­ral basa­tia izan­go da, eta hori, beti beza­la, poli­ti­ko­ki zein sozial­ki kate-begi ahu­le­nen­gan ger­tatzen den pro­ze­sua da: ema­ku­me gaz­teak, etor­ki­nak… Aurre­tik geni­tuen bal­din­tza horiek guz­tiak orain­dik ere oke­rra­go bila­ka­tu­ko dira, hala nola lan eze­gon­ko­rrak, nahi­koak ez diren sol­da­tak edo­ta kali­ta­te pena­ga­rri­ko etxe­bi­zitzak. Bes­te ema­ku­me askok, bes­te auke­ra­rik gabe, beren gor­putza sal­tze­ra behar­tu­ta iku­si­ko dute beren burua, hau da, mer­kan­tzia sexual eta erre­pro­duk­ti­bo bila­katze­ra. Horri guz­tia­ri Esta­tua­ren eta Admi­nis­tra­zio Publi­koen utzi­ke­ria gehi­tu behar dio­gu, era­gin zuze­na bai­tu ema­ku­me lan­gi­le asko­ren­gan, geu­re gain jaus­ten bai­ta hau­rren, hel­duen, zein men­de­ko­ta­su­na duten per­tso­nen zain­tza. Eta modu mise­ra­blee­tan bada ere horiek ber­matzen dituz­ten zer­bitzuak pri­ba­ti­zatzeak, ixteak eta murriz­teak, inola­ko alter­na­ti­ba­rik gabe, ardu­ra horren zati han­die­na ema­ku­me lan­gi­leon­gan jaus­tea era­gin­go du.

ASISTENTZIA-LANAK ETA EMAKUME LANGILEON BIZI-EREDUA

Erre­pro­duk­zio sozia­la ber­matze­ko asis­ten­tzia lanek (sozial­ki beha­rrez­koak diren lanak) oro­kor­ta­sun bati egi­ten badio­te ere erre­fe­ren­tzia, badau­de his­to­rian zehar nagu­si­ki ema­ku­meok gau­za­tu ditu­gun hain­bat jar­due­ra, zei­nak eral­da­ke­tak jasan badi­tuz­te ere, oina­rrian ez bai­ti­ra alda­tu. Ema­ku­me lan­gi­leok garran­tziz­ko fun­tzioa bete izan dugu etxe giroan lan­gi­leon erre­pro­duk­zio­ra­ko bete ditu­gun jar­du­ne­tan. Lan horiek ez dakar­kio­te kapi­ta­la­ri inola­ko kos­tu­rik edo inber­tsio beha­rrik; are, onu­ra­ga­rriak zaiz­kio, haiei esker bere bizi­rau­pe­ne­ra­ko beha­rrez­koa duen lan-inda­rra behar duen for­man lor­tzen bai­tu. Aldiz, azken hamar­ka­de­tan, mun­du mai­la­ko kapi­ta­lis­moa­ren eral­da­ke­ta­re­kin, lan-mer­ka­tua nabar­men femi­ni­za­tu da. Batez ere 70eko hamar­ka­da­ren ondo­ren­go urteetan,lan-merkatuan sar­tu­ri­ko ema­ku­meen kopu­rua gizo­ne­na baino altua­goa izan zen. Hala ere, bereiz­ga­rri batzuk izan ditu ema­ku­meok lan-mun­duan txer­tatzeak. Alde bate­tik, oso sek­to­re kon­kre­tue­tan lan-mun­du­ra­tu da ema­ku­mea: EAEn, egun, gehien­goa ema­ku­mez­koa duten ada­rrak dira, esa­te­ra­ko, etxee­ta­ko jar­due­rak (% 90), bes­te­la­ko zer­bitzu per­tso­na­lak (% 77) edo hez­kun­tza (% 69). Eta bes­te­tik, ema­ku­meen pre­sen­tzia ezau­ga­rri oke­rre­nak dituz­ten sek­to­ree­tan han­di­tu da batik bat: lanal­di par­tzia­lak, mal­gu­ta­sun han­dia, sol­da­ta baxuak dituz­te­ne­tan… argi ikus dai­te­ke hori, esa­te­ra­ko, etxe­ko lan­gi­leen kasuan, non lana­ren eze­gon­kor­ta­su­na, lanal­di gogo­rrak eta gizar­te-pres­ta­zio­rik eza nagu­sitzen diren, bes­teak bes­te. Horri, bes­teak bes­te, lan­ga­be­zia-pres­ta­zioa jasotze­ko auke­ra eza gehi­tu geniezaioke.

Hala ere, aipa­tu­ta­ko zer­bitzu femi­ni­za­tu horiek hain­bat for­ma­tan ber­matzen eta kudeatzen dira egun­go errea­li­ta­tean. Badau­de Esta­tuak ber­matzen dituen hain­bat zer­bitzu, hau da, inber­tsio publi­koa­ren bitar­tez aurre­ra era­ma­ten dire­nak. Horiek Esta­tua­ri kos­tu bat dakar­kio­te­la uler badai­te­ke ere, nahi­ko erla­ti­bo­ki uler­tu behar dugu hori, jaki­nik, zer­bitzu horie­tan gas­tatzen due­na zer­ga zuzen eta zehar­ka­koen bitar­tez lor­tu due­la aurre­tik. Kapi­ta­lak, alde bate­tik, ez du zer­bitzu horie­ta­tik gain­ba­lio­rik erauz­ten (Esta­tuak azpi­kon­tra­ta bidez gau­zatzen ez badi­tu behin­tzat) eta bes­te­tik, ez dakar­kio­te inola­ko kos­tu eko­no­mi­ko­rik; lan-inda­rra esplo­tatze­ko gai­ta­su­na, ordea, urri­tu egi­ten dio­te, oina­rriz­ko beha­rri­za­nak ase­ta dituen lan­gi­le-kla­seak auke­ra gehia­go bai­tu nego­zia­zio­ra­ko. Zer­bitzu horiek for­ma pri­ba­tuan gau­zatzen badi­ra, hau da, ema­ku­me lan­gi­le batek zer­bitzuen­pre­sa batean egi­ten badi­tu, kapi­ta­lak onu­ra eko­no­mi­koak lor­tzen ditu ber­ta­tik. Azken auke­ra bat sol­da­ta­pe­ko zer­bitzu per­tso­na­le­na dela esan gene­za­ke. Nor­ba­na­ko batzuen eros­teahal­me­na han­ditzea­ren ondo­rioz, zer­bitzu horie­ta­ko askok pre­zio bat har­tu dute mer­ka­tuan, zer­bitzu per­tso­na­len for­man. Hori sozial­ki ekoiz­tu­ri­ko balioa­ren eta zer­bitzua eros­ten duten horien aurrez­te gai­ta­su­na­ren ara­be­ra­ko da, eta kla­se-izae­ra argia adie­raz­ten du.

For­ma batean edo bes­tean, ema­ku­me lan­gi­leon bizi-ere­dua guz­tiz bal­din­tzatzen duten jar­du­nak dira aipa­tu­ta­ko horiek. Etxe­ko lanek ema­ku­me lan­gi­leok lanal­di bikoitza iza­te­ra behar­tzen gai­tuz­te, eta horrek iso­la­men­du sozial eta poli­ti­ko­ra kon­de­natzen gai­tu. Erre­pro­duk­zio fami­lia­rra­ren ardu­ra­pean, horiek guz­tiak ezin­bes­tean bete beha­rre­ko lanak bila­katzen dirae­ta horrek guz­tiz bal­din­tzatzen ditu ema­ku­me lan­gi­leon bizitzak eta era berean, era­gin nabar­me­na du ekoiz­pen sozia­lean dugun par­te har­tzean ere. Kon­tzi­lia­zio fami­lia­rre­ra­ko auziak lan-harre­man pre­ka­rioe­ne­ta­ra gara­matza, eta ondo­rioz, pobre­zia da gure bizi ere­dua­ren ezau­ga­rri nagu­sia. Gizon eta ema­ku­meen sol­da­taa­rra­ka­laz hitz egi­ten dugu­nean, ez gara lan kon­kre­tu batean ber­di­na egi­tea­ga­tik ema­ku­meok gutxia­go kobratzen dugu­la esa­ten ari (kasu kon­kre­tu batzue­tan hori ger­ta badai­te­ke ere). Sol­da­ta-arra­ka­laz ari gare­nean, sozial­ki ekoiz­tu­ri­ko balioan dugun par­te-har­tze murritza­goaz ari gara; horri eran­tzu­ten dio­te lan par­tzia­lek, behin-behi­ne­ko­ta­su­nak, lan ez-kua­li­fi­ka­tuek eta horren ondo­rioz jasotzen ditu­gun sol­da­ta baxua­goek. Egoe­ra horrek hain­bat ins­ti­tu­zio­re­ki­ko (sena­rra­re­ki­ko edo­ta admi­nis­tra­zio publi­koe­ki­ko) depen­den­tzia eko­no­mi­ko­ra lotzen gaitu.

Gure bizitza bal­din­tzatzen duen ideia horre­tan beha­rrez­koa da adie­raz­tea egoe­ra horrek ez due­la ema­ku­me lan­gi­leon bizitza soi­lik momen­tuan deter­mi­natzen, bai­zik eta etor­ki­zu­nean izan­go dugun bizi ere­dua ere defi­nitzen due­la. Horra hor, pen­tsioen auzia. Ema­ku­meon lan-bizitza­ren pre­ka­ri­za­zioak era­gi­na du gure etor­ki­zu­ne­ko bizitzan; izan ere, gure koti­za­zio murritzek jubi­la­zioan izan­go ditu­gun diru-sarre­rak deter­mi­natzen dituz­te. Aipa­ga­rria da zen­bat adi­ne­ko ema­ku­mek bizi­raun behar duten egun alar­gun­tza-pen­tsioa­re­kin edo koti­za­tu gabe­ko pen­tsioak (300 – 400€ buel­ta­koak) diru-sarre­rak ber­matze­ko erren­ta­re­kin osatuta.

LANGILE-KLASEAREN ERREPRODUKZIOA KRISI TESTUINGURUAN ETA EMAKUME LANGILEON MISERIA

Egoe­ra hori, hasie­ran aipa­tu beza­la, kri­si-tes­tuin­gu­ruan kokatzean, orain­dik ere pena­ga­rria­goa bihur­tzen da, lan­gi­leon kon­tra­ko ofen­tsi­ban adie­raz­ten bai­ta. Kri­sia, kapi­tal-meta­ke­ta­ra­ko kri­si gisa­ra uler­tua, his­to­ri­ko­ki lan­gi­leon esplo­ta­zioa berran­to­la­tuz ordain­du izan da. Erre­pro­duk­zio sozia­la­ren ere­mu­ko eta ekoiz­pen espa­rruan eman­da­ko lan-erre­for­men ofen­tsi­ba garaia bizi dugu. Ez dugu ahaz­tu behar estra­te­gia biak kapi­ta­la­ren meta­ke­tak goranz­ko joe­ra har­tu dezan bide­ra­tu­ta dau­de­la. Zen­tzu horre­tan, kapi­ta­lak bere ete­ki­na man­ten­tze­ko hel­bu­ruz, alde bate­tik, lan­gi­le­ria­ren diru-sarre­rak jais­ten ditu, eta bes­te­tik, murriz­ke­tak eta pri­ba­ti­za­zioak egi­ten ditu lan­gi­le-kla­sea­ren erre­pro­duk­zioa­ri mese­de egi­ten dio­ten gizar­te zer­bitzue­tan (erre­si­den­tziak, pen­tsioak, gutxie­ne­ko diru-sarre­rak, jan­to­kiak, haur esko­lak…). Ema­ku­me lan­gi­leok paper zen­tra­la jokatzen dugu auzi hone­tan aipa­tu beza­la, lan horie­ta­ko asko betetzen bai­ti­tu­gu, bai mer­ka­tuan eta bai­ta mer­ka­tu­tik kan­po ere.

Egoe­ra hone­tan, kudea­ke­ta pri­ba­tu­ko zer­bitzue­ta­ra­ko auke­ra gero eta murritza­goa izan­go da orain arte horre­ta­ra­ko auke­ra izan duten lan­gi­le­kla­se­ko geru­za altue­nen­tzat; izan ere, geru­za horiei gai­ta­sun eko­no­mi­koa urri­tu­ko zaie. Kudea­ke­ta publi­ko­ko zer­bitzuen eskain­tza ere asko muga­tu­ko da, enpre­sen ete­ki­nak eta lan­gi­le kla­sea­ren kon­tsu­mo gai­ta­su­na jais­teak zer­ga-ekar­pe­na­ren behe­ra­ka dakar eta. Eta beraz, inber­tsio publiko/​sozialerako auke­rak behe­ranz­ko joe­ra izan­go du. Hori kon­trae­san­ko­rra da, lan­gi­le kla­seak kri­si-tes­tuin­gu­ruan bizi duen pro­le­ta­ri­za­zio-pro­ze­sua­re­kin, eta ondo­rioz, lan­gi­le kla­seak zer­bitzu pri­ba­tuak jasotze­ko gero eta auke­ra gutxia­go iza­tea­re­kin. Beraz, kapi­ta­lak berak zer­bitzu publi­koen alde­ko joe­ra adie­raz deza­ke, ongi­za­te kuo­ta mini­moak ez ber­matzeak ekar die­zaz­kio­ken ondo­rioak saihes­te­ko asmoz, bai­na gai­ta­su­nen ara­be­ra­koa izan­go da hori, eta ez boron­da­te kon­tua. Dena dela, lan­gi­le-kla­sea­ren erre­pro­duk­zio­ra­ko beha­rrez­koak diren zer­bitzu horien fal­tan, lan­gi­le-kla­se­ko kideon bizi-bal­din­tzek behe­ra­ka­da naba­ria izan­go dute. Hala ere, ema­ku­meon bizi- eta lan-bal­din­tze­tan era­gin bere­zia izan­go du, zer­bitzu horiek kon­tsu­mitze­ko zail­ta­su­na iza­teaz apar­te, jar­dun horie­ta­ko asko berriz geu­re gain jau­si­ko bai­ti­ra, lehen Esta­tuak edo enpre­sa batek kon­tra­tatzen zituen lan horiek nagu­si­ki ere­mu fami­lia­rrean ber­ma­tu behar­ko ditu­gu­la­ko. Eta horrek, gure lan-kar­ga area­gotzeaz gain, gure zapal­kun­tza beti­kotze­ko bal­din­tzak jarri­ko ditu.

Era berean, horrek guz­tiak era­gi­na izan­go du ema­ku­me lan­gi­leok sol­da­ta­pe­ko lane­ta­ko zen­bait sek­to­re­tan izan­go ditu­gun bal­din­tze­tan. Aipa­ga­rria da Esta­tuak eta Admi­nis­tra­zio Publi­koek ber­ma­tu­ri­ko zer­bitzu horie­ta­ko asko zehar­kae­man­go dituz­te­la, hau da, azpi­kon­tra­ta edo hitzar­men publi­ko-pri­ba­tu baten for­man. Kasu horie­tan, zer­bitzua ber­ma­tu­ko duten enpre­sei ete­ki­na inber­tsio publi­ko horren ges­tio «efi­zien­te» batek ber­ma­tu­ko die soi­lik eta beraz, ber­tan lan egi­ten duten lan­gi­leen (oro­ko­rrean, ema­ku­meak) lan­bal­din­tzak eta zer­bitzu horien kali­ta­tea jaitsi­ko ditu. Iku­si bes­te­rik ez dago erre­si­den­tzia pri­ba­tue­ta­ko lan­gi­leek azken hila­be­tee­tan gau­za­tu­ta­ko borro­ke­tan aditze­ra eman dituz­ten egoe­rak eta Admi­nis­tra­zio Publi­koen ardu­ra­ga­be­ke­ria. Era berean, ema­ku­me lan­gi­leok izan ohi gara men­de­ko­ta­su­na­re­kin lotu­ri­ko edo arre­ta sozio­sa­ni­ta­rioe­kin lotu­ri­ko zer­bitzuen era­bil­tzai­le nagu­siak, bizitzaitxa­ro­pe­na luzea­goa eta/​edo gai­xo­ta­sun kro­ni­koak iza­tea­ren ondo­rioz. Eta horiek gara, beraz, lan horien egoe­ra eta zer­bitzu pena­ga­rri horiek jasotzea zer den ondoen eza­gutzen dugunak.

Esta­tuak ema­ten dituen zer­bitzuen ekoiz­pen eta pres­ta­zioak tra­ba bila­katzen dira haz­kun­de eko­no­mi­ko­ra­ko; kapi­ta­la­ren aku­mu­la­zioa­ren eta erre­pro­duk­zio sozia­la batze­ko zail­ta­su­nak age­ri dira. Bai­na bada­ki­gu kapi­ta­lak inoiz ez due­la abe­ras­ta­su­na ber­din­ta­su­nez banatzen; kon­tra­ra, abe­ras­ta­su­na­ren kon­tzen­tra­zioa esku batzue­tan pilatzen duen bitar­tean, bes­tean mise­ria­ra kon­de­na­tu­ri­ko masa zaba­lak aur­ki ditza­ke­gu. Hori da kapi­ta­la­ren logi­ka oro­ko­rra, eta kri­si tes­tuin­gu­ruan, azal­du beza­la, egoe­ra hori gero eta naba­ria­goa da, egu­ne­ro­ko­ta­su­nean ikus deza­ke­gun moduan. Ara­zoa­ren erroa ez da poli­ti­ka fis­kal eta gas­tu publi­koa­ren auzian kokatzen, ara­zoa­ren erroa ete­ki­nen eta kapi­tal­me­ta­ke­ta­ren fal­tan dago. Ondo­rioz, aku­mu­la­zio-tasa berre­zar­tze­ko lan­gi­le­ria­ren diru-sarre­rak jaitsi­ko­di­ra, eta horri lotu­rik, gizar­te-zer­bitzuen lehen­go mai­la­ri eus­te­ko ezin­ta­su­nak edo­zein murriz­ke­ta jus­ti­fi­ka­tu­ko du. Eta horren aurrean oina­rriz­koa bila­katzen da ema­ku­me lan­gi­leok lan-inda­rra­ren erre­pro­duk­zioan, batez ere fami­lia-espa­rruan, betetzen dugun funtzioa.

ZAPALKUNTZA, BERE IZAERA ALDAKORRA ETA SOZIALISMOAREN HAUTUA

Ema­ku­meon zapal­kun­tza­ren oina­rria ez datza gizar­tea­ren erre­pro­duk­zio­ra­ko ema­ku­meok dugun gai­ta­sun bio­lo­gi­koan, hau da, umeak erditze­ko dau­ka­gun gai­ta­sun bio­lo­gi­koan. Kon­tra­ra, kapi­ta­lak erre­pro­duk­zioa­re­ki­ko duen depen­den­tzian eta beraz, gai­ta­sun bio­lo­gi­koei dago­kie­nez ema­ku­meak betetzen ditu­gun jar­dun horiei eman dien izae­ra sozia­lean datza. Bes­te­la esan­da kapi­ta­lak bere erre­pro­duk­zio­ra­ko oina­rriz­ko bal­din­tza gisa dau­ka lan­gi­le kla­sea­ren erre­pro­duk­zioa, eta horrek, lanin­da­rra­ren erre­pro­duk­zioaz gain, gene­ra­zio arte­ko erre­pro­duk­zioa­ri ere egi­ten dio erre­fe­ren­tzia. Hor­taz, age­ri­koa da zein beha­rrez­koak garen ema­ku­meok. Beraz, kapi­ta­lak, erre­pro­duk­zioa­ri ema­ten dion zen­tzu sozia­la­ren ondo­rio, beha­rrez­koa du horren gai­ne­ko kon­tro­la­ri eus­tea. Ema­ku­meon zapal­kun­tzan zen­tra­la da, beraz, betetzen dugun fun­tzio erre­pro­duk­ti­boa, eta horrek gure bizitza­ko aspek­tu guz­tie­tan era­gi­ten du. Ondo­rioz, gure hel­bu­rua ema­ku­me lan­gi­leok zapal­du­ta irau­na­raz­ten gai­tuz­ten lanha­rre­ma­ne­ta­tik eta fun­tzio erre­pro­duk­ti­boe­ta­tik askatzea izan behar da.
Horri dago­kio­nez, ema­ku­me lan­gi­lea lan mun­duan txer­tatzea, pro­ze­su hau batez ere indus­tria­li­za­zio garai­tik aurre­ra ger­ta­tu da, gora­behe­rak gora­behe­ra bere eman­tzi­pa­zio pro­ze­suan aurre­ra­pau­so gar­bia dela argi badau­ka­gu ere, horrek ez du aska­ta­sun errea­lik eka­rri. Gaur­gaur­koz, zen­tro kapi­ta­lis­ta­ko ema­ku­me lan­gi­leon gehien­goak sol­da­ta­pe­ko lanean dihar­du­gu, eta horrek ez gai­tu etxe­ko lane­ki­ko lotu­ra­tik aska­tu, kon­tra­koa bai­zik; modu arrun­tean esan­da, bi lanal­di bete behar iza­te­ra pasa­tu gara. Ondo­rioz, ema­ku­me batzuek hain­bat ins­ti­tu­zio­re­ki­ko inde­pen­den­tzia eko­no­mi­koa lor­tu badu­te ere, ema­ku­me pro­le­ta­ri­za­tue­nek, lan bal­din­tza kax­ka­rrak dituz­te­la-eta, depen­den­tzia eko­no­mi­ko han­dia iza­ten jarraitzen dute.

Batzuek pen­tsatzen zute­na­ren kon­tra­ra, etxe­ko jar­dun batzuk ere sol­da­ta­pe­ko lan bila­ka­tu ondo­ren, ema­ku­meon zapal­kun­tzak bere horre­tan jarraitzen du. Ema­ku­meen zapal­kun­tza deu­sez­ta­tu beha­rrean, lan horiek sol­da­ta­pe­ko bihur­tzeak lan bana­ke­ta sexua­la beti­kotze­ko pau­soak eman ditu; izan ere, nahiz eta ema­ku­me batzuek (kla­se ertai­ne­ko ema­ku­meak) lan horie­ta­tik askatze­ko auke­ra izan duten, ema­ku­me pro­le­ta­ri­za­tue­nek –gehie­ne­tan, ema­ku­me etor­ki­nek egi­ten dituz­te lan horiek, egoe­ra pena­ga­rrie­tan gai­ne­ra, iku­si bes­te­rik ez dago zein den behin eta berriz aipa­tu dugun etxe­ko lan­gi­leen egoe­ra. Bes­te auke­ra bat Men­de­ko­ta­sun Legea­ren bai­tan fami­lia­ko kide batek men­de­ko­ta­su­na duen bes­te fami­lia­ko kide baten zain­tza ber­matze­ko jasotzen duen pres­ta­zioa izan dai­te­ke (ez da inolaz ere 500€-tik gora­koa). Zen­bait iker­ke­tak argi utzi dute kasu horien % 89an ema­ku­me bat dela zain­tza­lan horiek egi­ten ditue­na eta gehie­ne­tan, gai­ne­ra, behar eko­no­mi­ko eta sozia­lek bul­tza­tua hel­du dela egoe­ra horre­ta­ra. Horrez gain, age­ri­koa da etxe­ko eta zain­tza-lanen sol­da­ta­pe­ko egoe­rak ema­ku­mea bizitza sozia­le­tik baz­ter­tu eta etxe bar­nean beti­ko­tu duela.

Egun­go egoe­ran, hor­taz, ema­ku­me lan­gi­leon beha­rri­za­nak oina­rri har­tu­rik, his­to­ri­ko­ki etxe­ko ere­muan bete diren zer­bitzuen sozia­li­za­zioa alda­rri­ka­tu behar­ko genu­ke, bai­na ez for­ma pri­ba­tuan, bai­zik eta Esta­tua­ren ardu­ra­pean (erre­pro­duk­zio sozia­la­ren ges­tioa­ren ardu­ra­dun gisa), zer­bitzu uni­ber­tsal, doa­ko eta kali­ta­tez­koak eskai­ni­ta. Esta­tuak lan horiek bere­ga­natzeak auke­ra eman­go luke, alde bate­tik, ema­ku­mea lan horre­ta­tik libratze­ko, eta bes­te­tik, beha­rrez­ko zer­bitzu guz­tiak doan eta kali­ta­tez ber­ma­tu ahal iza­te­ko gizar­te osoa­ri. Era berean, horre­tan dihar­du­ten lan­gi­leen bal­din­tzak ere ber­ma­tu ahal­ko lira­te­ke. Aldiz, aurre­tik aipa­tu beza­la, sis­te­ma kapi­ta­lis­tak eta bere ges­tio­ra­ko agen­tea den Esta­tu Bur­ge­sak for­ma hori garatze­ko ezin­ta­sun estruk­tu­ra­la dau­ka­te eta horrek, sozia­lis­moak eskain­tzen duen mar­ko eko­no­mi­ko eta sozial berri baten beha­rrez­ko­ta­su­na mahai gai­ne­ratzea eskatzen du. Horiek horre­la, hel­bu­ru estra­te­gi­ko gisa beha­rrez­koa zai­gu Esta­tu Sozia­lis­ta, gizar­tea­ren intere­sei azpi­ra­tua egon­go den esta­tu for­ma gisa. Bide horre­tan beraz, ITAIA­ren hau­tua argia da: zapal­kun­tza gain­ditze­ko bal­din­tzak gara­tu­ko dituen auke­ra erreal baka­rra, bizi dugun gizar­te anto­la­ke­ta gain­ditze­ko poten­tzia­la duen proiek­tu poli­ti­koan kokatzen dugu, sozia­lis­moa­ren erai­kun­tzan. Hori dela eta, hel­bu­ru estra­te­gi­ko hori duen anto­la­kun­tza for­ma­ri ekar­pe­na egi­te­ra bidean eta beha­rrez­koak diren gai­ta­sun poli­ti­koen gara­pe­na eman ahal iza­te­ko, ezin­bes­te­koa da ema­ku­me lan­gi­leon bizi eta lan bal­din­tzen hobe­kun­tzan jardutea.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *