Ibai Agi­na­ga­ri lau egu­ne­tan 10 par­te jarri diz­ko­te Due­so­ko kartzelan

Ibai Agi­na­ga Beran­go­ko pre­so poli­ti­koa­ri 10 par­te dizi­pli­na­rio eza­rri diz­kio­te lau egu­nen buruan Due­so­ko (San­to­ña, Kan­ta­bria) kar­tze­lan, eta hiru aldiz sar­tu dira kar­tze­la­riak bere ziegan.

10 par­te hauek zen­ba­ke­te­tan zutik ez jar­tze­ga­tik eza­rri diz­kio­te eta horren ondo­rioz zigo­rra jaso­ko du. Gogo­ra­ra­zi beha­rra dago kar­tze­le­ta­ko zen­ba­ke­ten hel­bu­rua pre­soa onik dagoe­la eta ihes egin ez due­la egiaz­tatzea litza­te­kee­la. Beraz, pre­soei zutik ego­ten behar­tzea hauek oin­pe­ratze­ko bes­te modu bat bes­te­rik ez da, zen­ba­ke­ta­ren ustez­ko hel­bu­rua­re­kin zeri­ku­si­rik ez duena.

Horre­ga­tik pre­so poli­ti­koek his­to­ri­ko­ki neu­rri honi uko egin dio­te, eta zen­ba­ke­tak zutik pasatzea­ren aur­ka borro­ka egin dute. Tin­kok bere babe­sa hela­ra­zi nahi dio Ibai Agi­na­ga­ri, bai­ta kar­tze­la­ren aurrean man­ten­tzen duen jarre­ra dui­na gorai­pa­tu ere.

Kasu honek age­rian uzten du berriz kar­tze­la­ren izae­ra tor­tu­ratzai­lea ber­din aza­le­ratzen dela Sevi­llan, Due­son, zein Mar­tu­te­nen. Kar­tze­la baz­ter­ke­ta eta mise­ria­ren ondo­rioz gizar­te bur­ge­sa­ren para­me­troe­tan sar­tzen ez den oro kale­tik eza­batze­ko bitar­te­koa da. Zer esa­nik ez mili­tan­te poli­ti­koei dago­kio­nean, izan ere haue­ki­ko hel­bu­rua zigor ere­du­ga­rria ezar­tzea bai­ta, izua zabal­duz sis­te­ma­ri aurre egi­ten dio­te­nen mili­tan­tzia bal­din­tza­tu nahian.

Ibai Agi­na­ga uztai­la­ren 16an iritsi zen Due­so­ko kar­tze­la­ra. Sevi­lla II-ko kar­tze­la­tik ate­ra zuten ekai­na­ren 30ean eta bi astez Val­de­mo­ro­ko (Madril) kar­tze­lan man­ten­du zuten.

Ibai Agi­na­ga 2003ko uztai­la­ren 14an atxi­lo­tu zuen Espai­nia­ko Poli­ziak Iru­ñean eta bost egu­nez tor­tu­ra­tu zuten. Ordu­tik Soto del Real, Alca­lá-Meco, Oca­ña I, Jaen, Alge­ci­ras, A Lama, Sevi­lla II eta Due­so­ko kar­tze­le­tan izan dute pre­so. 2022ko martxoan ate­ra­ko da kalera.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *