Tor­tu­ra­ren Aur­ka­ko Eguna

Tor­tu­ra era­ba­ki poli­ti­ko bat da, eta bera man­ten­du eta estal­tze­ko maki­na­ria oso baten beha­rra dago. Maki­na­ria horren par­te dira poli­ziak, bai­na oso bere­zi­ki poli­ti­ka­riak, eta haie­kin bate­ra epai­leak, auzi medi­kuak, abo­ka­tuak eta tor­tu­ra zuritzen eta estal­tzen duten komu­ni­ka­bi­deak. Haiek ezin­bes­te­ko ele­men­tua dira basa­ke­ri hau estaltzeko.

Otsai­len 13 hone­tan 41 bat urte betetzen dira Joxe Arre­gi, Poli­zia Espai­no­lak apli­ka­tu­ta­ko tor­tu­ren ondo­rioz, hil zela. Poli­zia Espai­no­lak bede­ratzi egu­nez izan zuen Arre­gi inko­mu­ni­ka­zio egoe­ran atxi­lo­tu­ta, eta jarraian Cara­ban­chel­go espetxe­ra era­ma­tea agin­du zuen epai­leak. Ordu­tik, otsai­la­ren 13a Tor­tu­ra­ren Aur­ka­ko Egu­na da Eus­kal Herrian.

Pre­so hil zen Arre­gi egun batzuk beran­dua­go. Bere gor­pua­ri egin­da­ko argaz­kiek argi­ki era­kus­ten zuten poli­zien eskue­tan pai­ra­tu­ta­ko infer­nua. Ubel­du­rek eta zau­riek bere aza­la estal­tzen zuten.

Tor­tu­ratzai­leen aur­ka­ko auziak abia­tu zituz­ten, bai­ta tor­tu­rak estal­tzen saia­tu ziren medi­kuen kon­tra ere bai, bai­na gehie­nak artxi­ba­tu zituz­ten. Azke­nik, 1989an tor­tu­ratzai­lee­ta­ko bi kon­de­na­tu zituz­ten hiru hila­be­te­ko kar­tze­lal­di­ra. Gero­ra, auzi ezber­di­ne­tan pro­ze­sa­tu­ta­ko guz­tiei kar­gu igoe­rak eman ziz­kie­ten Esta­tua­ri egin­da­ko zer­bitzua­ri esker onez.

Tor­tu­rak, kasu iso­la­tua iza­te­tik urrun, kons­tan­te bat izan dira Espai­niar Esta­tua­ren par­tez mili­tan­te poli­ti­koen aur­ka, eta zen­ba­ki ika­ra­ga­rri altue­ta­ra hel­du da Eus­kal Herria beza­la­ko herrial­de txi­kian. Tor­tu­ra­tuak 7000 ingu­ru izan dira, gehie­nak demo­kra­zia dei­tu­ri­ko epe horretan.

Tor­tu­ren kasuan, zabor gehia­go alfon­bra­pean ezku­ta­tu ahal izan ez dute­nean, arre­ta osoa poli­zien­gan jarri izan ohi da, eta ez da ez dela haien­gan jarri behar, bai­zik eta soi­lik haien­gan jarri dela bes­te batzuen ardu­rak estaltzeko.

Tor­tu­ra era­ba­ki poli­ti­ko bat da, eta bera man­ten­du eta estal­tze­ko maki­na­ria oso baten beha­rra dago. Maki­na­ria horren par­te dira poli­ziak, bai­na oso bere­zi­ki poli­ti­ka­riak, eta haie­kin bate­ra epai­leak, auzi medi­kuak, abo­ka­tuak eta tor­tu­ra zuritzen eta estal­tzen duten komu­ni­ka­bi­deak. Haiek ezin­bes­te­ko ele­men­tua dira basa­ke­ri hau estaltzeko.

Euro­pa­ko Esta­tu guz­tiek era­bi­li dute eta era­bil­tzen dute tor­tu­ra, eta Espai­niar Esta­tua­ren kasuan, berau erraz­ten duen inko­mu­ni­ka­zio aldia bai­men­tzen duen legea ber­tan behe­ra utzi ez iza­nak, edo­zein momen­tu­tan berriz tor­tu­ratze­ko “esku­bi­dea” gor­detzen due­la adie­raz­ten du.

Gogo­ra­ra­zi behar dugu ia alder­di poli­ti­ko guz­tiek babes­tu dute­la tor­tu­ra. Azken 60 urte­ta­ko his­to­ria­ren kon­ta­ki­zu­na erai­ki nahian dabil­tzan hone­tan, batzuk eta bes­teak saiatzen ari dira haien ardu­ra gai­ne­tik astin­tzen. Eza­gu­na da PSOE eta PPren esku­za­bal­ta­su­na tor­tu­ra­re­ki­ko, bai­na PNVk, Eus­ko Alkar­ta­su­na­ren babe­sa­re­kin, zipaioen bitar­tez buru­tu­ta­ko tor­tu­rak eta jipoiak ezin ditu­gu ahaz­tu. Tor­tu­ra­ren exis­ten­tzia ez onar­tzeak tor­tu­ra­tua­ren aur­ka­ko era­so bikoitza bihur­tzen da.

2008an, Alder­dien Legea balia­tu­ta, PNVk Joxe Arre­gi­ren ize­na zera­man pla­za­ri ize­na aldatzea era­ba­ki zuen Zizur­ki­len, bik­ti­mei era­so egi­ten zie­la­koan, eta mozioak EA, PSE, PP eta Ara­lar-EB alder­dien alde­ko boz­ka jaso zuen, tor­tu­ra­ren zuritzea­ren argaz­kia ezin hobe­to definituz.

Bukatze­ko, ezin ahaz­tu tor­tu­ra eta gai­non­tze­ko zapal­kun­tzen aur­ka borro­ka egi­tea­ga­tik kar­tze­lan, depor­ta­zioan edo erbes­tean dau­den mili­tan­te poli­ti­koak, ezta haie­ta­ko asko eta asko­ren kar­tze­la zigo­rrak tor­tu­ren bidez lapur­tu­ta­ko tes­ti­gan­tze­tan oina­rria dute­la ere. Tin­kok bere elkar­ta­su­na eta babe­sa adie­raz­ten die modu batean edo bes­tean tor­tu­ra­ren ondo­rioak pai­ra­tu dituz­ten per­tso­na guz­tiei, eta borro­ka egi­te­ga­tik zigo­rra betetzen ari diren guz­tien­tza­ko amnis­tia osoa gal­de­gi­ten du.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *