Pers­pec­ti­va estra­té­gi­ca en tiem­pos de Coronavirus

[wpdm_​package id=“121609” template=“5c51ba687615d”]

Gero eta egoe­ra ziur­ga­bea­goan ego­nik, uste dugu ezin­bes­te­koa dela ikus­pe­gi eta borro­ka iraul­tzai­lea­ren oina­rriak ezar­tzea. Horre­la soi­lik egin ahal­ko dugu aurre­ra, modu azka­rrean berre­gi­tu­ratzen ari den domi­na­zio sis­te­ma­ren amua iren­tsi gabe.

Infor­ma­zio gain­kar­ga­dun egu­nak ditu­gu. Koro­na­bi­ru­sak kutsa­tu­ta­ko eta hil­da­koen berriak eten­ga­be; alar­ma egoe­ra eta kon­trol poli­zia­la; ERTE, kale­ratze eta lan­ga­be­zia datuek gai­nez­ka egi­ten digu­te; eta kri­si eko­no­mi­koa dato­rre­la gau­za jaki­na da. #Kapi­ta­laE­ta­Bi­ru­sa­ren bidez hori guz­tia apur bat argitzen saia­tu gara egu­no­tan. Hala ere, nahas­me­na da nagu­si, eta «gerra behe­lai­noa» des­ager­tu arte badi­ru­di zai­la izan­go zai­gu­la egun haue­tan bizitzen ari gare­na­ren bene­ta­ko era­gi­na eta ondo­rioak antze­ma­tea. Ger­tae­ra eta datu oldeak azpian harra­patze­ko arris­kua­ren aurrean, garran­tzitsua deritzo­gu ana­li­sia gera­tu eta ondo­ren­go tesua­ren bitar­tez gure ikus­pe­gi estra­te­gi­koa argitzeari.

Domi­na­zioa­ren logika

Abia­pun­tu gisa, egun­go jen­dar­tea domi­na­zio sis­te­ma modu­ra erai­ki­ta dagoe­la ikus­ten dugu: jen­dar­tea­ren zati batek bere­ga­na­tu egi­ten du gizar­te osoak egin­da­ko lana. Jato­rri his­to­ri­koa duen gizar­te anto­la­men­dua da; hau da, ez da giza­kien­gan berez­koa eta natu­ra­la, deter­mi­na­zio his­to­ri­ko batzuen ondo­rio bai­zik. Domi­na­zioa­ren jato­rria uler­tze­ko, patriar­ka­tu­ra jo behar dugu­la uste dugu; jabetza pri­ba­tua­ren lehe­nen­go espre­sio beza­la, gizo­nak ema­ku­mea­ren gor­putza eta lana sis­te­ma­ti­ko­ki bere­ga­natzen hasi zene­koa. Hor aur­ki­tu­ko dugu domi­na­zio sis­te­ma asko­ren erroa izan dena his­to­rian zehar. Bai­na ez baka­rra. Izan ere, patriar­ka­tua­re­kin bate­ra, kolo­nia­lis­moa eta Esta­tua­ren gara­pen his­to­ri­koa kon­tuan har­tu beha­rre­ko ele­men­tuak dira domi­na­zioa­ren logi­ka uler­tze­ko. Horiek guz­tiak, orain arte sor­tu­ri­ko domi­na­zio for­ma fin­due­na­ren osa­gai beza­la uler­tzen ditu­gu, egun oro­kor­tua dagoe­na: domi­na­zio kapitalista.

Kapi­ta­lis­moan apro­pia­zioa ger­tatzen den modua, gai­non­tze­ko sis­te­men­gan­dik bereiz­ten dituen ezau­ga­rrie­tan dago: hots, mer­ka­tua­re­ki­ko depen­den­tzia oro­kor­tua eta nagu­sia den jabetza­ren for­ma pri­ba­tu-bur­ge­sa. Bal­din­tza horien bai­tan, jen­dar­tea­ren zati batek bere lan inda­rra baino ez du, eta hori mer­ka­tuan sal­duz baka­rrik lor deza­ke bizi­rau­te­ko behar duen dirua. «Bizi­rau­te­ko behar duen diru» hori sol­da­ta da, eten­ga­be agor­tzen dena, nor­be­re bir­pro­duk­zio­ra­ko baino ez bai­tu ema­ten (eli­ka­du­ra, arro­pa, etxe­bi­zitza, ikas­ke­tak, garraioa). Horre­ga­tik eten­ga­be lan egi­te­ra behar­tu­ta dago. Hori­xe du bizi­rau­te­ko ber­mea kapi­ta­lis­moa­ren bai­tan; hori­xe lan­gi­le kon­di­zioa: lan inda­rra sal­du, sol­da­ta jaso, eta bizi­rau­pe­na­re­kin, sol­da­ta agor­tu. Hau da, des­ja­betza. Horri kapi­ta­lis­moa­ren izae­ra patriar­ka­la gehitzen badio­gu, ema­ku­me lan­gi­leon bal­din­tzak are pena­ga­rria­goak dire­la iku­si­ko dugu: etxe­ko lanen frui­tua lan inda­rra­ren sal­men­ta­re­kin gure senar, aita eta semeen eskue­tan geratzea; lan mer­ka­tuan sar­tze­ko zail­ta­su­nak, eta behin sar­tu­ta, gure lan inda­rra deba­lua­tua iza­tea eta enple­gu femi­ni­za­tue­ta­ra bide­ra­tuak iza­tea; gure gor­putzen gai­ne­ko bio­len­tzia sexual sistematikoa…

Bes­te­tik, kapi­ta­la­ren jabe dire­nak ditu­gu. Horiek ez dute lanik egin behar; beraien kapi­ta­la inber­ti­tuz, gain­ba­lioa bere­ga­na­tu eta kapi­tal gehia­go ira­baz­ten dute. Hori da esplo­tatzai­lea­ren kon­di­zioa kapi­ta­lis­moan, kon­di­zio bur­ge­sa: kapi­ta­la­ren jabetza, lana­re­ki­ko eman­tzi­pa­zioa eta bote­re sozia­la pilatzea. Gal­de­ra zera da: non­dik dator gain­ba­lioa, bur­ge­sa­ri metatzen jarraitzea ahal­bi­detzen dion abe­ras­ta­sun itu­rria? Lan­gi­lea­ren sol­da­ta azter­tzen badu­gu, iku­si­ko dugu ordain­tzen zaio­na bere lan inda­rra­ren balioa dela, ez ordea bere lan inda­rra­re­kin egin duen lana­ren balioa. Hau da, egu­ne­ko zor­tzi lan orduk balio dute­na ordain­tzen dio­te (eli­ka­du­ra, arro­pa, etxe­bi­zitza, ikas­ke­tak, garraioa), ez zor­tzi ordu horie­tan bere lan­pos­tuan sor­tu­ta­ko pro­duk­tuak balio due­na. Eta jaki­na, alde han­dia dago lane­ra­ko gai­ta­su­na­ren (lan inda­rra­ren) eta gai­ta­sun horrek, lanean jarri­ta, pro­du­zitzen duen balioa­ren artean. Hor dugu gain­ba­lioa­ren jato­rria, oso oso­rik bur­ge­sak, kapi­ta­la­ren jabe denak, bere­ga­natzen duena.

Horre­la uler deza­ke­gu lana eta kapi­ta­la­ren arte­ko kon­trae­sa­na, kapi­tal orok ordain­du gabe­ko lana­ren zati horre­tan bai­tu jato­rria. Kapi­tal zen­ti­mo bakoitza lanez osa­tu­ta dago, beraz. Kapi­ta­lis­moak inoiz gain­di­tu ezin­go duen kon­trae­sa­na da hori, modu bate­ra edo bes­te­ra egi­tu­raz­ko bio­len­tzia beza­la age­rian gera­tu­ko dena: alde bate­tik lan­gi­leak, abe­ras­ta­sun itu­rri kolek­ti­bo gisa, bizitza eta gizar­tea bera­ren jato­rria. Bes­te­tik bur­ge­sia, orde­na juri­di­ko kapi­ta­lis­ta­ren bitar­tez, pro­ze­su kolek­ti­bo horren emaitza jabetza pri­ba­tu bur­ges bihur­tzen due­na. Egi­tu­raz­ko bio­len­tzia hori, egun­goa beza­la­ko momen­tue­tan lan­gi­le kla­se­ko sek­to­re gehie­nen­tza­ko ikus­ga­rri bila­katzen dena, hori­xe da kla­se borro­ka­ren erre­gaia. Aurre­ko tes­tu batean azal­du beza­la, herri lan­gi­lea­ren anto­la­kun­tza gai­ta­su­nak ahal­bi­de­tu­ko du kla­se borro­ka horrek iraul­tza­ren bidean aurre­ra­pau­soak ema­tea, eta ez atze­ra­pau­so erreak­zio­na­rio bilakatzea.

Tak­ti­ka eta estra­te­gia. Erre­for­ma eta iraultza

Behin hona hel­du­ta, anto­la­kun­tza eta borro­ka iraul­tzai­le horren pre­mi­sa estra­te­gi­koak argitzea dago­ki­gu. Has­te­ko, uste dugu ez dagoe­la modu­rik jabetza pri­ba­tua jus­tua iza­te­ko; jabetza pri­ba­tua ezar­tze­ra­ko orduan, beti bes­te­ren baten lana (edo­ta gor­putza) apro­pia­tuz izan­go bai­ta. Hori dela eta, esplo­ta­zio­rik gabe­ko gizar­te jus­tu eta librea erai­ki nahi badu­gu, kla­se, sexu edo arra­zaz­ko bana­ke­ta­rik gabea, jabetza pri­ba­tua­ren abo­li­zioa izan behar dugu jomu­ga estra­te­gi­ko. Eta batez ere haren isla psi­ko­lo­gi­koa dena: domi­na­zioa­ren pen­tsa­mol­dea. Hori­xe da auzi kon­ple­xue­na; izan ere, jabetza kapi­ta­lis­ta gutxi batzuek pilatzen dute­la daki­gu; pen­tsa­men­du bur­ges-libe­ra­la eta patriar­ka­la, aldiz, gaur­ko gizar­tea­ren geru­za guz­tie­tan dago txer­ta­tu­ta. Jabetza pri­ba­tua eta haren isla ideo­lo­gi­koa gain­ditze­ko gai ez garen artean, domi­na­zioz­ko logi­ka behin eta berri­ro berre­rai­kitze­ko bal­din­tzak izan­go ditu­gu inguruan.

Hor­taz, gure hel­bu­ru estra­te­gi­koa jabetza pri­ba­tu­rik eta inola­ko domi­na­zio­rik gabe­ko gizar­tea da, gizar­te askea. Hau da, komu­nis­moa edo bizitza komu­na­la. Gai­ta­sun sozial gisa uler­tzen dugu guk komu­nis­moa; jabetza pri­ba­tua tar­te­ko izan gabe, per­tso­na mul­tzo baten bizi pro­ze­su osoa anto­latze­ko gai­ta­su­na. Sin­te­si sozial bat, zei­ne­tan ber­ta­ko kideen arte­ko kohe­sioa, kon­tak­tua eta harre­ma­na man­ten­tze­ko, ez den beha­rrez­koa izan­go mer­kan­tzien tru­kea, ezta bes­te inola­ko apro­pia­zio mota­rik ere. Harre­man horiek zain­tza eta elkar­la­gun­tza­ren bai­tan erai­ki­ko dira; eta bizitza eta exis­ten­tzia komu­na­la, komu­ni­ta­tea edo komu­na­ren bai­tan. Hain erra­za azal­tzen, eta hain zai­la errea­li­ta­te bihur­tzen! Izan ere, komu­nis­moa ezin da izan iso­la­tu­ta­ko espe­rien­tzia bat, gizar­te kapi­ta­lis­ta­ren baz­te­rre­ta­ko komu­na hip­pia; lehe­na­go edo beran­dua­go kapi­ta­lis­moak zuze­nean zan­pa­tu­ko luke, edo­ta mer­ka­tu­ko sareek iren­tsi. Komu­nis­moa­ren ezar­pen erreal eta osoa, mun­du mai­la­ko pro­ze­su iraul­tzai­lea­ren bidez soi­lik gau­za­tu dai­te­ke. Eta hor dago gakoa; edo­nork azal leza­ke erraz zer den komu­nis­moa (eta bai­ta bere burua komu­nis­tatzat har­tu ere), bai­na inork ez daki orain­dik nola iritsi ber­ta­ra. 150 urte­ko saia­ke­ren ostean, behi­nik behin, argi dugu nola ez den posi­ble: ez erre­for­mis­mo sozial­de­mo­kra­ta­ren bidez, ezta ere esta­tu egi­tu­re­tan gero eta bote­re gehia­go pilatzea­ren bidez (pen­tsa­men­du erre­for­mis­ta­ren ondo­rio gisa).

Hala ere, hel­bu­ru estra­te­gi­koa bereha­la lor­tu ezi­nak ezin gai­tu gel­dia­ra­zi. Sozia­li­za­zio for­ma berri horre­ta­ko ele­men­tu batzuk gaur­da­nik has dai­tez­ke (eta behar­ko luke­te) garatzen; bes­te batzuek itxa­ron egin behar­ko dute, iraul­tza pro­ze­sua gizar­te oso­ra zabal­du arte. Horiek guz­tiek osatzen dituz­te aurre­ra­pau­so estra­te­gi­koak, gaur­ko tes­tuin­gu­ruan bi nora­bi­de­tan joan behar­ko lira­te­kee­nak. Alde bate­tik, anto­la­kun­tza egi­tu­ra iraul­tzai­leak gara­tu, geu­re pen­tsa­men­du libe­ral eta patriar­ka­la gain­ditzen lagun­du­ko digu­te­nak, eta gero eta mai­la han­dia­goan anto­latzea ahal­bi­de­tu­ko digu­te­nak. Bes­te­tik, kolek­ti­bi­za­zioan, zain­tzan eta elkar­la­gun­tzan oina­rri­tu­ta­ko sozia­li­za­zio eta pro­duk­zio espa­zioak sor­tzea, komu­na iraul­tzai­lea­ren has­ta­pen gisa. Egun, horiek dira gure hel­bu­ru estrategikoak.

Era berean, ezin uka gaur egun kapi­ta­lis­moa­ren mugen barruan gau­de­la, beraz, muga horien barruan ere jar­dun behar­ko dugu. Horiei aurre­ra­pau­so tak­ti­koak deritze­gu. Esa­te­ra­ko, sol­da­ta igotze­ko edo­ta alo­kai­rua mer­katze­ko borro­katzen gare­nean, bur­ge­sa­re­ki­ko lan­gi­le moduan dugun posi­zioa hobetzen dugu; gure lan inda­rra­ren ordai­na igo eta gure erre­pro­duk­zio­ra­ko gas­tuak gutxitzen dira. Bai­na hobe­kun­tza horiek kapi­ta­la­ren mugen barruan ger­tatzen dira, bere kate­go­rien ara­be­ra; mer­kan­tzia, dirua, sol­da­ta­pe­ko lana, kapi­ta­la… eta beraz, esplo­ta­zioak bere horre­tan jarraitzen du. Ber­din ger­tatzen da abor­tua legez­tatzean; ema­ku­me gisa gure posi­zioa hobetzen dugu, bai­na patriar­ka­tua­ren mugen barruan, bere kate­go­riak ez bai­ti­ra gain­ditzen. Bortxa­tuak eta erahi­lak iza­ten jarrai­tu­ko dugu, bai­na orain, abor­ta­tu ahal izan­go dugu. Duda­rik gabe, gure prak­ti­ka poli­ti­koa­ren par­te izan behar dira borro­ka eta hobe­kun­tza horiek; bai­na bere horre­tan ez dago nora­bi­de iraul­tzai­le­rik. Are gehia­go, modu iso­la­tuan uler­tzen badi­tu­gu, kon­tra­ko nora­bi­dea har deza­ke­te; domi­na­zioa­ren logi­ka­ren barruan leku ero­soa­go, bizi­ga­rria­go edo­ta alter­na­ti­boa bada­goe­la sines­te­ra hel gai­tez­ke. Horre­ga­tik, aurre­ra­pau­so tak­ti­koek zen­tzu iraul­tzai­lea izan­go dute, aurre­ra­pen estra­te­gi­koak sos­ten­ga­tu eta eli­katzen dituz­ten bitar­tean soi­lik. Hori da des­ber­din­ta­su­na bi kon­tzep­tu hauen artean: iraul­tza­ren zer­bitzu­ra dagoen erre­for­ma, edo­ta iraul­tza ordez­katzen duen erreformismoa.

Koro­na­bi­ru­sa, kri­sia eta ikus­pe­gi iraultzailea

Horre­ga­tik guz­tia­ga­tik, uler­tzen dugu gure prak­ti­ka poli­ti­ko iraul­tzai­leak aurre­ra­pen tak­ti­ko eta estra­te­gi­koen batu­ra izan behar due­la oina­rri; ez bata bes­tea­ren atze­tik eman beha­rre­ko pau­so gisa (lehe­nen­go pau­so tak­ti­koak eta ondo­ren hel­bu­ru estra­te­gi­koa), bai­zik eta tak­ti­ka eta estra­te­gia­ren kon­bi­na­zio dia­lek­ti­koan ema­ten den momen­tu bakar gisa. Dato­zen aste eta hile­tan oso pre­sen­te izan behar­ko dugu hori. Gober­nuek, beraien neu­rri mul­tzoe­kin, gizar­te kapi­ta­lis­ta­ren fun­tzio­na­men­du zuze­na ziur­ta­tu nahi­ko dute. Batzuek ikus­pe­gi neo­li­be­ra­le­tik, bes­teek sozial­de­mo­kra­ta­tik. Baten bat bali­te­ke espre­sio faxis­ten bitar­tez. Bai­na guz­tiak kapi­ta­la­ren kate­go­riek bai­men­tzen dien joko-zelaian. Neu­rri horie­ta­ko batzue­tan pre­sio eta sala­ke­ta poli­ti­ko­ra­ko tar­tea aur­ki­tu­ko dugu, bes­te batzue­tan, lan­gi­le kla­sea­ren­tza­ko hobe­kun­tza erla­ti­boak, edo bai­ta jen­dar­te­ko geru­za asko­ren akti­ba­zioa ere. Herri eki­men uga­ri jaio­ko dira, horie­ta­ko asko pers­pek­ti­ba iraul­tzai­le gabe­koak, eta hala ere, par­te har­tzai­le gehie­nek gizar­tea hobetze­ko asmo zin­tzoz jar­dun­go dute.

Egoe­ra honen aurrean, iraul­tzai­leok ezin dugu pers­pek­ti­ba estra­te­gi­koa, zeru­mu­ga iraul­tzai­lea, gal­du. Gure hel­bu­ru estra­te­gi­koak burutze­ko bidean aurre­ra­tu behar dugu, bai­na bai­ta pers­pek­ti­ba hori era­kutsi eta trans­mi­titze­ko gai izan ere. Beraz, elkar lagun­tza, etxe­bi­zitza, lan­gi­leen auto­de­fen­tsa­ra­ko sareak sor­tu eta bul­tza­tu behar­ko ditu­gu; gero eta herri bote­re sen­do­agoa eratzea ahal­bi­de­tu­ko duen sare anto­la­tu zabal eta anitza. Gero eta egi­tu­ra­tua­go eta han­dia­go. Kon­trae­san uga­ri­re­kin egin­go dugu topo, eta bali­te­ke harro­putzak iza­tea maiz (lan han­dia dugu orain­dik gure barruan bor-bor­ka dugun domi­na­zioz­ko pen­tsa­men­dua desegi­te­ko). Horren aurrean, gogo­ra­tu behar­ko dugu pazien­tzia, ardu­ra, erres­pe­tua eta umil­ta­su­na, eti­ka iraul­tzai­lea­ren oina­rriz­ko balioak dire­la. Baka­rrik horre­la lor­tu­ko dugu elkar­ta­sun sare hasi berri horiek herri bote­re bila­katzea lehe­nen­go, eta indar iraul­tzai­le ondoren.

Momen­tu his­to­ri­koa dugu aurrean, eta bere ondo­rioak asmae­zi­nak zaiz­ki­gu orain­dik. Geu­ri baka­rrik dago­ki­gu ger­ta­ka­rie­tan era­gin eta nora­bi­de iraul­tzai­lea txer­tatzea. Argi izan behar dugu, ger­tae­rek beraiek mise­ria eta basa­ke­ria­ra era­man­go gaituztela.

Kapi­ta­la eta Biru­sa Hego Uri­be­ko (Biz­kaia) mili­tan­te tal­de batek bul­tza­tu­ta­ko dina­mi­ka da, koro­na­bi­ru­sak era­gin­da­ko kri­sia­ren hari­ra. Hala ere, geu­re ustez, tes­tu honen zen­tzua azken urtee­tan lan mili­tan­tea buru­tu dugun eskual­de espa­rru­tik hara­go doa. Haus­nar­ke­ta­ra­ko gon­bi­ta da, uler­tzen dugun guz­tion­tzat sis­te­ma kapi­ta­lis­ta eta patriar­ka­la borro­ka iraul­tzai­lea­ren bidez soi­lik aka­ba­tu­ko dugu­la. His­to­ria azkar­tu egi­ten dela diru­dien garai eze­gon­kor haue­tan, aurre­ko lerroe­tan des­kri­ba­tu­ta­ko «ikus­pe­gi estra­te­gi­koa» ezta­bai­da­ra­ko pun­tu izan dai­te­ke, topa­le­ku, edo­ta abia­pun­tu ere.

#Kapi­ta­laE­ta­Bi­ru­sa

kapitalaetabirusa@​gmail.​com

2020ko maitza­ren 6etan

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *