Uztai­lak 25, BATASUNA BORROKAN. MANIFESTAZIO NAZIONALA. BILBON

Azal­tzen ditu­gun lau oina­rri hauen eta bere edu­ki­nen ingu­ruan Eus­kal Herri­ko lan­gi­le­ria­ren eta herri sek­to­re ezber­di­nen inda­rren bata­su­na, elkar-kidetza eta akti­ba­zio borro­ka­la­ria sus­tatze­ko asmoz aur­kez­ten dugu eki­men hau.

Gure herriak kon­tuan har­tze­ko modu­ko herri auto-anto­la­ke­ta­ra­ko ahal­me­na era­kutsi du. Adie­raz­pen zehatze­ta­tik hara­go, gaur alda­rri­ka­tu nahi ditu­gun ira­kas­pen han­dien sor­tzai­le izan den eta hamar­ka­da luze­tan zehar eta belau­nal­diz belau­nal­di man­ten­du den borro­ka eta erre­sis­ten­tzia­ra­ko ahal­me­naz ari gara. Nos­tal­gia­tik urrun bai­na ger­ta­tu­ta­ko guz­tia gogoan izan­da. Etor­ki­zu­nez bete­ri­ko pers­pek­ti­baz bai­na orai­nal­diak agin­du­ta­ko errea­li­ta­te­tik abiatuz.

Eki­men hau lan­gi­le­ria­ren maga­le­tik sor­tzen da, gure herria­ren bihotze­tik. Jarrai­tu beha­rre­ko ildoa hau dela uler­tzen duten anto­la­kun­de eta adie­raz­pen ezber­di­ne­ta­ko mili­tan­te­ek, orai­nal­di latz honi astin­dua eman nahi dio­ten gaz­te erre­bel­deek, umil­ta­su­ne­tik bere borro­kak eta espe­rien­tziak eman­da­ko one­na trans­mi­ti­tu nahi duten pre­so poli­ti­ko ohiek edo­ta, sigla zehatz bate­ko kide izan gabe, bere burua poli­ti­ko­ki akti­batze­ko auke­ra iku­si duten hain­bat lan­gi­lek… pro­po­sa­tu, sus­ta­tu eta anto­latzen dute eki­men hau.

Aurre­ra­pau­sua ema­te­ko beha­rra, nahia eta bete­beha­rra dau­ka­gu. Aurre­ra jotze­ko beha­rra, nahia eta bete­beha­rra. Eta eki­men hau borro­ka­ren bide­tik aurre­ra egi­ten jarraitze­ko muga­rri berria iza­tea nahi­ko genu­ke. Horre­ga­tik eta horre­ta­ra­ko, zu ere honen par­te sen­titzea espe­ro dugu.

  • Amnis­tia: bur­ge­siak eta bere adar mono­po­lis­ta­ren kon­trol­pe­ko esta­tuek era­gin­da­ko erre­pre­sio faxis­ta­ren ondo­rioz erre­pre­sioa pai­ra­tu eta pai­ratzen duten pre­so poli­ti­koen kale­ratze soi­laz hara­go, pre­so poli­ti­ko horiek defen­da­tu zituz­ten alda­rri­ka­pe­nak ase­be­tetze­ko neu­rri era­gin­ko­rren alde­ko borro­ka beza­la uler­tzen dugu amnis­tia, kapi­ta­lis­moak era­gin­da­ko asko­ta­ri­ko zapal­kun­tza for­men amaie­ra­re­kin lotuz. Eus­kal Herri­ko kasuan alda­rri­ka­pen his­to­ri­koa da Amnis­tia 1936tik gaur egu­ne­ra arte, lan­gi­le­ria eta bes­te herri kla­seen borro­ka guz­tie­tan pre­sen­te egon dela­rik indar guz­tiz. Amnis­tia Herri Fron­tea­ren 36ko otsai­le­ko pro­gra­man bar­ne har­tu zen eta mila­ka lan­gi­le borro­ka­la­ri kale­ra­tu zituen bes­te mila­ka eta mila­ka lan­gi­le­ren boz­ka jaso ondo­ren. Amnis­tia izan zen fran­kis­moa­ren azken urtee­ta­ko herri-alda­rri­ka­pen nagu­sie­ne­ta­koa eta, bes­teak bes­te, Amnis­tia­ren alde­ko borro­kak ohar­ta­ra­zi zuen gure herria Erre­for­ma kons­ti­tu­zio­na­la zeritzo­na faxis­moa­ren mozo­rrotze-ope­ra­zioa baino ez zela izan, kar­tze­lak egu­ne­tik egu­ne­ra berri­ro bete zire­la­ko Amnis­tia ize­na har­tu arren, espai­niar faxis­moak bere burua­ri eman­da­ko auto-indul­tu hut­sa baino ez zela­ko eman. Amnis­tia­ren alde­ko borro­ka eta herri alda­rri­ka­pe­nen alde­ko jar­due­ra­re­kin kon­tse­kuen­te iza­teak era­gin­da­ko erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koe­ki­ko elkar­ta­sun kon­tzien­tea izan da azken hamar­ka­da luzee­tan Eus­kal Herri­ko kalee­tan borro­ka­ren sua piz­tu­rik man­ten­tzea­ren arra­zoi nagu­sie­ne­ta­koa, esta­tua­ri bere bene­taz­ko izae­ra ager­tzen behar­tze­ko gil­tza. Amnis­tia jarrai­tu behar du iza­ten, pers­pek­ti­ba iraul­tzai­le eta borro­ka­la­ria­re­kin, herri lan­gi­leak eta bere sek­to­re kon­tzien­tee­nek borro­kaz defen­datzen jarrai­tu beha­rre­ko aldarrikapena.

  • Auto­de­ter­mi­na­zioa: bere esku­bi­de nazio­na­lak, bere­zi­ki, lurral­de­ta­su­na eta anto­la­ke­ta poli­ti­ko pro­pioa aska­ta­su­nez gau­za­tu eta egi­ka­ritze­ko esku­bi­deak ukatzen zaiz­kio gure herria­ri. Bi esta­tu bur­ge­sek, fran­tse­sak eta espai­no­lak, bere mer­ka­tua­ren eta esplo­ta­zio sis­te­ma­ren kon­trol­pe­ko muga geo­gra­fi­koak beti­kotze­ko asmoz, nazio­nal­ki zati­katzen eta zapal­tzen dute Eus­kal Herria. Auto­de­ter­mi­na­zio esku­bi­dea gau­za­tu nahi dugu herri lan­gi­lea­ren borro­ka­ren bul­tza­daz, eus­kal­dun beza­la beha­rrez­koa dugun aska­ta­sun nazio­na­la kapi­ta­lis­moa his­to­ria­tik behin-beti­ko baz­ter­tze­ko dugun beha­rra­re­kin lotuz. Gure hiz­kun­tza nazio­na­la ika­siz, era­bi­liz eta alda­rri­ka­tuz. Herri izae­ra eta herri-kul­tu­ra­ren adie­raz­pe­nak balioan jar­tzen eta defen­datzen. Gure etor­ki­zun poli­ti­koa aska­ta­su­nez era­ba­ki nahi dugu bai, bai­na ez ikus­ke­ra bur­ge­sak defen­datzen duen beza­la. Gure kla­seak, lan­gi­le­riak, bere egi­ten du zapal­kun­tza nazio­na­la­ren aur­ka­ko borro­ka eta bere intere­sen alde­ko borro­ka­re­kin lotzeaz gain, edu­kin aurre­ra­koiez betetzen du.

  • Lan­gi­le­ria: kla­se borro­ka­ren bai­tan defen­datzen dugun posi­zio poli­ti­ko, eko­no­mi­ko, sozial eta kul­tu­ra­la da guretzat lan­gi­le­ria. Lan­gi­le­ria­ren par­te gara, bere bai­tan gau­de koka­tu­ta, pai­ratzen due­na eza­gu­tu eta nozitzen dugu, gure mun­dua­ren ikus­ke­ra pro­le­tar­gotza­ren­gan­dik, lan­gi­le­ria­ren­gan­dik abia­tu egi­ten dela­ko. Kapi­ta­lis­moa­ren lur­pe­ratzai­lea iza­te­ko dei­tua dagoen indar his­to­ri­koa da lan­gi­le­ria. Kapi­ta­lis­moa sos­ten­gatze­ko ezin­bes­te­koa den oina­rri esplo­ta­tua, giza­te­ria­ren bizi­rau­pe­na­ren ber­mea den lana­ren sor­tzai­lea, abe­ras­ta­sun-meta amai­ga­beak ekoiz­ten dituen indar his­to­ri­koa. Herrial­de bakoitzean ezau­ga­rri par­ti­ku­la­rrak izan arren, muga­rik ez duen eta nazioar­te­koa den abe­rri baka­rra da lan­gi­le­ria. Jato­rria­ren gai­ne­tik etor­ki­zu­ne­ra begi­ra dagoen kla­se sozia­la da lan­gi­le­ria, piz­ten dituen borro­ka gogor guz­tie­tan ber­din­ta­su­na­ren eta elkar­ta­su­na­ren balo­ree­kin ezau­ga­rritzen dena. Gizar­te berri baten erai­kun­tza­ri eki­te­ko unean bur­ge­sia­ren eta bere sol­da­ta­pe­ko txa­kur guz­tien beha­rrik izan­go ez duen moto­re iraul­tzai­lea. Bere hel­bu­ru eta intere­sak irmo eta zuzen defen­da­tu ahal iza­te­ko eta bur­ge­sia­ren iru­zur eta era­gin ideo­lo­gi­koak gain­ditze­ko kla­se­ko era­ba­te­ko inde­pen­den­tzia ezin­bes­te­ko zaion kla­sea da lan­gi­le­ria. Lan­gi­le­ria da gure oina­rria eta hel­mu­ga, mun­du­ko herrial­de guz­tie­ta­ko lan­gi­leak batze­ko deia­ri eran­tzu­nez, inoren kon­tra mun­du­ko edo­zein toki­tan jazo­ta­ko edo­zein injus­ti­zia barre­nean sen­ti­tuz bizitze­ko bere hezi­bi­de eta anto­la­kun­tza­ri bide eman behar dion langileria.

  • Anti­fa­xis­moa: bur­ge­sia­ren adar mono­po­lis­ta atze­ra­koie­nak bortxaz inda­rrean jar­tzen duen men­pe­ra­kun­tza for­ma zehatza da faxis­moa. Ezau­ga­rri komu­nak badi­tuz­te ere, for­ma ezber­di­ne­kin aur­kez­ten zai­gu faxis­moa, eta par­la­men­ta­ris­moa­ren fal­tsutzea da haie­ta­ri­ko bat. Anti­fa­xis­tak gara kapi­ta­lis­moa borro­ka­tu nahi dugu­la­ko eta kapi­ta­lis­moa borro­katzen dugu anti­fa­xis­tak gare­la­ko. Oina­rri horre­ta­tik ate­ratzen den ira­kur­ke­ta intere­sa­tu oro­ren izae­ra opor­tu­nis­ta sala­tu­ko dugu. Gogoan ditu­gu, gure egi­nez, nazioar­te­ko borro­ka honen par­te izan diren eta, bitar­te­ko guz­tiak bar­ne har­tuz, hamar­ka­da ezber­di­ne­tan faxis­moa­ren for­ma eta ager­pen ezber­din guz­tiei aurre egin dio­ten mun­du­ko mugi­men­du, anto­la­kun­de, lan­gi­le, par­ti­sano, maki, akti­bis­ta, gerri­la­ri eta borro­ka­la­ri guz­tiak. Esplo­tatzen eta zapal­tzen gai­tuen esta­tu espai­no­la­ren kasu bere­zian, 1936 – 1939ko Erre­sis­ten­tzia Anti­fa­xis­ta eka­rri nahi dugu gogo­ra, eta bere­zi­ki, gure herri­ko mili­tan­te, mili­ziano eta guda­ri anti­fa­xis­ta kon­tse­kuen­tee­nek eman­da­ko ere­dua. 1939tik, faxis­tek guda ira­ba­zi zute­ne­tik, faxis­moa da esta­tu espai­no­la­ren aur­kez­pen txar­te­la, bere egi­tu­ra poli­ti­ko eta judi­zial gore­ne­tan, Kons­ti­tu­zioa­ren jato­rri eta edu­ki­ne­tan, eli­te mono­po­lis­ten jar­due­ra esplo­tatzai­le eta inpe­ria­lis­te­tan, bote­re judi­zial, indar erre­pre­si­bo eta eli­za­ren esta­men­tu guz­tie­tan jaun eta jabe da faxis­moa. Aipa­tu gabe ezin dugu utzi esta­tu fran­tse­sean inda­rrean egon­da­ko nazien alde­ko Vichy­ko Gober­nua­ren izae­ra 1945etik gero­ra inda­rrean man­ten­du zela depu­ra­zio fal­tsu baten ondo­tik, kolo­nia­lis­moak eta jazar­pen inpe­ria­lis­tak, basa­ke­ri poli­zia­lak eta herrion aska­ta­su­na­re­ki­ko mes­pretxuak ezau­ga­rritzen due­la­ko fran­tses esta­tua orain­dik. Faxis­moa ez da, erre­for­mis­tek sin­pli­fi­katzen duten beza­la, hau­tes­kun­de bur­ge­sen bidez gain­di­tu beha­rre­ko alder­di poli­ti­ko jakin baten dis­kur­tso naz­ka­ga­rri bat. Faxis­moa bur­ge­siak esku­ra duen men­pe­ra­kun­tza for­ma da, arris­kutsua da, gerrak era­gi­ten ditu eta lan­gi­le­ria­ren esplo­ta­zioa bider­katze­ko tres­na da. Orain­go hone­tan, judu­ta­rrak eta kons­pi­ra­zio maso­ni­koak baino, Covid-19a izan­go da faxis­moa beti­kotzen jarraitze­ko aitza­kia. Herri borro­ka anti­fa­xis­ta denon ardu­ra da. Ez dira pasako!

Ekar­pen eta atxi­ki­men­duak: U25batasunaborrokan@​protonmail.​com

2020ko ekai­na­ren 27an

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Un comentario

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *