Jar die­zaio­gun muga pobre­zia­ri – Pobre­zia­ren Muga 2016

Kapi­ta­lis­moak esplo­ta­zio eta pre­ka­rie­ta­tea dara­bil­tza, eta, ondo­rioz, jen­dar­tea­ren dua­li­za­zioa era­gi­ten du.

Ere­du eko­no­mi­koa­ren emaitza harra­pa­ka­ria: pobrezia.

Kapi­ta­lis­moa mun­du­ko sek­to­re zaba­le­tan pobre­zia area­gotzen duen pro­ze­sua eratzen ari da. 90. hamar­ka­dan momen­tu­ko ten­den­tzia­ri jarrai­tuz gero, 2050 eta 2075 urteen artean mun­du­ko popu­la­zioa­ren erdia era­ba­te­ko pobre­zian egon­go zela baiez­tatzen zen. Ira­gar­pe­na oso motz gera­tu zen. Izan ere, 2010etik aurre­ra mun­du­ko popu­la­zioa­ren erdiak pla­ne­ta­ren abe­ras­ta­su­na­ren %2arekin nekez bizi da, eta gaur egun popu­la­zioa­ren %1ak bes­te %99ak baino abe­ras­ta­sun gehia­go pilatzen du.

Euros­tat agen­tziak era­ba­ki­ta­ko iriz­pi­dea­ren ara­be­ra (esku­ra­ga­rri dagoen erren­ta balio­ki­dea­ren media­na­ren %60a), eta 2014ko amaie­ran, Euro­par Bata­su­nean 121,95 mili­oi per­tso­na pobre­zian eta baz­ter­ke­ta arris­kuan bizi ziren; horie­ta­tik 13,4 mili­oi Esta­tu espai­no­lean (ia-ia popu­la­zioa­ren %29a). 2011n «de fac­to» erres­ka­ta­tu­ta­ko Esta­tu espai­no­lak, troy­ka exiji­tu­ta­ko «doi­kun­tza pro­gra­mak» betetzea­rren, popu­la­zioa­ren here­na baino gehia­go era­ba­te­ko txi­rotze­ra era­man du. Bes­tal­de, pobre­zia eta baz­ter­ke­ta honen itze­lez­ko haz­kun­dea datu ofi­zia­le­ta­tik ate­ra­ta­ko datuak dire­la azpi­ma­rra­tu beha­rra dau­ka­gu. Datu esta­tis­ti­koek era­kus­ten digu­te­na baino askoz nabar­me­na­goa izan da pobretze orokorra.

Pro­ze­su honek Eus­kal herrian ere badu bere isla, lege ezber­di­nen bitar­tez, gizar­te zein lan esku­bi­dee­tan eza­rri diren murriz­ke­ta izu­ga­rrie­kin. Hel­bu­ru nagu­sia aha­lik eta ete­kin gehien lor­tzea da, eta hori posi­ble iza­te­ko modu baka­rra esku­la­na (gutxia­go ordain­du­ta eta lan bal­din­tzak kas­kar­tuz) eta lehen­gaiak (bes­te herri batzue­ta­ko balia­bi­deen esplo­ta­zioaz) aha­lik eta gehien ustiatzea da, bai­ta iza­dia modu basa­tia­goan ustiatzea ere.

Eus­kal Herria «lege kol­pez» jen­dar­te pre­ka­rio batean sen­do­tu da.

2002 eta 2008 urteen artean erren­ta­rik altue­nak %114,52a hazi ziren, sol­da­tek eta pen­tsioek ero­sahal­me­na gal­tzen zuten bitar­tean (IPC errea­la urte­ko igoe­rek baino han­dia­goa izan da). Egoe­ra­rik sai­le­ne­tan dau­de­nen diru sarre­ren murriz­ke­tak eta abe­ratse­nen igoe­ra txi­kiak popu­la­zioa­ren zati garran­tzitsu baten behe­ranz­ko mugi­men­du bat eta zati txi­ki baten ongi­za­te oso­ranz­ko aurre­ra­pe­na era­gin du. Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koan (Nafa­rroa Garaia­ren­tza­ko ez dau­ka­gu datu­rik) popu­la­zioa­ren %1,67a abe­ras­ta­su­na­ren %44,78a kon­tro­latzen du, %8a 500 euro hile­ko diru sarre­re­kin bizi­rau­ten duen bitar­tean. Popu­la­zioa­ren %36,33a Pobre­zia­ren Muga­ren azpi­tik dago (BPG per capi­ta­ren %37,5%a).

Kon­tra­ta­zioa hobe­tu­ko zute­la esa­ten zigu­ten arren, inpo­sa­tu­ta­ko lan erre­for­ma guz­tiak patro­na­la­ren mese­de­tan egin dira: kale­ratzeen erraz­tea eta mer­katzea, kon­tra­tuen pre­ka­ri­za­zioan sakon­du… 2008tik 180.700 lan­pos­tu deu­sez­ta­tu dira Hego Eus­kal Herrian. Errea­li­ta­tea egos­ko­rra da, eta urte­tik urte­ra geu­re burua behar­tu­ta ikus­ten dugu zera erre­pi­katze­ra: lan-arloan pre­ka­rie­ta­te han­dia dago, 199.000 per­tso­na­tik gora lan­ga­be­zian dau­de­la­rik Hego Eus­kal Herrian. Eten­ga­be­ko pobretze tes­tuin­gu­ru hone­tan, egun, lana edu­kitzea ez da pobretze egoe­ren babes­gu­ne. Lan­gi­le pobreak exis­titzeak, ondo­ren­goa han­kaz gora uzten bai­tu; lan mer­ka­tuan ego­teak, pobre­zia, baz­ter­ke­ta sozia­la edo gabe­zia mate­ria­la eki­di­te­ko bidea dela ale­gia. Sol­da­tak gakoa badi­ra ere, pobre­zia etxee­tan bar­na sar­tzen da, poli­ti­ka publi­koek ez dute­la­ko abe­ras­ta­su­na­ren bir­ba­na­ke­tan bete beha­rre­ko fun­tzioa betetzen. Horre­ga­tik jen­dar­tea­ren pre­ka­ri­za­zioaz hitz egin nahi dugu; izan ere, hain­bat dira sol­da­ta­pe­ko lanik gabe dau­den per­tso­nak – lan­ga­be­zian dau­de­nak, pen­tsio­du­nak, alar­gu­nak, gizar­te-pres­ta­zioa jasotzen dute­nak… Horiek guz­tiak kon­de­na­tu­ta dau­de pobre­zia­ren mugaz azpi­ko sol­da­ta­re­kin bizitze­ra (per capi­ta BPGren %37,5). Gero eta gares­tia­goak dira ura­ren fak­tu­ra, gasa­re­na, garraioe­na (argia­ren fak­tu­ra 2007koarekin alde­ra­tuz, %60 igo da), bikoiz­tu egin da lagun­tza sozia­len bat jasotzen duten per­tso­nen kopu­rua, gero eta gehia­go dira etxe­ko fak­tu­rak ezin ordain­du dabil­tzan etxeak, gaz­teen here­nak ezin dira eman­tzi­pa­tu eta goi kar­guen sol­da­tak igotzen jarraitzen duten bitar­tean, ema­ku­meok gizo­nek baino %35,6 gutxia­go ira­baz­ten dugu. Kri­sial­dia hasi zene­tik, 50.000 per­tso­na izan dira des­ja­be­tuak. BEZa­ren, elek­tri­zi­ta­te zer­ga­ren eta aba­rren igoe­rei kapi­ta­la­ren eta sozie­ta­teen zer­ga zuze­nen iru­zu­rra [2016 zer­ga ez-zuze­nen pisua izu­ga­rri hazi da (%53,4a, 2008an %46a zenean), zer­ga hauek ez dituz­te­nean pro­gre­si­bi­ta­te neu­rri­rik ezar­tzen] gehitzen bal­din badio­gu, erren­ta baxue­nek zer­ga esfor­tzu gero eta han­dia­goa jasan behar dute­la ondo­rioz­tatzen da (erren­tak hain baxuak dire­nean erren­ta guz­tia kon­tsu­mo­ra bide­ratzen da).

Pobre­zia­ren muga zehaz­tea­ren garrantzia.

Elkar­tze­nen uste dugu, per­tso­na oro­ren par­tehar­tze sozial akti­boa ber­matze­ko hel­bu­ruaz, gutxie­ne­ko diru­sa­rre­ra dui­nak ber­ma­tuak edu­ki behar ditu­gu­la. Bis­ta­koa badi­ru­di ere, pobre­ziak, berau uler­tu eta azal­tzeak, ondo­ren­go ezbaian du gil­tza­rria: abe­ras­ta­su­na eta erren­ten bana­ke­ta desore­ka­tua bai zen­tzu «ber­ti­ka­lean» (lan eta kapi­ta­la­ren erren­tak) zein zen­tzu «ori­zon­ta­lean» (herri­ta­rren artean egi­ten den balia­bi­deen banaketa).

Txos­ten ofi­zia­lek pobre­zia erla­ti­boa­ri, pre­ka­rie­ta­tea­ri, ongi­za­te eza­ri eta aba­rrei buruz min­tzatzen zaiz­ki­gu, egiaz­ko errea­li­ta­tea estal­tzen duten indi­ze eta zen­ba­kiak mani­pu­latzen dituz­te­la­rik. Elkar­tzen-ek urteak dara­matza erre­kla­matzen Pobre­zia­ren Muga defi­ni­tu eta zehaz­te­ko iriz­pi­de homo­ge­neo bat ezar dadin. Gizar­te baten erren­ta eta pre­zioen mai­lan oina­rri­tu­ta­ko erre­fe­ren­tzia bat defi­nitzean datza eta, aspek­tu horie­tan oina­rri­tu­ta, per­tso­na batek gutxie­ne­ko duin­ta­su­nez bizi ahal iza­te­ko beha­rrez­koa duen kopu­rua zehaz­tean. Elkar­tzen-en gutxie­ne­ko eslei­pen eko­no­mi­ko oro kal­ku­latze­ko orduan erre­fe­ren­tzia hori era­bi­li beha­rra dagoe­la pen­tsatzen dugu, Lan­bi­de Arte­ko Gutxie­ne­ko Sol­da­ta, pen­tsioen gizar­te pres­ta­zioak eta Diru-sarre­ren Ber­me­ra­ko Erren­ta kal­ku­latze­ko bes­teak bes­te. Modu horre­tan horie­ta­ko bat ere ez da Pobre­zia­ren Muga­ren azpi­tik egongo.

Euro­pa­ko eta esta­tue­ta­ko ins­ti­tu­zioek pobre­zia­ren muga­ren ezar­pe­na era­bi­li dai­te­keen erren­ta balio­ki­dea­ren media­nan oina­rritzen dute; hau da, popu­la­zioa­ren gehien­goa­ren­tza­ko sol­da­te­tan. Jakin­da 70. hamar­ka­da­ren erdial­de­tik, sor­tu­ta­ko abe­ras­ta­su­nean sol­da­ta­pe­ko biz­tan­le­ria­ren esku-har­tzeak behe­ra egin due­la kapi­ta­lak bere­ga­na­tu­ta­ko zatia asko hazi den bitar­tean: 1977an sol­da­ta­pe­ko biz­tan­le­ria­ren ordain­sa­ria BPGa­ren %67,3a zen, 2012an por­tzen­tai hori %48,6ra jeitsi dela­rik, gure pro­po­sa­me­nak per capi­ta BPG-etan oina­rri­tu­ta­ko sol­da­tak inde­xatzea­ren alde egi­ten du. BPGak sor­tu­ta­ko abe­ras­ta­su­na zen­batze­ko dituen muge­taz jabetzen baga­ra ere (ez du zen­batzen iru­zur fis­ka­la, ezta ezku­tu­ko eko­no­mia ere, eta are gutxia­go jen­dar­tea sos­ten­gatzen duen lan erre­pro­duk­ti­boa), eta hel dai­tez­keen ekar­pe­nei zaba­lik egon­da, meto­do honen ber­tu­tea azpi­ma­rra­tu nahi dugu: abe­ras­ta­su­na­ren bana­ke­ta bere sorre­ra­ra lotzen due­la. Hel­bu­rua hori iza­nik, lurral­de bakoitze­ko BPG-aren ara­be­ra arti­ku­la­tu­ta­ko indi­za­zio auto­ma­ti­ko­ra­ko sis­te­ma bat plan­te­atzen dugu. Horren arabera:

  1. LGS inoiz ez litza­te­ke per capi­ta BPG-aren %50 baino baxua­goa izan behar.

    Inda­rrean dagoen LGS­ren era­gi­nez «lan­gi­le pobreak» sor­tzen dira. Meto­do­lo­gia honen ara­be­ra, 2016an Hego Eus­kal Herrian LGS (eta beraz gutxie­ne­ko pen­tsioa ere) 1.326,51 euro hilean izan­go litza­te­ke; Madri­lek bene­tan eza­rri­ta­koa berriz 655,20 euro hilean dela­rik, erdia baino gutxiago.

  2. Pres­ta­zio bat bera ere ez litza­te­ke inoiz per capi­ta BPG-aren %37,5 baino baxua­goa izan behar, Pobre­zia­ren Mugatzat har­tze­ra pasa­tu­ko litzatekelarik.

    Egia da Pobre­zia­ren Muga­ren gai­ne­tik egon­go diren pres­ta­zio edo gizar­te sol­da­te­kin ez dugu­la pobre­zia­re­kin buka­tu­ko. Pobre­zia­re­kin era inte­gra­lean bukatze­ko, esplo­ta­zioa­re­kin bukatze­ko lan-bal­din­tza dui­nak ber­matzea, etxe­bi­zitzen gehie­giz­ko pre­zioei eta alo­kai­ruei muga jar­tzea… nahi­taez­ko neu­rri bakar batzuk dira.

Elkar­tze­nen 2016eko pobre­zia­ren muga zehaz­tu dugu.

2016an Pobre­zia­ren Muga 11.938,65 euro­tan gera­tu da Hego Eus­kal Herrian, horrek esan nahi du hile­ro­ko kopu­rua 994,8 euro­koa dela eta horre­ga­tik Elkar­tzen-ek kopu­ru bere­ko pres­ta­zioak edo gizar­te sol­da­ta alda­rri­katzen du. Gure meto­do­lo­gia­ren ara­be­ra, gaur egu­ne­ko Lanar­te­ko Gutxie­ne­ko Sol­da­ta eta bes­te hain­bat sol­da­ta, pres­ta­zio sozia­lak (Diru sarre­rak Ber­matze­ko Erren­ta, Txer­tatze Sozia­le­ra­ko Erren­ta) eta pen­tsio gehie­gi (batez ere kon­tri­bu­ti­boak ez dire­nak eta alar­gun­tza pen­tsioak) Pobre­zia­ren Muga­ren azpi­tik kokatzen dira gaur egun.

Pobre­zia­ren muga, gizar­te des­ber­din­ta­su­nak gutxitze­ko tres­na era­gin­ko­rra da. Per­tso­na oro­ri gutxie­ne­ko duin­ta­su­na ber­matze­ko tres­na ale­gia. Abe­ras­ta­su­na banatze­ko meka­nis­mo auto­ma­ti­koa da, zeren abe­ras­ta­su­na han­ditzen bada ata­la­sea­ren kopu­rua han­ditzen bai­ta, eta, murriz­tuz gero, kopu­ru hori ere neu­rri berean murriz­ten bai­ta. Era berean, egun­goak baino lan bal­din­tza dui­na­goak ber­matzen ditu. Hala­ber, balio­ga­rria izan­go da esplo­ta­zioa­ri, jen­dar­te eta lan murriz­ke­tei aurre egi­te­ko. Abe­ras­ta­su­na­ren bana­ke­ta bere sorre­ra­ri lotzeaz gain, lagun­tza sis­te­ma erraz­ten du, gene­roa baz­ter­tzen duten gizar­te ase­gu­ran­tza­ren sis­te­ma bere­ziak ere baz­ter­tzen ditu, erre­ji­men oro­kor bate­ra­ko urratsak ema­nez. Aldi berean, denon artean sor­tu­ta­ko abe­ras­ta­su­na banatzen du era ego­kia­go baten bidez. Hala ere, inpor­tan­te­ena da per­tso­na guz­tiei gutxie­ne­ko duin­ta­su­na ziur­tatzen die­la eta, batez ere, ema­ku­meei dago­kie­nez, euren­ga­na­ko kon­fian­tza eta inde­pen­den­tzia han­ditzen dela.

Zen­ba­ki hutsal hauen atzean, Eus­kal Herri­ko biz­tan­leen here­nak (3 per­tso­na­tik batek!) Pobre­zia­ren Muga­ren azpi­tik bizi­rau­ten du Eus­kal Herrian, isil­ta­su­nean eta gure joan-eto­rri fre­ne­ti­koan iku­se­zin. Itzar­tze­ko ordua da, kon­tzien­tzia har­tze­ko ordua, sis­te­ma­ri aurre egi­te­koa. Pri­ba­ti­zatze­ko hel­bu­rua­re­kin publi­koa­ren aur­ka­ko lapu­rre­ta masi­boa­ren aurrean, ondoe­za zabal­tzen ari den baliz­ko ongi­za­te esta­tua­ren aurrean,beldurra eta babes­ga­be­ta­su­na, herri­ta­rren gehien­goa­ren aur­ka­ko ezku­tu­ko gerra honen aurrean, pobre­zia­ri muga jar­tzea ezin­bes­te­koa da.

BORROKATU ESKUBIDE SOZIALEN ALDE! PREKARIETATEARI AURRE EGIN! JENDARTEA ERALDATU!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *