Pren­tsau­rre­koa eskai­ni dute Etxa­rrin larun­ba­tean pre­so gai­xoen aska­ta­su­na­ren alde mani­fes­tatze­ko deia eginez

Hau­xe zen gaur­ko pres­ta­tu­ta geneu­kan agi­ria, bai­na bart gauean Car­men Alba Espai­nia­ko Gober­nu Dele­ka­tuak mani­fes­ta­zioa debe­ka­tu egin due­la jakin genuen.

Pren­tsau­rre­ko hone­tan, gure­kin bate­ra, badau­de pre­so poli­ti­ko gai­xoen seni­deak, pre­so gai­xo ohiak eta Huel­van gose gre­ban dau­den pre­so poli­ti­koen seni­deak. Eske­rrak eman nahi diz­kie­gu guztiei.

Oso larria da pre­so poli­ti­ko gai­xoek pai­ratzen duten egoe­ra. Kar­tze­la­ren anker­ke­ria­ri, gehie­gi­ke­riei, iso­la­men­duei, tra­tu irain­ga­rria­ri, saka­ba­na­ke­ta­ri, bakar­da­dea­ri eta abar luze bati gai­xo­ta­su­na eta osa­sun asis­ten­tzia fal­ta batzen zaiz­kio­nean, pre­soa heriotza­ren korri­do­rean sar­tu dute­la esan daiteke.

Hau, ordea, ez da sis­te­ma­ren akats baten ondo­rioa, ondo neur­tu­ta­ko espetxe poli­ti­ka hil­tzai­lea­ren emaitza bazik. Hamar­ka­dak dara­matza­te Espai­nia eta Fran­tzia­ko Esta­tuek pre­so poli­ti­koei xan­taia egi­ten hauen damua lor­tze­ko asmoz, gehien eman dute­nen aho­tik borro­ka egi­teak mere­zi ez due­la dioen mezua lor­tu nahian, herri bat men­pean har­tu eta des­age­rra­ra­zi nahian.

Logi­ka horre­tan kokatzen da, eta ez bes­te inon, pre­so poli­ti­ko gai­xoe­kin egi­ten ari dire­na, eta horrek izen bat dau­ka: tor­tu­ra, tor­tu­ra psi­ko­lo­gi­koa eta fisi­koa. Eus­kal Herri­ra gerra egi­te­ra eto­rri zire­nek gerra egi­ten jarraitzen dute eta herri honen seme-ala­bak heriotza­ra arte tor­tu­ratzen jarraitze­ko prest daude.

Huel­va­ko kar­tze­lan gose gre­ban dau­den eus­kal pre­so poli­ti­koek argi esan zigu­ten: borro­ka kalean dago eta herria­ri mobi­li­zatzea tokatzen zaio. Pre­so gai­xoe­kin elkar­ta­su­nean 15 egun dara­matza­te gose gre­ban Huel­va­ko kar­tze­lan. Kale­koei borro­ka egi­tea eska­tu digu­te gai­xo­rik dau­den mili­tan­te­ak kar­tze­lan hil­tzen ez uzte­ko. Mezu bera iris­ten zai­gu Valen­ce, Mont de Mar­san eta Fleury­ko kar­tze­le­ta­tik ere.

Bitar­tean, kar­tze­la atzean aspal­di utzi zuten bes­te bi mili­tan­tek borro­ka ere­du­ga­rri eta gogo­rrean dau­de mur­gil­du­rik. 18garren egu­na betetzen dute gaur gose gre­ba muga­ga­bea­ri eus­ten hementxe ber­tan, Etxa­rri Ara­natzen. Haien alda­rri­ka­pen nagu­sia ere hau­xe da: gai­xo­rik dau­den pre­soak kale­ra! Amnis­tia osoa!

Egoe­ra­ren gor­din­ta­su­na iku­si­rik, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak ere pre­so gai­xoen aska­ta­su­na­ren alde­ko borro­ka bul­tza­tu nahi du, betie­re begi bis­ta­tik gal­du gabe horre­la­ko egoe­ra guz­tie­kin bukatze­ko ber­me baka­rra amnis­tia dela. Soi­lik kar­tze­lak hus­tea, ihes­la­ri eta depor­ta­tuen itzu­le­ra aske­ra­ko ber­meak lor­tzea eta hain­bes­te mili­tan­te borro­ka­ra bul­tza­tu zituen zapal­kun­tza egoe­ra­ren gain­ditzeak ber­ma­tu­ko du ez orain, ez etor­ki­zu­nean ere, pre­so gai­xoe­na bezain egoe­ra larri­rik ez gertatzea.

Hori dela eta, larun­bat hone­tan, irai­lak 3, arratsal­de­ko 7etan Etxa­rri­ko Pla­za­tik Gai­xo­rik dau­den pre­soak kale­ra! Amnis­tia osoa! lema­pean abia­tu­ko den mani­fes­ta­zioan par­te har­tze­ko deia egin nahi dio­gu Eus­kal Herriari.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Egoe­ra berri honen aurrean debe­kua­ri hele­gi­tea jarri­ko dio­gu­la eta, edo­zein kasu­tan, mugi­men­du honen­tzat mani­fes­ta­zioa egi­tea den bes­te auke­ra­rik ez dela existitzen.

etxarriko manifa

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *