Ikus­pe­giak (III-IVtik) /​Pers­pec­ti­vas (III de IV)

[wpdm_​package id=“114006” template=“5c51ba687615d”]

2019ko udan, esker aber­tza­lean eta erre­for­mis­moa­ren zen­bait sek­to­re­tan, Ikus­pe­giak ize­ne­ko gure tri­lo­gia­ren lehen bi zatiak ezta­bai­da­tu ziren. Azpi­ma­rra­tu nahi dugu kome­ni­ga­rria dela lehe­nik bi zati hoiek ira­kur­tzea (https://www.boltxe.eus/2019/02/19/ikuspegiak-i-perspectivas‑i/ eta https://​www​.boltxe​.eus/​2​0​1​9​/​0​9​/​0​2​/​a​u​r​r​e​r​a​n​t​z​-​1​1​-​i​k​u​s​p​e​g​i​a​k​-​i​i​-​p​e​r​s​p​e​c​t​i​v​a​s​-​ii/), azken bede­ratzi hila­be­te­tan eman­da­ko gara­pe­na, ber­tan esa­ten genue­na eta hiru­ga­rren zati hone­tan defen­datzen dugu­na erka­tu ahal iza­te­ko. Hemen azken para­gra­foa jarri­ko dugu:

Ikus­ten dugu­nez zail­ta­su­nak zinez han­diak dira. Baino atze­ra begi­ra­tu­ta, azken 8 urtee­tan bene­ta­ko dina­mi­kan aurre­ra­pau­so esan­gu­ratsuak ikus­ten ditu­gu zen­tzu guz­tie­tan. Gogoan izan due­la zor­tzi urte herri lan­gi­lea­ren gre­ba deial­di masi­boak ber­tan behe­ra gera­tu zire­la, Esta­tua­ri bar­ka­me­na eska­tu eta legeak onar­tzen hasi zitzaiz­kio­la, herri mugi­men­dua­ri burua moz­tu eta mili­tan­tzia iraul­tzai­lea­ren zati han­di baten borro­ka­ra­ko pres­tu­ta­su­na­ren gain­behe­ra eto­rri zela.

Hiru­ga­rren eta azken ata­lean, bate­ratze eta era­kun­detze bate­ra iris­te­ko zen­bait pro­po­sa­men gara­tu­ko ditugu.

Ger­ta­ki­zu­nek agin­tzen dute. 2019ko uda­tik garatzen ari diren kon­trae­sa­nek kapi­tu­lu bat gehitze­ra behar­tu gai­tuz­te. Hiru­ga­rre­na­re­kin amai­tu behar zen tri­lo­gia baino EAEn api­ri­la­ren 5erako aurrei­ku­si­ta dau­den hau­tes­kun­deen ostean jarrai­pe­na izan­go du. Bada, zer­ga­tik luzatzen dugu? Ez da bas­kon­ga­de­ta­ko bur­ge­siak, egun dituen eta kon­tro­la­tu ezin dituen ara­zo anda­nak pre­sio­na­tu­ta, hau­tes­kun­deak aurre­ra­tu ditue­la­ko. Ez da Nafa­rroa­ko Gober­nua, eus­kal kutsu­ko erre­gio­na­lis­moak eta erre­for­mis­mo aber­tza­leak babes­tu­rik PSOE‑k ber­tan duen sukur­tsal hori, Madri­len era­bat gutxies­ten dute­la­ko. Are gutxia­go EH Bil­du irrin­tziz zuri­tu­ri­ko «aber­tza­le­ta­sun kons­ti­tu­zio­na­la» fin­katzen lagun­tzen ari dela­ko. Ezta Macro­nek Ipa­rral­dean esku­bi­de sozia­len murriz­ke­ta bor­titza inpo­sa­tu due­la­ko ere… Joe­ra hauek aurrei­ku­si­ta zeun­den, erra­za zen gau­zatzea indar harre­ma­nak eta egoe­ra kon­tuan har­tu­ta. Eta hala­xe ger­ta­tu da.

Eus­kal kapi­ta­lis­moa sun­tsitzen ari diren kon­trae­sa­nek har­tzen dituz­ten for­ma guz­tiek kez­katzen gai­tuz­te, eta horre­xe­ga­tik, for­ma­ren ana­li­si­tik –EAJ, PSOE, PP beza­la­ko alder­dien ustel­ke­ria adi­bi­dez– edu­kia­ren kri­ti­ka­ra pasa nahi genu­ke: Ustel­ke­ria kapi­ta­lis­moak oro har, eta Eus­kal Herrian bizi den bur­ge­se­riak zehaz­ki, bere moz­ki­nak han­ditze­ko duen beha­rra­ren isla da. Esa­te­ra­ko, bur­ge­se­ria eta bere era­kun­deen ustel­ke­ria gabe, ez lira­te­ke Zal­di­bar­ko ezbeha­rrean beza­la lan­gi­le­rik hil­ko –«lan ere­mu­ko erail­ke­tak». Ustel­ke­riaz gain, 2019ko uda­tik hona marraz­tu geni­tuen bi lerroen arte­ko tal­ka indar­tu da: lehen mai­la­koa, gizar­teak oke­rre­ra egi­tea, eta biga­rren mai­la­koa, Madril­go Gober­nuak tar­te bate­ra­ko arna­sa har­tu iza­na, Pode­mo­sen maku­lu eta bes­te indar batzuen babes zuzen edo zehar­ka­koa­ren bidez.

Men­de­bal­de­ko inpe­ria­lis­moan isi­le­ko borro­ka bat ari da ger­tatzen eta Eura­sia­ren gara­pe­na gel­ditzea du hel­bu­ru. Lehen­da­bi­zi Afri­ka, Lati­noa­me­ri­ka, Erdial­de­ko Asia eta Indian, eta gero mun­duan. Inpe­ria­lis­mo barruan ere poten­tzia han­diak borro­kan dau­de, Eura­sia garai­tu eta mun­dua berriz men­pe­ratzen dute­ne­ra­ko, harra­pa­ki­na­ren aha­lik eta zati­rik han­die­na bere­ga­na­tu nahian. Erral­doien arte­ko borro­ka hone­tan Espai­nia­ko esta­tua zoruan osti­ko jotzen has­te­ko esku­bi­de­rik ez duen ipotx pasi­bo bat baino ez da, baino mili­tar­ki bere koka­pen geo­gra­fi­koa­ga­tik balio estra­te­gi­ko han­dia eta nazioar­te­ko finan­tza kapi­ta­lek bar­ka­tu­ko ez dio­ten zor garran­tzitsu bat due­na. Dena den, zer­bitzue­tan indar­tsu baino indus­tria mai­lan ahu­la den eko­no­mia bat eta nazio-esta­tu kohe­sio ahu­la izan arren, nazioar­tean pisu poli­ti­ko jakin bat dau­ka eta poten­tzia han­diek bere alde­ra era­ma­tea beha­rrez­ko dute, batez ere mun­du mai­la­ko eko­no­mia ahul­tzen ari dela­ko, eta horre­kin bate­ra euro­pa­rra –orain­dik neur­tu gabe dauz­ka Bre­xit-ak supo­sa­tu­ko dion gale­ra, Koro­na­bi­ru­sa, Ekial­de hur­bi­le­ko ten­tsioa…– eta ondo­rioz, espai­niar eta eus­kal eko­no­mia bai­ta ere.

Oso datu argi­ga­rria da hona­ko hau: Esta­tu espai­nia­rra­ren pean bizi den herri­tar bakoitzak finan­tza kapi­ta­la­ri 23.332 euro zor diz­kio, bur­ge­se­ria­ren esa­ne­tan beraien Esta­tuak duen zor publi­koa­ren nor­ba­na­ko zatia ale­gia, eta beraien kabuz2019an % 4,8 han­di­tu dute. Kapi­ta­lak oro har, eta esta­tu mai­la­koak bere­zi­ki, eder­ki daki zapal­du­ta­ko kla­se eta nazioek ez dute­la inola­ko hobe­kun­tza­rik edu­ki, zor horrek kla­se zapal­tzai­lea abe­ras­te­ko baino ez due­la balio izan, baino zapal­du­ta­koei eza­rri­ko die­te berriz ere zama hori. Nola egin­go dute? Mila modu­ta­ra behar­tuz, dirua ate­ratze­ko bizitza guz­tian zehar kol­peak ema­nez, eta hau gutxi balitz, hil da gero bere ondorengoei.

Behin eta berri­ro aipa­tu ditu­gun egi­tu­raz­ko bal­din­tza haue­tan, Esta­tu espai­nia­rrak nola­bai­te­ko lasai­ta­sun eze­gon­ko­rra lor­tu du bere hel­bu­ruak gau­za­tu ahal iza­te­ko. Lehen­goa bere botoen pol­t­sa zula­tua han­ditzea, alian­tza eze­gon­kor eta zai­lak saihes­te­ko. Horre­ta­ra­ko sek­to­re herri­koien­gan sines­ga­rri­ta­su­na berres­ku­ra­tu behar du, mobi­li­za­zio han­diek eska­tu­ta­ko zen­bait pre­miaz­ko erre­for­ma egi­nez; Kata­lu­nia, Eus­kal Herria eta Gali­zia­ko kla­se ertain eta txi­kiak eros­te­ko sis­te­ma hobe­tu behar du, eta zen­tra­lis­mo mutu­rre­koak odo­lus­tu eta zor­pe­tu dituen indar erre­gio­na­lis­tak era­ka­rri behar ditu; pozik utzi behar du kapi­ta­la erre­for­ma horiek bere moz­ki­nak ez dituz­te­la kal­te­tu­ko ber­ma­tuz, eta kasu­rik oke­rre­nean etor­ki­zu­ne­ko Espai­nia hobe eta kapi­ta­lis­ta­go bat lor­tze­ko inber­tsio beza­la iku­si ditza­ten; Bru­se­la­re­kin nego­zia­tu behar ditu bal­din­tzak eta Trump lasai man­ten­du, bere base mili­ta­rre­tan nahi due­na egi­ten utziz.

Eser­le­ku gutxi edu­ki arren, gober­nuak badi­tu kar­ta onak: Esta­tuan zehar lurral­de­ka dau­kan bote­rea; EAJ, Com­pro­mis eta BNG-ren bal­din­tza­ga­be­ko babe­sa…; Kata­lu­nia­ko tar­ta hobe­to banatze­ko, ERCk sutsu­ki, eta publi­zi­ta­te gutxia­go­re­kin bada ere, JxCat-ek dauz­ka­ten gogoak; gizar­te mul­tzo ezber­di­nen artean neo­fa­xis­moa­ri eta tri­fatxi­toa­ri dagoen bel­du­rra; PPren barruan dau­den ten­tsioak, Gali­za Vas­ko­ga­da eta Kata­lu­nian uda­be­rri eta udaz­ke­nean izan­go diren hau­tes­kun­dee­tan leher­tu dai­tez­kee­nak; Espai­nia­ko eli­zak ultra­es­kui­ne­tik erdial­de­ko eskui­ne­ra egin­da­ko alda­ke­ta Bar­tze­lo­na­ko kar­di­na­la gotzain-batza­rre­ko buru izen­datzean… eta abar. Baino batez ere indar era­ba­ki­ga­rriak dauz­ka: CCOO eta UGT eta Pode­mos, ira­ga­rri­ta zegoen beza­la eta lotsa­rik gabe «era­kun­de poli­ti­ka­ra­ko enpre­sa» beza­la aitor­tuz bere burua, eta «lan par­la­men­ta­rioa» egi­te­ra­koan bere lan­gi­leen fidel­ta­su­na ziur­ta­tuz, buro­kra­zia eta sol­da­ta onen bidez.

PSOE-UP gober­nuak 2020 urte amaie­ra arte dau­ka, hau­tes­kun­de auto­no­mi­koen zikloa amai­tu arte; orduan iku­si­ko da argia­go nola doan Esta­tu mai­la­ko kapi­ta­lis­moa eta ea PPk Cs irens­te­ko eta VOX-en haz­kun­dea gel­ditze­ko edo bere intere­sen ara­be­ra zuzen­tze­ko aha­le­gi­nak ze emaitza ema­ten dituen, bere alia­tu garran­tzitsue­ne­ta­ko batek, Eli­zak, zen­tro-eskui­ne­ra bira­tu duen hone­tan; ea mun­du mai­la­ko kapi­ta­lis­moak norantz egi­ten duen, gel­dial­di eko­no­mi­koa, Koro­na­bi­ru­sa, Bre­xi­ta, Esta­tu Batue­ta­ko hau­tes­kun­deak, gerra komer­tzial eta tek­no­lo­gi­koak, lurral­de­ta­sun gataz­kak eta Men­de­bal­de eta Eura­sia­ren arte­ko eta Men­de­bal­de barru­ko gataz­kek era­gin­da, eta ea ze ondo­rio dituen petro­lioa­ren prezioan.

Ebo­lu­zio hau PSOE­ren­tzat onu­ra­ga­rria bada, bere bote­rea han­di­tu eta Pode­mos-UP eta tri­fatxi­toa ahul­du­ta ate­ra­ko dira, baino ez da baz­ter­tze­koa hau­tes­kun­deak aurre­ratzea­re­kin mehatxu egi­tea 2021 amaie­ra­ko momen­tu­ren bate­tik aurre­ra, edo 2022 hasie­ran, era horre­tan Pode­mos-UP gober­nu­tik bota ahal iza­te­ko, baka­rrik gober­natzen has­te­ko eta hurren­go urtee­ta­ra­ko botoei erren­ta­ga­rri­ta­sun han­dia­goa ate­ratze­ko; eta ez badu horren­bes­te­ra­ko ema­ten, «kide» eze­ro­soa eta gai­ne­ra­ko alder­diak estu­tu eta Esta­tu eta Euro­pa mai­lan PSOE babes­ten duen joe­ra bur­ge­sa­ren­tzat garran­tzitsuak diren erre­for­mak onar­tze­ra bul­tzatze­ko moduan egon­go da gutxie­nez, Euro­pa mai­lan dau­den bur­ge­sen bar­ne borro­ke­tan argi eta gar­bi yan­ki­za­lea den bes­te joe­ra gel­dia­raz­te­ko alder­di sozia­lis­ta era­bil­tzen bai­tu­te. Etor­ki­zu­na ira­ga­rri nahian ari gara, baino edo­no­la ere, ger­ta­ki­zun hauek PSOE eta euro­par sozial­de­mo­kra­zia eta bere nazioar­te­ko proiek­tu kapi­ta­lis­ta indar­tzea eka­rri­ko lukete.

Eza­rri­ta­ko errea­li­ta­te berri hone­ta­tik hobe­to uler­tu ahal izan­go ditu­gu, orain­go atal honen, eta bere­zi­ki hau­tes­kun­de ostean egin asmo dugun lau­ga­rren ata­la­ren, azter­ke­ta jarrai­tu ahal iza­te­ko fun­tsez­koak diren lau gauza.

Lehe­na oina­rriz­koa eta era­ba­ki­ga­rria: Bali­te­ke urta­rri­la­ren 31ko gre­ba due­la urte batzuk kapi­ta­lis­moan ger­ta­tu­ta­ko alda­ke­tei eran­tzu­te­ko kla­se borro­ka­ren garai berri baten hasie­ra iza­tea. Bere era­gin sozial eta poli­ti­koa kua­li­ta­ti­boa izan da, nazio mai­la­ko kla­se zapal­kun­tza­ren oina­rri­ra jo bai­tu, eta ondo­rioz, pro­le­tal­goa­ren eta lan­gi­le­ria­ren interes eta kon­tzien­tzia­ren oina­rrie­ta­ra. Gre­bak zapal­kun­tza guz­tiak eta horie­ta­ko bakoitzak kol­pa­tu­ta­ko giza­tal­deak mobi­li­za­tu ditu, eta zapal­kun­tza bakoitzak kapi­ta­la­re­kin bate­ra­gaitza den oina­rri-oina­rriz­ko kri­ti­ka egin dio. Ondo­rioz, etor­ki­zu­ne­ra­ko poten­tzial han­dia dauka.

«Bali­te­ke» nazio eta kla­se aska­pe­ne­ra­ko borro­ka­ren fase berri bat iza­tea, dio­gu, ez bai­ta guz­tiz ziu­rra horre­la iza­tea. Ikus deza­gun. Nahiz eta kla­se borro­ka modu zehatzak haz­ten ari dire­la ukae­zi­na den, batzuk eta bes­teen artean ez dago lotu­ra­rik, bata­sun estra­te­gi­koa fal­ta da, eta are oke­rra­go, ez dau­ka herri lan­gi­leak sor­tu­ta­ko era­kun­de iraul­tzai­le eta lan­gi­le baten bar­ne biz­ka­rre­zur poli­ti­ko­rik. Gabe­zi honek eta bes­te batzuk kla­sea­ren mui­nean bur­ge­se­ria­ren domi­na­zioa erraz­ten dute, bost bide hauek era­bi­li­ta gutxienez:

Lehe­na: «Demokratizazio»-arekiko men egi­te fetitxis­tak dituen erro sen­do­ak, eta har­tzen dituen itsu­ra ezber­di­nak ‑esta­tu­tua­re­na Bas­kon­ga­de­tan, fora­la Nafa­rroan eta erre­pu­bli­ka­rra Ipa­rral­dean-lan­gi­le­ria­ren bai­tan dagoen aber­tza­le­ta­sun espai­niar eta fran­tse­sa­ren pre­sen­tzia erro­tua ahaz­tu gabe. Biga­rre­na: ELA­ren proiek­tu poli­ti­koa­ren ahul­ta­su­na eta LABek erre­for­mis­mo aber­tza­lea­re­ki­ko duen men­pe­ko­ta­su­na, borro­ka­ra­ko prest dau­den baseek ez dau­ka­te­la­rik egu­ne­ro­koan for­ma ezber­di­nak har­tzen dituen erre­for­mis­moa­ri aurre egi­te­ko estra­te­gia iraul­tzai­le­rik. Hiru­ga­rre­na: Herri mugi­men­duak bere oso­ta­su­nean duen ahul­ta­su­na, kla­se borro­ka bate­ra­tua­ren bi oina­rriz­ko osa­gaien ilu­sioa gel­dia­ra­ziz, gaur egun­go kapi­ta­lis­moa­ren tes­tuin­gu­ruan. Lau: EH bil­du­ren kla­sear­te­ko­ta­su­na­ren, demo­kra­ti­ko­ta­su­na­ren eta hiri­tar­ta­su­na­ren dema­go­giak, herri lan­gi­lea­ren sek­to­re ezber­di­nen­gan Kapi­ta­la­ren era­kun­dee­ki­ko eta Esta­tu zapal­tzai­lee­ki­ko men egi­te fetitxis­ta indar­tzea baino ez du era­gi­ten. Eta bost, era­gi­le anto­latzai­leen doku­men­tua bera. Bere Alda­rri­ka­pen tau­lak zirri­ki­tuak ditu, eta bur­ge­se­ria­re­kin ados­ta­su­ne­ta­ra hel­tze­ko prest dau­den sek­to­reak sar­tzea, edo barru­tik mugi­men­dua­ren nora­bi­dea alda­ra­zi, zati­ke­ta era­gin edo gel­dia­ra­zi deza­ke­ten indar sozio­po­li­ti­koak sar­tzea ahal­bi­de­ratzen du.

Bi, guz­ti honi EAJ eta PSOE­ren arte­ko alian­tzen ingu­ru­ko pro­pa­gan­da gehi­tu behar zaio. Esta­tu­tua­ren eta Foru gara­pe­na­ren ingu­ru­ko pro­me­sak, herri lan­gi­leak kapi­ta­la­ren ins­ti­tu­zioe­ta­tik kons­ti­tu­zio monar­ki­koa «demo­kra­ti­za­tu» dai­te­kee­la onar­tzen bal­din badu. Jota-ke ari dira inoiz iritsi ez eta atze­ra egi­ten duten hobe­kun­tza sozia­lak agin­duz, baino lan­gi­le sek­to­re uga­ri pazien­tziaz­ko itxa­ro­nal­dian man­ten­duz, ezker aber­tza­le iraul­tzai­leak zail­ta­su­nak ditue­la­ko inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa­ren alde­ko borro­ka teo­ri­ko eta eti­ko bat garatze­ko. Hegoal­dean indar erre­pre­si­boak legi­ti­matzea, Ertzain­tza eta Foru­zain­goa, sis­te­ma­re­ki­ko alie­na­zio­ren par­te da. Men­de­bal­de­ko eta Euro­pa­ko inpe­ria­lis­moa­ren apo­lo­giak lan­gi­le kla­sean inter­na­zio­na­lis­moa baz­ter­tzea du hel­bu­ru, ez dadin izan inde­pen­den­tzia­ren alde eta Euro­par Bata­su­na­ren kon­tra erai­ki dai­te­keen Euro­pa sozia­lis­ta kon­fe­de­ra­tu baten alde­ko estra­te­gia iraul­tzai­le baten oinarri.

Hiru, guz­ti honen aurrean EH Bil­duk espai­no­lis­mo erre­for­mis­ta eta buro­kra­ti­koe­na­ren ordez­ka­ri eza­gu­nak bere bai­tan sar­tze­ko eman­da­ko pau­soak, herri lan­gi­le­ria­ren sek­to­re ezber­di­nak mobi­li­za­zio­rik eza eta gel­do­ta­sun ins­ti­tu­zio­na­le­ra lotze­ko pre­sioa area­gotzea baino ez dakar. Esta­tu mai­la­ko pren­tsan ezta­bai­da dago, EH Bil­du hegoal­de­ko «Ezke­rra­ren Etxe Komun» bila­katze­ko moduen ingu­ruan. «Etxe Komu­na» beti izan da erre­for­mis­mo ez horren bigu­nak, erre­for­mis­mo bigu­na­ren zuzen­da­ritza har­tze­ko amu pare­ga­bea. Eus­ka­di­ko Ezke­rrak bere ustel­tzea azkar­tu zue­nean Euro-komu­nis­moa­re­kin batu zen, modu horre­tan 1993an PSOE-ren «Etxe komu­nean» sar­tze­ko atea zabal­duz, bes­te batzuk EAJ­ren bes­te etxean sar­tzen ziren bitar­tean. Pix­ka bat lehe­na­go, 1990ean orain­dik San­tia­go Carri­llok zuzen­tzen zuen PCE­ren sek­to­re batzuk esku­ma­tik aurre­ra­tu zuten amo­re ema­teen mai­sua, PSOE­ren etxe komu­nean sar­tuz S. Carri­llo bera baino urte bete lehe­na­go. Apur­ka apur­ka ETA­ko bes­te zen­bait mili­tan­te ohi sar­tu­ko ziren.

EH Bil­du­ren manio­bra honen fun­t­sa ez dago ize­nean, bere filo­so­fia eta bide­ra­ga­rri­ta­su­nean bai­zik. Filo­so­fi hori beti egon da aber­tza­le­ta­sun sek­to­reen artean, kla­sear­te­ko demo­kra­ti­ko­ta­sun abs­trak­tua­ren itxu­ra har­tuz 2018ko aben­du­ko «Demo­kra­zia Bai» kar­tan, kas­ta poli­ti­ko­ko per­tso­na eza­gu­nek sina­tua, horie­ta­tik bi gutxie­nez EH Bil­du­ko ezta­bai­da pro­po­sa­me­na sina­tu duten ber­di­nak iza­nik Bide­ra­ga­rri­ta­su­na aldiz, erre­for­mis­mo aber­tza­lea demo­kra­zia kons­ti­tu­zio­nal espai­no­lean sar­tze­ko eza­rri­ko diren errit­mo eta sen­do­ta­su­na­ren ara­be­ra­koa izan­go da, eta gogotsu dagoe­la ezin ukatu.

Azke­nik, lau­ga­rre­na, hemen iku­si­ta­koak Urta­rri­la­ren 30eko gre­ba bul­tza­tu duten indar sin­di­kal, herri­koi, kul­tu­ral eta poli­ti­koen gehien­goa pre­sio­na­tu deza­ke, dator­ki­gu­na, uda­be­rri gorri bat beha­rrean, urte tris­te eta gris soil bat izan dadin. Api­ri­la­ren 5eko hau­tes­kun­dee­ta­ko emaitzek zen­tzu nega­ti­boan era­gin deza­ke­te, gel­dia­raz­lea, edo 2010era arte man­ten­du­ta­ko bidea berrar­tu­ko duen indar iraul­tzai­lea erai­kitze­ko bul­tza­da izan dai­te­ke, une hone­tan zehaz­ta­pen gehia­go­rik ez dau­ka­na. Baino hone­taz eta etor­ki­zu­ne­ko ikus­pe­giez hau­tes­kun­de oste­ko azken ata­lean hitz egin­go dugu.

Azpi­ma­rra­tu nahi dugu hemen jokoan dagoe­na, sozia­lis­mo­ra bide­ra­tu­ta­ko lan­gi­le kla­sea­ren inde­pen­den­tzia poli­ti­koa garatzea, edo, mun­du mai­la­ko eta eus­kal herri­ko kapi­ta­lis­moa­ren egun­go tes­tuin­gu­ruan, erdi mai­la­ko bur­ge­se­ria­re­kin pak­tu egon­ko­rrak egi­te­ra zuzen­du­ri­ko kla­sear­te­ko depen­den­tzia poli­ti­koa man­ten­tzea dela. Gre­ba Oro­ko­rra­ren aurre­tik, eta iraun zuen bitar­tean egin­da­ko adie­raz­pe­nek, biz­tan­le­ria­ren % 80a osatzen duen lan­gi­le kla­sea­ren ofen­tsi­baz­ko estra­te­gia sozio­po­li­ti­ko bate­ra itzu­le­ra ira­gar­tzen zuten, bur­ge­sia­ri hona­ko oha­rra edo mehatxua luza­tuz: Herria­ri bio­len­tzia ezber­di­nen bidez lapur­tu­ta­ko esku­bi­de sozial eta demo­kra­ti­koak itzu­li ezean «uda­be­rri gorrian» sar­tu­ko garela.

Bere kabuz, eta ez badu erre­for­mis­mo poli­ti­ko zein sin­di­ka­lak edo erre­pre­sioak gel­dia­raz­ten, kla­se borro­ken dina­mi­kak hel­bu­ru demo­kra­ti­ko erra­di­ka­lak izan oi ditu, eta hel­bu­ru horiek aurre­ra­go etor dai­te­keen sozia­lis­moa­ren aurre­ra­bi­dea bul­tzatzen dute. Joe­ra objek­ti­bo hau ez bada mila modu­ta­ra sabo­teatzen, poli­ti­ko­ki bul­tzatzen bada, lite­kee­na da egun­go kon­trae­sa­nen aurrean herri lan­gi­le­ria­ren inde­pen­den­tzia poli­ti­koa indar­tzea. Due­la bi bos­tur­te­ko arte inde­pen­den­tzia poli­ti­koa­ren lan­ke­ta eten­ga­bea izan da ezker aber­tza­lean, oro­ko­rrean teo­ri­za­tua, eta for­mu­la­zio ezber­di­nen bidez adie­ra­zia. Inde­pen­den­tzia poli­ti­koa oina­rriz­koa da kla­se mai­la­ko inde­pen­den­tzia nazio­na­la erai­kitze­ko. Berres­ku­ratzea eta egun­go kapi­ta­lis­moa­ren pre­sio­pean prak­ti­katzea ezin­bes­te­koa dira. Iku­si­ko dugu, ea Gre­ba Oro­ko­rra­re­kin zabal­du­ta­ko bideak inda­rra har­tu edo ber­tan gel­ditzen den, edo oke­rre­nean jarri­ta, txa­pe­la duen «Etxe komu­ne­rantz» eman­go den atze­ra pau­so baten aurrean etsi­pe­nez­ko ames­ke­ri hut­sa den.

Aurre­rantz

Eus­kal Herria, 2020ko martxoa­ren 13an

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *