Plentziako Ezker Abertzaleak bere elkartasuna adierazi nahi die A. de P. B. herriko lagunari eta E. C. Z.-i, pasaden ostiralean eraso homofobo baten biktima izan zirenak. Gure elkartasuna eta gure babesa Plentziatik!
EHGAMen blogean azaltzen denez, «Joan den ostiralean, hilak 20, gauean, Bilboko Pelota kalean, elkarri laztanak egiten ari ziren bi gizon eraso homofobo baten biktima izan ziren. Izan ere, beste gizon batek eraso egin zien cutter batekin, aurpegian ebaki larriak eginez. Ondorioz, Gurutzetako Ospitalera eraman zituzten, eta bertan jostura-puntu ugari eman behar izan zizkieten.
Euskal Herrian eraso homofobo eta sexistak ez dira gauza berria. Hala eta guztiz ere, azken urteoetan ‑hilabeteotan ere esan genezake‑, eraso hauek nola ugarituz joan diren ikustea kezkatzeko modukoa da.
Itxura faltsuek ez gaitzatela engaina, ezta homofobia akatu dugula pentsarazi ere. Egia da zenbait gauza hobera aldatu direla, batez ere legari dagokionez, baina gay, lesbiana eta transualekiko diskriminazioak dirau eta modu askotan azaleratzen da; baita ere lehengo egunean gertaturikoa bezalako eraso zuzenen bidez. Gure gizartearen sektore batzuetan oraindik nagusi den homobobia honek ez du laguntzen bizitza-estilo eta desio diferenteak dituztenen arteko elkarbizitza. Batzuen iritziz, gainera, batere gozoa ez den errealitate honetan, erangin handikoak izan dira: alde batetik gure herriaren egoera soziopolitikotik eratorria den faxismoaren harropuztea, eta, beste aldetik, hainbat motatako fanatismo erlijiosoaren areagotzea.
Zoritxarrez, hau bezalako kontzentrazioak ere ia asteroko errutina bihurtzen ari dira. Behean sinatzen dugun elkarteok segitzen dugu tinko holako jarrera deliktiboen kontrako konpromisoan; batez ere oinarrizko giza eskubide baten aurkako erasoa ere badirelako: geure sexualitatea eta geure afktibitatea askatasunean bizi ahal izateko eskubidea, hain zuzen. Hau dena, gizarte justuago eta berdintzaileago baten aldeko borrokaren testuinguruan kokatzen dugu.»
ERASO HOMOFOBOAK SALATZEKO, ELKARRETARATZEA BURUTUKO DA BILBON DATORREN ASTELEHENEAN, HILAK 30, ARRATSALDEKO 20:00ETAN ARRIAGA PLAZAN.
Ezker Abertzalea