Santi Gonzalez abokatua atxilotu du Espainiako Poliziak
Gaurkoan Espainiako Poliziak Santi Gonzalez abokatua atxilotu du, orain arte dakigunaren arabera, atzerritartasun kontuekin lotuta dokumentazioa faltsutzea leporatuta, Maroko eta Espainiaren arteko tramite batekin zerikusian. Oraintxe bertan inkomunikatuta dago eta bere bulegotik informazio konfidentziala eduki ditzaketen gailu elektronikoak eraman dituzte. Tinkok erabateko elkartasuna helarazi nahi dio Santiri eta bere berehalako askatasuna galdegiten du. Batetik, Santiren osasun egoera delikatua da. Kezkatzen gaitu atxiloketa honek berarengan izan dezakeen eragina, are gehiago inkomunikatuta dagoela kontuan izanda. ONUko Giza Eskubideen









