Azken gertakari errepresiboen inguruko irakurketa
Eraso hauek gure eskubide kolektibo oinarrizkoenen aurka jotzen dute zuzenean, hala nola antolatze, biltze, mobilizatze eta adierazpen askatasunerako eskubideen aurka. Azken asteetan polizia talde ezberdinek jarduera errepresibo gogorrak burutu dituzte Euskal Herrian. Frantziako Poliziak Urruñan eta Espainiakoak Iruñean sarekadak egin dituzte, hamarnaka pertsona atxilotuz. Zipaioek Tolosan, Donostian, Gasteizen eta Bilbon oldarraldi biolentoak gauzatu dituzte hainbat zauritu larri eraginez eta poliziak mobilizazioetan infiltratuz. Errepresioa iraganeko kontua zela uste bazuen inork, gertakari hauek agerian uzten dute oker zebilela.