

2025eko maiatzaren 1a /1 de mayo de 2025
[EUS] Kapitalaren batez besteko irabazi-tasaren jaitsierak bere horretan jarraitzen du. Ekoizpen modu kapitalistaren krisia sakondu egiten da. Hala eta guztiz ere, kapitalismoaren garapen desberdina dela eta, krisiak ez die estatu guztiei berdin eragiten. Globalizazio-prozesuari dagokionez, bere mugetara iritsi da eta erregresio-bide bati ekin dio. Irabazi-eremu berriak aurkitzeko aukerak mugatu egin dira globalizazio-prozesua bere mugetara iritsi den neurrian. Kontraesana da kapital handiak etengabe behar dituela lurralde berriak bere irabaziak handitzeko. Kapitalismoaren egungo fasearen ondorioek gero eta