Segi: «Kol­pe guz­tien gai­ne­tik, gure parioa ez dute seku­lan desbideratuko»

Kaze​ta​.info ager­ka­riak azal­du due­nez, 50 bat lagun bil­du dira Kon­tsu­la­tu espi­no­la­ren aurrean sare­ka­da­ren kon­tra egi­ni­ko elga­rre­ta­ratzean. «Inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa­runtz, eus­kal gaz­te­ria ain­tzi­na» zioen pan­kar­ta zabal­du dute eta Segi­ren iku­rrak izan dituz­te bertaratutakoek.

Segik dei­tu­ta­ko mobi­li­za­zio honek alder­di eta era­gi­le ezber­di­nen babe­sa jaso du. Bes­teak bes­te AB eta Bata­su­na alder­die­ta­ko ordez­ka­riak izan dira.

Eki­me­na amaitze­ra­koan agi­ria ira­ku­rri dute eus­ka­raz eta fran­tse­sez. Lehe­nik eta behin era­so berria sala­tu dute eta era­gi­le ezber­di­nek hela­ra­zi­ta­ko sos­te­gua esker­tu dute gazteek.

Sare­ka­dak «bes­te­la­ko esze­na­to­kia erai­ki ahal izai­te­ko fase berria ozto­patzea» bes­te hel­bu­ru­rik ez due­la esan ostean, «kol­pe guz­tien gai­ne­tik, gure parioa ez dute seku­lan des­bi­de­ra­tu­ko», naba­men­du dute.

Bai­kotzak bere arloan egi­ten duen lana aurre­ra era­ma­te­ko deia luza­tu dute. «Denen artean, era­ma­ten dugun lana­ri esker lor­tu­ko dugu era­so guzi hauer eran­tzun bate­ra­tu ematen».

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *