Askapenak dei egiten die euskaldun internazionalista guztiei eta oro har herritarar guztiei egunotan Euskal Herriko hainbat herritan deitu diren mobilizazioetan parte hartu dezagun. Mobilizazioak RASD-en lagunak deitzen ari dira eta bertan parte hartuz zera aldarrikatu nahi dugu:
Aurrena: Amineturi, bere familiari eta lagunei gure elkartasunik beroena helarazten diegu, askapen borrokan ari den gure herritik neba-arreba bezala sentitzen gara bere lurrera itzultzeko eskubidearen alde borrokan ari den Amineturekin, eta saharar gainontzeko iheslari zein kanporazitakoekin. Zure ereduak, Aminetu, beste behin ere zera erakusten digu: borroka da bide bakarra ukaturko herriok gure askapen prozesuan aurrera pausu errealak eman ditzagun. Zure borrokak saharar herri osoak bizi duzuen ukazioa agenda politikoan kokatu du berriro indar handiz.
Marokoren okupazioa salatzen dugu lehenik eta behin: atera zuen okupatzaile-botak saharar lurraldetik!!! Bestalde Estatu espainola, bereziki baina baita estatu frantsesa eta mendabalde zibilitatuaren utzikeria eta marokoar estatuarekiko konplizitatea salatzen ditugu, ezinbestekoak baitira saharatarren eskubide nazionalen urraketan.
Gatazka hau konpontzeko saharatarren autodeterminazio eskubidea da bide bakarra. Azkenaldian Maroko (Estatu frantsesaren sostenguarekin) bultzatzen ari den autonomi-estatua sasikonponbidea baino ez da.
Bestalde, gatazka honen inguruko jarduerak asistentzialismoan erori dira askotan. Ziurrenik, gutako askoren inguruko udal edo elkarteetan errefuxiatuen eremuetara laguntza humanitarioa bidaltzeko kanpainak izango dira. Ondo daude, bertan gabezi ugari dituztelako, baina jatorri politikoa eta konponbide politikoa duen gatazka baten aurrean gaudela izkutatzen dute maiz. Bestalde, honek alde positibo bat ere izan dezake, ze Saharako haur ugari etorri izan dira Euskal Herrira urteen poderioz, eta honek Euskal Herritik gatazka hau gertutasunez ikustea ekarri du.
Beraz, saharatarren autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen duten eta Aminatu Haidarrekin elkartasuna adierazten duten ekimenetan sostengua eskeintzen dugu.
Askapena