[Bideoa] Ema­ku­me Aber­tza­leon lV.topaketa femi­nis­tak Tolo­san, 2009ko Aben­dua­ren 12an.

Bideoa ikus­te­ko, hemen


Topa­ke­ten aur­kez­pen prentsaurrekoa

Topa­ke­ten aurkezpena

Dato­rren aben­dua­ren 12an, ema­ku­me aber­tza­leok eta femi­nis­tok haus­nar­ke­ta­ra­ko zita dugu Tolo­san: ema­ku­me aber­tza­le eta femi­nis­ten IV.topaketetak. Egun mugi­men­du femi­nis­tan oro­kor­tua den ezta­bai­da bati hel­du­ko dio­gu; iden­ti­ta­teen gaia­ri, ale­gia. Iden­ti­ta­tea­ren erai­kun­tza, sub­je­ti­bo­ta­su­ne­tik sor­tzen dena­ren ideia zabal­dua dagoen hone­tan, ikus­pun­tu hau irau­li, eta iden­ti­ta­teak nor­be­re zein kolek­ti­boan egi­ten diren prak­ti­kek zehaz­ten dute­la bar­ne­ratzea izan­go dugu hel­bu­rue­ta­ko bat. Bes­tal­de, iden­ti­ta­te sexua­lak soi­lik ez ditue­la ema­ku­meon iden­ti­ta­teak bal­din­tzatzen ere argi utzi nahi dugu. Hone­la, ema­ku­meon iden­ti­ta­tee­tan era­gi­na duten hiru ardatz iden­ti­fi­katzen ditu­gu: nazioa-kul­tu­ra, sexua eta klasea.

Iden­ti­ta­teen ingu­ru­ko haus­nar­ke­ta gil­tza­rri horie­ta­tik abia­tu­ta, Eus­kal Herri­ko eral­da­ke­ta gau­zatze­ko beha­rrez­koak ditu­gun prak­ti­ka femi­nis­tak zehaz­tu, eta horiek gau­zatze­ko ezin­bes­te­koak diren sub­je­tu femi­nis­tak iden­ti­fi­katze­ra joko dugu. Beraz, hain­bat gal­de­rei eran­tzu­ten saia­tu­ko gara: Eus­kal Herri­ko eral­da­ke­ta gau­zatze­ko zein prak­ti­ka femi­nis­ta behar dugu? Prak­ti­ka hori aurre­ra era­ma­te­ko, zein sub­jek­tu femi­nis­ta behar ditu­gu? Sub­jek­tu horiek, zein iden­ti­ta­te hautsi eta sor­tu behar dituzte?

Horre­ta­ra­ko, iden­ti­ta­teen gaian sakon­tzeaz gain, ins­ti­tu­zioek bide­ratzen dituz­ten poli­ti­ken eta pla­nen ingu­ruan ere haus­nar­tu­ko dugu. Mugi­men­du femi­nis­ta­ren­tza­ko erron­ka garran­tzitsua da. Asko­tan esan dugu ins­ti­tu­zioek bide­ratzen dituz­ten poli­ti­kek eta pla­nek ez digu­te­la balio. Bai­na pau­so bat aurre­ra ema­nez, bene­tan ema­ku­meon egoe­ra irau­li­ko duten plan, lege eta poli­ti­ka horiek ezau­ga­rritze­ra goaz.

Ema­ku­me aber­tza­leen I. Topa­ke­ta femi­nis­tak buru­tu geni­tue­ne­tik zor­tzi urte iga­ro diren hone­tan, erron­ka berriak ditu­gu esku artean, bai­na hel­bu­ru ber­di­na dugu; Eus­kal Herrian eral­da­ke­ta sozia­la eka­rri­ko duen proiek­tu femi­nis­ta inte­gral bat gauzatzea.

Iden­ti­ta­teen gaia­ren garapena

Iden­ti­ta­teen ingu­ru­ko ezta­bai­da 70.hamarkadan abia­ra­zi zen. Orduan, sexuak/​generoak giza­ba­na­ko oro­ren iden­ti­ta­tea­ren erai­kun­tza bal­din­tzatzen zue­la argi gera­tu zen. Garai har­tan, iden­ti­ta­teen erai­kun­tza, egi­ta­te natu­ra­lek edo­ta sozia­lek bal­din­tzatzen ote zuten zen gakoa. 80.hamarkadan, berriz, uga­ri­tu egin ziren ema­ku­meon iden­ti­ta­te anitzen ingu­ru­ko eran­tzun teo­ri­ko zein prak­ti­koak. Ondo­rioz, ema­ku­meon iden­ti­ta­tea opre­sio hiru­koitza­ren bai­tan koka­tu zen: sexua, kla­sea eta etnia (kul­tu­ra). Eus­kal Herrian, aldiz, mugi­men­du femi­nis­ta­ren bar­nean 90.hamarkadan hasi zen egon­kor­tzen ema­ku­meon iden­ti­ta­teen ingu­ru­ko afe­ra. Prak­ti­ka femi­nis­ta nagu­si­ki iden­ti­ta­te sexua­le­tan oinarrituz.

Egun, mugi­men­du femi­nis­tan pil-pilean dagoen gaia­ri hel­du eta dimen­tsio zaba­la­go bat ema­tea da gure hel­bu­rua. Iden­ti­ta­teak nor­be­re zein kolek­ti­boan egi­ten diren prak­ti­kek zehaz­ten dute­la adie­ra­ziz, iden­ti­ta­te sexua­lak soi­lik ez ditue­la ema­ku­meon iden­ti­ta­teak bal­din­tzatzen azal­duz, eta ema­ku­meon iden­ti­ta­tee­tan era­gi­na duten hiru ardatz nagu­si iden­ti­fi­ka­tuz: kul­tu­ra-nazioa, sexua eta klasea.

Zer­ga­tik iden­ti­ta­teen gaia:

Iden­ti­ta­teen gaia lan­tze­ko har­tu dugun era­ba­kian hain­bat arra­zoik era­gin dute. Bate­tik, egun, mugi­men­du femi­nis­tan era­bat oro­kor­tua dagoen ezta­bai­da iza­nik, Bil­gu­ne femi­nis­tak ezta­bai­da horren aurrean bere posi­zioa argitze­ko beha­rra du.

Bes­te­tik, his­to­ri­ko­ki mugi­men­du femi­nis­ta­ren ezta­bai­da nagu­sie­ta­ko bat izan da, nahiz eta hamar­ka­da eta momen­tu bakoitzean izen eta abia­pun­tu ezber­di­nak har­tzea­ren ondo­rioz, mugi­men­dua anto­la­tu, batu eta bana­tu… duen, ber­tan gure ikus­pun­tua txer­tatzea ezin­bes­te­koa ikus­ten dugu, mugi­men­du femi­nis­tak egi­ni­ko ekar­pe­nen era­gi­nez sor­tu den ezta­bai­da bat dela kon­tuan hartuz.

Horrez gain, gure prak­ti­ka femi­nis­ta zehaz­te­ko, Eus­kal Herri femi­nis­ta bat sor­tze bidean beha­rrez­koak ditu­gun sub­jek­tu poli­ti­koe­taz hitz egin behar dugu. Borro­ka femi­nis­tak dituen erron­kei eta egun­go tes­tuin­gu­ru sozial eta poli­ti­koa­ri eran­tzun bat eman­go dion prak­ti­ka femi­nis­ta bat sor­tu eta gara­tu­ko duten sub­jek­tu femi­nis­tak iden­ti­fi­ka­tu behar ditu­gu. Horre­la, mugi­men­du femi­nis­tak IV. jar­du­nal­di femi­nis­te­tan har­tu­ta­ko kon­pro­mi­soan, hau da, sub­jek­tu poli­ti­ko femi­nis­tak bul­tzatzean, aurre­ra pau­so bat eman­go dugu. Eta lan­ke­ta hau burutze­ko, egun­go tes­tuin­gu poli­ti­koan ins­ti­tu­zioe­ta­tik bide­ratzen diren poli­ti­kak azter­tu, eta horiei aurre egi­te­ko prak­ti­ka femi­nis­ta defi­nitze­ko aurre­ra pau­soak ema­tea ezin­bes­te­koa dugu.

Aurre­ka­riak

Ema­ku­me aber­tza­leon lehen topa­ke­ta femi­nis­tak 2001. urtean egin geni­tuen Leitzan. Topa­ke­ta haue­tan, Eus­kal Herri­ko ema­ku­meon egoe­ra­ren gai­ne­ko diag­nos­ti­ko­ra hur­bil­du eta borro­ka femi­nis­tan egon zitez­keen beha­rrak iden­ti­fi­katzen saia­tu ginen. Behar horien artean, Eus­kal Herri osoan lanean jar­du­te­ko era­gi­le femi­nis­ta baten beha­rra aza­le­ra­tu zen eta gaur egun eza­gutzen dugun Eus­kal Herri­ko Bil­gu­ne femi­nis­ta sor­tze­ko bal­din­tzak jar­tzen hasi ginen.

Han­dik urte­be­te­ra, Bil­gu­ne Femi­nis­ta sor­tu genuen. Borro­ka­ren bidea egi­ten hasi eta bereha­la gure prak­ti­ka poli­ti­koan eta gure dis­kur­tsoan aurre­ra pau­so bat ema­tea­ren beha­rra sen­ti­tu genuen; eta horre­ga­tik, 2003ko aben­duan Ema­ku­me Aber­tza­leon II. Topa­ke­ta Femi­nis­tak anto­la­tu geni­tuen. Ema­ku­meon zapal­kun­tzan iden­ti­fi­ka­tu geni­tuen ere­mu nagu­sie­tan ema­ku­meon egoe­ra azter­tu eta beha­rren ara­be­ra­ko lan ildoak zehaz­tu geni­tuen. Hurren­go urtee­ta­ra­ko Bil­gu­nea­ren jar­due­ra fin­ka­tu genuen.

Buru­tu geni­tuen azken topa­ke­tak tes­tuin­gu­ru poli­ti­ko bere­zi batean egin ziren. 2005. urtean Eus­kal Herria bake pro­ze­su baten ata­rian zegoen eta pro­ze­su horre­tan ema­ku­meon par­te har­tzea­ren ingu­ruan hitz egi­tea ezin­bes­te­koa iru­di­tu zitzaigun.

Ordu­tik lau urte pasa dira eta gaur egun ema­ku­meok Eus­kal Herrian ditu­gun ara­zo eta erron­ken ingu­ruan gure ikus­pe­gi­tik ezta­bai­datzea ezin­bes­te­koa iru­ditzen zai­gu. Horre­ga­tik dato­rren aben­dua­ren 12rako, Ema­ku­me Aber­tza­leon IV. Topa­ke­ta Femi­nis­tak anto­la­tu ditugu.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *