Xabier Etxe­be­rria pre­so poli­ti­koak heriotza mehatxuak sala­tu ditu

Sala­tu­ta­ko ger­tae­ran otsai­la­ren 3an ger­ta­tu ziren Soto del Reale­ko espetxean.

Egun har­tan, mudu­luz alda­tu behar zue­la esan zio­ten eta bera­rek­kin zegoen Eneko Aiz­pu­ru­ri zie­ga pre­so arrunt bate­kin kon­par­ti­tu behar zue­la. Honek uko egin zion eta iso­la­men­dua­re­kin zigor­tu zuten.

Amnis­tia­ren alde­ko mugi­men­duak jaki­te­ra eman due­nez, Etxe­be­rriak Aiz­pu­ru­re­kin elkar­ta­su­nez bera ere iso­la­men­du­ra joan­go zela adie­ra­zi zien espetxezainei.

«Biak behean zeu­de­la espetxe­zai­nek lau­ga­rren modu­lu­ra igotze­ko esa­ten zio­ten Etxe­be­rria­ri eta hau uka­tu egi­ten zen. Bi zer­bitzu­bu­ru eta hain­bat espetxe­zain eto­rri ziren orduan eta esku­tik hel­du eta modu txa­rrean Etxe­be­rria lau­ga­rren modu­lu­ra era­ma­ten saia­tu ziren. Une horre­tan bul­tza­ka, tira­ka eta mehatxu­ka hasi ziren espetxe­zai­nak ten­tsio uneak sor­tu zire­la­rik. Espetxe­zain batek ‘egon zai­tez gel­di hil egin­go zai­tut eta!’ mehatxu egin zion», adie­ra­zi du amnis­tia­ren alde­ko mugimenduak.

Iso­la­men­du­ra­ko bidean, zer­bitzu­bu­ru batek mehatxu­ka ari zitzaion. «Orain ni naz hil­ko zai­tue­na, putase­me batzuk zare­te, zuek ez duzue barra­bi­lik bai nik bai zu hil­tze­ko..», esan zion.

Hitze­gin bate­ra, eskua­ri pis­to­la for­ma eman zion eta Etxe­be­rria­ren lepoa­ren atze­kal­dean tiro egi­ta­ren imin­tzioak egin zitue­la sala­tu du presoak.

Amnis­tia­ren alde­ko mugi­men­duak sala­tu due­nez, «espetxe­zai­nen alde­tik eus­kal pre­so poli­ti­koek jasan behar iza­ten dituz­ten pro­bo­ka­zio, mehatxu eta era­so fisi­koak egu­ne­ro­koak dira espetxeetan».

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *