Garbiñe Alkiza, Jon Anzaren senidea, Ertzaintzaren komisaldegitik deitu dute deklaratzera joateko. Pasa den igandeko manifestazioaren amaieran irakurritako testuagatik terrorismoa goratzea egozten diete, bere aurkako espedientea zabaldu dutelarik.
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik gogor salatu nahi dugu Jon Anzaren senideek bizi duten bazteketa eta jazarpen egoera. Beraien senidea gerra zikinak bahitu eta hil du, beraien senidearen gorpua ia urtebetez bahiturik mantendu dute, gorpua agertu denean senideei baieztatu aurretik komunikabideen bide lau haizetara publiko egin dute Jonen gorpua agertu dela, behin gorpua agertuta trabak besterik ez dizkiete jarri senideei, Jonen arropa jasotzea ukatu diete, autopsian konfiantzako medikuaren parte hartzea ukatu dute e.a.
Orain gainera Jon Anzaren senideek errepresioaren jomugan jarrai dituzte, Jonen hilketa gerra zikinari egotzi ondoren Espainiako Entzutegi Nazionalaren mehatxupean daudelarik.
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik Jonen senideei gure babesa adierazteaz gain gogor salatu nahi dugu azken egunetan jasaten ari diren guztia.
Espainiar errepresioak hil du Jon, eta gorpua ia urtebetez eduki dute frantziar agintariek. Ondoren, Frantziar agintarien eskutik trabak eta bazterketa baino ez dute jaso Jonen senideek. Bahiturik izan duten horiek beraiek ez zailtasunak baino ez dizkiete jarri azken egunotan, gorpua bahiturik mantendu dutelako. Jonen hilketaren arduradun politikoen eskutik berriz mehatxuak eta jazarpena jaso dute, senideak Espainiako Entzutegi Nazionalaren jomugan jarri dituztelarik.
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egin nahi dugu datozen egunetan Jon Anzaren hilketa salatzeko burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.