Ezke­rral­de­ko gaz­tetxe eta gaz­te asanbladak

Ezke­rral­de­ko gaz­tetxe eta gaz­te asan­bla­dek anto­la­tu­ta, hurren­go maiatza­ren 15ean, zapa­tua, eskual­de­ko gaz­tetxe egu­na ospa­tu­ko da Ezke­rral­dean. San­tur­tzi­tik irten eta Bara­kal­don amai­tu­ko den martxa batek eskual­de­ko herriak zehar­ka­tu­ko ditu, haue­ta­ko bakoitzean zen­bait eki­me­nen bidez gaz­te­ria­ri sis­te­ma ziri­katze­ko deia eginez.

Santurtzin hasi eta Barakaldon amaituko da martxa

Bara­kal­do­ko Gaz­te Asan­bla­da, La Kelo gaz­tetxea, Por­tu­ga­le­te­ko Gaz­te Asan­bla­da eta Ses­tao­ko Gaz­te Asan­bla­dak anto­la­tu­ta, hurren­go maiatza­ren 15ean, zapa­tua, eskual­de­ko gaz­tetxe egu­na ospa­tu­ko da Ezke­rral­dean. San­tur­tzi­tik irten eta Bara­kal­don amai­tu­ko den martxa batek eskual­de­ko herriak zehar­ka­tu­ko ditu, haue­ta­ko bakoitzean zen­bait eki­me­nen bidez gaz­te­ria­ri sis­te­ma ziri­katze­ko deia egi­nez. Eki­men hau hurren­go astean Altsa­sun ospa­tu­ko den Eus­kal Herri­ko gaz­tetxe egu­na­ren aurre­ka­ria izan­go da.

Hona­koa da egitaraua:

SANTURTZI La Kelo gaz­tetxea (Las Viñas 63)
– 11:30 hamai­ke­ta­koa eta ondo­ren martxa­ren hasiera.

PORTUGALETE Kos­koe­nea gaz­tetxea (Kos­ko­ja­les, 11)
– 13:30: Poteo musi­ka­tua eta ondo­ren boka­tak esku­ra­gai gaztetxean.

SESTAO Hiru kon­tze­juen pla­zan (Txa­ba­rri)
– 18:00: Herri jola­sak eta askaria.

BARAKALDO Ole­ta gaz­tetxea (Ole­ta, 28)
– 21:00: Kon­tzer­tua SAGARDOLE tal­dea­re­kin eta Ber­tso afaria.

Baz­ka­ri eta afa­riak pre­zio herri­koie­tan izan­go dira. Ber­tso afa­ri­ra­ko ize­na eman behar­ko da herri bakoitzean zehaz­tu­ko duten tokian.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *