Ema­ku­meok Pla­za­ra proiek­tua­ren aur­kez­pe­na- Bil­gu­ne Feminista

maku­meok Pla­za­ra proiek­tu eta web­gu­nea­ren hel­bu­ru nagu­siak dira ema­ku­me sor­tzai­leei espa­zioa eskai­ni eta bila­ke­ta erra­zak egi­te­ko tres­na denen esku­ra jar­tzea . Proiek­tua­ren jen­dau­rre­ko aur­kez­pe­na, ekai­nak 10 oste­gu­nez, Donos­tia­ko Dokan 19:30tan.



http://​ema​ku​meok​pla​za​ra​.org/

Urte asko­tan ema­ku­meok ozto­po uga­ri izan ditu­gu kul­tur ere­muan par­te har­tze­ko. Lanal­di bikoitzak edo­ta guk egin­da­ko lanei garran­tzia gutxia­go eman iza­nak kul­tur arloan ere biga­rren plano bate­ra zoko­ra­tu gai­tu. Egoe­ra hau gain­ditze­ko bes­te pau­so txi­ki bat dugu proiek­tu hau: Ema­ku­meok Plazara.

ema​ku​meok​pla​za​ra​.org orriak auke­ra anitzak eskain­tzen ditu. Kul­tur ere­muan espa­zio uga­ri­tan par­te har­tzen duten ema­ku­meen (antzer­ki­la­riak, musi­ka­riak, ipuin kon­ta­la­riak, mar­go­la­riak, ber­tso­la­riak…) balia­bi­de zerren­da izan nahi du. Hone­la, kul­tur era­gi­le, fes­ta batzor­de, eta aba­rrek ber­ta­ra jo ahal izan­go dute beraien egi­ta­rauak osatze­ko. Tal­de eta nor­ba­na­koen des­kri­ba­pen eta kon­tak­tuak eskain­tzeaz gain, era­kus­ke­ta bir­tua­lak, agen­da eta ikus­pe­gi femi­nis­ta­tik kul­tu­ra­ri buruz sor­tu­ta­ko doku­men­tuek ere bere espa­zioa dute.

Bai­na proiek­tu hau aurre­ra era­ma­te­ko zure lagun­tza ere behar dugu. Ema­ku­meak ber­tan apun­tatzea guz­tiz beha­rrez­koa da zerren­da abe­rat­sa izan deza­gun. Horre­ta­ra­ko, web orrian sar­tu eta apun­tatze­ko fitxa bete edo info@​emakumeokplazara.​org hel­bi­de­ra idatzi bes­te­rik ez duzu egin behar. Bete beha­rre­ko bal­din­tza baka­rra ema­ku­mea izan edo­ta apun­ta­tu nahi duzun tal­dea mis­toa iza­tea da. Ikus­pe­gi femi­nis­ta­tik buru­tu­ta­ko lanek ere badu­te lekua nahiz eta ema­ku­meak ez izan.

Proiek­tua­ren aur­kez­pe­na ekai­na­ren 10ean arratsal­de­ko 19:30etan Donos­tia­ko Doka Kafe Antzo­kian izan­go da. Aur­kez­le bikain eta alai batek zuzen­du­ko du arratse­ko ema­nal­di hau. Ber­tan, Ain­bat tal­de arra­sa­tea­rra eta Sor­kun abes­la­ria izan­go ditu­gu gure­kin. Azken honek era akus­ti­koan anto­la­tu­ta­ko ema­nal­dia­re­kin alai­tu­ko gai­tu. Azke­nik afa­ri merien­da goxo bate­kin itxi­ko dugu eguna.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *